Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Hauteskundeak 2008

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

ARGIAko artikuluak

"Berrikuntzarik gabeko bozkak" (Eguzki Urteagaren iritzi artikulua)

Eguzki Urteaga

Eguzki Urteaga soziologia irakasleak Frantziako Estatuko hauteskundeen ezaugarriak hamar puntutan laburbildu dizkigu:
 
1.
Normalean, alderdi abertzaleek beren emaitza hoberenak bertan lortzen dituzte, bai bozka kopuruetan bai ehunekoetan, hurbileko hauteskundeak direlako, esan nahi baita bertako gaiek, arazoek eta pertsonek lehentasuna daukatela.

 

2. Bi itzulitako gehiengo bozka denez, alderdi txikiei ezinbestekoa zaie alderdi nagusiekin adostasun batera iristea, lehen itzulian elkarrekin abiatuz eta bigarren itzuliari begira akordio bat izenpetuz.

 

3. Abertzaleak modu ezberdinetan aurkeztuko dira, alegia, zerrenda propioak aurkeztuz, Baionan suertatzen den bezala Baiona Berriarekin ala Donibane Lohitzunen gertatzen den legez Herri Berrirekin, lehen itzuliaz geroztik zerrenda nagusietan sartuz, Angelun ala Miarritzen izango den gisa –horrek, hautetsiak edukitzea bermatzeaz gain, ardurak lortzea ahalbidetzen du– ala bigarren itzuliari begira, adostasun batzuetara ailegatuz –estrategia horrek arrisku bat dauka zeren alderdi abertzaleek ez daukate izaera propiorik eta ikusgarritasun handirik–.

 

4. Gehiengoak faboratu nahiz, IV. Errepublikako Legebiltzar erregimenak sortutako ezegonkortasuna saihesteko asmoarekin, bozka sistemak zerrenda nagusien gehiengoa areagotzen du; hori dela eta, aulkien gehiengoa ziurtatua izateaz gain, bere politika aurrera eraman dezake oposizioa zokoratuz.

 

5. Udal bakoitzeko zinegotzien kopurua handia da: 9 eta 39ren artean kokatzen baita, horrek sortzen dituen kudeaketa arazoekin. 3.500 pertsonatik beheragoko herrietan (herrien gehiengoa, batez ere Lapurdi barnealdean, Baxenabarren eta Zuberoan) hautesleek zerrenda ezberdinetako hautagaien artean aukeratu dezakete, bozka pertsonalizatuz eta alderdien logika ahulduz.

 

6. Alderdien indarra nahiko xumea da hautagai asko etiketarik gabe aurkezten baitira, nahiz eta hautetsi nagusi guztiek gobernu alderdien sostengua eduki.

 

7. Historikoki, Ipar Euskal Herria zentro-eskuineko lurraldea da, alderdi sozialistak zailtasun nabariak dauzkalarik boterera iristeko, Hendaia, Ziburu ala barnealdeko herri batzuk salbuespenak direlarik.

 

8. Notabilismoak pisu itzela dauka, esan nahi baita hautetsi nagusiak jauntxoak direla eta beraien zilegitasuna Frantzia eta Iparraldearen artean betetzen duten bitartekari funtziotik jasotzen dutela, funtsezko solaskideak izanez.

 

9. Hautetsiek hainbat kargu pilatu ditzakete, esaterako, Biarritzeko alkatea Frantziako senataria da eta Baiona-Angelu-Biarritz Hiri Elkargoko lehendakaria da.

 

10. Ez dago berrikuntza handirik, ez pertsonetan, ez belaunaldietan, ez genero kontuetan.



Erantzunak

Ez dago erantzunik.

© 2008 ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Telefonoa:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan