Sorrera: 1997ko urtarrilan. Bizkaiko enpresari eta profesional talde baten
ekimenez. Jabea: Enpresari eta profesional talde hau. Pribatua. Langile
kopurua: 45 langile. Administrazioan 2, zuzendaritza eta kudeaketan
2, mantenuan 1, postprodukzioan 1, produkzio buru 1, zuzendaritza buru 1,
informatiboetan 10, 9 teknikari, 7 programetan, 6 komertzial eta gainerakoak
kolaboratzaileak. Azpiegitura: 80 metro karratuko platoa (hiru kamerekin),
errealizazio kontrola, emisio automatizatua, erredakzioa, post-produkzio
eta grafismo digitala, 3 edizio sala. Betacam sisteman egiten dute lan.
Programazio kopurua eguneko: 12 orduko programazioa egunero. Informatiboak
3 ordu. % 80 barne ekoizpena eta gainerakoa kanpokoa. Euskararen erabilera:
Albistegi laburpenak soilik. Ipuinkontalari saio bat egiteko asmoa dute
eta etorkizunean programazioaren % 10 euskaraz egin nahi dute. Urteko
aurrekontua: 120 milioi pezeta inguru.Finantziazioa: Publizitatea
eta bideo korporatiboak. Hedapena: Bilboko gune metropolitanoa. Helburuak,
erronkak: Bizkaiko merkatuan buru izatea. Informazio lokala kalitatez
egitea dute helburu, orain arte egin dena oso txarra dela irizten baitiote.
Dirua irabazteaz gain, izpiritu baikorrez hitz egin eta lan egitea. Epe
ertainera, Bizkaia guztian hedatzea (hiri garrantzitsuenetan behintzat).
Zerrendara |