Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Hauteskundeak 2008

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

ARGIAko artikuluak

12:00, martxoak 17

Ezkerrak kontra-botereak ezarri ditu Frantzian

Mikel Asurmendi

Errepublikako presidente Nicolas Sarkozy izan dugu hastapenetik gure azterketen ikuspuntuan. Presidentziarako hauteskundeak izan ez arren, Nicolas Sarkozy galtzaile izan da herri eta kantonamenduetako bozetan. Eskuinak hainbat plaza galdu ditu ezkerraren mesedetan.
 
Abstentzioa %33,50 izan da. 2001eko jite bereko bozen antzeko parte-hartzea izan da. Parte-hartze apala, halere. Orduan eskuina garaile izan zen eta bien bitartean izan diren beste bozetan ere bai. Beraz, ezkerrak nolabaiteko kontra-botereak ezarri ditu herritarrengandik hurbilago dauden erakundeetan.
 
Paris, Lyon, Lille, Toulouse, Estrasburgo hiri handiak PSko auzapezen esku daude. Marseilla jokoan zegoen bigarren itzulian eta UMPko esku geratu da hala ere. Ezkerrak kontseilari asko irabazi ditu departamenduetako erakundeetan (Kontseilu Nagusiak). Frantziako Estatuan oro har, oposizioak Nicolas Sarkozyren UMPren alternatiba daukan erakutsi beharko du. Zentro-ezkerra edo askotariko ezkerra ote den ikuskizun dago.

erantzun guztia irakurri
08:39, martxoak 13

Boto zenbaketan, nortzuk dira "besteak"?

Unai Brea

NOK

Bipartidismoaren Espainian ehun hautagaitza inguru aurkeztu dira hauteskunde orokorretara. Horietatik 34 ez dira 1.000 boto eskuratzera iritsi, eta asko ezta 100 ere. Alderdi zerrenda osoa irakurtzea dateke irribarre egiteko arrazoi bakarra, barregura gutxi eragin digun kanpainan. Denetik dago lapikoan: betiko alderdiak, garai batean handiak izandakoak, CDS bezala, gaur hutsaren hurrengo; autonomia erkidego bati dagozkionak, edo probintzia bati, edo (bai, badira halakoak) eskualde edo hiri bakarrean aurkezten direnak; eskuin muturrekoak; ezker muturrekoak, ez hainbeste; aldarrikapen zehatz bati lotutakoak, ez-erretzaileen alderdia esaterako; ekologista-berdeak, kolore horren ñabardurak adina hautagaitzarekin; balore tradizionalen aldekoak; txantxa egitearren aurkezten direnak… Sailkaezinak ere badira, bozka sistema elektronikoaren aldeko alderdia edo boto zuria eskatzen duena, berbarako.

erantzun guztia irakurri
10:00, martxoak 9

Carrasco, abstentzioa eta gatazka

Xabier Letona, ARGIAko zuzendaria

Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak zentzu are zehatzagoa hartuko du gaurkoan.

erantzun guztia irakurri
12:55, martxoak 7

Analisia: Frantziako Herri eta Kantonamendu bozak

Mikel Asurmendi, ARGIAko kazetaria

Espainiako Estatuan ez dira hauteskunde presidentzialak, alta bada, hala bailiran jokatzen ari ote den susmoa dugu. Frantziako Estatuan berriz, orain gutxi izan ziren presidentzialak, Nikolas Sarkozy presidente berria izaki. Oraingo hauek herri eta kantonamendu bozak dira. Hala izanik ere, presidentearen itzala Hexagonoko angelu guztietara iristen da.

erantzun guztia irakurri
11:21, martxoak 7

Euskal alderdiak eta kanon digitala

Elisabeth Pombo

Azken hilabeteetan iritzi eta eztabaida ugari entzun dugu kanon digitalari buruz. Orain, hauteskunde kanpainan botoak lortzeko edo galtzeko argudio bat bilakatu da. Batzuen iritziz, kanonaren alde agertzeak ez dio batere mesederik egin PSOEri, aldiz PPk sozialistak erasotzeko beste aitzakia bat aurkitu du gai horrekin. Gogoratu behar da ordea, PPk jabetza intelektualaren aldeko legeak jasotzen zuen kanonaren aldeko botoa eman zuela bere garaian. Baina jakina, boto emaileen artean askoz gehiago gara kanona diru lapurreta dela iruditzen zaigunak, eta orain hauteskunde kanpainan gaude.

erantzun guztia irakurri
12:02, martxoak 6

Analisia: Espainiako Gorteetako Hauteskundeak

Mikel Asurmendi, ARGIAko kazetaria

Kongresu eta Senaturako hauteskunde orokorren aldeko kanpaina hasi zenetik hamabi egun pasa dira. Bi besterik ez dira falta ezbaian diren botoak eskatzeko edo abstentzioaren aukeraren alde egiteko. Eszenatokian kokatzeko ohiko hitzak dituzu hauek. Izan ere, gurean, demagun, kanpainaren nondik norakoak, iragan urteko udan Loiola deituriko elkarrizketen ondoren abiatu zirela.

erantzun guztia irakurri
11:30, martxoak 6

Espainiako Kongresua eta Senatua: Bigarren trantsizioaren zain, hamargarrenez

Mikel Asurmendi

Argia 2.127

Euskal Herri osoan, lehen aldikoz historian, hauteskundeak burutuko dira martxoaren 9an. Espainiako Estatuko hauteskunde orokorrak dira Hegoaldekoak. Herri eta kantonamendu bozak Iparraldekoak. Alderdi abertzaleak marko politikoaren aldatzearen alde borrokatzen dira bietan.
 
Espainiako Estatuko Kongresuko eta Senatuko ordezkariak aukeratuko dira hamargarren aldiz. Hauteskunde hauek Francoren diktaduraren osteko trantsizioan izan zuten abiapuntu. Diktaduraren aurretik, gobernu sistema Errepublika izan zen eta Monarkia parlamentarioa da egungoa. Konstituzioak espainiar nazioari aitortzen dio nagusigoa, periferiako nazioak bigarren mailakoak edo “nazionalitateak” izaki.
 
- Elkarrizketa PDFan (ARGIAren, 2.127. zenbakian argitaratua, 2008-03-09)

erantzun
12:06, otsailak 29

Nekane Altzelai: "EAJk politika zentralistak babesten ditu, EAk ez"

Nekane Altzelai

Legazpi, Telleriarte auzokoa; 1967 (Gipuzkoa). Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua. EAko Batzorde Nazionalaren kidea da: gizarte eragile eta sindikatuekiko harremanen arduraduna. Eusko legebiltzarkidea da. Alderdi honen izenean Espainiako Kongresurako hautagai nagusia Gipuzkoan: “Kanpainan gaude eta PPk nahiz PSOEk herri honen egoera txarra baliatzen dute botoak biltzeko. Egoera normalizatuan bizitzeko eskubidea daukagu euskal herritarrok”, esan digu. Mendian ibiltzea du gustuko. Alabaina, ondo bidez, diputatua izanez gero, Madril izanen du ibiltoki.
 
- Elkarrizketa PDFan (ARGIAren, 2.126. zenbakian argitaratua, 2008-03-02)
- ARGIAko artikulu guztiak

erantzun erantzunak (15)
13:12, otsailak 28

"Bikiak" (Santi Leonéren iritzi artikulua)

Santi Leoné

Santi Leoné historialariak Espainiako hauteskundeak ditu hizpide ARGIA aldizkarirako idatzi duen artikulu honetan (martxoaren 9ko data izango duen zenbakirako):
 
Beldurrezko zenbait filmetan gai klasikoa da: bi anaia edo bi ahizpa, bikiak, bata gaiztoa eta bertzea ez hain gaiztoa. Martxoko hauteskundeetako istorio beldurgarrian ere bikiak ditugu protagonista Espainian. Bikiak, aukeratutako kanpainan, biek hauteslea iraintzea erabaki baitute: batak, munduaren akabera iragarriz, bertzeak, botoaren truke dirua eskainiz. Eta bikiak, halaber, ikuspegi periferiko batetik munta handiko kontuetan.

erantzun guztia irakurri
16:27, otsailak 26

"Berrikuntzarik gabeko bozkak" (Eguzki Urteagaren iritzi artikulua)

Eguzki Urteaga

Eguzki Urteaga soziologia irakasleak Frantziako Estatuko hauteskundeen ezaugarriak hamar puntutan laburbildu dizkigu:
 
1.
Normalean, alderdi abertzaleek beren emaitza hoberenak bertan lortzen dituzte, bai bozka kopuruetan bai ehunekoetan, hurbileko hauteskundeak direlako, esan nahi baita bertako gaiek, arazoek eta pertsonek lehentasuna daukatela.

erantzun guztia irakurri
10:01, otsailak 22

Iñaki Zabala: "Kapitalak bere baratzeko zakurra dauka EAJ"

Mikel Asurmendi

Iñaki Zabala

1947, Amezketa (Gipuzkoa). Ezker abertzaleko kide historikoa: EHASn zein HASIn aritua. Arrasateko MCCn aritu da jubilatu arte. Urretxuko alkatea da EAE-ANVren izenean eta Espainiako Senaturako zerrendaburu Gipuzkoan: “Espero edo ez, nahi edo ez, egungo errealitateak eta beharrak ekarri nau politikara, udaletxera bereziki. Nire jendeari eta herriari orobat zor nintzaion”, adierazi digu.
 
- Elkarrizketako pasarteak bideoan
- Elkarrizketa PDFan (ARGIAren, 2.125. zenbakian argitaratua, 2008-02-24)
- ARGIAko elkarrizketa guztiak

erantzun
14:03, otsailak 21

Emilio Olabarria: «Loiolara iristeko, Batasunak Iparraldea alboan utzi zuen»

Mikel Asurmendi

1955, Laudio (Araba). EAJko kidea. Zuzenbidean Lizentziatua. Espainiako Kongresuko diputatua. Bosgarren aldiz, Kongresurako hautagaia da Araban. Kongresu honen izenean: Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko kide izana. Justiziaren jarduera motela dela esan ohi dugu herritarrok. Espainiako Estatuaren justiziaren eredua motela ezik, justizia honek botere politiko exekutiboan eragiten duela berretsi digu. Estatuko marko juridikoaren birmoldaketak eta Euskal Herriko burujabetasun prozesuak abiadura motela eta luzea ezagutuko dituztela ondorioztatu dugu, bera entzun ostean. Eskerrak politikari itxaropentsu iruditu zaigun.
 
- Elkarrizketaren PDFa (ARGIAren, 2.124. zenbakian argitaratua, 2008-02-17)
- ARGIAko elkarrizketa guztiak

erantzun
13:48, otsailak 21

Jean-Michel Galant: «Izugarria da bortizkeriak egiten digun kaltea»

Mikel Asurmendi

1953, Azkarate (Baxenabarre). Laboraria. AB, ELB eta LEIAko kidea. Azkarateko auzapeza eta Baigorri Kantonamenduko kontseilaria Paueko Kontseilu Nagusian. Garazi, Iholdi eta Baigorriko Herrien Erkidegoko partaide da. Baigorriko Jean-Baptiste Lambert eta Donibane Garaziko Alphonse Iriarte auzapezak arerio gogorrak ditu Erkidego honetan; presidentea eta presidenteordea hurrenez hurren. Jean-Michel Galantek Baigorriko auzapez eskuindarra izanen du berriz ere lehiakide kontseilari aulkia erdiesteko: “Lambert lehiakide da kanpainan eta abertzaleon etsai amorratua”, zehaztu digu Euskal Herria Baiko (EH Bai) hautagai abertzaleak.
 
- Elkarrizketaren PDFa (ARGIAren, 2.123. zenbakian argitaratua, 2008-02-10)
- ARGIAko elkarrizketa guztiak

erantzun
13:05, otsailak 21

Isabel Lopez Aulestia: «Hauteskunde-barrutien ereduak suntsitu egiten du IU-EB»

Mikel Asurmendi

"Donostia, 1948. Familia antifrankistan jaioa. Madrilen ikasten ari zela, 18 urterekin, hasi zen politikan: PCn. Filosofian eta Letretan katedraduna da. EBko kidea. Kongresurako hautagaia EB-Berdeak-en izenean. Europako Ezkerreko Alderdian ari da. Senataria izan da azken legealdian. EAEko Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Herritarren Partaidetzarako zuzendaria da. Duela lau urte irakaskuntza utzi zuen politikan buru-belarri aritzeko. Ez da erabakiaz damutu. Politikagintza pasioz bizi duela antzeman diogu. Bi semeen ama da, eta amona berriki".

- Elkarrizketaren PDFa (ARGIAren, 2.122. zenbakian argitaratua, 2008-02-03)

erantzun

© 2008 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan