Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.
Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak Gipuzkoa Plazako intrahistoriako alderdi batez idatzi du bere blogean, "Gipuzkoa Zutik! Elikadura praktikatik landuz", izenburupean. Honerla dio artikuluaren hasieran:
"Elikadurak leku handia du Gipuzkoa Zutik plazan. Lehen egunetik jarri zen sukaldea, eta igande arratsalde hartako asanbladako azken puntua behar adina errepikatu zuen sukaldari arituko zenak “elkarrekin afalduko dugu? zenbat geratuko gara afaltzen?”.
Irakurri post osoa hemen:
Goizeko bi atxiloketen ondoren prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Bertan adierazi dutenez, "Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko. Bizitzaren aldeko mugimendua gara, eta bizitza ezin da desalojatu".
Maite Asensio Berriako kazetariak jaso du asteburuko deialdiaren berri.
#GipuzkoaZutik Erraustegia negozio pribatu bihurtu dutela salatu dute. Asteburuan plazara hurbiltzeko deia egin diete euskal herriat guztiei
— Maite Asensio Lozano (@MAsensioLozano) June 2, 2016
Lekukoek informatzen dutenez, 50 agentez osatutako dispositiboa agertu da ostegun goizean Gipuzkoa Plazan. Igandetik bertan daudenak lurrean jesarri dira eta "hemen gaude bizitzaren alde" eta "errausketarik ez!" bezalako aldarrikapenak egiten hasi dira.
"Eserita geunden jendea baino gehiago ziren beraiek" azaldu du kanpaldian parte hartzen ari den pertsona batek. Lurrean zeuden bi lagun hartu eta polizia autoetan sartu dituzte. Hasieran atxilotuta eraman dituztela informatu badugu ere, plazatik zehaztu dutenez, identifikatzeko eraman ditu polizia autonomikoak. Ondoren joan egin dira plazatik.
Egia auzoko Ernaik sare sozialetan informatu duenez, pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Gipuzkoa Plazan. Hainbat lagun identifikatzen ari direla ere kontatu dute zenbait iturrik.
Lander Arbelaitzek plazatik bigarren atxilotu baten berri eman du.
ADI: @GipuzkoaZutik mugimenduko bi gazte atxilotu ditu Ertzaintzak. #ezgoazetxera #errausketarikez pic.twitter.com/VqzWd105lh
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 2, 2016
Gazteak ateratzen hasi da Ertzaintza Gipuzkoa plazatik #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/oEmpYWfAZI
— Topatu (@topatu_eus) June 2, 2016
Topatu hedabideak informatu duenez, Ertzaintza Gipuzkoa Plazan agertu da. Han bildutakoek mugimenduaren sinbolo bihurtzen ari den koloretako oihala mugitu dute erantzun gisa.
Ertzaintza @GipuzkoaZutik-en agertu da desalojatzeko asmoarekin. Herritarrak bitartean oihala astintzen dabiltza pic.twitter.com/dI2ScoTvSW
— Topatu (@topatu_eus) June 2, 2016
Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak bertatik informatzen duenez, berehala has daitezke husten.
Ertzainak prestatuta, plazaren albo batean jarri dira. Hustutzea berehala gertatuko dela dirudi. #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/FhMo5anQUR
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 2, 2016
ADI! Mugimendua Gipuzkoa Plaza inguruan. Gerturatu zaitezte! #ezgoazetxera
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 2, 2016
Asteazkeneko desalojoaren ostean, tentsioa nabari da berriz ere Gipuzkoa Plazan:
ADI!!! Protesta baketsu hau amaitu nahian datoz! Ez dute lortuko!!! RT! #ezgoazetxera @markelolano
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 2
Polizia agertuz gero zer egin eta nola jokatu erabakitzeko batzarra egin dute:
(Argazkia: @larbelaitz / ARGIA)
Goizeko 8etan Foru Aldundiaren aurrean bildu eta kazerolada baten bidez esnatu dituzte plaza eta kaleak Gipuzkoa Zutik mugimenduko hainbat kidek:
Goizero 8:00etan Gipuzkoako Aldundiaren aurrean "kazerolada" egitea erabaki dute. #ezgoazetxera pic.twitter.com/4Cl85aKwGX
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2016(e)ko ekainak 2
Gipuzkoa Plazatik informatzen dutenez, asteartean baino hiru aldiz jende gehiago bildu du asteazkeneko asanbladak. Talde txikitan banatuta lanean ari dira plazan beste gau bat pasatzeko asmoz. Gipuzkoa Zutikek kanpin dendekin joateko deia egin du.
Inoiz baino gehiago gara #GipuzkoaPlazara
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 1, 2016
Inoiz baino gogotsuago#EzGoazEtxera#BizitzaDefendatzenDugu pic.twitter.com/b05DbPhPxp
BIDEOA: Ertzainak atzera eta jendea aurrera: honela itzuli da #GipuzkoaPlazara asanblada ibiltaria #GipuzkoaZutik pic.twitter.com/uJ7UaeuNdg
— Gorka Bereziartua (@boligorria) June 1, 2016
Goizean kanpaldia hustu eta Boulevardera joan ostean, 18:30ean bilduta Gipuzkoa Plazara itzultzea erabaki du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Elkano kalean Ertzaintzarekin egin dute topo, lurrean eseri dira mobilizazioan parte hartzen ari zirenak eta tensio uneak izan dira agenteak pertsona bat lurretik altxatzen saiatu direnean.
Eguneko egitaraua adostu dute asanbladan:
14:30ean bazkaria.
16:00etan mahai ingurua (LAB-ELA)
17:00etan Belartza 2-ri buruzko hitzaldia.
18:30ean Boulevardetik mobilizazioa Gipuzkoa Plazara.
19:00etan asanblada.
20:30ean Liher taldearen kontzertua.
Gipuzkoa Zutik-eko kideek, asanbladan erabaki dute Boulevardera joatea eta bertako kioskoa hartzea. Arratsaldeko 19:00etako asanbladarako dei egiten ari dira.
Errausketa plantaren kontrako kanpaldia desalojatu dute Bulebarrean ointxe @berria #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/5xnBLrmqy6
— Lara Madinabeitia (@lmadinabeitia) June 1, 2016
Etorri! pic.twitter.com/SNpTfelvnF
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 1, 2016
Dena apurtzen ari dira @enekogoia-ren munizipalak pic.twitter.com/c8P09KukHC
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 1, 2016
Kanpindendak kentzen hasi dira pic.twitter.com/bx5ojOk8se
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 1, 2016
Ekintzarako deia zabaltzen ari da sare sozialetan: 11:30ean Gipuzkoa Plazan elkartuko dira. Bainujantzia eramateko eskatu dute, denak elkarturik Kontxako barandillan argazkiak egiteko. "Donostia errausketaren hiriburua dela" erakutsi nahi dute horren bidez.
Asteartetik asteazkenerakoa arain arteko gau jendetsuena izan da Gipuzkoa Zutik kanpaldian, baita mugituena ere: poliziaren presentzia areagotu egin da Foru Aldundiaren parean dagoen parkean eta horregatik, bi orduko zaintza txandak antolatu dituzte.
Hirugarren gauean sartu da Gipuzkoa Zutik ekimena Diputazioko eraikinaren parean dagoen plazan. Topatu hedabideak informatu duenez, bigarren gauean baino jende gehiago geratu da Gipuzkoa Plazan lotarako asmoarekin.
Atzo 50 lagun gelditu ziren lotan Gipuzkoa plazan, gaur aldiz bikoitza baino gehiago #GipuzkoaPlazara #ezgoazetxera
— Topatu (@topatu_eus) May 31, 2016
Sentsazio baikorrak eta kanporatuak izateko arriskua uztartzen dituen mezu hau bidali du Gipuzkoa Zutikek.
Egunez egun hau handitzen ari da. Gaur botatzen bagaituzte bihar berriro etorriko gera!! Hau geldiezina da! #GipuzkoaPlazara #EzGoazEtxera
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 31, 2016
Gauerdian Gipuzkoa Zutikek Twitter bidez informatu duenez, beste pertsona bat identifikatu dute, kasu honetan Donostiako udaltzainek. Horren aurrean zer egin erabakitzeko asanblada egin dute.
Asanblada jendetsua. Identifikatu ala ez eztabaidagai. @OrainGipuzkoa Mozal legea aplikatu nahian... #ezgoazetxera pic.twitter.com/b6boYi4oWk
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 31, 2016
Poliziaren presentzia ere ugaritzen ari dela diote plazatik.
Geroz ta polizia gehiago inguruetan. Ertzaintzaren furgonetak ere hurbiltzen. Asanbladak aurrera darrai #ezgoazetxera #GipuzkoaPlazara
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 31, 2016
Hiru Damatxo ideia faktoriak egiten duen Txoministak telesaileko protagonistek Pablo Berastegi (edo bere antza daukan norbait behintzat) eraman dute Gipuzkoa Plazan errausketaren eta eliteen politiken kontra antolatu duten kanpaldira. Behean ikus dezakezue bideo umoretsua.
Hirugarren asanblada nagusian grabatu dugu bideoa: parte hartzeko moduak ugariak dira Gipuzkoa Zutiken eta herritar batek igandeko errausketaren aurkako giza katean abestu zuten kantua ekarri du.
Ekai Txapartegi EHUko irakasleak hitzaldia eman du Gipuzkoa Plazan astearte arratsaldean. Komunikazioaren ikuspegitik jardun da Donostiako kanpaldiaz.
.@ekainet komunikazioaz #GipuzkoaZutik-en: "Nola pertzibitzen gaituzte plaza honetan ikusten gaituztenek?" pic.twitter.com/ZQjez0pLU9
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 31, 2016
Hondakinen gatazka herritar askok nola hautematen duten ere aztertu du Txapartegik.
"Hondakinen gaia gaur egun kodifikatuta dagoen moduan, oso zaila da gauzak aldatzea" @ekainet #GipuzkoaPlazara
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 31, 2016
Funtsean @ekainet-ek dio indarrean dauden markoak (EAJ vs Bildu adib.) gainditu ezean, aurrerapen mugatuak egingo direla #GipuzkoaPlazara
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 31, 2016
“Kanpatzeen, inposizioaren eta sabotajeen kultura hori gizarteak lehenbailehen ahaztu nahi dituen aro politiko eta forma batzuetan kokatzen da”, esan du Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan. Errauskailuaren defentsan aritu da Lasa, eta osasunari egiten dion mehatxuaren mezua zabaltzea leporatu dio ezker abertzaleari.
Gipuzkoa Plazara hurbildu dira errepideetako grebalariak, Gipuzkoa Zutik ekimenarekin bat eginez.
Borrokak lotzen joango gara, hori da bidea! #borrokenelkargunea #confluenciadeluchas#errepideakgreban pic.twitter.com/GW7GbVRD12
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 31, 2016
Greban 92 egun daramatzaten errepideetako langileak ere @GipuzkoaZutik-en @ELAsindikatua #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/BTJzKUuXTB
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 31, 2016
Gipuzkoa Zutik ekimena hasia da hurrengo egunetarako egitaraua osatzen. Oraingoz, honako hitzorduak finkatu dituzte:
Asteartea:
17:00 Propaganda
18:00 Ekai Txapartegiren hitzaldia (Zero Zabor komunikazioa: estrategia eta baloreak)
20:00 Kontzertua
Asteazkena:
17:00 Propaganda
18:00 "Belartza 2 gelditu" plataformaren hitzaldia
20:00 Kontzertua (Liher)
Osteguna:
17:00 Propaganda
18:00 Igor Meltxorren hitzaldia ("Gestión a la vasca" liburuaren inguruan)
20:00 Kontzertua
Osteguna:
17:00 Propaganda
18:00 "Economía feminista y alternativas"
20:00 Kontzertua
Gipuzkoa Plazara hurbiltzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek. Honako mezua hedatu dute:
"Oso ongi gaude turismoaren Europako hiriburuan, Euskal Herriko metro karratu garestiena duen plazan, izarpean lagunartean, lotan. Gainera euria geratu da jada eta bigarren lona jartzera goaz. 18:00etan beti hitzaldia, 19:00etan asanblada eta gauean kontzertua. Estimatuko dugu bisita. Erraustegirik ez, ez kutsatu airea!"
Joan den larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren segidan, prekarietatearen aurkako hainbat ekimen egiten ari da LAB sindikatua. Gaurkoan Donostiako kaleetan dabiltza kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko mezua zabaltzen, eta aldarria Gipuzkoa Zutikera ere heldu da.
Gipuzkoa Plazako kanpaldiko hiru kide identifikatu ditu Ertzaintzak, pankartak ipintzea egotzita. Gazteek argudiatu dute pankartak bazeudela aurretik jarrita, eta finkatu besterik ez zirela egiten ari.
Topatu hedabideak ondorengo bideoan erakutsi du astearte goizean Gipuzkoa Plazan zegoen giroa. Hainbat kanpin denda ikus daitezke eta giro lasaian ari da jendea eguna bertan pasatzeko prestatzen.
Egunari gogotsu ekiteko prest esnatu da Gipuzkoa plaza #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/I2o46xtylG
— Topatu (@topatu_eus) May 31, 2016
Bigarren gaua pasa dute Gipuzkoa Plazan kanpin dendekin 50 lagun inguruk. Lehen gauekoa baino eguraldi kaskarragoa izan arren, erraustegiaren eta gizarte ereduaren aurkako protesta molde honi heldu dioten pertsonak ez dira gutxitu. Musikaz lagunduta plazako arkupeetan egon ziren bart.
Elkartasun giroa #gipuzkoazutik pic.twitter.com/cKv3ECmgwP
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) May 30, 2016
Eguraldia lagun izan ez duen arren, proiektu berriei ekin die Gipuzkoa Zutik ekimenak. Bart gauean baratzea landatzen hasi dira Gipuzkoa Plazako lorategietan, "sistemaren kontrako ekintza" gisa. Egunek aurrera egin ahala itxura hartzen ari da errausketaren aurkako kanpalekua. Kanpin denda kopuruak ere gora egin du: lehen gauean bi zeuden, eta bigarrenean bederatzi.
Lehen gauean 2 kanping.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 30, 2016
Bigarren gauean 9 kanping.#ezgoazetxera #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/pMzLl5vw4E
Hainbat lagun elkartu dira Gipuzkoa Plazan Pello Zubiria ARGIAko kazetariak 18:00etan hasi duen hitzaldia entzuteko. "Erraustegia eta eredu soziala" ardatz hartuta, Zubietan egin nahi duten errauste plantaren inguruko hainbat gako eskaintzen ari da.
16:00ak jo dutenean bete ditu 24 ordu Gipuzkoa Plazako dinamikak. Topatu hedabideak azken egunaren argazki erreportajea argitaratu du.
Argazki gehiago Topatu.eus atariko albiste honetan.
Astelehen arratsaldean Gipuzkoa Zutik ekimenaren baitan antolatutako ekintzak iragarri dituzte sare sozialetan. Gunea txukundu ondoren, 17:00etan propaganda egiteari ekingo diote. 18:00etan Pello Zubiria ARGIAko kazetariak hitzaldia emango du: "Erraustegia eta eredu soziala". 19:00etan eguneroko asanblada deitu dute eta 21:00etan berriz, kontzertua izango da.
Astelehen goizean Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Diputazioko eraikinera sartu denean bere aurrean protesta egin dute Gipuzkoa Zutik ekimenaren deialdiari erantzunez gaua Donostiako Gipuzkoa Plazan pasa duten zenbait pertsonak. Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak jaso du protesta horren irudi bat.
Markel Olanoren aurrean erraustegiaren aurkako protesta egin dute @GipuzkoaZutik-eko kideek. #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/4fjNHfFJTl
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 30, 2016
Pello Zubiriak Erraustegia ete eredu soziala hitzaldia eskainiko du 18:00etan. Egitaraua osatzen ari dira.
Bihar 18etan Pello Zubiriaren hitzaldia "erraustegia eta eredu soziala" eta asanbladaren ondoren Peru bakarlari usurbildarra.#EzGoazEtxera
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 29, 2016
Eguneko lehen asanblada egiten ari dira lanak banatzeko.
Goizeko lehen asanblada, eguneko lanak banatzeko. #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/Y7jXP4NZxL
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 30, 2016
Gaua Gipuzkoa Plazan igaro ostean, Gipuzkoako Aldundi aurrera joan dira 8:00etan, langileei eskuorriak banatzeko. Ertzaintza agertu, eta bi lagun identifikatu ditu eskuorriak banatzeagatik. Bilduta zeuden lagun guztiak kanporatu dituzte arkupeetatik.
Aldundiko atean eskuorriak banatzen ari dira sartzen ari dieen langileei. #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/FM5zn38j6a
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 30, 2016
Arkupeetatik kanporatu gaituzte, eskuorriak banatzen gauden bioi Ertzaintza orain identifikatzen. pic.twitter.com/Z74ulavcJT
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 30, 2016
Lehen gaua igaro dute dozenaka lagunek. 8:00etan finkatu dute asteleheneko lehen hitzordua, Gipuzkoako Aldundiko atean eskuorriak banatzeko.
Gau iluna amaitu da, Gipuzkoa kolorez jaztera goaz! #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/1PsYxlK89l
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 30, 2016
No time for love - @GipuzkoaZutik #gipuzkoaplazara #ezgoazetxera pic.twitter.com/fNTLfIA41w
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) May 29, 2016
Bihar goizeko 8etan @markelolano eta erraustegia eraiki nahi duten ustelei harrera Aldundia/kutxabank eraikineko sarreran #GipuzkoaPlazara
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) May 29, 2016
Donostiako Udaltzaingoko bi kide Gipuzkoa Plazara joan dira 20:40 inguruan. Argazkilari bati kazetaria ote zen galdetu diote, baita kanpaldia nork antolatu duen ere.
Udaltzainak #GipuzkoaPlazara etorri dira. Elkarrizketa:
— Gorka Bereziartua (@boligorria) May 29, 2016
-Nor da arduraduna?
-Denak
-Noiz arte egongo zarete?
-Botatzen gaituzten arte
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]
Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]
Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.
Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]
Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.
Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]