Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. ARGIAk grebarekin bat egitea erabaki dute langileek aho batez, eta kazetariek grebaren berri eman dute egun osoan:
#Irun-go hiruzpalau industrialdetan goizean goiz ikusitako giroa kontatu digu @LABsindikatua-ko Adrian Arrutik #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/72s9yRjx0O
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) January 30, 2020
Burlatan lau lagunek Areta poligonora sartzeko errepidea moztu dute, bidoietara kateatuz. Foruzaingoak kateak moztu eta atxilotu egin ditu.
Donostian bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, bi kutxazain automatikori eraso egin eta zenbait denden kanpoaldean pintaketak egitea egotzita.
Ermuan pertsona bat atxilotu dute, udaltzain bati eraso egitea egotzita.
Zornotzan pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak, Boroako industriagunerako sarrera mozteagatik.
Usurbilgo Urbil merkatalgunean grebalari eta ertzainen artean gertatutakoa azaldu digu Elias Miner, barrura sartzea lortu duen @LABsindikatuako kideak. https://t.co/gp3GB5rgFg #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/UnlGWb0orv
— ARGIA (@argia) January 30, 2020
Zutabe feministak Carrefour, Pimkie eta beste komertzio batzuk itxi ditu. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/VSzndgk3K6
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Ogasuna, banketxeak, joko aretoak, arropa dendak... Ixten ari da piketea #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/cJIBNa1AXw
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Pentsionisten mugimendua indartsu dagoen #Irun hirian, saltoki ugari irekita #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/qYRwN58Vgx
— Mikel Garcia Idiakez (@mikelgi) January 30, 2020
Tentsioa Corte ingles inguruan. Udaltzainek Hala Bediko kazetari baten aurka egin dute (bideoa). Udaltzaingoa Ertzaintza baino bortitzago eta borra luzagarriekin. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/u051eLyCeO
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Tentsioa @CCUrbil en, ertzainak galerazi baitie grebalariei barrura sartzea #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/mAgsVaSSWj
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Ertzainek @CCUrbil eko sarrera alarazteko porra kolpe batzuk ere eman dizkiete grebalariei #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/NKcrX1o9pX
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Usurbilgo Urbil merkatalgunean Ertzaintzaren kolpeak eta tentsioa. Pikete informatiboak barrura sartu nahi du grebaz informatzera. Ertzaintzak dio bakarrik 3 pertsona sar daitezkeela. Jendeak ezetz eta aurrera egin dute. Ezin izan dute jendea gelditu.#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/vt2zSh6VcN
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) January 30, 2020
🔴La Ertzaintza carga con dureza contra el piquete feminista: hay varias heridas https://t.co/LNKvREUXs1 pic.twitter.com/NdFtoK09EP
— Hala Bedi (@halabedi) January 30, 2020
Polizia gogor oldartu zaio pikete feministari. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/wrNlCUyLZV
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
[ACTUALIZACIÓN] Detenidas cuatro personas tras cortar el acceso al polígono Areta de Iruñerria https://t.co/t5JHBOFiLx #U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E pic.twitter.com/xN9tTknu41
— Iruindarra (@naiz_iruindarra) January 30, 2020
#U30GrebaOrokorra Hainbat gazte atxiki ditu Ertzaintzak Corte Ingleseko zutabearen inguruan https://t.co/TI6FCqmZnz pic.twitter.com/CXsPL9OHYG
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) January 30, 2020
Mikel Olabideren argazkiak
#U30GrebaOrokorra | Grebalariez gain, nekazariak ere gerturatu dira ardiekin Abadiñoko McDonald's-era. #Abadiño pic.twitter.com/qrZOPQmz3E
— Hamaika Telebista (@HamaikaTb) January 30, 2020
Enekuri ere kotxez gainezka.
— 97 Irratia (@97irratia) January 30, 2020
Las entradas a Bilbao colapsadas. #U30GrebaOrokorra https://t.co/PVuyaOKJeM pic.twitter.com/dnHEKPuZ1G
Lasarten bankuen aurrean parodia egin dute, hipotekak eta "langileen zukua" eskainiz #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/P0lkSoKrFj
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
"Astindu greba orokorra!" lelopean piketeak daude deituta orain auzoetan eta erdigunean.Bihotz Sakratutik ateratzear da zutabea #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/gy0q7EfDzZ
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Irekita dagoen arren gaurko prestatuta zeuden ekimen gehienak egunez aldatu dituzte Tabakaleran. #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/gs0mkEurPI
— Xalba (@xalbaram) January 30, 2020
Lasarten ertzainek identifikatu gaituzte grebalari bat, @argia ko kazetaria eta argazkilari bat. Haria hasiko dut:
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Kale garbitzaile honi grebaren aldeko mezuak zabaldu dizkiote pic.twitter.com/NMobGIBhvO
Momentuan ertzaintza etorri da eta grebalari bat identifikatu du. Eztabaidan aritu dira garbitzeko makina itzali ote duen edo ez pic.twitter.com/3MLcLSwmnr
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Ertzain gehiago etorri dira momentuan, kalean indarra erakutsiz. Arma erakusten ari denak galdetu dit argazkirik atera ote dudan. Nik baietz, eta kazetaria naizela. Ezin ditudala zabaldu. Nik baietz, informatzeko eskubidea dudala kale publikoan gertatzen denaz #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/V6vLxvMpUZ
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Errepide mozketa Ondarrun, patronalak aurten eraildako 9 langileak gogoratuz.
— Ondarruko ernai (@ernaiOndarru) January 30, 2020
Lan, pentsio, bizitza duinak! #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/SHONNBJA1Z
Elexondo joko aretora hurbildu dira Amurrio eta inguruetako grebalariak #U30GrebaOrokorra #AiaraldeaGreban pic.twitter.com/4DQwFd3ox5
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 30, 2020
Goizeko 8:30etan abiatu da Iruñeko Gazteluko. Plazatik Kalejira, grebaren aldeko oihuekin.#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/npZSQetY0Y
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Etxebizitzaren Zuzendaritzan azaltzen ari dira kaltetuek etxebizitzarekin dituzten arazoak: "Alokairu publiko eta soiziala", oihukatu Dute#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/FNn57Nj8ih
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
#U30GrebaOrokorra Altsasun industriagune batean sarrera moztu dute pic.twitter.com/s6vVzWKRLR
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 30, 2020
Sindikatuek emandako datuen arabera, Goierri eskualdeko lantegi eta komertzioetan greba jarraipen handia izaten ari da goizean.
CAFen tallerrak geldituta daude, piketeak inguruan zaintza lanetan. #U30GrebaOrokorra #u30Goierrin pic.twitter.com/USSXsI7LZb
— Greba Orokorra Goierrin (@GoiGutunSoziala) January 30, 2020
Greba HASI DA🔥🔥🔥 #U30GrebaOrokorra#elbarriosepara#aldezaharrageldiarazi pic.twitter.com/rLuOAJZJ70
— AZGM (@azgm_irunea) January 30, 2020
EHUko ikasleek greba egingo zutela-eta, Bilboko bi diskotekak iragarri zuten ostegunetan egiten duten "festa" asteazken gauera pasako zutela. Protesta moduan piketeak deitu zituzten gazteek.
👏🏼 Mila esker atzo BackRoom diskotekaren aurrean piketea egitera etorri zineten gazte guztiei!
— Eragin Bilbo (@EraginBilbo) January 30, 2020
¡Sois la hostia! Gora gu ta gutarrak!#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/EeIdNhdzpG
#U30GrebaOrokorra Acción de bloqueo a cargo de .@LAB_ieh y .@Aitzinagazte en las inmediaciones de la estación de Euskotren en Hendaia. Servicio de Topo bloqueado. pic.twitter.com/h764cuVX8i
— Maite Ubiria (@Maite_Ubiria) January 30, 2020
Lizarran errepide bat moztu dute oraintxe.#U30GrebaOrokorra #30eHuelgaGeneral #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/DhDwNZ057j
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) January 30, 2020
Sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute grebari buruzko lehen balorazioa egiteko. Greba langileen aldetik izaten ari den jarraipenarekin pozik azaldu dira sindikatuak. Hona irakurketa osorik:
Urtarrilaren 30eko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan. Grebaren atariko, pentsiodunen deiari erantzunez ehunka burrunba egin dira herri eta auzoetan. Ordu hauetan esan daiteke ohiko asteguneko aktibitatea baino askoz baxuagoa dela, eta trafikoaren dentsitatean ere nabaritzen dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.
Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan ia erabatekoa da (Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal), baita Bizkaiko eskualde batzuetan (Lucart, Ormazabal, Onduline, Tecnichapa, Cementos Lemona, Eika, Zikautxo, Gestamp, Cie Automotive, Aludium) nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Magotteaux, Aceros Moldeados, Guerra Hermanos, Sarriopapel, Cementos Portland, Arcelor Lesaka, Funvera, Savera).
Greba jarraipen zabala izaten ari da beste eskualdeetako enpresa garrantzitsuetan: Bilbo Handian (Eldu, Construcciones Olabarri, Lucart, Tecnia, Navacel, Lamincer, Arisawa, Mesa, Arteche), Araban (Condesa, Inauxa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalúrgicos, Jez, Auria, SDA, Laminaciones Arregui, Guardian, Sidenor Legutio, Arcelor Agurain, Froneri) nahiz Iruñerrian (Lácteos, Perfil en Frío, Uscal, Argal, Kybse, VW Navarra, Faurecia Orkoien, Tecnoconfort, Videcart).
Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala aurreikusten da. Herri askotako merkataritza txikia ixtekotan da, baita eskoletako eta enpresetako jangela ugari ere, Hego Euskal Herri osoan, adibidez, Gurutzetako ospitaleko kafetegia gaur itxita izango dena. Merkataritza-gune handi batzuk ez dira gaur irekiko (adibidez, Donostiako Garberako Eroskik bere historian bigarrenez grebarekin bat egin duena).
Garraio publikoko linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari, erabat gehiegizkoak, orain baino lehen ere salatu izan dugunez.
Osasun publikoan ere salaketa bera egin beharrean gaude.
Zerbitzu publikoekin jarraituz, administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, hamarnaka udaletxe itxita izango dira, batez ere Gipuzkoako udal handi batzuk (Beasain, Tolosa, Andoain, Lasarte, Arrasate, Bergara) eta oso jarraipen handia espero da Bilbon, Getxon, Agurain eta Laudion, besteak beste.
Eskola publikoan zabala izango da jarraipena (Nafarroaren kasuan gehiegizko zerbitzu minimoek greba eskubidea urratu dute); %80ko jarraipena Haurreskolak Partzuergoan eta %90etik gorakoa Hego Euskal Herriko Ikastoletan. EHUko zein Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera gehienak bertan behera geratu dira eta Mondragon Unibertsitatean Enpresaritza eta Giza Zientzien fakultateak itxita egongo dira egun osoan.
EITBn, telebista zein irratian grebak ageriko eragina izango du, albistegiak soilik eta grabatutako programak emitituko dira.
Ordu honetan milaka lagun dabiltza piketeetan Hego Euskal Herri osoko poligonoetan, eta hemendik aurrera herri eta auzoetako dinamikak ere martxan hasiko dira.
Pikete bat barraskilo operazioan trafikoa geldotzen. #grebaorokorra pic.twitter.com/dKdR0I4lyM
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Isunak gutxienez piketeetako bost autori abiadura motelean gidatuz trafikoa oztopatzeagatik. 100€ bakoitzari. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/TVzdnjj2Eq
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Pikete bat barraskilo operazioan trafikoa geldotzen. #grebaorokorra pic.twitter.com/dKdR0I4lyM
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Isunak gutxienez piketeetako bost autori abiadura motelean gidatuz trafikoa oztopatzeagatik. 100€ bakoitzari. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/TVzdnjj2Eq
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
San Mameseko sarrera blokatu berri dute #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/iqY5ydZ7y8
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Grebalariak martxa hartzen hasi orduko Ertzaintza parean jarri zaie. Antolakuntzaren arabera, adierazi diete Eusko Jaurlaritzak debekatu egin duela errepidetik joatea; espaloitik joateko agindua eman die #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/Wf0dDetJnu
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Ertzaintzak prentsa ere baztertu egin du espaloietara pic.twitter.com/xoqp2sNWP9
— Ainara RU (@notesfromainara) January 30, 2020
Semaforo baten bueltan, "Ertzaintzarekin jostaketan". Bi aldeetan daude grebalariak, eta semaforoa berde dagoenean lekualdatu egiten dira bi aldeak #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/z788SF7MiO
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Corte de carretera en Burlata.
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 30, 2020
Varias personas se encadenan a bidones de hormigón en medio de la carretera. Ya esta en la zona Policia Foral. #HuelgaGeneral30E #U30GrebaOrokorra
📽️ @LABnafarroa pic.twitter.com/rAfPRYMqIJ
Ekintza azaldu dute @LABnafarroa-tik pic.twitter.com/jKafhih8JE
— Iosu Ganuza Garcia (@ganugan) January 30, 2020
Tubacex lantegian bi langile hil dira oso denbora gutxian.
Bortizki oldartu dira patronalaren piketeak TUBACEX-en dauden grebalarien aurka! Ez gaituzue geldituko!#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/FdlR6DLFMT
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) January 29, 2020
Stop Corporate Impunity izenak laburbiltzen du Herrien Burujabetza Aldarrikatu, Korporazioen Agintea Eraitsi eta Inpunitatea Amaitzeko Kanpaina deitzen den mundu mailako koalizioa eta gaur plazaratutako agirian bat egiten du urtarrilaren 30eko grebarekin.
The Global Campaign @StopTNCimpunity more than 200 movements,organisations,unions,affected communities from all over the world, statement in solidarity with the General Strike of the Basque Country! Please disseminate! #U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E https://t.co/mw9VpOLUpf pic.twitter.com/3WsMDVw3KS
— Dismantle Corp Power (@StopTNCimpunity) January 29, 2020
Mundu osoko 250 masa eta gizarte erakunde biltzen ditu, hasi Transnational Institute den ikerketarako elkartetik eta ATTAC, Via Campesina, Ekologistak Martxan edo Lurraren Adiskideak elkarteetatik pasaz langileen sindikatuetaraino, tartean Euskal Herriko ELA eta LAB. Agirian dioenez, "gure elkartasunik sakonena adierazten diogu 2020ko urtarrilaren 20an Greba Orokorra egiteko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egin duen deialdiari".
Stop Corporate Impunityk lotu du greba hau globalizazio neoliberalarekin aginte ekonomiko eta finantziero handiek mundu osoa era basatian zurrupatzeko egindako hautuarekin: "Herrien borondateak sistematikoki bortxatu dituzte, Lurra eta bere baliabideak suntsitu, arpilatu eta kutsatu, eta erresistentziak kriminalizatu dituzte. Bitartean, konpainiek zigorgabetasun osoan darraite beren krimen ekonomiko eta ekologikoekin. Beren etekinak maximizatzearen bila, multinazionalak saiatzen dira munduko langileak elkarren kontra borrokan jartzen".
Amaieran dio Stop Corporate Impunityk: "Grebak adierazten du jendearen erresistitu nahia eredu neoliberalari eta horretarako bide bakarra da planeta osoko borrokak metatu eta elkartasun multinazional mota berriak eraikitzea".
Euskadiko Orkestra Sinfonikokoek bakarrik ez, beste hainbat musikarik ere ostegun honetan ez dute kontzerturik emango grebarekin bat eginez, sektore honetako baldintza kaskarrei aurre egiteko. Joan den astean iragarri zuen Micek, adibidez, otsailaren 6ra atzeratuko zuela Shake! aretoan egitekoa zen kontzertua, grebarekin bat eginez.
KASU! Urtarrilaren 30ean egitekoak ginen kontzertua otsailaren 6ra atzeratu da guk ere greba orokorrarekin bat egingo dugulako lan, pentsio eta bizitza duinaren alde. Eskerrik asko Shake! aretoko arduradunei atzeratzeko aukera eman eta dena erraztearren. pic.twitter.com/UpIAdbxNMa
— MICE (@rentx) January 21, 2020
Egun berean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean abestekoa zen Afrika Bibang, baina kontzertu hori ere bertan behera geratu dela iragarri du kulturguneak Facebook bidez.
Musikariak bakarrik ez, zinezaleak ere mobilizatuko dira. Horregatik, Lekeitioko Zinemazaleak elkarteak bertan behera utzi du ostegun honetarako iragarrita zeukan saioa.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu denboraldiko kontzertua aurreikusia zegoen ostegun honetarako. Greba orokorraren deialdiare dela-eta, ordea, ez da kontzerturik izango. Donostiako Kursaal auditorioan Maurice Ravelen eta Gustav Mahlerren errepertorioan oinarritutako saioa egitekoak ziren, baina asteazken honetara aurreratu dute.
104 langile ari dira gaur egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta 2017an hainbat mobilizazio egin zituzten euren lan-baldintzetan hobekuntzak eskatuz. Borroka horri esker, besteak beste, lortu zuten orkestrako egiturazko plantilla zehaztea lanpostu-zerrendaren (LPZ) bidez, administrazioan erabilia dena baina EOS bezalako enpresa publikoetan oso zabalduta ez dagoena.
Urtarrilaren 30a hasten den momentu berean jarriko da martxan greba eguneko egitaraua Bilbon.
Gaueko 00:00etarako dute egina deialdia gazteek, Albiako lorategietan, greba egunaren aitzakiaz ateak zabalduko dituzten Moma eta Back&Stage diskoteken aurrean piketea egiteko.
Eguna argitzearekin bat emango zaio bide egun osoko egitarauari:
07:00etan hiriko sarrerak blokatuko dituzte.
09:00etan, “Astindu greba orokorra!” lelopean, jendea Bihotz Sakratuan eta hiriko auzoetan elkartuko da.
11:45ean zutabe ezberdinek goizeko manifestaziorantz bidea egingo dute. Zutabeak ondoko tokietatik abiatuko dira: Zabalburutik, Deustutik, Rekalde Zumarkaletik eta Bihotz Sakratutik.
12:30etan, behin zutabeek bat egindakoan, manifestazioa egingo da Plaza Eliptikotik Udaletxeraino.
18:00etan, arratsaldeko manifestazioa egingo da, Plaza Eliptikotik Udaletxerainoko ibilaldia errepikatuz.
Greba egunean zaintza eta atsedena ere bermatua egon dadin, hainbat gunek beren ateak irekiko dituzte. Batzuek jaten eta edaten emango dute, eta haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko duenik ere egongo da.
Ondoko puntuetan aurkitu ahal izango dira zaintza eta atseden guneak:
- San Inazio: Kabia eta Errondoko Auzo Etxea; Lehena goizeko 07:00etatik 12:00etara egongo da zabalik; eta bigarrenak lekukoa hartuko dio 12:00etan, egun osoz zabalik egoteko.
- Deustu: Herriko taberna eta Muller. Biak egun osoz egongo dira zabalik, eta 08:00etatik 11:30etara umeen zaintza eskainiko da. Gosaltzen eta bazkaltzen emango dute.
- Uribarri: Xirimiri espazioa egun osoz egongo da zabalik.
- Otxarkoaga: Sukabi gazte lokala 10:30etatik 11:30etara irekiko dute, eta bertan gosaltzeko aukera egongo da.
- Santutxu: Karmelo Plazan gosariak emango dira 08:30ean.
- Alde Zaharra: Ekoetxea irekita egongo da 10:00etatik 11:30etara eta 14:00etatik aurrera. Janaria eta edaria egongo da bertan.
- Bilbo Zaharra: Xake espazioa irekita egongo da 10:00etatik 11:00etara, eta gosaltzeko aukera egongo da.
- Indautxu: Kirruli taberna zabalik egongo da 10:00etatik 11:30etara eta 15:00etatik 17:30etara.
Greba egunaren bezperan, motorrak berotzen joateko, pare bat deialdi deitu dituzte.
18:15etan, “Gazte agerraldia” egingo dute gazteek Udaletxe parean.
21:00etan, aldiz, kazeroladak egingo dira auzoetan.
Piztu Donostiak deialdi hori egin du sare sozialetan:
GOGOAN IZAN.
— PIZTU DONOSTIA (@PiztuD) January 27, 2020
ERRESISTENTZIA KUTXA. DEIALDIA.
GREBA EGUNEKO SOLDATA ERRESISTENTZIA KUTXARA.
Zigorra jaso duten herritarrekiko konpromisoa.
Erresistentzia kutxa:
FIARE BANCAETICA: ES17 1550 0001 2000 0922 9329 (P.M. Heras)
Borrokan zigortuak diren langileekiko elkartasunez. pic.twitter.com/ii67MfFiPY
Piztu Donostia plataformak erresistentzia kutxa bat antolatu du urtarrilaren 30eko grebari begira, egunean zehar isunak jasotzen dituzten herritarrei laguntzeko. Identifikatuak diren pertsonek edo isunak jasotzen dituztenek, plataformaren webguneko inprimakia bete dezakete. 681-04-00-78 telefono zenbakira deituz edo behatokia@piztudonostia.eus helbidera idatziz ere eskatu daiteke laguntza hori.
Urtarrilaren 4an aurkeztu zuten plataforma eta bertan salatu zuten ekintzaile zein eragile sozialen aurkako errepresioa gogortu egin dela: azken bi urteotan udalak 289 isun jarri ditu herritarren lan politiko eta sozialak zigortzeko. 2019an Donostian 155 isun jarri ziren mozal legea baliatuz, 2018an baino %17 gehiago, eta, pegatinak edo pankartak jartzeagatik, poliziak 400 euroko isunak jarri izan ditu.
Plataformak adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna eta mobilizatzeko askatasuna lantzen ditu. Eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko hiru egitura jarri nahi ditu martxan Piztu Donostiak:
Donostiako isunen protokoloa, herritarrek isun bat jasotzerakoan nola jokatu behar duten zehazteko. Bigarren egitura Eskubideen behatokia da, eta edozein segurtasun indarrek buruturiko eskubideen urraketen kontrola eta jarraipena egitea du helburu. Hirugarren egitura, Erresistentzia kutxa da, lan sozial, zibil edo politikoak egiteagatik jasotako isunak diru bilketen bidez ordaintzen laguntzeko.
Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]
Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.
Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.
Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]
Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.
Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]
Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.
Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko.