Anoeta Zutikek kanpaldi mugagabeari ekingo dio uztailaren 11n

Zuzeneko jarraipena
  • Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.


2016ko uztailaren 04an - 11:45
Gakoak
Ertzaintzaren aurrean dantzan ari zirela, herritar bat atxilotu dute

Bainuaren ostean, 700 kidetik gora bildu dituen asanblada egin dute Boulevardean. Asanbldako arauak eta orain arte adostutakoa denei azaldu ostean, goizean gertatua azaldu dute. Ondoren, erabaki dute Gipuzkoa Plazara joatea saiatzea, baina Ertzaintzak bidea mozten bazien dantzaz erantzungo zietela. Hala egin dute, Irutxuloko Hitzaren bideo honetan ikusten denez.

Ertzaintzak bertan zen herritar bat atxilotu du. Tentsio uneak eragin dituzte eta bortxa erabili dute lehen lerroetan zeudenak kolpatuz.

Bertan asanblada bat egin ostean, Boulevardera itzultzea erabaki dute, bidean manifestazio bat eginez Kontxatik.

Kaiaren pribatizazioaren aurka, bainu kolektiboa

Kirol portua dela eta Eusko Jaurlaritzak kaian bainatzeko debekua salatu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek. Bainu kolektiboa egin dute "ez, ez, ez, kirol porturik ez" eta "kaia denona da" gisako oihuen artean. Argazkiak: Dani Blanco.

Donostiako udaltzainen jarrera, kiosko barrutik kontatuta

Astelehenean Donostiako udaltzainek Gipuzkoa Zutikeko kideen kontra izan duten jarrera nolakoa izan den kontatu du Estitxu Eizagirrek, Boulevardeko kiosko barrutik ikusi eta entzun dituenetatik abiatuta.

 

 

Udaltzainen bortxa agerian uzten duen bideoa

Donostiako udaltzainek indarkeria erabili dute desobedientzia pasiboz bere gauzak defendatzen ari ziren herritarren aurka. Gipuzkoaz Zutik mugimenduko kideen materiala txikitu eta zaborren kamioira bota dute.

Asteleheneko egitaraua mantentzen da

 

Udaltzainek txikitutakoa garbitzen

 

Errausketaren aurka eta pentsio duinen alde

Pentsio duinen alde manifestatzen ari ziren adineko pertsonek bat egin dute Boulevardean zeuden Gipuzkoa Zutikeko kideekin. Une batean aldarrikapenak elkartrukatu dituzte.

 

Herrietan aldarria zabaltzen laguntzeko eskaera

 

Udaltzainen jarreraz kexu

 

Horrela utzi dute udaltzainek materialaren parte bat

 

Desalojorik ez, baina materiala txiki-txiki eginda

 

Abokatuari ez diote sartzen uzten

 

Udaltzainen "bortizkeria" salatu dute

 

Aldarrikapen anitzak

Pentsio duinen aldeko oihuak, errausketaren aurkakoak... kolektibo desberdinen topaleku bilakatzen ari da Boulevarda.

19:00etan elkarretaratzea Boulevardean

Arratsaldeko 19:00etan Boulevardera agertzeko deia zabaldu du Gipuzkoa Zutik herri ekimenak.

Buolevardeko irudiak zuzenean

 

Boulevarda husten ari da polizia

 

Udaltzainak Boulevardeko pankartak kentzen ari dira

 

Ertzainak Boulevardean

Lekukoek jakinarazi dutenez, ertzainak agertu dira Boulevardeko kioskora eta materiala kentzeko saiakera egiten ari dira.

Donostia 2016ren prentsaurrekoa Victoria Eugeniara eraman dute

 

Boulevardean dago berriz Gipuzkoa Zutik

Foru Aldundiaren pareko plazatik kanporatuak izan ostean, joan den astean bezala Boulevardera jo dute.

Topatuk informatu duenez, Ertzaintzako agenteak joan egin dira Gipuzkoa Plazatik.

 

Udaltzaingoa eta Ertzaintza berriz ere Gipuzkoa Plazan

Astelehen goizean Ertzaintza, Donostiako udaltzainak eta FCC enpresaren kamioi bat Gipuzkoa Plazan agertu dira. Gipuzkoa Zutikek informatu duenez, joan den astean plaza husten saiatu zirenean erabili zutenaren antzeko kamioia da.

Topatuk informatu duenez, identifikazio bat egin du Ertzaintzak.

Une honetan kanpaldia ertzainez inguratuta dago Berriaren arabera.

Bertatik txiokatzen ari da Berriako Maialen Unanue. Plaza jendez hustu dutela dio.

 

Kanpaldiarekin jarraitzea erabaki du Gipuzkoa Zutik asanbladak

Igande honetan bete du astebete Gipuzkoa Plazako kanpaldiak. Larunbatean jai-giroko manifestazioa egin ostean, egitaraua lasaiagoa izan da gaur, baina jendearen joan-etorria etengabea izan da. Eguneroko batzar nagusiaren ondoren Twitter bidez jakinarazi dutenez, bertan segitzea erabaki dute.

 

Amador Fernandez Savater eta Madrilgo bulego prekarioa igandeko egitarauan

Igandeko egitarauan Espainiako lekukotasunak jasoko ditu Gipuzkoa Zutikek. Batetik, Amador Fernandez Savater pentsalaria kanpaldiari buruzko informazioa jasotzera eta bere ekarpenak egitera hurbildu da plazara. 

M15 mugimenduaren inguruan analisi ugari argitaratu zuen Publico egunkariaren webgunean zeukan blogean. Berriki, zeresana eman du Nuit Debouti buruz argitaratutako artikuluak.

Bestalde, Madrilgo Oficina Precariako kideak ere Donostian dira euren esperientziaren berri emateko. Lan egoera prekarioan dauden pertsonek elkar laguntzeko sortutako egitasmoa erreferentziazkoa bihurtu da Espainiako Estatuko mugimendu sozialentzat.

2.000 lagun inguruk bat egin zuten atzo mani freestylearekin

Jendetsua eta koloretsua izan zen larunbatean Gipuzkoa Zutik ekimenak deituriko manifestazioa. Batukada bat buru zuela, Donostiako Boulevard osoa hartu zuen martxak amaierarako, eta parte hartzaileek errausketaren kontrako aldarriez gain indarrean den gizarte ereduaren aurrean alternatibak eskatu zituzten.

Azken hilabeteetan Frantziako Estatuan indarra hartu duen Nuit Debout mugimenduari erreferentziak ere ez ziren falta izan larunbatean.

Animazio ugari izan zen aurretik, zenbait lagunek "Hartu nahi dut arnas" kantatzen egin zuten dantza adibidez. Manifestazioan bertan ere ez zen ikuskizunik falta izan, "errausketaren aldekoak" agertu zirenean, adibidez.

Martxa Boulevardeko kioskoan amaitu zen. Aste osoan Gipuzkoa Plazako ekimenetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman ondoren, kantuan hasi ziren han bildutakoak. Manifestazio hasieran banatuak zituzten abesti herrikoien bertsio batzuk, Gipuzkoako egoera soziala umorez kritikatzen.

Bi kontzerturen ondoren Gipuzkoa Plazara itzuli zen mugimendua.

Osteguneko ekintzan deliturik ez epailearen ustez

Ostegunean atxilotu zituzten bi lagunen kasuan ez du deliturik ikusi epaileak, Gipuzkoa Zutikek jakinarazi duenez. "Berehalako artxiboa eman du", jakinarazi dute larunbat goizean Twitter bidez.

Astelehenean atxilotuek egin behar zituzten deklarazioak bertan behera geratu direla ere gaineratu du ekimenak.

ARGAZKI BILDUMA: Larunbat goizeko azoka, solasaldia, bazkaria eta mikro irekia

Ekintzaz beteriko egitaraua prestatuta zeukaten larunbat honetarako. Goizean artisau eta eragileen azoka egin dute plazan eta indarrean den sistemak izan ditzakeen alternatibei buruzko solasaldia ere antolatu dute. Ondoren bazkari herrikoiaren inguruan bildu dira.

Arratsalde hasieran berriz, mikro irekiko saioan besteak beste kontzertu akustiko batekin alaitu dute kanpaldia.

 

Probintziako hainbat lekutatik elkartasun argazkiak Gipuzkoa Plazarekin

Beheko mapan erakutsi ditu Gipuzkoa Plazako ekimenak orain arte probintziako herrietatik jaso dituzten elkartasun argazkiak.

 

Hau da larunbaterako egitaraua

-11:00 Artisau azoka

-12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia

-13:00 Asanblada

-14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.

-15:00 Mikrofono irekia

-16:00 Gorka Torreren hitzaldia: "Kapitalismoari kritika"

-17:00 Herria Dantzan

-18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak ibilbidean zehar. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.

Turismoarekin lotutako ekintza eta ekonomia feministaz hitzaldia arratsaldean

Arratsaldean zehar hainbat gauza gertatu dira Gipuzkoa Plazan eta inguruetan, igandean hasi zen mugimenduaren testuinguruan. "Turismoak arduratzen gaitu" lemapean, atzerrritarrei errauskailuaren problematikaren berri eman zaie Kontxako pasealekuan.

 

 

Bestalde, Marina Sánchezek ekonomia feministari buruzko hitzaldia eman du, jende kopuru dexente erakarriz.

Ostegunean atxilotuetako bat: "Oraindik gogo gehiagorekin gaude"

Ostegun arratsaldeko asanbladaren hasieran, goizean atxilotuetako lagun batek hitza hartu zuen. Esan zituenek plazaren animoa berotu zuten.

 

18:00etan Kontxara joateko deia egin du batzarrak

Ostiralean 18:00etan Donostiako Kontxako hondartzan biltzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek. Bertaratuko direnei turista mozorroa eta maskara zuria eramateko eskatu die.

Greban diren errepideetako langileen goizeko elkarretaratzea

Asteartean egin bezala, Gipuzkoako errepideetako langileek elkarretaratzea egin dute ostiral goizean ere. Euren pankartako mezuan igartzen da igandetik kanpaldian direnekin sinbiosia.

 

"Bizitza da handiena" lemapean, egitarau zabala osatu dute larunbaterako

 “Bizitza da handiena” lelopean asteburuan Gipuzkoa plazan biltzeko dei egin du Gipuzkoa Zutik-ek. Egun guztian zehar izango dira ekimenak:

 

-11:00 Artisau azoka

-12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia

-13:00 Asanblada

-14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.

-15:00 Mikrofono irekia

-17:00 Herria Dantzan

-18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.

-Gauean kontzertuak

 

Orain arteko asanblada nagusi jendetsuenak asteburua prestatzeari ekin dio

Ekimena martxan dagoenetik asanblada nagusi jendetsuena izan da ostegunekoa. Hasieran, goizean atxilotu duten lagunetako batek hartu du hitza. Uneoro lasai egon dela azaldu du eta "oraindik gogo gehiagorekin" daudela. Asanbladak txalo zaparrada batekin erantzun die bere hitzei.

Batzar nagusia talde txikitan banatu da ondoren eta biharko egunaz gain, asteburuan antolatu daitezkeen ekintzak prestatzen hasi dira. Denen ondorioak bildu ostean amaitu da asanblada. Bosgarren gaua pasatzeko prestatzen ari dira plazan daudenak, kontzertu akustiko bat entzun bitartean.

 

"Zorionak zuri" kantatu diote Markel Olanori

Aldarrikapen ugari bildu dituen manifestazioaren ondoren, Aldundiaren eraikinaren parean amaitu da Gipuzkoa Zutiken osteguneko mobilizazioa. Amaieran, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren urtebetetzea zela baliatuz, "zorionak zuri" kantatu dio jendeak tonu umoretsuan.

 

Berriz ere jendetza biltzen hasi da Gipuzkoa Plazan

Aste osoan arratsaldero moduan, hitzaldi, mobilizazio eta asanbladetara gero eta jende gehiago ari da biltzen Gipuzkoa Zutik ekimenean parte hartzera. 18.00etarako mobilizazioa zuten aurreikusia eta 200 lagunetik gora gutxienez badago akanpadaren bihotzean:

 

Desobedientziatik ikasiz, familia osoarentzako asteburuko udalekua Gipuzkoa Plazan

Asteburuan Gipuzkoa Plazara umeekin joateko deia egin dute hainbat gurasok. Ostiral arratsaldetik aurrera, hainbat gurasok adierazi dute umeekin parte hartuko dutela kanpaldian. Umeentzat ere oso esperientzia aberasgarria izan daitekeelako, eta eguneroko bizitzatik ikasten delako.

 

Arratsalderako egitaraua osatua

Ostegunean 18:00etan berriz ere Gipuzkoa Plazara agertzeko deialdia egiten ari dira, mobilizazio bat egitea aurreikusten da.

Lehenago, 16:30ean, Igor Meltxor kazetariak Gestión a la vasca liburuari buruzko hitzaldia emango du.

19:00etan, aurreko egunetan bezala, asanblada orokorra egingo da. Kontzertuak eta bestelako ekintzek osatuko dute Gipuzkoa Zutik ekimenaren bosgarren eguna.

Goizeko bi atxilotuak aske: desobedientzia delitua leporatzen diete

Informazio kontraesankorrak zabaldu dira goizean zehar, Gipuzkoa Plazan atxilotu dituzten bi lagunen egoeraren inguruan. Hasiera batean atxilotuta eraman dituztela zabaldu da; gero berriz, identifikatzeko atxiki besterik ez dituztela egin.

Azkenik, 11:30 inguruan baieztatu da atxilotuta daudela. Beraien abokatuarekin hitz egin ostean baieztatu da "agenteei desobeditzea" leporatzen dietela. Atxilotuek uko egin diote ertzainen aurrean deklaratzeari eta 13:10ean konfirmatu da biak aske geratu direla.

<< <
1 2 3 4 5
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan

Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]


2017-05-28 | Dani Blanco
Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa argazkitan

Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.


Gipuzkoa Zutik-ek lortu du errausketaren protesta eramatea Zubietako plantaren ‘zero eremu’raino

Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]


2017-05-26 | ARGIA
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’

60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]


2017-05-19 | ARGIA
Martxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako

“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]


Zubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek

Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.


Gipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”

Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.


Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du

Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.


Haizea Núñez, abokatua
“Epe luzerako estrategiak behar ditugu herri mugimenduetan, beti erantzuten ez aritzeko”

Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude