Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Hauteskundeak 2008

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Emaitzak

08:50, martxoak 10

Frantziako Estatuko bozak: EH Bai koalizioak emaitza oso onak lortu ditu

EH Bai koalizioak gorakada nabarmena izan du Frantziako Kantonamenduetako Bozetan. Duela zazpi urteko emaitzak bikoiztu egin ditu barruti gehienetan. Dena den, abertzaleek gaur egun duten Kontseilari Nagusi bakarrak, Jean-Michel Galantek, bigarren itzuliari itxaron beharko dio bere karguari eutsiko dion ala ez jakiteko. Galantek lortu du boto gehien Baigorriko kantonamenduan: 1.300 (%31,80). Baigorrin bezala, Ipar Euskal Herriko beste bost kantonamendutan bigarren itzulia egin beharko dute hilaren 16an. Bestalde, Herriko Bozetan ere emaitza oso onak lortu dituzte abertzaleek. Hala ere, hautagai eskuindarrek alkatetza lortu dute hainbat herritan, Hazparnen eta Donibane Lohizunen, adibidez. Baionan, Angelun eta Miarritzen bigarren itzulia egingo dute.
Frantziako Estatuan, Nicolas Sarkozyren UMP alderdiak botoen %40 lortu du, eta Alderdi Sozialistak gidatutako ezkerreko zerrendek %47,5.
 
- Udal hauteskundeen datuak (Gara)
- Kantonamenduetako hauteskundeen datuak (Gara)
- Informazio gehiago: Berria, Berria II, Berria III, Gara, Gara II, Le Journal, Le Journal II, Le Journal III

erantzun
08:48, martxoak 10

Bipolarizazioak markatu ditu Espainiako hauteskundeak

PSOEk irabazi ditu Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak, baina PPren igoera nabarmena izan da, duela lau urte baino bost eserleku gehiago, PSOEren igoeraren parekoa. Bipolarizazioak emaitzak baldintzatu ditu, Kongresuko 350 eserlekuetatik 322 PSOE eta PPren artean banatu baitira. EAEn PSE-EEren garaipena ere nabarmentzekoa da, batik bat Bizkaian. Urte luzez EAJ garaile izan den lurraldean oraingoan PSE-EEk hartu dio aurre. 2004ko datuekin alderatuz, EAJk eserleku bat galdu du; EA ordezkaritzarik gabe geratu da; Aralar ere ez da Madrilen izango eta Nafarroa Baik mantendu egin du zuen eserlekua. IU eta ERC izan dira beherakadarik handiena nozitu duten alderdiak. Lehenak hiru eserleku galdu ditu eta bigarrenak bost.  Abstentzioak ere garrantzi berezia hartu du hauteskunde hauetan, ezker abertzaleak eginiko apustua dela-eta. Hego Euskal Herrian duela lau urte baino bederatzi puntu handiagoa izan da abstentzioa. Boto emaileen artean beherakadarik handiena Gipuzkoan eman da, 2004an baino %14 gutxiako hain zuzen ere.

 

Honela geratu da osatua Kongresua:

  • PSOE: 169 (+5)
  • PP:154 (+6)
  • EAJ-PNV: 6 (-1)
  • Nafarroa Bai: 1 (=)
  • CiU: 10 (=)
  • IU: 2 (-3)
  • ERC: 3 (-5)
  • BNG: 2 (=)
  • CC: 2(-1)
  • UPyD: 1 (+1)

Informazio gehiago: Gara, Berria, El País

erantzun

© 2008 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan