Urtarrilaren 30erako greba orokorra deitu du Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak. ARGIAk grebarekin bat egitea erabaki dute langileek aho batez, eta kazetariek grebaren berri eman dute egun osoan:
Iparraldeko hainbat sindikatuk bat egin zuten atzo Hegoaldeko greba egunarekin. LAB sindikatuak eta Aitzina gazte mugimenduak deitua 60 lagun bildu ziren Herriko Etxearen aitzinean. Egundo ikusi ez dena hauxe: CGT sindikatu frantziarrak deialdia sostengatu izana. Bazeuden ere Solidaires sindikatuko partaide zenbait, Tokiko eskola, kolegio eta lizeoko ordezkariak. Jaka Horiak ere ikusi ziren bertan. Puntukako Erretretari EZ eta Hegoaldean egindako Greba Orokorrari BAI izen ziren lema nagusiak.
EAJ-k argi utzi du greba orokorrarekiko ikuspuntua ostegun arratsaldez zabaldu zuen oharrean: "Protestaren jarraipena oso mugatua izan da, bai sektore publikoan bai pribatuan". Hego Euskal Herrian 145.000 lagun manifestazioetara mobilizatu izana "porrot" gisa izendatu du alderdi jeltzaleak.
Esaktu die ELA eta LAB sindikatuei "gogoeta eta autokritika ariketa serio eta sakona" egin dezaten.
Donostian denetara bi atxilotu eta beste hamahiru identifikatu zituzten atzoko mobilizazioetan. Horiei erantzuteko eta Mozal Legearen aurka protestatzeko elkarretaratzeak antolatuko dituzte larunbatean, otsailaren 16an eta martxoaren 1ean. Isuna edo zigorra jasotzen dutenak ekonomikoki eta politikoki laguntzeko ekarpena egiteko esteka bat ere zabaldu dute.
Ehunka lagun batu ziren merkataritza gunean modu baketsuan trafikoa geldotzeko. Guardia Zibilak, ordea, gogor kargatu zuen bertan zeudenen kontra, eta bederatzi pertsona atxilotu zituzten. Horietako bat eta bart izandako istiluak, Ahotsa.info hedabideak zabaldutako bideoan:
“Ni nire lanpostuan baldintza duinetan nago, greba hau ez da niretzat”. Ez da lehen aldia izango horrelakorik entzun duzuna. Langileak jabe diren, enpresan modu demokratikoan antolatzen diren eta bizitza erdigunean jarriz gizartea aldatu nahi duten ekonomia sozial eraldatzailearen sarea da Olatukoop (ARGIA ere bertako kide da). Langileak direnez jabe, ahalik baldintza onenetan egiten dute lan. Baina ez diezu komatxo artean dagoen esaldi-tranpa hori entzungo. Alderantziz.
Hemen bildu dugu Olatukoopetik esaldi horri eman zaizkion erantzunak:
Eguerdian hiriburuak hartu dituzte grebalariek eta arratsaldean, 17:00etatik aurrera eskualde eta herrietan izan diren manifestaldietan ere milaka lagun elkartu dira, greba egunari aldarrikapenez amaiera emateko.
Zenbait tokitan, Iruñeko morea merkatalgunean kasu, tentsioa eta kargak izan dira, polizia protestarien kontra oldartu denean.
Guardia Zibilaren kargak Iruñeko arratsaldeko mobilizazioan, Morea inguruan. Pertsona bat atxilo eraman dute #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/7sYOINO7XH
— Gedar.eus (@GedarLangileKZ) January 30, 2020
Arratsaldeko manifestazioaren argazkiak. Iruñea #U30GrebaOrokorra #30eHuelgaGeneral pic.twitter.com/hLe8mrZT63
— Floren Aoiz (@elomendia) January 30, 2020
#Andoain #U30GrebaOrokorra Jende asko Goikoplazatik irten den manifestaziotik pic.twitter.com/CzqehEVfbZ
— Aiurri hedabideak (@Aiurri) January 30, 2020
#U30GrebaOrokorra #Araba #Gasteiz pic.twitter.com/AE58YbsIk6
— Félix (@mirotz1) January 30, 2020
Elkarretaratzea hasi da #Burlata-n
— Burlata Burlada Greba Asanblada (@BurlataGreba) January 30, 2020
Acaba de empezar la concentración en #Burlada#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/5CeGo1tv0K
Hoy hemos salido en Madrid, en solidaridad con la huelga general #U30GrebaOrokorra
— YESCA Madrid (@YescaMadrid) January 30, 2020
Por un trabajo, pensiones y vida digna.
¡Que viva la lucha de la clase obrera! pic.twitter.com/KAJnzVuCZn
#u30grebaorokorra. Zarautzen jendetza arratsaldeko manifestazioan @AritzMutiozabal -en argazkia @berria pic.twitter.com/UmUizhgHAZ
— gurutze izagirre (@gurutzeizagirre) January 30, 2020
Izugarria egin dugu goierritarrok! Zorionak eta eskerrik asko guztioi! Honela amaitu dugu Ordizian. #U30GrebaOrokorra #u30Goierrin pic.twitter.com/H46xi2ZdRy
— Greba Orokorra Goierrin (@GoiGutunSoziala) January 30, 2020
Oztopo guztien gainetik gaur Tolosan langileria kalera irten gara aldarrikapen argi batekin: Lan, pentsio eta bizitza duinak!!!
— Sortu Tolosa (@SortuTolosa) January 30, 2020
Gaur Euskal Herria borroka guztien epizentrua da!!!#U30GrebaOrokorra ✊🏻 pic.twitter.com/Qws5jAbDRt
Hiriburuen ostean dozenaka manifa arratsaldean:
— Gasteiztar (@Gasteiztar1) January 30, 2020
Oñati,Mungia,Elgeta,Gernika,Santurtzi,Ordizi,Tolosa, Legazpi,Agurain,Oiartzun,Durango,Zarautz,Barakaldo, Lekeitio,Etxarri,Irun,Errenteria,Amurrio,Laudio,Hernani, Billabona,Altsasu,Algorta,Ondarru,Leitza,Balmaseda..#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/XtU6jKqXMl
Hau da #Oiartzun langile eta borrokalaria!
— KartaSoziala Oiartzun #U30GrebaOrokorra! (@KartaSoziala) January 30, 2020
Zorionak guztioi!
Orain, lanean jarraitu behar dugu, lan, pentsio eta bizitza duinen alde. Borroka da bide bakarra!#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/kCmm3dMJkg
Zientoka lagunek bete dute Hernaniko plaza arratsaldeko mobilizazioan. Gazte antikapitalisten blokea indartsu ibilbide osoan. #U30GrebaOrokorra #Hernani @argia pic.twitter.com/OCj0mtysqX
— Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) January 30, 2020
#Durango #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/G0XTuv88Nk
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) January 30, 2020
EHn hildako 9 langileak gogoan #Laudio-ko manifestazioan #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/QCLW99glHm
— Urtzi Odriozola (@urtzai) January 30, 2020
Elkartasun keinuak Iparraldetik #hendaia #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/aUESTRJmuG
— LAB SINDIKATUA (@LABsindikatua) January 30, 2020
Goizean Urbil merkatal gunean izan diren gertakarien kronika. Grebalariek barrura sartu nahi izan dute baina ertzainek eragotzi diete, besteak beste, porra kolpeez. Dani Blancoren argazkiak eta sareetako bideoak bildu ditu kronikak.
Sartzea lortu duen Elias Miner LABeko kideak barruan ikusi duena kontatu du.
Lasarten greba orokorra dela-eta goizean izandako gertakarien kronika umoretsua idatzi du Estitxu Eizagirrek blogean. Argazkian: ertzainak une berean hiru identifikazio burutzen.
"Behetik gora egin du grebak nabarmen Gasteizen eguerdira arte. Goizaldeko piketeek ez dute grebalari askorik bildu, goizeko zutabeetan ehunka lagun mobilizatu da, eta eguerdiko 12:00etako manifestazioak lepo bete ditu kaleak. Lantokietan irakaskuntzan izan du eragin nabarmenena grebak: sindikatuek %75 inguruko lanuztea aipatu dute. Gainontzeko enpresa gehienak irekita mantendu dira, eta itxi duen komertzio kopurua ez da handia izan –Alde Zaharra eta antzeko salbuespenekin–".
Irakurri hemen Z. Oleagaren Gasteizko kronika osoa.
Goiza Aitziber Aranberri eta Ana Mertxanekin pasa dugu Donostian. Biak Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileak dira. Bada egun berezia gaurkoa, milaka herritar atera direlako kalera pentsio, lan eta bizitza duina eskatzera. Egoitzetako langileek, ordea, gaur 199 egun egin dituzte sektoreko greban. Oso entrenatuta iritsi dira gaurko hitzordura.
Kronika osoa hemen duzue irakurtzeko moduan.
"Goizeko 06:30ak, ordu erdiren buruan Bilboko sarrera guztiak ixtea da plana. Bekarrak guztiz kendu gabe abiatu naiz kalera, greba egunak zer opako". Amaia Lekunberrik greba egunean bizitakoaz eta utziko duenez idatzi du: "Esan daiteke motiboak sobera direla gaurkoa zerbaiten hasiera izan daitekeela pentsatzeko".
Goizean zehar ekintza sorpresa bat egongo zela adierazten zuten afixak aritu dira zabaltzen Nafarroako hiribiruan, manifestariei adi egoteko esanez. Arratsaldean iragarri dute toki eta ordu zehatza: Morea merkatalgunera "autoz, bizikletaz edo oinez" joateko deia egin dute, 18:30etan "gurdiak gelditzeko" ekintza egingo baita bertan "kontsumo kapitalistaren eta prekarietatearen aurka", Ahotsa.info-k zabaldu duenez.
Euskal Herirko Eskubide Sozialen Kartak greba egunaren lehen balorazioa egin du. Amaia Muñoa eta Edurne Larrañaga plataforma horretako ordezkariek "balioan jarri" nahi izan dute milaka lagun atera izana kalera eta greba "arrakastatsua" izan dela ziurtatu dute: "Zubiaurre eta Urkullu jaunei esan behar diegu milaka lagun greba egitera atera direla eta gauzak aldatzen ez badira grebak behar beharrezkoak izango dira”.
145 piketetan aritu dira 10.000 lagun baino gehiago eta Larrañagak gogor salatu du zenbait tokitan grebalariek eta manifestariek izan dituzten erasoak, hala nola Durangaldean eta Iruñerrian, baita Gasteizen pikete feministak "pairatutako karga eta irain matxistak".
Grebaren jarraipenari dagokionez, lurraldeen arabera "heterogeneoa" izan dela ondorioztatu dute, baina denetan "garrantzitsua", industrian esaterako –enpresa gehienetan "gutxienez" %30etik gorakoa– eta "goiz erdian ikusi da Hezkuntza eta gainerako zerbitzu publikoek, baita merkataritzaren zati handi batek grebarekin bat egin duela".
Hala, euren esanetan "batasunaren" greba izan da eta lortu dute borroka transbertsalak elkartzea.
Eguerdiko manifestazio nagusia amaitu orduko, gazteez osaturiko beste bat Donostiako Alde Zaharrean barrena abiatu da, "gazte altxa, hasi da iraultza", oihupean.
Alde Zaharreruntz abiatu da beste manifestazio bat. #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/biBQ2xIQuH
— Xalba (@xalbaram) January 30, 2020
"Gazte altxa hasi da iraultza" eta "borroka da bide bakarra" oihuekin gazte talde handi bat Parte Zaharrerik. #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/upHZxdfHnm
— Xalba (@xalbaram) January 30, 2020
Bukatu da manifestazioa eta hasi dute irakurketa. Langile antolakuntzaren garrantzia azpimarratzen ari dira, "ziurgabeak diren erreformen" ordez estrategia sozialista orokor baten beharra aldarrikatuz.#U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/1ujJ26y8Nv
— Xalba (@xalbaram) January 30, 2020
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, EAEko sektore publikoko administrazioan %16,9ko jarraipena izaten ari da greba orokorra eta nabarmendu du 2013an "azken deialdia" egin zenean –2018 eta 2019ko martxoaren 8ko greba orokorrak ez ditu aintzat hartu– baino hamar puntu gutxiago dela.
Osakidetzan soilik %7,5eko jarraipena izan du Jaurlaritzako ordezkariaren arabera. Osasun arloan gutxieneko zerbitzuak ezarri zituen agindu bidez, larrialdietan %100ekoa esaterako, eta lehen arretako zerbitzuetan larunbat batean bezala jardun beharko dute langileek. Sindikatuek "gehiegizkotzat" jo dute agindu hori.
Hezkuntza publikoko daturik ez du eman oraindik Jaurlaritzak. Sindikatuek baina, EAEn grebak %75 inguruko jarraipena izan eduela diote eta Nafarroan ez dela 550era iritsi, hemen ere "gehiegizko zerbitzu minimoak" tarteko.
Greba orokorrak hezkuntzan izan duen jarraipenarekin pozik daude ELA, LAB eta STEILAS sindikatuak. Euren hitzetan, EAEn %75 inguruko jarraipena izan du grebak ikastetxeetan (%80 haurreskoletan) eta Nafarroan, “gehiegizko zerbitzu minimoak” tarteko, hezkuntza publikoan %50era ez da iritsi jarraipena, baina 0-3 zikloan %72koa izan dela esan digute. Ikastoletan, %90eko jarraipena izan du Hego Euskal Herrian eta unibertsitatean EHUren hiru campusetan apenas izan den aktibitaterik.
Hezkuntza arloari lotuta sindikatuek nabarmendurikoa, albiste honetan jaso dugu.
AZKEN ORDUKOA | McDonalds eta Forum Sport denden aurka ekimen azkarra Donostiako manifestazioa amaitu berritan. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/7e1f6BVz4P
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) January 30, 2020
Donostiako Bulebarreko McDonald's atea pegatinaz josi dute #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/H3aLsLyXwj
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) January 30, 2020
Lab sindikatuak eman dituen datuen arabera, Bilbon 50.000 lagun batu dira; Iruñean eta Donostian 35.000 eta Gasteizen 25:000 pertsona.
Milaka lagun Gasteizen eguerdiko mobilizazio nagusian. #U30GrebaOrokorra #Gasteiz @argia pic.twitter.com/gY3BwqjQTK
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
Gazteluko plaza beteta Iruñean, aurreikuspenak bete dira eta milaka pertsona daude manifestazioari ekiteko prest@argia #grebaorokorra #u30grebaorokorra pic.twitter.com/UHErwV6cgP
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Batera zein bestera begiratuta, kaleak beteta. Jendetsua goizeko manifestazioa #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/Yd6ofMiAYy
— Amaia Lekunberri (@amaialekunberri) January 30, 2020
Zutabeak gero eta "lodiago", marea goran dator Donostiako manifestaldian #U30grebaOrokorra pic.twitter.com/MViLGtwmjB
— Urko Apaolaza (@urkoapaolaza) January 30, 2020
BIDEOA | Donostian aspaldian ikusi dudan jendetzarik handiena.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) January 30, 2020
Antiguako zutabea manifestazioaren abiapuntura heldu denerako, erdigunea kolapsatuta zeukaten Groseko, Amarako eta pentsionisten zutabeek.
Milaka eta milaka pertsona kalean. #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/8G6P3tN0ed
Eibar #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/BAqqJfNzRk
— des (@des_bideratua) January 30, 2020
Goizeko mobilizazioko argazkiak#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/bxLdgEyCqL
— EH Bildu Tafalla (@bildutafalla) January 30, 2020
Concentración en Sevilla en apoyo a la Huelga general en Euskadi por el futuro de las pensiones públicas y contra la precariedad laboral.
— APDHA Sevilla (@APDHASevilla) January 30, 2020
Ni mochila austriaca ni planes privados.
Gobierne quién gobierne las pensiones se defienden.#HuelgaGeneral30E pic.twitter.com/hkK8nXoLc6
1.000tik gora emakume, prekarizatu, pentsiodunek,... bat egin dute eguerdiko manifestazioan: https://t.co/hs9peKQDTT #Arrasate #U30GrebaOrokorra @u30arrasate pic.twitter.com/WDMEJbVBNv
— Mondraberri (@Mondraberri) January 30, 2020
Jakina da greba orokorraren aurrean Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzak eta EAJk azaldu duten aurkako jarrera argia. Gaurko greba egunean ere kontrakotasun hori berresteko baliatu du lehendakariak Donostiako ospitalera egindako bisita. Kazetarien galderetan, Urkulluk ez du grebari buruzko baloraziorik egin nahi izan, baina azpimarratu du "gaurkoa egun bat gehiago baino ez dela", greba egunari normaltasun itxura eman nahian.
Manifestazioa jendetsua Tuteran
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) January 30, 2020
"¡Gobierne quien gobierne, las pensiones se defienden!"
"¡No falta dinero, sobran ladrones!"#U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/8JcSKiXSa9
Lizarrako manifaren bukaera. ✊#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/OG3fwords4
— Asier Gares #U30GrebaOrokorra (@gares_gorria) January 30, 2020
"Pentsio publikoak defenda ditzagun!" eta "Urkullu entzun 1080!" Oihuekin ireki dute Gipuzkoako pentsiodunek Donostiako manifa. #U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/jjIbyqMgtp
— Xalba (@xalbaram) January 30, 2020
Gasteizko zutabe feministaren balorazioa Paularen eskutik. Poliziaren bortizkeria nabarmendu du. #U30GrebaOrokorra #gasteiz @argia pic.twitter.com/S5F793k2eW
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) January 30, 2020
“Gazteak ez bazarete mugitzen, gero egingo duzue negar asko eta alper-alperrik”. Gutxik hitz egiten dute Damaso Lizasok bezain argi. Gaur eguerdian, Usurbilgo pentsiodunen elkarretaratzean jasoa #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/L8mC1BMJXC
— Don Inorrez (@DonInorrez) January 30, 2020
Sistema aldatu, ez klima!#U30GrebaOrokorra #U30Arrasate pic.twitter.com/EwxxwpE9IF
— Arrasateko Greba Batzordea (@u30arrasate) January 30, 2020
Agora mesmo, solidaridá dende Uviéu, Asturies, cola llucha poles pensiones dignes de los nuesos/es mayores y la fuelga xeneral que se ta desendolcando n'Euskal Herria güei. Xuntes y p'alantre! #grebaorokorra #pensiones #pensionistasenlucha #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/dWKhQWFNCd
— Lluchando #AsturiesNunTienRei ❌👑 (@PolaSoberania) January 30, 2020
Imanol Pascual ELAko Nafarroako koordinatzailearen balorazioa Jaso dugu eguerdiko manifestazioa ekin aurretik, pozik da grebak dakarren sektoreen arteko konfluentziarekin eta ezkerreko alderdiei eskatu die gaurko aldarrikapenak instituzioetara eramatea#U30GrebaOrokorra @argia pic.twitter.com/LkCiOW3E5Z
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Bederatzi lagun atxilotu dituzte orotara, grebaren aldeko ekintzetan.
#U30GrebaOrokorra
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 30, 2020
Cargas policiales en Donibane (Iruñea) y al menos un detenido #HuelgaGeneral30E https://t.co/uB6bfs2BzA
Donostian, Gipuzkoako erresidentzietako grebalariek 199. eguna dute greban, gaurkoa bat gehiago da haien borrokan #grebaorokorra pic.twitter.com/pPDN4vZOv4
— Onintza Irureta (@oirureta) January 30, 2020
Iruñeko Alde Zaharrean denda asko itxita eta beste asko zabalik. piketeak pasatu ahal gehiena ixten da. Argi nabari da ez dela ohiko egun bat. #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/cJlJc9unyW
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Manifestació ara mateix a Barcelona en suport a les companyes d'Euskal Herria#Pensionsdignes ja!#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/IR99pShs1O
— Anticapitalistes (@anticapiCat) January 30, 2020
Argazkiak: Mikel Olabide
Txantrea, Antsoain, Arrotxapea eta Sanduzelaiko zutabea Txantreatik atera da #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/mQvVEGSEBA
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) January 30, 2020
Iruñea
Polizia enpresa handiak, banketxeak eta apustu etxeak babesten dabil.#U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/E154A5Y8Ea
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) January 30, 2020
Iruñea
Poilizia apustu etxeak babesten ari da.#U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/96i3eKwO6T
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) January 30, 2020
Iruñea
#U30GrebaOrokorra hasteko, apustu etxeen aurkako ekintza egin dugu @azgm_irunea-ko lagunekin batera. Gure auzoan apustu etxerik nahi ez dugulako, otsailaren 8an burutuko den manifara etortzeko gonbitea luzatzen dizuegu. ❌🎰❌ pic.twitter.com/SBBN857TOd
— Iruñeko Alde Zaharreko Ernai (@irunekoernai) January 30, 2020
Bilbo
Askotan esan dugu auzoan apustu etxeak ez ditugula nahi, eta greban ere berain negozioa gure mizeria dela argi utzi nahi diegu #apustuetxeakkanpora #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/zg1t29GyFY
— gora alde zaharra (@gora_az) January 30, 2020
Donostia
Gaur U30 greba orokorra!! Zuen aberastasuna, gure miseria. Joko aretoak kanpora! Gazteok ere kalera lan, pentsio eta bizi duinen alde! #U30GazteokGrebara #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/7DdxlL8cig
— Ernai alde zaharra (@az_ernai) January 30, 2020
Amurrio
Elexondo joko aretora hurbildu dira Amurrio eta inguruetako grebalariak #U30GrebaOrokorra #AiaraldeaGreban pic.twitter.com/4DQwFd3ox5
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) January 30, 2020
Joko aretoak gure herrietatik kanpora!!
— Aiaraldeko Greba Batzordea (@AiaraldeaGreba) January 30, 2020
Grebalariok joko aretoa okupatudugu. Makinek ez dute funtzionatzen jada.#U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/BhE6L9Z3Eh
Sakanan 1000 lagun inguru mobilizazio guztietan#U30GrebaOrokorra #HuelgaGeneral30E #GoraLangileBorroka pic.twitter.com/wX0aVeRR80
— LAB Nafarroa (@LABnafarroa) January 30, 2020
Sindikal iturri ez ofizialen arabera, Nafarroako Iparraldean grebaren oihartzuna handia izaten ari da; Iruñerriko eragina industrian nabaritzen ari da eta Iruñerritik behera, makalago "uste genuen bezala". Orain El Corte Ingles inguratu du piketeak #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/TyC4zsyNOG
— Xabier Letona (@xletona) January 30, 2020
Greba jarraipen zabala izaten ari da gure eskualdean. Autokarabana orain Lesakan barna dabil #U30GrebaOrokorra pic.twitter.com/w2KZuGJli1
— Xorroxin Irratia (@XorroxinIrratia) January 30, 2020
Iazko urtarrileko greba orokorrean parte hartu zuen pertsona bat epaitu dute ostegunean Gasteizko Epaitegietan. Autoritatearen aurkako atentatua eta lesioak leporatzen dizkiote, eta hemezortzi hilabeteko espetxe-zigorra eta kalte ordainak eskatu. Euskal Herriko Eskubide Sozialen... [+]
Atzean geratu diren politika sozial eta ekonomiko okerrak aztertuz, Espainiako Estatuak berriki abiatutako aldaketaren euskal deklinazio baten beharra aldarrikatu nahi dugu, egungo blokeo egoera Euskal Herrian ere gaindituz.
Hala salatu dute twitter bidez Burlatako hainbat eragilek. Burlatako greba komiteak deituta asanblada informatiboa egingo dute arratsaldean.
Joan den urtarrilaren 30eko greba orokorrean grebalari batek jasandako Ertzaintzaren eraso eta hizkuntz eskubideen urraketa salatzeko, elkarretaratzea deitu du asteazkenean Durangoko Euskal Herrian Euskaraz (EHE) taldeak.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariak Nafarroako presidente Maria Chiviterekin bildu dira, joan den urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren testuinguruan. LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburu eta LABeko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrera izan dira... [+]
Asteazkenean deitu du elkarretaratzea Euskal Herrian Euskarazek. Iragan osteguneko greba egunean Ertzaintzak herritar baten hizkuntz eskubidea urratu izana salatuko dute.
Greba orokorrean gertatua sare sozialetan salatu zuen Beñat Armentiak berak: “Hona hemen Ertzaintza, guztiz oldartuta, nire eskubide linguistikoak urratzen”. Ertzain batek bere hizkuntz eskubideak urratu zizkioten eta kazetari gisa irudiak zabalduz gero 2.000... [+]
Grebaren mobilizazio jendetsu eta itxaropentsuen ostean, gogoetarako beta hartzea osasuntsu bezain beharrezkoa da, aurrera begirako erronkak gogoan.
Urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren biharamunean, grebak suposatu duenaren inguruan hausnartzeko tartea hartu dugu Sonia Gonzalezekin.
Hego Euskal Herrian arrazoi soziolaboralak edo politikoak direla medio, greba orokor bat deitzeak bere jarduera guztia geldiaraztea bilatzen du. Batzuentzat urtarrilaren 30eko greba orokorra arrakastatsua izan da, eta beste batzuentzat porrota, bakoitzaren betaurrekoen arabera.
Pentsionistak Bilbon 2 urte eta 10 hilabetez astelehenero kontzentratuta egon eta gero, Espainiako Gobernuak pentsioen %0,9ko igoera iragarri du berriki. Enpresari nagusien ikuspuntutik neurri gorria, zentzu guztitan.
Zaraitzu eta Erronkari Ibarrean grebaren inguruan talde hausnarketa bat egiteko elkartu gara. Goizeko hamarretan lan taldeak sortu ditugu, grebaren zergatia eta bertan proposatzen diren gaiak edo ikuspuntuak lantzeko.