Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENTO | 3 mortes máis na CAPV: En Euskal Herria morreron 2.089 persoas até o momento, 658 por millón

Zuzeneko jarraipena
  • A enfermidade de Covid-19 está a causar unha gran preocupación en ambos os países, xa que os países non poden quedar. Aquí seguiremos as últimas noticias.

12 de maio de 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Euskal Herrian gaur arte 994 hil dira, 14.357 kutsatu eta 1.833 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldu eta Berriak kontabilizatutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 10eko arratsaldea arte 994 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 14.357 kutsatu eta 1.833 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.624 gaixo.

Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak, Araban 254, Bizkaian 384, Gipuzkoan 117, Nafarroan 227. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak Araban 2.990, Bizkaian 5.651, Gipuzkoan 1.874, Nafarroan 3.817. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 1.833. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Test masiboak abiatuko dituzte Ipar Euskal Herriko zahar etxe eta osasun zentroetan

Koronabirusak kutsatutako kasuren bat agertu den zahar etxe guztietan proba masiboak egingo dituzte ostiral honetatik aurrera, eta datorren astetik aurrera berriz, osasun etxe guztietara zabalduko dituzte test azkarrak. Pirinio Atlantikoetako depatamenduan, test hauek egiteko prestatu dituzte osasun arloko langileak, eta probak egin ostean, zahar etxeetako mediku koordinatzaileak jasoko ditu emaitzak. Emaitza horien arabera hartuko dituzte paziente eta langileei eragingo dieten erabakiak.

 

Euskal Herrian gaur arte 949 hil dira, 13.876 kutsatu eta 1.892 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldu eta Berriak kontabilizatutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 10eko arratsaldea arte 949 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 13.876 kutsatu eta 1.892 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.434 gaixo.

Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak, Araban 245, Bizkaian 377, Gipuzkoan 107, Nafarroan 218. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak Araban 2.908, Bizkaian 5.392, Gipuzkoan 1.903, Nafarroan 3.748. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 1.892. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Biktima-kopuruak munduan: 101.983 hildako, 1.682.220 kutsatu, 375.093 sendatu

Horiek dira apirilaren 10eko iluntzean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 19:37ean zenbatuta.

- Hilak 101.983. Herrialdeka: Italia 1.,849, AEB 17.927, Espainia 15.970, Frantzia 13.197, Erresuma Batua 8.958, Iran 4.232, Txina 3.336, Belgika 3.019, Alemania 2. 2.688, Holanda 2.511, Turkia 1.006, Suitza 1.001, Brasil 974, Suedia 870, Kanada 531, Portugal 435, Austria 319, Indonesia 306, Ekuador 297, Irlanda 287, Errumania 265, Danimarka 247, Algeria 256, India 229, Filipinak 221, Hego Korea 208…

- Kutsatuak 1.682.220. Herrialdeka: AEB 478.109, Espainia 157.053, Italia 147.577, Frantzia 124.869, Alemania 120.157, Txina 81,907, Erresuma Batua 70.272, Iran 66.220, Turkia 42282, Belgika 26.667, Suitza 24.548, Holanda 23.097, Kanada 21.243, Brasil 18.397, Portugal 15.472, Austria 13.531, Errusia 11917, Hego Korea 10.450, Israel 10,095 ...

- Sendatuak 375.093.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

"Euskal Elkargoa zorpetu beharko da"

Jean Rene Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak prentsaurrekoa eman du bideo-konferentziaz. Enpresei babes neurriak fabrikatzeko laguntza eskatzeaz gain, ekonomikoki hartuko diren neurriez eta azken hauteskundeen zilegitasun faltaz mintzatu da, besteak beste.

 

Italiako portuak itxita eta laguntzarik gabe, egoera larria bizi du 150 migratzaile dituen ontziak

Pandemiaren krisiak iraun bitartean, Italiako Gobernuak herrialdean porturatzea debekatu die erreskate lanetan ari diren barku atzerritarrei. Hori dela-eta, 150 migratzaile dituen erreskate-ontzi alemaniarra ezin porturatu dago itsasoan eta bertatik ohar garbia egin dute ostiral honetan: jatekorik gabe geratzen ari dira.

 

Azokak berriz irekitzeko eskatu dio eragile ugarik Jaurlaritzari

EAEko merkatu eta plazetako salmenta bertan behera utzi baina saltoki handiena mantentzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Hori gaitzetsiz, manifestua atera du hainbat eragilek eta berau babesteko atxikimenduak ari dira jasotzen. 

 

Biktimen kontaketaren aurrerapena: 44 hildako gehiago Hego Euskal Herrian

EITBk aurreratu duenez, atzoko zenbaketa ofizialetik gaur artekoa bitartean 44 pertsona gehiago hil dira Hego Euskal Herrian. Horietatik 4 Nafarroan eta 40 EAEn. Oraingoz EAEko lurralde bakoitzean hil direnen xehetasunik ez dute eman. Horiek denak konfirmatzekotan, Euskal Herrian orain arte Covid-19ak 949 herritar hil izango ditu.

Eguerdiko prentsaurrekoen ondoren Berria egunkariak publikatuko duen estatistikei erreparatuz egingo dugu gure kontaketa beria.

Hilzorian diren egoiliarrek senide bat ondoan izatea aztertzen ari da Nafarroako Gobernua

Zahar egoitzetan adinekoak konfinatuta daude eta ez dute senide eta lagunen bisitarik jasotzen Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri zuenetik. Bisitarik gabe egotea gogorra bada, are latzagoa da hilzorian direnek gertukoen azken agurrik jaso ezin izana. Nafarroako Gobernua protokolo berri bat ari da prestatzen larri dagoen egoiliarraren ondoan senide bat egon ahal dadin azken egunetan.

 

Arriola Eako alkatea Urkulluri: "Pandemia hau erabiliko duzue baserritar txikiak gehiago zapaltzeko?"

Bizkaiko Ea herriko alkate Iratxe Arriolak sare sozialetatik zabaldu du salaketa gogor bat Eusko Jaurlaritzak baserritarrei beren produktuak azokan saltzea debekatu diela eta. Azken berrogei urteotan nekazaritza txikia laborantza industrialaren eta komertzio handiaren interesen mesedetan sakrifikatu izana aurpegiratu dio Iñigo Urkulluren gobernuari.

 

Euskal ikerlari talde batek Covid-19a atzemateko test berria sortu du

Espainiako presidenteari eta Osasun ministroari eskutitza bidali diote Osasun Mundu Erakundeak eskatzen duena bermatu dezaten: umeek gutxienez egunean ordubete etxetik ateratzea. 45.000 lagunek eta haurtzaroko 300 bat profesionalek sinatu dute eskaera, tartean Hego Euskal Herriko batzuek. Sinadurak jasotzen jarraitzen dute.

 

45.000 lagunek Espainiako Gobernuari eskatu diote umeak etxetik ateratzen utz ditzan

Espainiako presidenteari eta Osasun ministroari eskutitza bidali diote Osasun Mundu Erakundeak eskatzen duena bermatu dezaten: umeek gutxienez egunean ordubete etxetik ateratzea. 45.000 lagunek eta haurtzaroko 300 bat profesionalek sinatu dute eskaera, tartean Hego Euskal Herriko batzuek. Sinadurak jasotzen jarraitzen dute.

 

Akordioa Europar Batasunean: 500.000 milioi euro mobilizatuko dituzte koronabirusa gainditzeko

Frantzia, Alemania, Espainia, Italia, Herbehereak eta Portugalen artean adostasuna lortuta, ostegun gauean akordio berri bat itxi dute Europar Batasuneko Finantza ministroek. Hogeita zazpi estatuk osatutako EBk bilioi erdi euro baino gehiagoko larrialdi pakete bat onartu du pandemiaren aurka borrokatzeko, Espainiak eta Italiak lortu ondoren funts horietarako sarbidea ez egotea lotuta erreforma ekonomiko programa bati, Herbehereetako gobernuak nahi zuen moduan. EBko estatuburu eta gobernuburuek jorratu beharko duten hurrengo goi bileran hitzartu beharko dute ekonomia suspertzeko funts bat sortzeko araudia.

 

"Akordio handi bat" nahi du Sánchezek alderdien artean, eta EAJk baietz esan dio biltzeari

EAJk "kolaborazioa eta kooperazioa" eskaini dio Espainiako presidenteari, baina ez "irentsi beharreko" erabakiekin bat egitea. Espainiaren "berreraikitze sozial eta ekonomikoa" adosteko bildu nahi ditu Sánchezek alderdiak. EH Bilduk ezetz esan du. Kongresuan egindako bilkuran alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzeko bermea lortu du Espainiako Gobernuak.

 

 

Calaisko errefuxiatuen artean ere koronabirusa zabaltzen ari dela ohartarazi dute

Frantziako Estatuko iparraldean, Calais eta Dunkerke herrien inguruan dauden migratzaileen kanpalekuetan, Covid-19 kasuak ugaritzen ari dira. Lanean dabiltzan laguntza taldeek salatu dute kolektibo horiek are eta zaurgarriagoak direla, ez dutelako prebentziorako baliabiderik eta lehendik ere beraien osasuna eta baldintzak txarrak direlako.

 

Galdakaoko Udalak salatu du zahar-etxeetan diotena baino hildako gehiago egon direla

“Hildakoak ez dituztela diote zahar-etxe batzuek, baina badakigu heriotzak izan dituztela”. Halaxe adierazi diote Galdakaoko Udaletik Geuria aldizkariari. Azaldu dutenez, azken egunetan hainbat datu bilketa egin dituzte, baina hildakoen kopuruak ez datoz bat beraiek eskura dituzten informazioekin.
 

 

Biktima-kopuruak munduan: 93.575 hildako, 1.576.077 kutsatu, 348.188 sendatu

Apirilaren 9eko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:53ean zenbatuta:

- Hilak 93.575. Herrialdeka: Italia 18.279, AEB 16.074, Espainia 15.238, Frantzia 12.210, Erresuma Batua 7.097 (*), Iran 4.110, Txina 3.335, Belgika 2.523, Alemania 2.431, Holanda 2.396, Suitza 948, Turkia 908, Brasil 839, Suedia 793, Kanada 503, Portugal 409, , Austria 295, Indonesia 280, Ekuador 272, Errumania 272, Irlanda 263, Danimarka 237, Algeria 235, Filipinak 203, Hego Korea 200 …

- Kutsatuak 1.576.077. Herrialdeka: AEB 454.615, Espainia 152.446, Italia 143.626, Frantzia 117.749, Alemania 115.104, Txina 81.865, Iran 66.220, Erresuma Batua 60.733 (*), Turkia 42.282, Belgika 24.983, Suitza 24.046, Holanda 21.762, Kanada 21.762, Brasil 16.474, Portugal 13.956, Austria 13.233, Hego Korea 10.423, Errusia 10.131...

- Sendatuak 348.188.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Pantxoa Bimboire: "Egoera ekonomiko gogorrean direla diote Ipar Euskal Herriko enpresen %75ek"

Koronabirusaren izurritearen testuinguruan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egoera ekonomikoa zertan den azaltzeko tartea eskaini dio ARGIAri Pantxoa Bimboire Ipar Euskal Herriko Merkatal eta Industria Ganberako (MIG) presidentearen aholkulariak. Martxoaren 19tik 23ra egindako galdetegitik ateratzen da enpresen %75ak egoera ekonomiko gogorrean direla eta %63ak diote, egoera hobetzen ez bada, aktibitate ekonomikoa gelditu beharko dutela. Konfinamendua beharrezkotzat baldin badu ere, ondoko egun eta asteetan birusaz babesteko materiala eskuraturik, aktibitate ekonomikoa berriz abiatzen ahalko dela uste du.

 

Euskal Herrian gaur arte 905 hil dira, 13.406 kutsatu eta 1.958 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 9ko arratsaldea arte 905 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,13.406 kutsatu eta 1.958 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak lurraldeka, Araban 237, Bizkaian 349, Gipuzkoan 103, Nafarroan 214. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak lurraldeka: Araban 2.868, Bizkaian 5.182, Gipuzkoan 1.756, Nafarroan 3.575. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 187 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 1.958. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

 

Azkoitian hondakinak kudeatzeko planta egiteko urratsak alarma garaian

Iragan astelehenean argitaratu du EAEko aldizkari ofizialak “balorizazio planta” egiteko ingurumen gaineko aitorpena. Azkoitiako Udalan EAJrekin batera gobernatzen duen PSEk onartu du ez duela informaziorik izan orain arte. Herritarrek egunero lapikoekin protesta egitera deitu dute.

 

Euskal editoreek sektorearen ataka larriaz ohartarazi dute

Euskal Editoreen Elkarteak, Euskadiko Editoreen Elkarteak eta Euskadiko Liburu Ganbarak txostena egin dute, koronabirusaren krisiak liburugintzari ekarriko dizkion kalte larriak azpimarratuz. Salmentek %20ko beherakada izatea aurreikusten dute. Lakuako Kultura Sailari sektorea eta euskarazko produkzioa babesteko proposamen sorta luzatu diote.

 

Hego Euskal Herrian ere koronabirusak hildakoak askoz gehiago izan daitezke agintariek aitortuak baino

Frantzian eta Espainian gertatu bezala, Hego Euskal Herrian ere agintariek Covid-19 izurriak eragindako biktimez emandako kopuruak ez datoz ados eremu honetan hilkortasun osoaren estatistikak aztertuta aurki daitekeen gorakadarekin. Alegia, agintariek orain arte emandako kopuruak (apirilaren 8a arte 846) benetan askoz gehiago izan direla. Berria egunkarian Garikoitz Goikoetxeak argitaratu ditu alderaketaren xehetasunak.

 

Eusko Jaurlaritzak azokak debekatu eta nekazariak sutu ditu

Eusko Jaurlaritzak herrietako azokak debekatu ditu asteazkenetik hasi eta alarma egoera iraun bitartean. Alarma egoera amaitzen denerako neurri zorrotzak ezarri ditu ere. EHNE Gipuzkoa eta ENBA nekazarien elkarteak oso haserre agertu dira erabakiarekin.

 

#EzDuguAhaztuko: Krisiaren ondorioak zerrendatzeko kanpaina abiatu dute Frantziako Estatuan

On n'oubliera pas! kanpaina sareratu dute: "Oso azkar, dena ahaztu nahi izango dute. Guk ez ordea. #EzDuguAhaztuko", irakur daiteke beren webgunera sartu eta berehala. 'Post-it'-etan osasun krisi honetatik ateratako ondorioak idatzi, eta sare sozialetan argazkiak igoz ideiak kolektibizatzea da asmoa.

 

Europako Batzordea prestatzen ari da konfinamendutik europarrak ateratzeko bide-orria

Gaur zenbait hedabidek jakin ahal izan dutenez, Europako Batzordeak dagoeneko prest dauka europarren konfinamendua epeka arintzen joateko bide-orria eta datorren astean erabaki eta jakinaraziko du.

Esate baterako, The Guardian egunkariak dioenez, Europan zehar bidaiatzeko debekua luzatuko da maiatz erdira arte, bidai ez behar handikoak alegia. Arintze neurriak banan bana hartuko dira eta hilabeteka tartekatuta. Konfinamendu orokorraren ordez jende sail jakin batzuei egokitutakoak ezarriko dira. Konfinamendutik ateratzen azkenak jende zaharrenak izango dira. Jatetxe eta ostatuak pixkanaka zabalduko dira, ordutegi eta bezero kopuru mugatuekin. Eskolak berriro abiatuko dira ikasleak talde txikika onartuz.

Europako Batzordeak dio jabetzen dela konfinamendutik ateratzeak handiagotuko dituela Covid-19a hedatzeko arriskuak eta hori gizartearen beharrekin uztartuz antolatuko direla irteerako estrategia eta epeak.

Biktima-kopuruak munduan: 87.731 hildako, 1.498.013 kutsatu, 319.193 sendatu

Apirilaren 8eko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:28an zenbatuta:

- Hilak 87.731. Herrialdeka: Italia 17.669, Espainia 14.673, AEB 13.088, Frantzia 10.869, Erresuma Batua 7.097, Iran 3.993, Txina 3.333, Holanda 2.248, Belgika 2.240, Alemania 2.096, Suitza 893, Turkia 812, Suedia 687, Brasil 699, Portugal 380, Kanada 380, Austria 273, Ekuador 242, Indonesia 240, Danimarka 218, Errumania 215, Hego Korea 200, Algeria 205, Filipinak 182, Mexiko 141, Irlanda 235, Polonia 136...

- Kutsatuak 1.498.013. Herrialdeka: AEB 406.644, Espainia 146.690, Italia 139.422, Frantzia 112.950, Alemania 109.329, Txina 81.802, Iran 64.586, Erresuma Batua 60.733, Turkia 38.226, Belgika 23.403, Suitza 23.248, Holanda 20.549, Kanada 18.479, Brasil 14.152, Portugal 13.141, Austria 12,916,  Hego Korea 10.384...

- Sendatuak 319.193.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Dementzia duen senarrarekin kalera irten zen gasteiztarra: "Ezin nuen sinetsi Udaltzaingoa ematen ari zitzaidan tratua"

Duela bi urtetik dementzia garatzen ari da 71 urteko Jesús, Mari Carmenen senarra. Bien izenak aldatuak daude, emazteak hala eskatuta. Martxoaren 28an elkarrekin kalera atera ziren biak Gasteizen, etxe inguruan pasio labur emateko asmoz. Hori gomendatzen dute hainbat elkartek eta adituk, gaitzaren eta itxialdiaren ondorioak leuntzea xede. Udaltzaingoarekin egin zuten topo, eta tratu umiliagarria sufritu zutela salatzen dute. Ez da kasu isolatua. Dementzia gaixotasun bat duten pertsona gehienen antzera, asteotako konfinamenduak gaitzaren eboluzioa azkartzea eragiten ari zaio Jesúsi. Etxean itxita egotea ez da erraza, ez gaixoentzat, ez haiekin bizi direnentzat.

 

Apirilaren 26tik aurrera konfinamendua “progresiboki” amaituko dela esan du Espainiako Gobernuak

Espainiako Gobernuko teknikariak apirilaren 26tik aurrera konfinamendu neurriekin amaitzeko modua diseinatzen ari dira, Gobernuko bozeramaile María Jesús Monterok adierazi duenez: "Herritarrek beren bizitza normala pixkanaka eta modu ordenatuan berreskuratuz joan ahal izango duten modua aztertzen ari dira. Kaleen eta plazen okupazioa oso modu kontrolatuan berreskuratuz, kutsatutakoen bueltan ustekabeko tontorrik egon ez dadin".

Monterok Antena 3 telebista kateari eskaini dion elkarrizketan egin ditu adierazpenak, asteazken honetan. Azaldu du agertoki ezberdinak egongo direla, eta ez du zehaztasun gehiagorik eman nahi izan, “teknikariek erabaki dezaten nahi dugulako”. Hurrengo bi asteetan koronabirusak izango duen garapena erabaki horiek baldintzatuko dituela esan du.

Konfinamendua ez, alarma egoera bai?

Alarma egoera apirilaren 26ra arte luzatzea erabaki du Espainiako Gobernuak (Espainiako Kongresuak onartu behar du erabakia). Monterok data horretatik aurrera iragarri du konfinamendu neurrien amaiera graduala. Pedro Sánchezek, ordea, esana du alarma egoera apirilaz harago luzatuko dela. Konfinamendua amaituta ere salbuespen egoera mantentzea litzateke hori, EAE eta Nafarroaren eskumenak estatuaren esku jarraituz, besteak beste.


Interésache pola canle: Koronabirusa
Comisións de dez millóns de euros na operación da máscara que deteñen a Koldo García
Segundo a Garda Civil, esta cantidade de dez millóns de euros sería unha cantidade abonada polo empresario Victor de Aldama, ligada ás transaccións realizadas polo Ministerio de Transportes español durante a pandemia. Este xoves deixa libre a García coa orde de presentarse... [+]

As escolas volveron de sacar a aula á rúa a catro paredes tras a pandemia?
"Despois de Pandemia informáronnos de que as actividades extraescolares íanse a potenciar moito máis, na contorna e cos recursos dispoñibles, pero este compromiso tan importante na educación dos nosos fillos non se está cumprindo". É a parte da carta enviada por un pai á... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
A partir do mércores non é obrigatorio o do bico nos centros de saúde do Sur
A data de publicación no «Boletín Oficial do Estado» finaliza a necesidade de bícaa, finalizando as restricións derivadas da pandemia COVID-19. Terá excepcións como as unidades de coidados intensivos, zonas oncolóxicas, quirófanos ou urxencias.

A industria farmacéutica gañou 90.000 millóns de euros con 19 vacinas financiadas con diñeiro público COVID-19
As empresas recibiron diñeiro público para a investigación e os países do norte compráronlles as vacinas con antelación. Mentres tanto, as multinacionais aumentaron os prezos das vacinas. Na actualidade, nos países máis pobres, só o 23% ten doses totais, segundo o... [+]

Desde hoxe a máscara non é necesaria no transporte público no Sur
O Consello de Ministros aprobou que a máscara sexa opcional no transporte público. Pero é recomendable para persoas con síntomas de enfermidade e para persoas vulnerables. Seguirá sendo obrigatoria nos centros sanitarios.

O Xulgado do Social de Bilbao recoñece a incapacidade permanente absoluta a un traballador con COVID permanente
O Xulgado do Social de Bilbao dá a razón ao sindicato ELA e recoñece a incapacidade permanente absoluta a un celador dun centro sanitario permanente COVID19.  

2023-01-26 | ARGIA
Finaliza o 7 de febreiro en Hego Euskal Herria a obrigación de levar un pano no transporte
A ministra de Sanidade do Goberno de España, Carolina Darias, informou que o Consello de Ministros asinará o 7 de febreiro o decreto de non obrigatoriedade da gratuidade no transporte público.

China: Opacidade redución medidas Covid-19
China eliminou as medidas de illamento obrigatorio para viaxeiros internacionais e deixou de proporcionar datos de contaminación diaria. Estas medidas son consecuencia dun cambio de política, pero algúns expertos alertan sobre o impacto que a falta de control da situación... [+]

2022-12-20 | ARGIA
O Goberno español recoñece que 14 millóns de vacinas contra COVID caducaron
A maioría dos caducados son Pfizer, o maior provedor da Unión Europea.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Crecen as protestas contra a política Zero COVID en Chinesa
Miles de cidadáns saíron á rúa nas principais capitais para denunciar os danos económicos e psicolóxicos que provoca a estratexia cero COVID do Goberno chinés. Nas mobilizacións non vistas hai tempo os manifestantes mostran a folla en branco para representar a censura... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Cero-covid, cero escrúpulos
Algúns tomaron cun gran de irritación a serie de artigos que o diario oficial Renmin Ribao publicou esta mesma semana ao redor da estratexia cero-covid. Deduciron, dunha vez por todas, as autoridades de Beijing, o XX do Partido. Que, unha vez finalizado o Congreso, axustouse... [+]

A montaña deteriorouse, caeunos a vida
Morte, drama, traballo, luicia, dor, angustia. Límites, medidas, paixóns, amor e familia. Entroido. Zaldibar e pandemia; vida en vertedoiro. Está a piques de estrear o último traballo conxunto das compañías teatrais Axut e Artedrama: Catástrofe. A primeira actuación... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"O final da pandemia está á vista", segundo a Organización Mundial da Saúde
Entrando na "recta final", a OMS insiste na necesidade de incorporar grupos de risco, controlar novas variables e mellorar os sistemas sanitarios.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Os alumnos do País Vasco continental inician o curso con cambios
O 1 de setembro iníciase o curso 2022-2023 en Zuberoa, Baixa Navarra e Lapurdi, sen medidas en contra do COVID-19. Tamén tiveron máis novidades: Nas ikastolas e colexios de Seaska hai un centenar de alumnos máis, e en Irisarri, Larrain e Barkox abrirán novas clases de... [+]

Un estudo confirma que a vacina contra o coronavirus provoca cambios na menstruación
O estudo contou coa participación de case 40.000 persoas con ciclo regular, das cales o 42% das persoas con ciclo regular tiveron un maior sangrado tras a vacina.

Eguneraketa berriak daude