Traducido automaticamente do vasco, a tradución pode conter erros. Máis información aquí. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENTO | 3 mortes máis na CAPV: En Euskal Herria morreron 2.089 persoas até o momento, 658 por millón

Zuzeneko jarraipena
  • A enfermidade de Covid-19 está a causar unha gran preocupación en ambos os países, xa que os países non poden quedar. Aquí seguiremos as últimas noticias.

12 de maio de 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Biktima-kopuruak munduan: 20.799 hildako, 458.000 kutsatu, 113.700 sendatu

Martxoaren 25ko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 18:28an zenbatuta:

- Hilak 20.799. Herrialdeka: Italia 7.503, Espainia 3.434, Txina 3.281, Iran 2.077, Frantzia 1.331, AEB 859, Erresuma Batua 435, Holanda 356, Alemania 205, Belgika 178, Suitza 153, Hego Korea 126...

- Kutsatuak 458.00. Herrialdeka: Txina 81.218 , Italia 74.386 , AEB 61.808, Espainia 47.610, Alemania 37.098, Iran 27.017, Frantzia 25.233, Suitza  10.897... 

- Sendatuak 113.700. Horietatik 73.650 Txinan.

Sarek deialdia egin du ostiralerako euskal presoekin elkartasuna adierazteko

Bisita gehienak asteburuan egiten dituzte euskal preso politikoen senitartekoek, baina datorren ostiralean berriz ere ezingo dira joan Espainiako Estatuko espetxeetan sakabanatuta dituzten senideak bisitatzera. Hori dela eta, martxoaren 27an, ostiralez, saio berezia egingo dute Sareko Facebookeko webgunean, 19:00etan, presoekin elkartasunez eta sailbuespen legediarekin amaitzeko aldarrikatuz.. Aldi beren, herritarrei eskatzen diete elkartasunezko argazki aldarrikatzaileak egin ditzatela eta sare sozialetan zabaldu.  

Espainiako Estatuan jada 500.000 egon daitezke kutsatuta, dio Oriol Mitjà adituak

Eritasun infekziosoetan erreferentzia errespetatua den Oriol Mitjà ikerlari ezagunak ohartarazi du Espainian dagoenekoz 560.000 pertsona egon daitezkeela Covid-19z kutsatuta. Horrek azalduko luke zergatik erakusten duen izurriak hain hilkortasun tasa handia Espainian. Twitterrez zabaldutako txio kate batean dioenez, Alemaniak dauzkan kasu guztien %69 testeatu dituela kalkulatu dute eta, aldiz, Espainiak %5 baino ez. Horregatik, esatea Espainian birusak %6ko hilkortasuna duela gain-estimazio bat da, "positibo errealen proportzio oso txiki bat baizik ez baita diagnostikatu. Kasu errealen kopurua izugarria da, milioi erditik gorakoa".

"Herrialde batzuek beste batzuek baino hobeto jokatu dute Covid-19aren kontra" tituluz abiatu duen txio hari batean, Oriol Mitjàk esan du: "Alemania oso ondo aritu da. Kasu errealen totala apala da goiz hasi zirelako proba egiten sintoma arinak dauzkaten pertsonei eta horrela frenatu zuten zabaltzea. Heriotza kopurua da benetako kutsatuen %3, Espainikoaren berdintsua, benetakoen %3 (...)  Egon naiteke oker, baina nik dauzkadan datuen arabera alemanak astero 160.000 proba ari ziren egiten sintomak zeuzkaten gaixo guztiei (horren aldean 15.000 Espainian, orain horiek bider 10 biderkatu ditugu".

Konfinamendu neurriak zorroztea eskatzen du Mitjàk izurria frenatu ahal izateko.

 

Sintomak dauzkaten EAEko osasun langileei probak egiten hasi dira

ETBko albistegietan informatu dutenez, EAEko osasungintzako langileei testak egiten hasi dira Covid-19a ote duten jakiteko. ETBren arabera, larunbatean hasi ziren Donostiako ospitalean probak egiten eta 200 inguru eginak dituzte dagoeneko. Autotik jaitsi gabe hartzen dira sintomak dituzten profesionalen laginak eta laborategiak hurrengo egunerako ematen du emaitza. Lagin horiek hartzeko gune bat prestatu du Donostiako ospitaleak. Test horiei esker, berrogeialdian dauden profesionalek lanera itzuli ahal izango ote duten ahalik eta azkarren jakin nahi da, osasun publikoa profesional eta baliabide eskasiak jota dagoen krisi honen erdian.

Baltasar Garzón epaile ohia koronabirusak jota ospitaleratu dute

Espainiako Auzitegi Nagusiko epaile ohi Baltasar Garzon Madrilgo ospitale batean sartu dute asteartean, bere etxean hainbat egun egin ostean sukarrarekin eta arnasa hartzeko zailtasunekin. Proba egin diote eta koronabirusagatik positibo eman du, ABC egunkariari bere inguruko iturriek baieztatu diotenez.

 

Italian kutsatutakoen kopuru erreala izan daiteke ofizialki erabilia bider 10

Italiako Angello Borrelik kazetariei deklaratu dienez Italian Covid-19az errealki kutatuak izan litezke ofizialki (testak positibo eman izanagatik) kutsatutzat aipatzen direnen halako hamar. Zehazki 600.000 kutsaturen hipotesia aurreratu du (24 arratsaldea arte Italiak  69.176 kutsatu zeuzkan kontabilizatuta. Aho-bizarrik gabe esan du: "Kutsatutzat zertifikatutako bakoitzaren lekuan egon daitezke hamar".

Horrek esplikatu litzazke koronabirus honen hilkortasun tasetan herrialde batzuetatik besteetara agertzen diren tarte handiak. Txinan ikasitakotik jakina baita populazio handi batean bataz beste %1eko hilkortasuna eragiten duela, Italian bezala Espainian, Iranen eta beste hainbat lekutan kutsatu aitortuen eta eragindako heriotzen arteko proportzio hori askogatik gainditzen da.

Espainiaren kasura hurbilduta, 24 arratsaldera arte 2.800 jende baitzituen hilak Covid-19ak, pentsatu behar da benetan kutsatuen kopuruak 39.676 aitortuak baino askoz gehiago izan behar dutela. Batetik hilkortasun tasa %1 izateak iradokitzen duen kopuruan menturaz? 

Euskal Herrian gaur arte 165 hil dira, 3.753 kutsatu eta 355 sendatu

Euskal Herrian gaur arte 145 hil dira eta 3.310 kutsatu

Berria egunkariak daraman kontabilitatearen arabera, Euskal Herrian martxoaren 24ko arratsaldea arte 165 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 3.753 kutsatu eta 355 sendatu.

Ororen buru, aztertuta Garak, Berriak eta EITBk oraintxe (21:00) agerian dauzkaten informazioak, honako argazkia eskaintzen dute datuek:

- Hildakoak 165: Araban 73, Bizkaian 44, Gipuzkoan 16, Nafarroan 31, Iparraldean 1.

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak: 3.753: Araban 1.086, Bizkaian 1.189, Gipuzkoan 453 eta Nafarroan 1.014. Iparraldea bere baitan hartzen duen Pirinio Atlantiko departamendu osoan 40 kasu aipatu dira ofizialki, eta horietatik Iparraldean Berria-k une honetan 11 dauzka kontatuta (23ko zifra bera).

- Ospitaleratua 1.534k: Araban 344, Bizkaian 635, Gipuzkoan 150, Nafarroan 405 eta Iparraldeko daturik ez dugu. Iparraldeko daturik ez da.

Covid-19aren jarraipen estatistikoak euskaldunoi gure herrigintzak daukan beste zulo galanta erakusten digu.

Zein jarduera ekonomiko debekatu ditu Italiak eta zein Espainiak?

Martxoaren 23tik hasi eta hiru egun dituzte Italian Gobernuak hartutako neurri berriak betetzeko. Ezinbestekoa ez den jarduera ekonomiko oro etengo da. Herrialdearen ekonomiaren %35ak jarraituko du lanean. Sindikatuek uste dute jarduera are gehiago murriztu daitekeela. Eldiario.es egunkariak Italiako eta Espainiako Gobernuek hartutako neurrien ezaugarrik errepasatu eta alderatu ditu.

 

 

Hildakoen kopuruak berriz ere gora egin du Italian

Koronabirusari lotutako astearteko datu ofizialak eman dituzte Italian. Koronabirusagatik kutsatuta positibo eman duten kasuek beherantz egin duten arren, hildakoen kopuruak gora egin du:
- Hildakoak guztira: 6.820 (aurreko egunean baino 743 gehiago).

- Positibo baieztatuak: 54.030 (3.612 gehiago)

- Sendatu direnak: 8-326 (894 gehiago)

- Orain arte egin dituzten probak: 296.964

Biktima-kopuruak munduan: 18.250 hildako, 407.000 kutsatu, 104.000 sendatu

Martxoaren 24ko arratsaldean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:05an zenbatuta:

- Hilak 18.250. Herrialdeka: Italia 6.820, Txina 3.277, Espainia 2.800, Iran 1.934, Frantzia 860, AEB 622, Erresuma Batua 422, Holanda 276, Alemania 149, Suitza 122, Belgika 122, Hego Korea 120...

- Kutsatuak 407.000. Herrialdeka: Txina 81,171 , Italia 69.176 , AEB 49.594 , Espainia 39.676 , Alemania 31.991, Iran 24.811 , Frantzia 19.856 ... 

- Sendatuak 104.000. Horietatik 73,159 Txinan.

Frantziako Gobernuak 5.000 preso utziko ditu aske, gaixo larriak eta kondena bukatzear daudenak

Naiz.eus hedabideak eman du albistearen berri. Frantziako Justizia Ministerioak kartzeletako langileen sindikatuekin aztertu du 5.000 preso aske uztea aurreikusten duen plana. Kondena osatzeko hilabete baino gutxiago geratzen zaienak edo osasun arazo larriak dituztenak askatuko dituzte. FranceInfo irrati publikoak eman du albistea.

Kortovirus Filmfest jarri dute martxan, sormena erabiliz isolamenduari aurre egiteko

Irunen jaio da ekimena: etxean grabaturiko film laburra lagunen artean zabaldu zuten Ramon Zabalegi eta Laura Morinek, eta ideia zabaltzea pentsatu dute. “Etxean bezala inon ez” gaia abiapuntu hartuta, konfinamenduan gauden honetan zinegile rolean jarri nahi gaitu Kortovirus Filmfestek.

 

Etxean internetik ez daukaten haurrei konexioa eskaintzen hasi da Izarkom operadorea

Etxeratzen lehenengoak izan ziren haur eta gaztetxoak. Internet bidez eskolako lanei jarraipena ematen saiatuko zirela azaldu zuten ikastetxeek. Alabaina, etxe guztietan ez dago interneterako sarbiderik eta hainbat ikasle jokoz kanpo geratu da. Izarkom Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa ikastetxeekin elkarlanean ari da, ahalik eta prezio baxuenean, hainbat etxetan konexioa izan dezaten. Jarraitu albistea irakurtzen

 

"Herri oso bat koma klinikoan sartzea da daukagun arriskurik handiena"

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia ETB1eko 'Egun on Euskadi' saioan elkarrizketatu dute; bertan egungo abagunearen inguruan sindikatuak egiten duen hausnarketa plazaratu du. EAEko lehendakari Iñigo Urkulluri erantzun nahi izan dio, bi eredu ezberdinen arteko talka azpimarratuz. "Urkulluk dio ekonomia koma egoeran sartzeko arriskuan dagoela, baina galdetu nahi diogu zer lehenesten duen, ekonomiaren koma edo pertsonen koma klinikoa. Eta orain dagoen arriskurik handiena herri oso bat koma klinikoan sartzea da. Lehentasuna pertsonen osasuna da, guk hori oso argi daukagu".

 

Tokioko Olinpiar Jokoak 2021era atzeratuko dituzte

Kanada, Australia eta Erresuma Batuko delegazioek Olinpiar Jokoetan parte hartzea baztertu eta gero hartu dute erabakia. Lau asteko epea zuen Japoniako Komite Olinpikoak erabakia hartzeko, baina azken herrialdearen ezezkoaren hurrengo egunean heldu da erabakia.

 

Bilboko kale-saltzaile senegaldarrek erresistentzia kaxa jarri dute martxan

Koronabirusaren krisiak gogorren kolpatu dituenen artean daude migratzaileak, eta tartean dira Bilboko kale saltzaile senegaldarrak. Legeak oso baldintza gogorrak eskatzen dizkie lanean jarraitu eta etxebizitza-baimena mantendu ahal izateko, eta panorama berrian, kalean ezin saldu, are latzagoa bihurtu da bizi duten egoera. Erresistentzia kaxa jarri dute martxan, larrialdi honi aurre egin ahal izateko.

 

AEBak pandemiaren brote berri baten epizentroan egon daitezkeela iragarri du OMEk

Epidemia “oso azelerazio handia” hartzen ari dela ohartarazi du Osasunaren Mundu Erakundeak, eta datozen egunetan posible dela AEBek Italiako kasu kopurua gainditzea. 46.000 kutsatutik gora eta 530 hildako utzi ditu momentuz birusak Amerikako herrialdean.

.

AEBtako dozena bat estatutan marihuana beharrezko osagaitzat jo dute

"Beharrezko" elikagai edo ondasunak saltzen ez dituzten denda guztiak ixteko agindua eman dute AEBtako zenbait estatuk. Salbuespen horren barruan sartzen dira janari-dendak edo farmaziak. Dozena bat estatutan -Kalifornia, Michigan edo Oregon, esaterako- , marihuana dendak ere zabalik mantentzearen alde egin dute.

Kasu gehienetan, marihuana saltzen duten dendek "eramateko" prestatu behar dute salgaia, zabalik mantendu diren zenbait janari-azkarreko jatetxeetan bezala.

Etxean egoteko agindua zabaltzearekin batera, oinarrizko jaki eta komuneko paperaren salmentek soilik ez, marihuanarenak ere izugarri egin du gora. Aurreko urteko salmentekin alderatuta %150 igo dela adierazi du Headset marihuanaren merkatua aztertzen duen enpresak The New York Times-en. Batez ere emakumeak eta jende gaztea izan dira erosleak.

Israelgo Osasun ministroaren sendabidea koronabirusarentzat: Mesias

"Otoitz egiten ari gara eta Mesias Pazko eguna baino lehen iritsiko den esperoan gaude. Ziur nago Mesias etorriko dela eta, Jainkoak Egipton egin zuen bezala, aterako gaituela. Laster aske aterako gara, Mesias etorriko da eta munduko arazo guztietatik libratuko gaitu". Israelgo Yaakov Litzman Osasun ministroaren hitzak dira, Israelen apirilaren 8an hasiko diren oporretara arte herritarrek giltzapetuta egon beharko ote duten galdetuta. Irakurri albistea osorik:

 

Hegoafrikan ere hiru astez dena itxita

Ezinbestekoak diren lanbideak izan ezik, gainontzeko guztiak uztiko ditu bertan behera Hegoafrikak. Militarrak eta poliziak izango dira itxialdia betetzen dela ziurtatzeko arduradunak.

 

Izurriaren garapena Italian, Espainian eta Euskal Herrian: alderaketa ahalegin bat

Euskal Herrian zein gordintasunez ari gara jasaten Covid-19aren erasoa? Zein abiadura darama gurean, beste batzuen aldean biktima asko ala gutxi eragin ditu? Erantzun osorik ezean errealitatera hurbiltzeko ahaleginean alderatu ditugu iruzurriak Italian, Espaniako estatuan eta Euskal Herrian eragindako biktimak aztertuta egindako grafikoak.

Martxoaren 23 ilunabarra arteko datuekin egindako grafikoan ikus daiteke Italian (10 heriotza 100.000 pertsonako) azken bi egunetan zertxobait mantsotu egin dela heriotza kopuruen igoera, bilakaeraren intentsitatea pixka bat lasaitu dela. Espainian eta Euskal Herrian oso antzeko bilakaera ikusten da (4,7 hildako 100.000ko) eta biek ala biek jarraitzen dute gerturatzen Italiaren ehunekoetara, aurreko egunetan bezain indartsu edo gehiago. Bi kurben arteko aldea zazpi egunekoa bazen duela egun batzuk, gero seira pasa zen eta astelehenean, 23, lehenengo aldiz, bost egunera hurbildu da. Beraz, alderaketak honakoa iradokitzen digu: gaur, 24, ilunabarrerako hildakoak Espainian 2.590 inguruan izango litezkeela eta Euskal Herriakoak 175. (Gogoratu: hasieratik metatutako heriotza kopuruez ari gara, ez egun bakarrekoez). Eta bilakaerak erritmo berean jarraituz gero Italiak 24an emandako proportzioa harrapatuko genuke 29an Euskal Herrian.

 

Jaurlaritzak koronabirusaren aurkako app korearra datorren astean jarri nahi du indarrean

Hego Korean koronabirusari aurre egiteko erabilitako aplikazioa hurrengo astean jarri nahi du martxan Eusko Jaurlaritzak. Herritarren pribatutasunean zuzenean eragingo luke horrek eta EAEko legediarekin bateragarria den ere, zalantzazkoa da ordea. Artikulu honetan esplikatu dugu

 

Mundu osoko 5 herritarretatik 1 konfinatuta dago

The Guardian-ek plazaratu duenez, mundutarren %20 dago etxean egotera behartuta, koronabirusari aurre egiteko ahaleginean. Lehenbiziko Covid-19 kasua agertu zenetik 100.000 kutsatu konfirmatu arten 67 egun pasa dira; aldiz, azken 100.000 kasuak justu 4 egunetan dianostikatu dira OMEko buru nagusi Tedros Adhanom Ghebreyesusek berretsi duenez. Izurriak daraman abiadaren erakusgarri.

Zergatik ugaritu dira hainbeste streaming bidezko kontzertuak?

Konfinamendua hasi zenetik ezohiko kontzertu eredu batek presentzia handia hartu du: streaming bidezko zuzenekoak. Zergatik ugaritu dira hainbeste? Merezi dute? Gaiari buruzko zenbait gogoeta Gorka Bereziartuaren blogean.

 

Quebec hiru asterako itxialdian sartu da

Quebec-ek 8,4 milioi biztanle ditu. Martxoaren 23an 628 herritarrek eman zuten positibo koronabirusaren testetan eta lau ziren hildakoak.

 

"Apur bat primitibo jarri behar dugu: gorputzak eta buruak behar dutena elikatu"

Etxean geratu garenon eta lantokira joan behar dutenen egoera psikologo eta emozionalaz galdetu diogu Aldaketa Psikoguneko Maite Elizondo psikologoari, bakarrik bizi diren adinekoez, umoreaz eta seme-alabei kontatu beharrekoaz. Erritmoa jaisteko aholkatu digu: “Garuna zenbat eta oxigenatuagoa izan, orduan eta errazago gaindituko ditugu informazio latzenak”.

 


Interésache pola canle: Koronabirusa
Comisións de dez millóns de euros na operación da máscara que deteñen a Koldo García
Segundo a Garda Civil, esta cantidade de dez millóns de euros sería unha cantidade abonada polo empresario Victor de Aldama, ligada ás transaccións realizadas polo Ministerio de Transportes español durante a pandemia. Este xoves deixa libre a García coa orde de presentarse... [+]

As escolas volveron de sacar a aula á rúa a catro paredes tras a pandemia?
"Despois de Pandemia informáronnos de que as actividades extraescolares íanse a potenciar moito máis, na contorna e cos recursos dispoñibles, pero este compromiso tan importante na educación dos nosos fillos non se está cumprindo". É a parte da carta enviada por un pai á... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
A partir do mércores non é obrigatorio o do bico nos centros de saúde do Sur
A data de publicación no «Boletín Oficial do Estado» finaliza a necesidade de bícaa, finalizando as restricións derivadas da pandemia COVID-19. Terá excepcións como as unidades de coidados intensivos, zonas oncolóxicas, quirófanos ou urxencias.

A industria farmacéutica gañou 90.000 millóns de euros con 19 vacinas financiadas con diñeiro público COVID-19
As empresas recibiron diñeiro público para a investigación e os países do norte compráronlles as vacinas con antelación. Mentres tanto, as multinacionais aumentaron os prezos das vacinas. Na actualidade, nos países máis pobres, só o 23% ten doses totais, segundo o... [+]

Desde hoxe a máscara non é necesaria no transporte público no Sur
O Consello de Ministros aprobou que a máscara sexa opcional no transporte público. Pero é recomendable para persoas con síntomas de enfermidade e para persoas vulnerables. Seguirá sendo obrigatoria nos centros sanitarios.

O Xulgado do Social de Bilbao recoñece a incapacidade permanente absoluta a un traballador con COVID permanente
O Xulgado do Social de Bilbao dá a razón ao sindicato ELA e recoñece a incapacidade permanente absoluta a un celador dun centro sanitario permanente COVID19.  

2023-01-26 | ARGIA
Finaliza o 7 de febreiro en Hego Euskal Herria a obrigación de levar un pano no transporte
A ministra de Sanidade do Goberno de España, Carolina Darias, informou que o Consello de Ministros asinará o 7 de febreiro o decreto de non obrigatoriedade da gratuidade no transporte público.

China: Opacidade redución medidas Covid-19
China eliminou as medidas de illamento obrigatorio para viaxeiros internacionais e deixou de proporcionar datos de contaminación diaria. Estas medidas son consecuencia dun cambio de política, pero algúns expertos alertan sobre o impacto que a falta de control da situación... [+]

2022-12-20 | ARGIA
O Goberno español recoñece que 14 millóns de vacinas contra COVID caducaron
A maioría dos caducados son Pfizer, o maior provedor da Unión Europea.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Crecen as protestas contra a política Zero COVID en Chinesa
Miles de cidadáns saíron á rúa nas principais capitais para denunciar os danos económicos e psicolóxicos que provoca a estratexia cero COVID do Goberno chinés. Nas mobilizacións non vistas hai tempo os manifestantes mostran a folla en branco para representar a censura... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Cero-covid, cero escrúpulos
Algúns tomaron cun gran de irritación a serie de artigos que o diario oficial Renmin Ribao publicou esta mesma semana ao redor da estratexia cero-covid. Deduciron, dunha vez por todas, as autoridades de Beijing, o XX do Partido. Que, unha vez finalizado o Congreso, axustouse... [+]

A montaña deteriorouse, caeunos a vida
Morte, drama, traballo, luicia, dor, angustia. Límites, medidas, paixóns, amor e familia. Entroido. Zaldibar e pandemia; vida en vertedoiro. Está a piques de estrear o último traballo conxunto das compañías teatrais Axut e Artedrama: Catástrofe. A primeira actuación... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"O final da pandemia está á vista", segundo a Organización Mundial da Saúde
Entrando na "recta final", a OMS insiste na necesidade de incorporar grupos de risco, controlar novas variables e mellorar os sistemas sanitarios.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Os alumnos do País Vasco continental inician o curso con cambios
O 1 de setembro iníciase o curso 2022-2023 en Zuberoa, Baixa Navarra e Lapurdi, sen medidas en contra do COVID-19. Tamén tiveron máis novidades: Nas ikastolas e colexios de Seaska hai un centenar de alumnos máis, e en Irisarri, Larrain e Barkox abrirán novas clases de... [+]

Un estudo confirma que a vacina contra o coronavirus provoca cambios na menstruación
O estudo contou coa participación de case 40.000 persoas con ciclo regular, das cales o 42% das persoas con ciclo regular tiveron un maior sangrado tras a vacina.

Eguneraketa berriak daude