Anoeta Zutikek kanpaldi mugagabeari ekingo dio uztailaren 11n

Zuzeneko jarraipena
  • Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.


2016ko uztailaren 04an - 11:45
Gakoak
Elikadura, Gipuzkoa Plazan ematen ari den borrokaren ispilu

Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariak Gipuzkoa Plazako intrahistoriako alderdi batez idatzi du bere blogean, "Gipuzkoa Zutik! Elikadura praktikatik landuz", izenburupean. Honerla dio artikuluaren hasieran:

"Elikadurak leku handia du Gipuzkoa Zutik plazan. Lehen egunetik jarri zen sukaldea, eta igande arratsalde hartako asanbladako azken puntua behar adina errepikatu zuen sukaldari arituko zenak “elkarrekin afalduko dugu? zenbat geratuko gara afaltzen?”.

Irakurri post osoa hemen:

 

Asteburuan ere plaza hartzeko deia luzatu dute prentsaurreko koloretsuan

Goizeko bi atxiloketen ondoren prentsaurrekoa eskaini du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Bertan adierazi dutenez, "Gure aldarrikapena entzun arte ez gara mugituko. Bizitzaren aldeko mugimendua gara, eta bizitza ezin da desalojatu".

Maite Asensio Berriako kazetariak jaso du asteburuko deialdiaren berri.

 

Bi lagun eraman ondoren, Ertzaintza Gipuzkoa Plazatik joan da

Lekukoek informatzen dutenez, 50 agentez osatutako dispositiboa agertu da ostegun goizean Gipuzkoa Plazan. Igandetik bertan daudenak lurrean jesarri dira eta "hemen gaude bizitzaren alde" eta "errausketarik ez!" bezalako aldarrikapenak egiten hasi dira.

"Eserita geunden jendea baino gehiago ziren beraiek" azaldu du kanpaldian parte hartzen ari den pertsona batek. Lurrean zeuden bi lagun hartu eta polizia autoetan sartu dituzte. Hasieran atxilotuta eraman dituztela informatu badugu ere, plazatik zehaztu dutenez, identifikatzeko eraman ditu polizia autonomikoak. Ondoren joan egin dira plazatik.

Atxiloketen ostean arratsaldeko deialdia nola egin eztabaidatzen hasi dira Gipuzkoa Plazan (argazkia: Maite Asensio / Berria).

 

Gutxienez bi atxilotu

Egia auzoko Ernaik sare sozialetan informatu duenez, pertsona bat atxilotu du Ertzaintzak Gipuzkoa Plazan. Hainbat lagun identifikatzen ari direla ere kontatu dute zenbait iturrik.

Lander Arbelaitzek plazatik bigarren atxilotu baten berri eman du.

 

BIDEOA: Ertzaintza kanpaldian dagoen jendea ateratzen hasi da
Kanpaldian dagoen jendea banaka ateratzen hasi da Ertzaintza. Topatuk bideoan jaso du momentua.

 

Ertzaintza Gipuzkoa Plazara agertu da

Topatu hedabideak informatu duenez, Ertzaintza Gipuzkoa Plazan agertu da. Han bildutakoek mugimenduaren sinbolo bihurtzen ari den koloretako oihala mugitu dute erantzun gisa.

Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak bertatik informatzen duenez, berehala has daitezke husten.

 

Plazara gerturatzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek

 

Polizia agertuz gero nola jokatu erabakitzen

Asteazkeneko desalojoaren ostean, tentsioa nabari da berriz ere Gipuzkoa Plazan:

 

Polizia agertuz gero zer egin eta nola jokatu erabakitzeko batzarra egin dute:

(Argazkia: @larbelaitz / ARGIA)

Kazerolada batekin ekin diote bosgarren egunari Gipuzkoa Plazan

Goizeko 8etan Foru Aldundiaren aurrean bildu eta kazerolada baten bidez esnatu dituzte plaza eta kaleak Gipuzkoa Zutik mugimenduko hainbat kidek:

 

Asteartean baino hiru bider jende gehiago taldeka lanean

Gipuzkoa Plazatik informatzen dutenez, asteartean baino hiru aldiz jende gehiago bildu du asteazkeneko asanbladak. Talde txikitan banatuta lanean ari dira plazan beste gau bat pasatzeko asmoz. Gipuzkoa Zutikek kanpin dendekin joateko deia egin du.

 

BIDEOA: Honela itzuli da asanblada Gipuzkoa Plazara

 

Mugimendua Gipuzkoa Plazara itzuli da tentsio uneen ondoren

Goizean kanpaldia hustu eta Boulevardera joan ostean, 18:30ean bilduta Gipuzkoa Plazara itzultzea erabaki du Gipuzkoa Zutik mugimenduak. Elkano kalean Ertzaintzarekin egin dute topo, lurrean eseri dira mobilizazioan parte hartzen ari zirenak eta tensio uneak izan dira agenteak pertsona bat lurretik altxatzen saiatu direnean.

Arratsalderako egitaraua prestatu dute

Eguneko egitaraua adostu dute asanbladan:

14:30ean bazkaria.

16:00etan mahai ingurua (LAB-ELA)

17:00etan Belartza 2-ri buruzko hitzaldia.

18:30ean Boulevardetik mobilizazioa Gipuzkoa Plazara.

19:00etan asanblada.

20:30ean Liher taldearen kontzertua.

Boulevardeko kioskoa hartu dute

Gipuzkoa Zutik-eko kideek, asanbladan erabaki dute Boulevardera joatea eta bertako kioskoa hartzea. Arratsaldeko 19:00etako  asanbladarako dei egiten ari dira.

 

Udaltzainak Gipuzkoa Plazako gunea husten ari dira

 

 

 

Ekintzarako deia: 11:30ean Gipuzkoa Plazan

Ekintzarako deia zabaltzen ari da sare sozialetan: 11:30ean Gipuzkoa Plazan elkartuko dira. Bainujantzia eramateko eskatu dute, denak elkarturik Kontxako barandillan argazkiak egiteko. "Donostia errausketaren hiriburua dela" erakutsi nahi dute horren bidez.

Laugarren eguna hasi du Gipuzkoa Zutik kanpaldiak

Asteartetik asteazkenerakoa arain arteko gau jendetsuena izan da Gipuzkoa Zutik kanpaldian, baita mugituena ere: poliziaren presentzia areagotu egin da Foru Aldundiaren parean dagoen parkean eta horregatik, bi orduko zaintza txandak antolatu dituzte.

Geroz eta kanpin denda gehiago ari dira muntatzen Gipuzkoa Plazan

 

Hirugarren gaua: jendetsua eta kanporatuak izateko arriskupean

Hirugarren gauean sartu da Gipuzkoa Zutik ekimena Diputazioko eraikinaren parean dagoen plazan. Topatu hedabideak informatu duenez, bigarren gauean baino jende gehiago geratu da Gipuzkoa Plazan lotarako asmoarekin.

Sentsazio baikorrak eta kanporatuak izateko arriskua uztartzen dituen mezu hau bidali du Gipuzkoa Zutikek.

 

Asanblada gauerdian, identifikazioekin zer egin erabakitzeko

Gauerdian Gipuzkoa Zutikek Twitter bidez informatu duenez, beste pertsona bat identifikatu dute, kasu honetan Donostiako udaltzainek. Horren aurrean zer egin erabakitzeko asanblada egin dute.

Poliziaren presentzia ere ugaritzen ari dela diote plazatik.

 

Donostia 2016ko zuzendaria Gipuzkoa Zutik kanpaldian?

Hiru Damatxo ideia faktoriak egiten duen Txoministak telesaileko protagonistek Pablo Berastegi (edo bere antza daukan norbait behintzat) eraman dute Gipuzkoa Plazan errausketaren eta eliteen politiken kontra antolatu duten kanpaldira. Behean ikus dezakezue bideo umoretsua.

Kantuak Zutik

Hirugarren asanblada nagusian grabatu dugu bideoa: parte hartzeko moduak ugariak dira Gipuzkoa Zutiken eta herritar batek igandeko errausketaren aurkako giza katean abestu zuten kantua ekarri du.

"Nola pertzibitzen gaituzte plaza honetan ikusten gaituztenek?"

Ekai Txapartegi EHUko irakasleak hitzaldia eman du Gipuzkoa Plazan astearte arratsaldean. Komunikazioaren ikuspegitik jardun da Donostiako kanpaldiaz.

Hondakinen gatazka herritar askok nola hautematen duten ere aztertu du Txapartegik.

 

Gipuzkoa Zutik hondeamakina baten sabotaiarekin lotu du zeharka Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak

“Kanpatzeen, inposizioaren eta sabotajeen kultura hori gizarteak lehenbailehen ahaztu nahi dituen aro politiko eta forma batzuetan kokatzen da”, esan du Imanol Lasa Gipuzkoako Aldundiko bozeramaileak Onda Vasca irratiari eskainitako elkarrizketan. Errauskailuaren defentsan aritu da Lasa, eta osasunari egiten dion mehatxuaren mezua zabaltzea leporatu dio ezker abertzaleari.

 

 

Gipuzkoako errepideetako grebalariek bat egin dute

Gipuzkoa Plazara hurbildu dira errepideetako grebalariak, Gipuzkoa Zutik ekimenarekin bat eginez.

 

Datozen egunetarako egitaraua osatzen ari dira

Gipuzkoa Zutik ekimena hasia da hurrengo egunetarako egitaraua osatzen. Oraingoz, honako hitzorduak finkatu dituzte:

Asteartea:

17:00 Propaganda

18:00 Ekai Txapartegiren hitzaldia (Zero Zabor komunikazioa: estrategia eta baloreak)

20:00 Kontzertua

Asteazkena:

17:00 Propaganda

18:00 "Belartza 2 gelditu" plataformaren hitzaldia

20:00 Kontzertua (Liher)

Osteguna:

17:00 Propaganda

18:00 Igor Meltxorren hitzaldia ("Gestión a la vasca" liburuaren inguruan)

20:00 Kontzertua

Osteguna:

17:00 Propaganda

18:00 "Economía feminista y alternativas"

20:00 Kontzertua

Telefonoz telefono dabil Gipuzkoa Plazara joateko deialdia

Gipuzkoa Plazara hurbiltzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek. Honako mezua hedatu dute:

"Oso ongi gaude turismoaren Europako hiriburuan, Euskal Herriko metro karratu garestiena duen plazan, izarpean lagunartean, lotan. Gainera euria geratu da jada eta bigarren lona jartzera goaz. 18:00etan beti hitzaldia, 19:00etan asanblada eta gauean kontzertua. Estimatuko dugu bisita. Erraustegirik ez, ez kutsatu airea!"

 

Kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko aldarria iritsi da Gipuzkoa plazara

Joan den larunbatean Bilbon egindako manifestazioaren segidan, prekarietatearen aurkako hainbat ekimen egiten ari da LAB sindikatua. Gaurkoan Donostiako kaleetan dabiltza kalitatezko zerbitzu publikoen aldeko mezua zabaltzen, eta aldarria Gipuzkoa Zutikera ere heldu da.

 

Hiru gazte identifikatu ditu Ertzaintzak pankarta bat finkatzen ari zirela

Gipuzkoa Plazako kanpaldiko hiru kide identifikatu ditu Ertzaintzak, pankartak ipintzea egotzita. Gazteek argudiatu dute pankartak bazeudela aurretik jarrita, eta finkatu besterik ez zirela egiten ari.

BIDEOA: Honela esnatu da Gipuzkoa Plaza astearte goizean

Topatu hedabideak ondorengo bideoan erakutsi du astearte goizean Gipuzkoa Plazan zegoen giroa. Hainbat kanpin denda ikus daitezke eta giro lasaian ari da jendea eguna bertan pasatzeko prestatzen.

 

Euria egin arren, bigarren gauez Gipuzkoa Plazan akanpatuta

Bigarren gaua pasa dute Gipuzkoa Plazan kanpin dendekin 50 lagun inguruk. Lehen gauekoa baino eguraldi kaskarragoa izan arren, erraustegiaren eta gizarte ereduaren aurkako protesta molde honi heldu dioten pertsonak ez dira gutxitu. Musikaz lagunduta plazako arkupeetan egon ziren bart.

 

Gauerdiko baratzezaintza plazako lorategietan

Eguraldia lagun izan ez duen arren, proiektu berriei ekin die Gipuzkoa Zutik ekimenak. Bart gauean baratzea landatzen hasi dira Gipuzkoa Plazako lorategietan, "sistemaren kontrako ekintza" gisa. Egunek aurrera egin ahala itxura hartzen ari da errausketaren aurkako kanpalekua. Kanpin denda kopuruak ere gora egin du: lehen gauean bi zeuden, eta bigarrenean bederatzi.

 

 

"Erraustegia eta eredu soziala" hitzaldiak plazaren arreta bereganatu du

Hainbat lagun elkartu dira Gipuzkoa Plazan Pello Zubiria ARGIAko kazetariak 18:00etan hasi duen hitzaldia entzuteko. "Erraustegia eta eredu soziala" ardatz hartuta, Zubietan egin nahi duten errauste plantaren inguruko hainbat gako eskaintzen ari da.

 

24 ordu Gipuzkoa Plazan

16:00ak jo dutenean bete ditu 24 ordu Gipuzkoa Plazako dinamikak. Topatu hedabideak azken egunaren argazki erreportajea argitaratu du.

Argazki gehiago Topatu.eus atariko albiste honetan.

Astelehen arratsalderako programa iragarri dute

Astelehen arratsaldean Gipuzkoa Zutik ekimenaren baitan antolatutako ekintzak iragarri dituzte sare sozialetan. Gunea txukundu ondoren, 17:00etan propaganda egiteari ekingo diote. 18:00etan Pello Zubiria ARGIAko kazetariak hitzaldia emango du: "Erraustegia eta eredu soziala". 19:00etan eguneroko asanblada deitu dute eta 21:00etan berriz, kontzertua izango da.

 

Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren aurrean protesta

Astelehen goizean Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia Diputazioko eraikinera sartu denean bere aurrean protesta egin dute Gipuzkoa Zutik ekimenaren deialdiari erantzunez gaua Donostiako Gipuzkoa Plazan pasa duten zenbait pertsonak. Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak jaso du protesta horren irudi bat.

 

"Erraustegia eta eredu soziala" hitzaldia Pello Zubiriaren eskutik

Pello Zubiriak Erraustegia ete eredu soziala hitzaldia eskainiko du 18:00etan. Egitaraua osatzen ari dira.

 

Lehen gauaren ostean eguneko lehen asanblada

Eguneko lehen asanblada egiten ari dira lanak banatzeko.

 

Bi lagun identifikatu dituzte

Gaua Gipuzkoa Plazan igaro ostean, Gipuzkoako Aldundi aurrera joan dira 8:00etan, langileei eskuorriak banatzeko. Ertzaintza agertu, eta bi lagun identifikatu ditu eskuorriak banatzeagatik. Bilduta zeuden lagun guztiak kanporatu dituzte arkupeetatik.

 

Lehen gaua Gipuzkoa Plazan

Lehen gaua igaro dute dozenaka lagunek. 8:00etan finkatu dute asteleheneko lehen hitzordua, Gipuzkoako Aldundiko atean eskuorriak banatzeko.

 

Udaltzainak Gipuzkoa Plazan agertu dira

Donostiako Udaltzaingoko bi kide Gipuzkoa Plazara joan dira 20:40 inguruan. Argazkilari bati kazetaria ote zen galdetu diote, baita kanpaldia nork antolatu duen ere.

 

<< <
1 2 3 4 5
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoa Zutik
Zigorrean oinarrituko ez den justizia baten alde

Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]


Bi ertzainen aurkako epaiketa bihar, Gipuzkoa Zutik kanpaldian legez kanpoko atxiloketak egin izana egotzita

Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]


2018-09-26 | ARGIA
Erraustegien aurka 900 elkarte biltzen dituen mundu mailako GAIA aliantzak Ertzaintzaren bortizkeria salatu du

Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.


2018-09-24 | ARGIA
Hainbat zauritu eragin ditu Ertzaintzak Zubietako erraustegira egindako martxan

Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]


Erregimenak linfoma bat dauka Gipuzkoan

Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]


2017-05-28 | Dani Blanco
Erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurkako martxa argazkitan

Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.


Gipuzkoa Zutik-ek lortu du errausketaren protesta eramatea Zubietako plantaren ‘zero eremu’raino

Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]


2017-05-26 | ARGIA
Ilara luzeak eragin ditu erraustegiaren aurkako ‘Barraskilo operazioak’

60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]


2017-05-19 | ARGIA
Martxa nazionala deitu du erraustegiaren eta makro-kartzelaren aurka Gipuzkoa Zutikek M27rako

“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]


Zubietan obrak hastear direla eta, ‘erresistentzia fasea’ abiatu du Gipuzkoa Zutik-ek

Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.


Gipuzkoa Zutikek Markel Olanori: “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua”

Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.


Gipuzkoa Zutikek alkateei galdetuz erraustegiaz eztabaida zabaldu nahi du

Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.


Haizea Núñez, abokatua
“Epe luzerako estrategiak behar ditugu herri mugimenduetan, beti erantzuten ez aritzeko”

Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]


Eguneraketa berriak daude