Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENTO | 3 mortes máis na CAPV: En Euskal Herria morreron 2.089 persoas até o momento, 658 por millón

Zuzeneko jarraipena
  • A enfermidade de Covid-19 está a causar unha gran preocupación en ambos os países, xa que os países non poden quedar. Aquí seguiremos as últimas noticias.

12 de maio de 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
126 egunez luzatu den 'Jarraipen' atal hau hemen etengo dugu

ARGIAko lan taldeko kideok 126 egunez elikatu dugu COVID-19 pandemiaren albisteen jarraipen atal hau. Izurriak munduko aktualitatearen osagai izaten jarraitzen duenez, aurrerantzean ere ARGIAren gainerako albisteen artean bere lekua edukiko dute koronabirusak eragindakoek. Mila esker, lagun, ARGIArekin jarraitzeagatik!

3 jende gehiago hil ditu COVID-19ak EAEn: denetara orain arte Euskal Herrian 2.089, milioiko 658

Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, azken egunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 3 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroko Gobernuak jakinarazi duenez, hemen ez da inor gehiago hil. Beraz, Euskal Herrian ekainaren 5era arte 2.089 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.564 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 658. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 824, 3. Andorra 660, 4. Euskal Herria 655, 5. Erresuma Batua 588, 6. Espainia 580, 7. Italia 557, 8. Suedia 452, 9. Frantzia 443...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi.

Protestak Guadalajaran (Mexiko) poliziek hil dutelako musukoa ez jazteagatik atxilotutako gizon bat

Zientoka manifestalarik protesta egin dute Guadalajara probintziako Jalisco hiriburuan (Mexiko) polizia mexikarraren azken gehiegikeriagatik kexu. COVID-19 dela eta derrigor jantzi beharra dagoen maskara musuan ez eramateagatik Giovanni Lopez izeneko gizon bat atxilotu zuten eta handik ordu batzuetara hilda itzuli familiari.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 393.224 hildako, 6.702.835 kutsatu, 3.252.376 sendatu

Hauek dira ekainaren 5eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 393.224 (+5.499). Herrialdeka: AEB 110.173, Erresuma Batua 39.904, Brasil 34.039, Italia 33.689, Frantzia 29.065, Espainia 27.133, Mexiko 11.729, Belgika 9.548, Alemania 8.736, Iran 8.071, Kanada 7.637, India 6.363, Herbehereak 5.990, Errusia 5.384, Peru 5.031, Txina 4.634, Turkia 4.630, Suedia 4.562, Ekuador 3.486, [20. Euskal Herria 2.086, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.921...

- Kutsatuak 6.702.835 (+129.990). Herrialdeka: AEB 1.924.051, Brasil 615.870, Errusia 441.108, Espainia 287.740, Erresuma Batua 281.661, Italia 234.013, India 226.713, Alemania 184.923, Peru 183.198, Turkia 167.410, Iran 164.270, Frantzia 152.444, Txile 118.292, Mexiko 101.238, Kanada 93.726, Saudi Arabia 93.157, Txina 85.264, Pakistan 83.022, Qatar 63.741, Belgika 58.767... [32. Euskal Herria 29.607), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kuwait 29.921...

- Sendatuak 3.252.376.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 50,4. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 824, Andorra 660, [4. Euskal Herria 658, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Erresuma Batua 588, Espainia 580, Italia 557, Suedia 452, Frantzia 443, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 350, Irlanda 337, AEB 333, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 265, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 199, Ekuador 198, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

EBZk 600.000 milioi euro gehiago bideratuko du zor publikora

Europako Banku Zentralak denera 1,35 bilioi euro bideratuko du pandemiaren krisiari aurre egiteko aktibo publikoak erostera. Bere esanetan, eurogunea ez da krisitik irtengo bi urte igaro arte.

 

Moncloak atzera egin eta uztailaren 1a arte ez du zabalduko Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Espainiako Industria ministro Reyes Marotok ekainaren 22ko data berria eman eta bi ordura atzera egin du Sánchezen exekutiboak eta muga uztailaren 1a arte itxita egongo da.

 

8 jende gehiago hil ditu COVID-19ak EAEn: denetara orain arte Euskal Herrian 2.086, milioiko 658

Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, azken egunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 8 pertsona gehiago hil dira koronabirusez. Nafarroan inor gehiago hil den arratsaldean jakinarazi dute. Informazio honen faltan, Euskal Herrian ekainaren 4era arte 2.086 pertsona hil ditu COVID-19ak, 1.561 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 658. Euskal Herria independentea balitz, munduko herrialdeen artean milioiko heriotza gehien eduki dituztenen zerrenda honela osatuko litzateke: 1. San Marino 1.238, 2. Belgika 822, 3. Andorra 660, 4. Euskal Herria 655, 5. Erresuma Batua 585, 6. Espainia 580, 7. Italia 556, 8. Suedia 450, 9. Frantzia 443...

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez du ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Ekainaren 22an zabalduko dute Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko muga

Espainiako Industria ministro Reyes Marotok eman du dataren berri. Hasierako asmoak alde batera, muga zeharkatzen duten iparraldeko biztanleak ez ditu berrogeialdian jarriko Espainiako Gobernuak.

 

OME COVID-19a artatzeko hidroxiklorokina berriro probatzen hasiko da

Osasunaren Mundu Erakundeak berriro ekingo dio COVID-19aren kontra hidroxiklorokinak balio ote duen erabakitzeko poba klinikoak egiteari. Koronabirusarentzako txerto batekin zerikusirik ez duen antipaludiko hainbat mediku eta ikerketa zentrotan erabiltzen ari dira COVID-19ak gaixotutakoen egoera arintzeko botikatzat, beste zenbait aukeraren artean. Espainian, esaterako, gaixoen %85i eman diote hilabeteotanbat dena.

Hidroxiklorokinaren saiakerak aste batzuetan etenda eduki ditu, malariaren kontrako botika honek koronabirusak jotako gaixoei onura baino kalte gehiago zekarzkiela zioten informazioengatik. ARGIA-k bere garaian plazaratu zuenez, The Lancet aldizkari espezializatuak kaleratutako ikerketa batek erakutsi zuen hidroxiklorokina hartutako COVID-19dun gaixoen artean heriotza-tasa altuagoa izan dela. Ikerketa hori hartu zuen oinarritzat OMEko zuzendari orokor Tedros Adhanom Ghebreyesusek botikarekin egiten ari ziren ikerketa aldi baterako geldiarazteko. 

Geroztik, ordea, hainbat ikerlari independentek zalantzan jarri dituzte The Lancet-eko ikerlanaren emaitzak, Surgisphere konpainiak emandako datuen gainean eraikiak, kritiko horien iritzian gardentasunik gabe eta prozedura ez zuzenez jokatuz. Orain OMEk hidroxiklorokinaren saiakeak berriro abiarazi ditu, COVID-19aren kontrako txertoa aurkitu bitartean –eta gero ere bai ziurrenik– jadanik gaixotuak sendatzen saiatzeko tratamenduak behar direlako.

"Murgak eta Artolazabalek esan behar dute zergatik abandonatu dituzten adinekoak egoitzetan"

Guillermo Perea López de Letona Babestu Araba elkarteko kidea da. Elkartekoak ez daude batere gustura udalak, diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak osasun krisia egoitzetan nola kudeatu duten ikusita. Osakidetzak egoitza pribatuetan esku hartu behar zuela dio Pereak. Adinekoak abandonu sentsazio ikaragarriarekin hil direla salatu du.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 388.047 hildako, 6.574.585 kutsatu, 3.171.177 sendatu

Hauek dira ekainaren 4eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 388.047 (+4.929). Herrialdeka: AEB 109.142, Erresuma Batua 39.728, Italia 33.601, Brasil 32.547, Frantzia 29.021, Espainia 27.128, Mexiko 10.637, Belgika 9.522, Alemania 8.699, Iran 8.012, Kanada 7.498, India 6.088, Herbehereak 5.977, Errusia 5.215, Peru 4.894, Txina 4.634, Turkia 4.609, Suedia 4.542, Ekuador 3.486, [20. Euskal Herria 2.078, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.921...

- Kutsatuak 6.574.585 (+121.413). Herrialdeka: AEB 1.901.783, Brasil 583.980, Errusia 432.277, Espainia 287.406, Erresuma Batua 279.856, Italia 233.836, India 216.824, Alemania 184.425, Peru 178.914, Turkia 166.422, Iran 160.696, Frantzia 151.677, Txile 113.628, Mexiko 97.326, Kanada 93.085, Saudi Arabia 91.182, Txina 83.021, Pakistan 80.463, Qatar 62.160, Belgika 58.685... [32. Euskal Herria 29.491), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kuwait 29.359 ...

- Sendatuak 3.171.177.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 49,6. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 822, Andorra 660, [4. Euskal Herria 655, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Erresuma Batua 585, Espainia 580, Italia 556, Suedia 450, Frantzia 443, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 348, Irlanda 336, AEB 330, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 265, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 199, Ekuador 198, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

10 jende gehiago hil ditu COVID-19ak EAEn: denetara orain arte Euskal Herrian 2.078, milioiko 655

Hego Euskal Herrian koronabirusagatiko heriotzek nabarmen behera egin ostean –maiatzaren 31an ez zen pertsona bakar bat ere hil, ekainaren 1ean bi hil ziren– gaur jakin da ekainaren 2an 10 pertsona gehiago hil direla. Heriotza guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan gertatu dira, nahiz eta Eusko Jaurlaritzak ez duen jakitera eman hiru lurraldeetako bakoitzean zenbat hil diren.

 

Ipar Euskal Herria dekonfinamenduaren bigarren fasean

Astelehen honetatik aurrera, hainbat jarduera berriz ere egin daitezke Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 382.481 hildako, 6.452.422 kutsatu, 3.067.681 sendatu

Hauek dira ekainaren 3ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 382.481 (+4.669). Herrialdeka: AEB 108.059, Erresuma Batua 39.369, Italia 33.530, Brasil 31.278, Frantzia 28.940, Espainia 27.127, Mexiko 10.167, Belgika 9.505, Alemania 8.674, Iran 7.942, Kanada 7.395, Herbehereak 5.967, India 5.829, Errusia 5.037, Peru 4.767, Txina 4.634, Turkia 4.585, Suedia 4.468, Ekuador 3.438, [20. Euskal Herria 2.068, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.920...

- Kutsatuak 6.452.422 (+115,215). Herrialdeka: AEB 1.881.205, Brasil 556.668, Errusia 423.741, Espainia 287.012, Erresuma Batua 277.985, Italia 233.515, India 207.191, Alemania 184.091, Peru 174.884, Turkia 165.555, Iran 157.562, Frantzia 151.325, Txile 108.686, Mexiko 93.435, Kanada 92.410, Saudi Arabia 89.011, Txina 83.021, Pakistan 76.398, Qatar 60.259, Belgika 58.615 ... [32. Euskal Herria 29.406), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kuwait 28.649...

- Sendatuak 3.067.681.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 49. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 820, Andorra 660, [4. Euskal Herria 652, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 580, Italia 555, Frantzia 443, Suedia 443, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 348, Irlanda 336, AEB 327, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Kanada 196, Ekuador 195, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Astelehenetik aurrera Euskal Herri osotik mugitu ahal izatea eskatu du Urkulluk

Ondo bidean, astelehenetik aurrera Hego Euskal Herria hirugarren fasean sartu daitekeela-eta, horrek EAEn ekarriko dituen aldaketak azaldu ditu Arantxa Tapia sailburuak. Horrez gain, jakinarazi du EAE, Nafarroa eta Akitania Berria artean libre mugitu ahal izatea eskatu diela lehendakariak Espainiako eta Frantziako gobernuei.

 

3.767 langabe gehiago Hego Euskal Herrian, maiatzean

Enplegu Zerbitzu Publikoen datuen arabera, apirilean baino 3.767 lagun gehiago batu dira langabeziaren zerrendara Hego Euskal Herrian, maiatzean. Guztira 182.852 herritar daude langabezian.

 

Nola eragingo die umeei beste ume batzuekin ezin jolasteak?

Bakarrik jolastu beharrak, edo elkarren artean bi metroko distantziak mantenduz, eragina izango du haurrengan, hala diote adituek. Azken finean, beste ume batzuekin duten hartu-emanaren bidez ikasten dute umeek egoerei, zailtasunei eta gatazkei aurre egiten.

 

EAEn 2 heriotza gehiago: Euskal Herrian orain arte 2.068 hil dira, milioiko 652

Eusko Jaurlaritzak zabaldu dutenez, azken egunean Euskadiko Autonomia Erkidegoan 2 pertsona gehiago hil dira koronabirusez.  Nafarroan ez da inor gehiago hil, arratsaldean jakinarazi dutenez. Euskal Herrian ekainaren 2era arte 2.068 pertsona hil ditu Covid-19ak, 1.541 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 652.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Egoera ez bada okertzen, hirugarren fasera pasako da Hego Euskal Herria ekainaren 8an

Hirugarren fasera pasatzeak berritasun garrantzitsu bat bideratuko du: erkidegoek kudeatu ahal izango dituzte konfinamendua arintzeko neurriak.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 377.515 hildako, 6.370.499 kutsatu. 2.904.690 sendatu

Hauek dira ekainaren 2ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 377.515 (+3.017). Herrialdeka: AEB 106.925, Erresuma Batua 39.045, Italia 33.475, Brasil 30.046, Frantzia 28.833, Espainia 27.127, Mexiko 9.930, Belgika 9.486, Alemania 8.618, Iran 7.878, Kanada 7.326, Herbehereak 5.962, India 5.608, Errusia 4.855, Peru 4.634, Txina 4.634, Turkia 4.563, Suedia 4.403, Ekuador 3.358, [20. Euskal Herria 2.066, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.920, Irlanda 1.652, Indonesia 1.641, Pakistan 1.543, Portugal 1.424, Errumania 1.276, Txile 1.113, Polonia 1.074, Egipto 1.005...

- Kutsatuak 6.370.499 (+103.050). Herrialdeka: AEB 1.859.323, Brasil 529.405, Errusia 414.878, Espainia 286.509, Erresuma Batua 276.332, Italia 233.197, India 198.370, Frantzia 189.220, Alemania 183.765, Peru 170.039, Turkia 164.769, Iran 154.445, Txile 105.159, Kanada 91.705, Mexiko 90.664, Saudi Arabia 87.142, Txina 83.017, Pakistan 72.460, Belgika 58.517, Qatar 58.433 ... [32. Euskal Herria 29.309), Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kuwait 27.762 ...

- Sendatuak 2.904.690.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 48,4. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 819, Andorra 660, [4. Euskal Herria 651, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 575, Italia 554, Frantzia 442, Suedia 436, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 348, Irlanda 334, AEB 323, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 191, Kanada 194, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hegoaldean 0 heriotza lehenbizikoz: Euskal Herrian orain arte 2.066 hil dira, milioiko 651

Administrazioek zabaldu dutenez, COVID-19 krisia hasi zenetik lehenbiziko aldiz ez da heriotza berririk gertatu ez Euskadiko Autonomia Erkidegoan eta ez Nafarroan (Nafarroak ez du heriotza berririk jasan azken hiru egunetan). Iparraldetik ere ez da iritsi heriotza gehiagoren berririk. Beraz, Euskal Herrian ekainaren 1era arte 2.066 pertsona hil ditu Covid-19ak, 1.541 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 651.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

EuskarAbenturaren 3. edizioa 2021era atzeratu dute

Osasun eta segurtasun baldintza guztiak bermatzeko zailtasunak direla medio aurtengo udan ez da EuskarAbenturaren espediziorik egingo.

Uriola.eus-ek argitaratutako berria

 

 

Euskal Herriko museoak, normalitate berriari ateak zabaltzen

Bizkaia, Gipuzkoa eta Lapurdiko museo ugari zabalik daude dagoeneko. Nafarroan eta Araban, berriz, asteartetik aurrera hasiko dira bisitariak jasotzen.

 

260 hildako koronabirusagatik Nafarroako zaharren egoitzetan

Maiatzaren 15 arteko datuak eman ditu Nafarroako Gobernuak. Sintomak agertu zituzten beste 163 egoiliarren heriotzaren kausa zehaztea falta da.

 

Adinekoen egoitzetara bisitak gaurdanik baimenduta Nafarroan

Aurretiaz adostutako hitzordu sistema bidez jardungo dute, betiere zentroan COVID-19 kutsaturik edo berrogeialdi kasurik egon ezean.

 

 

Zaharren egoitzak ikertzeko eskatuko diote pentsionistek Arartekoari eta Fiskaltzari.

Pentsionistek mobilizazioak egin dituzte hiriburu eta herrietan astelehenean. Hildako adineko pertsonak gogoratu dituzte. Gizarte gastuetan eta pentsioetan murrizketarik ez dutela onartuko adierazi dute.

 

Nondik hasi eskola birpentsatzen?

Hezkuntza komunitateak online i(ra)kaskuntzan murgildu behar izan duelarik, agerian geratu da zer botatzen dugun faltan aurrez aurreko eskoletatik eta zer igaro den bigarren mailako izatera. Izan daitezela faltan bota ditugun horiek hemendik aurrera nahi dugun eskolaren lehentasun.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 373.961 hildako, 6.267.408 kutsatu. 2.847.541 sendatu

Hauek dira ekainaren 1eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 373.961. Herrialdeka: AEB 106.195, Erresuma Batua 38.489, Italia 33.415, Brasil 29.314, Frantzia 28.802, Espainia 27.127, Mexiko 9.779, Belgika 9.467, Alemania 8.605, Iran 7.797, Kanada 7.295, Herbehereak 5.956, India 5.408, Errusia 4.693, Txina 4.634, Turkia 4.540, Peru 4.506, Suedia 4.395, Ekuador 3.358, [Euskal Herria 2.066, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.920, Irlanda 1.652, Indonesia 1.613, Pakistan 1.483, Portugal 1.410, Errumania 1.266, Polonia 1.064...

- Kutsatuak 6.267.408. Herrialdeka: AEB 1.837.170, Brasil 514.849, Errusia 405.843, Espainia 286.509, Erresuma Batua 274.762, Italia 232.997, India 190.609, Frantzia 188.882, Alemania 183.494, Peru 164.476, Turkia 163.942, Iran 151.466, Txile 99.688, Kanada 90.947, Mexiko 87.512, Saudi Arabia 85.261, Txina 82.995, Pakistan 69.496, Belgika 58.381, Qatar 56.910, Bangladesh 47.153, Herbehereak 46.442, Bielorrusia 42.556, Ekuador 39.098, Suedia 37.542, Singapur 34.884, Arabiar Emirerri Batuak 34.557, Hego Afrika 32.683, Portugal 32.500, Suitza 30.862, [Euskal Herria 29.287, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kolonbia 29.383...

- Sendatuak 2.847.541.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 48. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 817, Andorra 660, [Euskal Herria 651, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 567, Italia 553, Frantzia 441, Suedia 435, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 348, Irlanda 335, AEB 321, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 193, Kanada 191, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Zer baimenduko du hirugarren faseak?

Ez da ordutegirik izango, ezta 70 urtetik gorakoentzat ere. Eguneko udalekuak egin ahal izango dira. Bildu daitekeen jende kopuruak gora egingo du oro har.

 

Hegoaldean 5 heriotza gehiago: Euskal Herrian orain arte 2.066 hil dira, milioiko 651

Administrazioek zabaldu dutenez, Euskadiko Autonomia Erkidegoan 5 pertsona gehiago hil dira koronabirusak jota azken egunean. Nafarroan ez da heriotza gehiago gertatu. Iparraldetik ere ez da iritsi heriotza gehiagoren berririk- Beraz, Euskal Herrian maiatzaren 31ra arte 2.066 pertsona hil ditu Covid-19ak, 1.541 EAEn, 515 Nafarroan eta 10 Iparraldean.

Euskal herritarrok azken estatistiken arabera 3,17 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 651.

Eusko Jaurlaritzak EAE osoko datuak bai baina Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako hildakoen kopururik ez duela ematen maiatzaren 14tik eta gaur ere informazio hau ez du erakutsi. Probintziaka zenbat testeatu diren eta zenbat positibo agertu diren bai aipatzen du Jaurlaritzak, baina ez hildako kopururik.

Erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea

Espainiako Gobernuak alarma egoeraren seigarren luzapena aurrera atera ahal izango du, EAJrekin eta ERCrekin egin duen akordioari esker. Akordioaren arabera, erkidegoek kudeatuko dute hirugarren fasea. Fase horretan, lurralde unitatea probintzia izango dela adierazi du Espainiako presidenteak, baina EAEren kasuan litekeena da lurralde unitatetzat hartzea EAE osoa.

 

Polizia-etxeetako garbitzaileak ez dira ari arriskuagatiko plusa kobratzen

COVID-19 iritsi baino lehenagoko kontua da. Greba luze baten ondoren, polizia-etxeetako eta epaitegietako garbitzaileek lanaren arriskuagatik eta toxikotasunagatik plusa jasotzea aldarrikatu zuten, baita hitzarmenean jasotzea lortu ere. Ordea, enpresek ez diete halakorik ordaintzen.

 

COVID-19aren biktimak munduan orain arte: 371.006 hildako, 6.160.299 kutsatu. 2.738.286 sendatu

Hauek dira maiatzaren 31ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

- Hilak 371.006. Herrialdeka: AEB 105.557, Erresuma Batua 38.376, Italia 33.340, Frantzia 28.834, Brasil 28.771, Espainia 27.125, Belgika 9.453, Mexiko 9.415, Alemania 8.600, Iran 7.734, Kanada 7.073, Herbehereak 5.951, India 5.185, Txina 4.634, Turkia 4.555, Errusia 4.515, Suedia 4.395, Peru 4.371, Ekuador 3.334, [Euskal Herria 2.061, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.919, Irlanda 1.651, Indonesia 1.573, Portugal 1.396, Pakistan 1.395, Errumania 1.259, Polonia 1.061...

- Kutsatuak 6.160.299. Herrialdeka: AEB 1.816.820, Brasil 498.440, Errusia 396.575, Espainia 286.308, Erresuma Batua 272.826, Italia 232.664, Frantzia 188.625, Alemania 183.294, India 181.827, Turkia 163.103, Iran 155.671, Peru 148.950, Txile 94.858, Kanada 90.190, Mexiko 84.627, Saudi Arabia 83.384, Txina 82.995, Pakistan 66.457, Belgika 58.186, Qatar 55.262, Herbehereak 46.257, Bangladesh 44.608, Bielorrusia 41.658, Ekuador 38.571, Suedia 37.113, Singapur 34.366, Arabiar Emirerri Batuak 33.896, Portugal 32.203, Hego Afrika 30.967, Suitza 30.845, [Euskal Herria 29.107, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Kolonbia 28.236...

- Sendatuak 2.738.286.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko 47,6. Munduan: San Marino 1.238, Belgika 816, Andorra 660, [Euskal Herria 650, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 580, Erresuma Batua 566, Italia 551, Frantzia 441, Suedia 435, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 350, Herbehereak 347, Irlanda 335, AEB 319, Man uhartea 282, Anglo-normandiar uharteak 259, Suitza 222, Montserrat 200, Ekuador 189, Kanada 188, Luxemburgo 176...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Hondartzetan jendea ez pilatzea eskatu du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak

Hondartzetan "modu dinamikoa" errespetatzea, hau da uretan egoteko edota oinez ibiltzeko bertaratzea eskatu du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak.

 

Papergabeen manifestazioa kargatu du poliziak, Parisen

Ehundaka lagunek hartu dituzte Parisko karrikak, papergabeen egoeraren erregulartzea exijitzeko. Prefekturak manifestazioa debekaturik, laster kargatu du poliziak.

https://www.argia.eus/albistea/papergabeen-manifestazioa-kargatu-du-poliziak-parisen


Interésache pola canle: Koronabirusa
Comisións de dez millóns de euros na operación da máscara que deteñen a Koldo García
Segundo a Garda Civil, esta cantidade de dez millóns de euros sería unha cantidade abonada polo empresario Victor de Aldama, ligada ás transaccións realizadas polo Ministerio de Transportes español durante a pandemia. Este xoves deixa libre a García coa orde de presentarse... [+]

As escolas volveron de sacar a aula á rúa a catro paredes tras a pandemia?
"Despois de Pandemia informáronnos de que as actividades extraescolares íanse a potenciar moito máis, na contorna e cos recursos dispoñibles, pero este compromiso tan importante na educación dos nosos fillos non se está cumprindo". É a parte da carta enviada por un pai á... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
A partir do mércores non é obrigatorio o do bico nos centros de saúde do Sur
A data de publicación no «Boletín Oficial do Estado» finaliza a necesidade de bícaa, finalizando as restricións derivadas da pandemia COVID-19. Terá excepcións como as unidades de coidados intensivos, zonas oncolóxicas, quirófanos ou urxencias.

A industria farmacéutica gañou 90.000 millóns de euros con 19 vacinas financiadas con diñeiro público COVID-19
As empresas recibiron diñeiro público para a investigación e os países do norte compráronlles as vacinas con antelación. Mentres tanto, as multinacionais aumentaron os prezos das vacinas. Na actualidade, nos países máis pobres, só o 23% ten doses totais, segundo o... [+]

Desde hoxe a máscara non é necesaria no transporte público no Sur
O Consello de Ministros aprobou que a máscara sexa opcional no transporte público. Pero é recomendable para persoas con síntomas de enfermidade e para persoas vulnerables. Seguirá sendo obrigatoria nos centros sanitarios.

O Xulgado do Social de Bilbao recoñece a incapacidade permanente absoluta a un traballador con COVID permanente
O Xulgado do Social de Bilbao dá a razón ao sindicato ELA e recoñece a incapacidade permanente absoluta a un celador dun centro sanitario permanente COVID19.  

2023-01-26 | ARGIA
Finaliza o 7 de febreiro en Hego Euskal Herria a obrigación de levar un pano no transporte
A ministra de Sanidade do Goberno de España, Carolina Darias, informou que o Consello de Ministros asinará o 7 de febreiro o decreto de non obrigatoriedade da gratuidade no transporte público.

China: Opacidade redución medidas Covid-19
China eliminou as medidas de illamento obrigatorio para viaxeiros internacionais e deixou de proporcionar datos de contaminación diaria. Estas medidas son consecuencia dun cambio de política, pero algúns expertos alertan sobre o impacto que a falta de control da situación... [+]

2022-12-20 | ARGIA
O Goberno español recoñece que 14 millóns de vacinas contra COVID caducaron
A maioría dos caducados son Pfizer, o maior provedor da Unión Europea.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Crecen as protestas contra a política Zero COVID en Chinesa
Miles de cidadáns saíron á rúa nas principais capitais para denunciar os danos económicos e psicolóxicos que provoca a estratexia cero COVID do Goberno chinés. Nas mobilizacións non vistas hai tempo os manifestantes mostran a folla en branco para representar a censura... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Cero-covid, cero escrúpulos
Algúns tomaron cun gran de irritación a serie de artigos que o diario oficial Renmin Ribao publicou esta mesma semana ao redor da estratexia cero-covid. Deduciron, dunha vez por todas, as autoridades de Beijing, o XX do Partido. Que, unha vez finalizado o Congreso, axustouse... [+]

A montaña deteriorouse, caeunos a vida
Morte, drama, traballo, luicia, dor, angustia. Límites, medidas, paixóns, amor e familia. Entroido. Zaldibar e pandemia; vida en vertedoiro. Está a piques de estrear o último traballo conxunto das compañías teatrais Axut e Artedrama: Catástrofe. A primeira actuación... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"O final da pandemia está á vista", segundo a Organización Mundial da Saúde
Entrando na "recta final", a OMS insiste na necesidade de incorporar grupos de risco, controlar novas variables e mellorar os sistemas sanitarios.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Os alumnos do País Vasco continental inician o curso con cambios
O 1 de setembro iníciase o curso 2022-2023 en Zuberoa, Baixa Navarra e Lapurdi, sen medidas en contra do COVID-19. Tamén tiveron máis novidades: Nas ikastolas e colexios de Seaska hai un centenar de alumnos máis, e en Irisarri, Larrain e Barkox abrirán novas clases de... [+]

Un estudo confirma que a vacina contra o coronavirus provoca cambios na menstruación
O estudo contou coa participación de case 40.000 persoas con ciclo regular, das cales o 42% das persoas con ciclo regular tiveron un maior sangrado tras a vacina.

Eguneraketa berriak daude