Sorrera: 1985ean.
Imanol Zubizarreta kultura zinegotziaren ekimenez.
Teknikoki erraza zen,1965az geroztik herria kableatua
baitzegoen. 1982an TVE soilik ikusten zen, baina
ETBren sorrerarekin zabaldu egin zen. Biltegi
historiko gisa sortu zen. Hitzaldiak adibidez,
bere osotasunean ematen dituzte albistegian. Jabea:
Publikoa. Langile kopurua: Pertsona kontratatu
bat. Gainerakoak bolondresak (2 aurkezle eta 2
teknikari). Azpiegitura: Plato bat, errealizazio
gela bat, 3 kamera eta 7 magnetoskopio. Super
VHS sisteman egiten dute lan. Estudiotik edota
plazatik emiti daiteke zuzenean. Programazio
kopurua eguneko: Eguneko 24 orduetan kable
bidezko kateak ikus daitezke. Beren programazioa:
asteartetan 2 orduko albistegia (asteko errepasoa),
larunbatetan errepikatzen dena, eta ostegunetan
kultur saio elebiduna. Euskararen erabilera:
%30. Elkarrizketatuak aukeratzen du erabili nahi
duen hizkuntza. Urteko aurrekontua: Kable
bidezko telebista denez, sarearen mantenurako
8 milioi pezeta urtero. Horren barruan sartzen
da telebista. 15 kate ikusten dira. Laster bi
plataforma digitaleko bat hautatuko dute (Via
Digital ziuraski) eta nahi duenak harpidetza egingo
du. Finantziazioa: Sarearen mantenurako
biztanle bakoitzak 2.000 pezetako kuota ordaintzen
du urtero. Gainerakoa udaletxeak. Hedapena:
Eskoriatzako gunea. Helburuak, erronkak:
Herriko kultur elkarteek telebistan gehiago eskuhartzea.
Zerrendara
|