"Gaur Alderdi Popularraren errealitatea bere betiko errealitatea da: beti lortzen dituen hamar milioi boto horiek, hotza edo beroa egin, duela lau hauteskundetatik lortzen dituenak eta aldi berean bere sabaia eta lurra direnak. Araua betetzen da: Espainian, hauteskundeak ezkerrak irabazi edo galtzen ditu, berak erabakitzen du botoa ematera irten edo etxean geratu. Atzo botoa eman zuen".
- Artikulu osoa irakurri (Escolar.net)
"Arrasateri begira egon dira begi guztiak asteburuan, eta Arrasateri arreta jartzeko eguna zen atzo ere: PSE-EE lehen indarra alde handiarekin -EAJri ia bi mila botoko aldea-, eta abstentzioa %40koa, ezker abertzaleak herrian duen itzalaren seinale, baina Gipuzkoako abstentzioaren batez bestekoaren azpitik".
- Irakurri artikulu osoa (Berria)
Ixabel Etxeberria irakasleak Frantziako hauteskundeei eta euskararen egoerari buruzko iritzi artikulua plazaratu du Gara-n: "Propaganda guztian denek, ez ezkerrekoek bakarrik, euskararekin oso jarrera irekia azaltzen dute, baina praktikara eramateko unean betiko helburuak hor jarraitzen du, euskaltasunaren desagertzeko helburua. Bati, debate batean, turismoa zela gaia eta adierazi zigun helburutzat Euskal Herria saltzea zuela, egia eskapatu zitzaion! Negargarria".
- Artikulu osoa irakurri (Gara)
Eneko Bidegain kazetariak Frantziako bozen analisia egin du Berria-n. Hona bere artikuluko pasarte bat: "Udal hauteskundeetako emaitzek erakustera ematen dute abertzaleek badutela tokia beren gisara aurkeztuz. Indar bat ordezkatzen dutela frogatu dute. Herri frankotan beste zerrenda batzuekin aurkeztu izanak ez die mesederik egin abertzaleei. Ziburun, sozialistekin bat egin izanak ez die mesederik egin ez abertzaleei ez sozialistei, garaipenetik franko urrun gelditu direlako. Angelun ere ez diote Robert Villenaveri garaipenera hurbiltzeko aukera handirik eman".
- Irakurri artikulu osoa (Berria)
Google enpresak Google Maps-erako aplikazio berezia sortu du, Mapplet izenekoa. Horren bidez Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetako emaitzak denbora errealean emango ditu Googlek datorren martxoaren 9an. Bertan autonomia erkidegoetako eta 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako datuak kontsultatu ahal izango dira. Datuak Espainiako Barne Ministerioak igorriko dizkio Google bilatzaileari eta 10 edo 15 minuturo berrituko dira. Datuak kontsultatzeko http://maps.google.es helbidera sartu behar da, eta bertan "hauteskunde mapa" (mapa electoral) aukera klikatu. Gainera, dagoeneko 1977. urtetik gaurdaino Espainian egin diren Kongresu eta Senaturako hauteskunde guztien emaitzak kontsulta daitezke.
erantzun 15:26, martxoak 5Newsweek aldizkari estatubatuarraren martxoko zenbakian Espainiako Hauteskundeak ditu hizpide Stryker McGuire eta Mike Elkin kazetariek. Herritarrek alderdien eta hautagaien promesen aurrean erakusten duten indiferentzia eta mesfidantza nabarmendu dute The End of the Spanish Empire (Espainiar Inperioaren Amaiera) izeneko erreportajean.
- Hemerotekako albiste guztiak.
Julen Zabalo Soziologia irakasleak abstentzioaren inguruko artikulua bidali digu. Martxoaren 9ko data izango duen ARGIA aldizkarian argitaratuko dugu.
"Hauteskunde kanpaina batean, herritarren intereseko kontuak zehaztea, eta horien gainean proposamen erakargarriak egitea bilatzen omen dute alderdiek. Hori dela eta, abstentzioa saihestu nahi izaten da, abstentzioak herritarren desinteresa adieraziko luke eta. Teoriak praktika behar du, ordea, eta praktikak esaten du alderdiek eurek herritarren interesa zehazten eragiten dutela, komunikabideen bidez, batez ere, eta komunikabideetatik hedatzen diren berriei emandako tratamenduaren bidez, zehatzago.
Hala ere, praktikak orain esaten digu estatuak nahiago duela herritar jakin batzuek abstentziora jo dezatela, herritar horiek gizartearen dinamika politiko instituzionalizatuan sarraraztea baino".
Vilaweb.tv webgune katalanean hauteskundeei buruzko bideoak sareratzen ari dira. Gaurko saioa Euskal Herritik egin dute. Marian Beitialarrangoitia Hernaniko alkateari eta Martxelo Otamendi Berriako zuzendariari egindako elkarrizketak bildu dituzte bideo horretan.
- Informazio gehiago: Zabaldu.com
- Hemerotekako albiste guztiak
Katixa Agirre idazle eta blogariak Nafarroa Bai koalizioak diseinatu duen Moogimoogi eslogana du hizpide Berrian plazaratutako Moogie-moogie, yeah iritzi artikuluan: "(...) Edozein kasutan, kutsu ingelesa emateko MoogieMoogie idaztea hobe, ezta? Eta hori British eredutik pasa gabe ere jakin daiteke: hor dugu, esaterako, Boogie Nights pelikula, edota Oogie Boogie, Tim Burton-en burutik ateratako pertsonai maltzur hura. Baina Nafarroa Baikoak, 'e' hori baztertuta, erdibide ortografikoan gelditu dira. Eta arriskutsua omen da erdibidea, guztiz polarizatuta dagoen hauteskunde kanpaina batean".
- Hemerotekako albiste guztiak
Lapurdi, Nafarroa Behereko eta Zuberoako herritarrek martxoaren 9an eta 16an bozkatuko dute. Udaletako eta kantomenduetako ordezkariak aukeratuko dituzte. Ipar Euskal Herrian 21 kantonamendu daude. 2004ko hauteskundeetan hamar kantonamenduetako kontseilari nagusiak hautatu zituzten eta aurten beste hamaiketakoak aukeratuko dituzte.
- Informazio gehiago: Gara
- Hauteskunde-kanpaina egunez egun
Frantziako eta Espainiako estatuetan egun berezia izango da martxoaren 9a. Aurrenekoan herri bozak egingo dira egun horretan, eta Espainiako Estatuan berriz, hauteskunde orokorrak, Senatu eta Kongresurako hauteskundeak. Hauteskunde kanpaina bart hasi da ofizialki Espainian –Frantzian hilaren 25ean hasiko da–, eta lehen egunak eman dituen albisteen artean, hautetsi independentistek abstentzioaren alde egindako deialdia nabarmendu genezake.
- Informazio gehiago: Berria, Gara, Diario de Noticias, El Diario Vasco, Deia
- Hauteskunde-kanpaina egunez egun
Espainiako Estatuko hauteskundeek tarte berezia izango dute martxoaren 9a bitartean EITBko hedabideetan. Albistegietatik at elkarrizketak eta eztabaida saioak eskainiko dituzte, besteak beste. Halaber, hauteskundeei buruzko webgune berezia jarri dute martxan.
- Hemerotekako albiste guztiak
© 2008 ARGIA.com