Sorrera: 1996ko
martxoaren 16an. Arabako zenbait pertsona eta enpresen ekimenez. Jabea:
Pribatua. Langile kopurua: 23 langile. 10 teknikari, 5 kazetari,
5 komertzial eta beste sei pertsona. 20 bat kolaboratzaile. Azpiegitura:
350-400 metro karratuko egoitza. 5 kamera ENG eta platoko bi. Post-produkzio
gela bat, plato bat, editai gelak. Programazio kopurua eguneko: 13
ordu t'erdi. 9 orduko barne ekoizpena. Informatiboek programazioaren 2 ordu
betetzen dituzte egunero. Euskararen erabilera: "Bai horixe"
eta "Kontu Kontari" saioak eta albistegien laburpenak. Udaletxearekin
eta diputazioarekin euskararen erabilpena sustatzeko egitasmo bat jarri
dute abian. Urteko aurrekontua: 150 milioi pezeta. Finantziazioa:
% 100 publizitatea. Hedapena: Gasteiz eta Arabako lautada. Arabako
Errioxan errepikagailu bat jartzekotan dira orain. Hedapena duen eremuan
% 85eko audientzia potentziala du eta bertan audientzia mailarik onenak
erdietsi ditu. Helburuak, erronkak: Arabako Errioxara zabaldu, legeak
izango duen garapenari aurre egin eta programazioa oro har 15 ordura handitu
eta barne ekoizpena 11ra.
Zerrendara |