Sorrera: 1990eko otsailaren
13an. AEDtik sortu zen. Irratia eratzekotan ziren, baina egitasmo hau alboratu
egin zuten, udal irratia izan gabe ezin zutelako lizentziarik eskuratu.
Hau ikusita, eta egoera alegala aprobetxatuz, telebista sortzea erabaki
zuten, udalaren onarpenarekin. Jabea: Arrasate Komunikazioak (ARKO).
Pribatua, baina kanpoko laguntzekin. Langile kopurua: 15 langile.
6 teknikari, 5 kazetari, maketatzaile bat, bi komertzial eta kudeatzaile
bat. Azpiegitura: Super VHSekin hasi ziren, baina orain lau urte
Betacam SP 2000 sisteman egiten dute lan. Plato bat, errealizazio gela bat
eta editai gela bat. Programazio kopurua eguneko: 3'30-4 orduko programazioa
egunero. % 100 barne ekoizpena. 30 minutuko informatiboa egunero. Euskararen
erabilera: % 100 Urteko aurrekontua: 30 milioi pezeta. Finantziazioa:
ARKOren (ATB eta Arrasate Press) finantziazioa: % 40 publizitatea, % 40
udaletxeko dirulaguntza eta % 20 bazkideen kuotetatik, Eusko Jaurlaritza
eta Diputazioetako dirulaguntzetatik eta laguntzaileengandik jasotzen dutena.
Hedapena: Arrasate eta Aretxabaleta. Helburuak, erronkak:
Etorriko den legeari aurre egin, plataforma digitaletan izan dezaketen presentzia
aztertu eta Deba Garaia eskualdean zabaltzeko azterketa egin.
Zerrendara |