JARRAIPENA | Mugarria ezarri du milaka lagunek babestutako grebak

Zuzeneko jarraipena
  • Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. ARGIAk grebarekin bat egitea erabaki dute langileek aho batez, eta kazetariek grebaren berri eman dute egun osoan:


2020ko urtarrilaren 30ean - 01:27
Gakoak
Jendetza Donostian manifestazio amaieran (arg: Dani Blanco)
Irungo zenbait industrialdetako giroa goizean, LAB sindikatuko Adrian Arrutiren ahotik

 

Zortzi lagun atxilotu dituzte Greba Orokorraren aldeko ekintzetan

Burlatan lau lagunek Areta poligonora sartzeko errepidea moztu dute, bidoietara kateatuz. Foruzaingoak kateak moztu eta atxilotu egin ditu.

Donostian bi lagun atxilotu ditu Ertzaintzak, bi kutxazain automatikori eraso egin eta zenbait denden kanpoaldean pintaketak egitea egotzita.

Ermuan pertsona bat atxilotu dute, udaltzain bati eraso egitea egotzita.

Zornotzan pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak, Boroako industriagunerako sarrera mozteagatik.

Burlatan, foruzainak motozerrekin moztu dituzte grebalariak bideoietara lotzen zituzten kateak / LAB Nafarroa

 

Usurbilgo Urbil merkatalgunean grebalari eta ertzainen artean gertatutakoa, Elias Miner LAB sindikatuko kidearen ahotik

 

Gasteizko zutabe feministak Carrefour, Pimkie eta beste komertzio batzuk itxi ditu

 

Pentsionisten mugimendua indartsu dagoen Irun hirian, saltoki ugari irekita

 

Gasteizko udaltzainak, ertzainak baino bortitzago

 

Tentsioa Urbil merkatalgunean, Ertzainak galarazi baitie grebalariei barrura sartzea

 

 

Pikete feministaren aurka gogor oldartu eta hainbat lagun zauritu ditu Ertzaintzak Gasteizen

 

Lau lagun atxilotu dituzte Iruñerrian, Areta industriagunean
Argazkiak: Hernanin errepidea moztu dute eta ertzainekin tira-birak izan dituzte piketeek

Mikel Olabideren argazkiak

Dorronsoro okindegian piketeak eta ertzainak
Identifikazioak
Errepide mozketa
Errepide mozketa
Barrikada errepide batean
Errepide bat oztopatuta

 

Abadiñon, nekazariak ardiekin gerturatu dira McDonald's-era
Bilbon, Enekuri kotxez gainezka
Lasarte-Orian, bankuen aurrean parodia
Bilbon, Bihotz Sakratutik ateratzear da zutabea
Donostiako Tabakaleran ekitaldi gehienak egunez aldatu dituzte grebagatik

 

Ertzainek grebalari bat, ARGIAko kazetari bat eta argazkilari bat identifikatu dituzte Lasarte-Orian

 

Ondarroan errepidea moztu dute, "patronalak aurten eraildako 9 langileak gogoratuz"
Amurrion, piketea joko aretoaren atarian
Iruñeko pikete soziala Nafarroako Parlamentura iritsi da
Alde Zaharreko Burger King.

 

Gipuzkoako Goierrin oihartzun handia izaten ari da greba

Sindikatuek emandako datuen arabera, Goierri eskualdeko lantegi eta komertzioetan greba jarraipen handia izaten ari da goizean.

Beasaingo Alde Zaharra goizean goiz. Argazkia: @GoiGutunSoziala

 

BackRoom diskotekaren aurrean piketea egin zuten asteazken iluntzean

EHUko ikasleek greba egingo zutela-eta, Bilboko bi diskotekak iragarri zuten ostegunetan egiten duten "festa" asteazken gauera pasako zutela. Protesta moduan piketeak deitu zituzten gazteek.

Hendaian topo zerbitzua geratu dute
Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan, sindikatuen arabera
Bide mozketa Burlatan

Sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute grebari buruzko lehen balorazioa egiteko. Greba langileen aldetik izaten ari den jarraipenarekin pozik azaldu dira sindikatuak. Hona irakurketa osorik:

Urtarrilaren 30eko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan. Grebaren atariko, pentsiodunen deiari erantzunez ehunka burrunba egin dira herri eta auzoetan. Ordu hauetan esan daiteke ohiko asteguneko aktibitatea baino askoz baxuagoa dela, eta trafikoaren dentsitatean ere nabaritzen dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.

Greba jarraipen oso zabala izaten ari da industrian, ekoizpena geldirik dago enpresa handi askotan. Gipuzkoan ia erabatekoa da (Irun eta Beasaingo CAF, Jaso, Irizar, ABB Niessen, JMA, Elay, Indar, Bellota, GKN Legazpi, Sapa, Murias, Olaberria eta Bergarako Arcelor Mittal), baita Bizkaiko eskualde batzuetan (Lucart, Ormazabal, Onduline, Tecnichapa, Cementos Lemona, Eika, Zikautxo, Gestamp, Cie Automotive, Aludium) nahiz Nafarroako ipar-ekialdean (Magotteaux, Aceros Moldeados, Guerra Hermanos, Sarriopapel, Cementos Portland, Arcelor Lesaka, Funvera, Savera).

Greba jarraipen zabala izaten ari da beste eskualdeetako enpresa garrantzitsuetan: Bilbo Handian (Eldu, Construcciones Olabarri, Lucart, Tecnia, Navacel, Lamincer, Arisawa, Mesa, Arteche), Araban (Condesa, Inauxa, Amurrio Ferrocarril, Envases Metalúrgicos, Jez, Auria, SDA, Laminaciones Arregui, Guardian, Sidenor Legutio, Arcelor Agurain, Froneri) nahiz Iruñerrian (Lácteos, Perfil en Frío, Uscal, Argal, Kybse, VW Navarra, Faurecia Orkoien, Tecnoconfort, Videcart).

Zerbitzu pribatuetan ere jarraipen zabala aurreikusten da. Herri askotako merkataritza txikia ixtekotan da, baita eskoletako eta enpresetako jangela ugari ere, Hego Euskal Herri osoan, adibidez, Gurutzetako ospitaleko kafetegia gaur itxita izango dena. Merkataritza-gune handi batzuk ez dira gaur irekiko (adibidez, Donostiako Garberako Eroskik bere historian bigarrenez grebarekin bat egin duena).

Garraio publikoko linea askotan gutxieneko zerbitzuak besterik ez dira eskaintzen ari, erabat gehiegizkoak, orain baino lehen ere salatu izan dugunez.

Osasun publikoan ere salaketa bera egin beharrean gaude.

Zerbitzu publikoekin jarraituz, administrazio publikoan, esaterako Gipuzkoan, hamarnaka udaletxe itxita izango dira, batez ere Gipuzkoako udal handi batzuk (Beasain, Tolosa, Andoain, Lasarte, Arrasate, Bergara) eta oso jarraipen handia espero da Bilbon, Getxon, Agurain eta Laudion, besteak beste.

Eskola publikoan zabala izango da jarraipena (Nafarroaren kasuan gehiegizko zerbitzu minimoek greba eskubidea urratu dute); %80ko jarraipena Haurreskolak Partzuergoan eta %90etik gorakoa Hego Euskal Herriko Ikastoletan. EHUko zein Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduera gehienak bertan behera geratu dira eta Mondragon Unibertsitatean Enpresaritza eta Giza Zientzien fakultateak itxita egongo dira egun osoan.

EITBn, telebista zein irratian grebak ageriko eragina izango du, albistegiak soilik eta grabatutako programak emitituko dira.

Ordu honetan milaka lagun dabiltza piketeetan Hego Euskal Herri osoko poligonoetan, eta hemendik aurrera herri eta auzoetako dinamikak ere martxan hasiko dira.

Trafikoa moteltzeagatik isunak jarri dizkie Ertzaintzak Gasteizko bost grebalariri

 

Trafikoa moteltzeagatik isunak jarri dizkie Ertzaintzak Gasteizko bost grebalariri

 

Bilboko sarbidea blokatu dute grebalariek San Mames inguruan

 

Bidoiekin elkar kateatuta, Burlatan errepidea moztu dute hainbat pertsonak

 

Laudioko Tubacex lantegian Ertzaintza piketeen aurka oldartu da

Tubacex lantegian bi langile hil dira oso denbora gutxian.

 

Stop Corporate Impunity nazioarteko koalizioak bat egin du grebarekin

Stop Corporate Impunity izenak laburbiltzen du Herrien Burujabetza Aldarrikatu, Korporazioen Agintea Eraitsi eta Inpunitatea Amaitzeko Kanpaina deitzen den mundu mailako koalizioa eta gaur plazaratutako agirian bat egiten du urtarrilaren 30eko grebarekin.

Mundu osoko 250 masa eta gizarte erakunde biltzen ditu, hasi Transnational Institute den ikerketarako elkartetik eta ATTAC, Via Campesina, Ekologistak Martxan edo Lurraren Adiskideak elkarteetatik pasaz langileen sindikatuetaraino, tartean Euskal Herriko ELA eta LAB. Agirian dioenez, "gure elkartasunik sakonena adierazten diogu 2020ko urtarrilaren 20an Greba Orokorra egiteko Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak egin duen deialdiari".

Stop Corporate Impunityk lotu du greba hau globalizazio neoliberalarekin aginte ekonomiko eta finantziero handiek mundu osoa era basatian zurrupatzeko egindako hautuarekin: "Herrien borondateak sistematikoki bortxatu dituzte, Lurra eta bere baliabideak suntsitu, arpilatu eta kutsatu, eta erresistentziak kriminalizatu dituzte. Bitartean, konpainiek zigorgabetasun osoan darraite beren krimen ekonomiko eta ekologikoekin. Beren etekinak maximizatzearen bila, multinazionalak saiatzen dira munduko langileak elkarren kontra borrokan jartzen".

Amaieran dio Stop Corporate Impunityk: "Grebak adierazten du jendearen erresistitu nahia eredu neoliberalari eta horretarako bide bakarra da planeta osoko borrokak metatu eta elkartasun multinazional mota berriak eraikitzea".

Hainbat ekitaldi kultural bertan behera greba dela-eta

Euskadiko Orkestra Sinfonikokoek bakarrik ez, beste hainbat musikarik ere ostegun honetan ez dute kontzerturik emango grebarekin bat eginez, sektore honetako baldintza kaskarrei aurre egiteko. Joan den astean iragarri zuen Micek, adibidez, otsailaren 6ra atzeratuko zuela Shake! aretoan egitekoa zen kontzertua, grebarekin bat eginez.

Egun berean Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean abestekoa zen Afrika Bibang, baina kontzertu hori ere bertan behera geratu dela iragarri du kulturguneak Facebook bidez.

Musikariak bakarrik ez, zinezaleak ere mobilizatuko dira. Horregatik, Lekeitioko Zinemazaleak elkarteak bertan behera utzi du ostegun honetarako iragarrita zeukan saioa.

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak kontzerturik ez greba egunean

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren abonu denboraldiko kontzertua aurreikusia zegoen ostegun honetarako. Greba orokorraren deialdiare dela-eta, ordea, ez da kontzerturik izango. Donostiako Kursaal auditorioan Maurice Ravelen eta Gustav Mahlerren errepertorioan oinarritutako saioa egitekoak ziren, baina asteazken honetara aurreratu dute.

104 langile ari dira gaur egun Euskadiko Orkestra Sinfonikoan eta 2017an hainbat mobilizazio egin zituzten euren lan-baldintzetan hobekuntzak eskatuz. Borroka horri esker, besteak beste, lortu zuten orkestrako egiturazko plantilla zehaztea lanpostu-zerrendaren (LPZ) bidez, administrazioan erabilia dena baina EOS bezalako enpresa publikoetan oso zabalduta ez dagoena.

Greba eguneko deialdiak Bilbon, bezperatik hasita

Urtarrilaren 30a hasten den momentu berean jarriko da martxan greba eguneko egitaraua Bilbon.

Gaueko 00:00etarako dute egina deialdia gazteek, Albiako lorategietan, greba egunaren aitzakiaz ateak zabalduko dituzten Moma eta Back&Stage diskoteken aurrean piketea egiteko.

Eguna argitzearekin bat emango zaio bide egun osoko egitarauari:

07:00etan hiriko sarrerak blokatuko dituzte.

09:00etan, “Astindu greba orokorra!” lelopean, jendea Bihotz Sakratuan eta hiriko auzoetan elkartuko da.

11:45ean zutabe ezberdinek goizeko manifestaziorantz bidea egingo dute. Zutabeak ondoko tokietatik abiatuko dira: Zabalburutik, Deustutik, Rekalde Zumarkaletik eta Bihotz Sakratutik.

12:30etan, behin zutabeek bat egindakoan, manifestazioa egingo da Plaza Eliptikotik Udaletxeraino.

18:00etan, arratsaldeko manifestazioa egingo da, Plaza Eliptikotik Udaletxerainoko ibilaldia errepikatuz.

Zaintza eta atseden guneak

Greba egunean zaintza eta atsedena ere bermatua egon dadin, hainbat gunek beren ateak irekiko dituzte. Batzuek jaten eta edaten emango dute, eta haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko duenik ere egongo da.

Ondoko puntuetan aurkitu ahal izango dira zaintza eta atseden guneak:

- San Inazio: Kabia eta Errondoko Auzo Etxea; Lehena goizeko 07:00etatik 12:00etara egongo da zabalik; eta bigarrenak lekukoa hartuko dio 12:00etan, egun osoz zabalik egoteko.

- Deustu: Herriko taberna eta Muller. Biak egun osoz egongo dira zabalik, eta 08:00etatik 11:30etara umeen zaintza eskainiko da. Gosaltzen eta bazkaltzen emango dute.

- Uribarri: Xirimiri espazioa egun osoz egongo da zabalik.

- Otxarkoaga: Sukabi gazte lokala 10:30etatik 11:30etara irekiko dute, eta bertan gosaltzeko aukera egongo da.

- Santutxu: Karmelo Plazan gosariak emango dira 08:30ean.

- Alde Zaharra: Ekoetxea irekita egongo da 10:00etatik 11:30etara eta 14:00etatik aurrera. Janaria eta edaria egongo da bertan.

- Bilbo Zaharra: Xake espazioa irekita egongo da 10:00etatik 11:00etara, eta gosaltzeko aukera egongo da.

- Indautxu: Kirruli taberna zabalik egongo da 10:00etatik 11:30etara eta 15:00etatik 17:30etara.

Bezperako deialdiak

Greba egunaren bezperan, motorrak berotzen joateko, pare bat deialdi deitu dituzte.

18:15etan, “Gazte agerraldia” egingo dute gazteek Udaletxe parean.

21:00etan, aldiz, kazeroladak egingo dira auzoetan.

 

Erresistentzia kutxa antolatu du Piztu Donostiak, greba eguneko isunei aurre egiteko

Piztu Donostiak deialdi hori egin du sare sozialetan:

Piztu Donostia plataformak erresistentzia kutxa bat antolatu du urtarrilaren 30eko grebari begira, egunean zehar isunak jasotzen dituzten herritarrei laguntzeko. Identifikatuak diren pertsonek edo isunak jasotzen dituztenek, plataformaren webguneko inprimakia bete dezakete. 681-04-00-78 telefono zenbakira deituz edo behatokia@piztudonostia.eus helbidera idatziz ere eskatu daiteke laguntza hori.

Urtarrilaren 4an aurkeztu zuten plataforma eta bertan salatu zuten ekintzaile zein eragile sozialen aurkako errepresioa gogortu egin dela: azken bi urteotan udalak 289 isun jarri ditu herritarren lan politiko eta sozialak zigortzeko. 2019an Donostian 155 isun jarri ziren mozal legea baliatuz, 2018an baino %17 gehiago, eta, pegatinak edo pankartak jartzeagatik, poliziak 400 euroko isunak jarri izan ditu.

Isunen protokoloa, Eskubideen behatokia eta erresistentzia kutxa

Plataformak adierazpen askatasuna, biltzeko askatasuna eta mobilizatzeko askatasuna lantzen ditu. Eskubide sozial, zibil eta politikoak bermatzeko hiru egitura jarri nahi ditu martxan Piztu Donostiak: 

Donostiako isunen protokoloa, herritarrek isun bat jasotzerakoan nola jokatu behar duten zehazteko. Bigarren egitura Eskubideen behatokia da, eta edozein segurtasun indarrek buruturiko eskubideen urraketen kontrola eta jarraipena egitea du helburu. Hirugarren egitura, Erresistentzia kutxa da, lan sozial, zibil edo politikoak egiteagatik jasotako isunak diru bilketen bidez ordaintzen laguntzeko.

<< <
1 2 3
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: U-30 Greba Orokorra
2021-06-02 | ARGIA
2020ko urtarrilaren 30eko greba orokorraren harira auzipetutako kidearen absoluzioa eskatu dute Gasteizen

Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]


Analisia:
Euskal blokeo politikoa gaindituko dugu

Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.


2020-02-07 | Topatu.eus
Gazte bat atxilotu dute Burlatan U30eko greba orokorreko piketeetan parte hartzeagatik

Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.


Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatu dute Durangon

Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako  Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.


2020-02-05 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


2020-02-04 | LAB sindikatua
Jendarteak kalera eramandako aldarriei erantzuteko eskatu diogu Maria Chiviteri

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]


2020-02-04 | ARGIA
Elkarretaratzea deitu dute Durangon, greba egunean Ertzaintzaren partetik pairatutako hizkuntz eskubide urraketa salatzeko

Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.


Ertzain baten erantzun euskarafoboa Galdakaon: “Ez dut euskaraz hitz egin nahi”

Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]


Greba orokorra, eraldaketarako bidea

Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.


2020-02-04 | Arrosa Sarea
AUDIOA | Greba orokorraren errepaso kritikoa

Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.


2020-01-31 | Juan Mari Arregi
Greba ez debaluatzea

Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.


Gorria

Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.


2020-01-31 | Hainbat egile*
Greba eguna Piriniotan

Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko. 

 


Eguneraketa berriak daude