Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.
Tipulinak, porruak eta kalabazinak landatu dituzte Boulevardean elikadura burujabetzaren alde. Bigarren egunean Gipuzkoa plazan landatutako letxuak orain egun gutxi kendu zituzten udal langileek.
Asanbladan erabaki dute Gipuzkoa Zutik Boulevardetik mugitu eta auzoetara eramatea. Bihar Egiara joango dira, etzi Antiguara, ostiralean berriz ere Boulevardera eta larunbatean Zubieta herrian egingo dute lo.
Usurbilgo Kantu Taldeko kideekin batera kantuan ibili dira Alde Zaharrean.
Denetarik prestatu du Gipuzkoa Zutikek astearte arratsalde honetarako ere. Hau da gaurko egitaraua.
17:00 Serigrafia, txapak, memeak...
17:00 Hitzaldia: "Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra", Gorka Bueno EHUko irakaslearekin.
18:00 Kantujira.
19:00 Asanblada.
22:00 Elikadura: landaketa.
Iruran lehen bilera egin dute.
Ataunen ere bildu dira.
Andoainen asteazken eta ostegunerako deialdiak.
Donostia 1984 izenburupean, kaleko kamerak aurkitu eta seinalatzeko jolasa egin dute. Donostia orain aste gutxi zigortua izan zen bideo-zaintza "basatia" duelakoan.
Mamitsua izan zen Koldo Izagirrek igandean Gipuzkoa Zutikentzat prestatu zuen "Eslogan politikoak eta poetikoak" tailerra. Han hitz egindakoen kronika egin du Gorka Bereziartuak bere blogean.
Oreretan herritarrak bildu eta dinamika abiatzea erabaki dute. Asteartean asanblada egingo dute Zumardian, eta ostegunean asanblada eta 19:00etan lehen ekimena: Diru bilketa pintxo potean isunak ordaintzen laguntzeko.
Batzarra hasi dugu eta lehen erabakiak hartzen. Nola elkartuko gara? Noiz? Non?#BizitzaDaHandiena@GipuzkoaZutik pic.twitter.com/jHTQ4NPPDU
— Beñat #Zutik (@birasuegi) 2016(e)ko ekainak 11
Goierri mailako lehen bilera deitu dute ostegunean 16, Urretxu-Zumarragako gaztetxean
#GipuzkoaZutik birusa zabaltzen ari da.Goierri mailako batzarra osteguna16, 18:00tan Urretxu-Zumarrako gaztetxen. Azaldu!@GipuzkoaZutik
— Bizitzak zorroztuz (@2zitzaZorroztuz) June 13, 2016
Zure argazkia ikusi nuen
begirada asesinoz
laguna eraman ziguten
erretorika demokratikoz
Eta ikasi dezatela
hitz egiten behingoz
polizien betiko jolasekin
aspertzen gatoz
Azufre usaineko
%20-a
haien kontua sanatzeko
Zubietako kezuloan, hire errautsa izango duk
Defenditu bizitza apurra
dantzatu, oihukatu, muzin egin, haserretu
Atzo bete zituen Gipuzkoa Zutik ekimenak bi aste plazan, errausketaren eta Gipuzkoako agintarien politikak salatzen. Asteburuko egitaraua aberatsa izan zen eta beste hainbat eragilerekin elkarlanean osatu zuten. Astelehena berriz, musikaz beterik dator: 17:00etan Pelax eta Joseba B. Lenoirren kontzertuak izango dira Boulevardean.
Bi kontzertuoz gain, 17:00etan "Askatasunaren hiria" jolasa antolatu dute.
19:00etan asanblada.
22:00etan Joxemi Zumalabek ekoitzitako "Dabilen harriari goroldiorik ez" dokumental proiektatuko dute, militantziaz eta horizontaltasunaz hausnartzeko. ARGIAko multimedia kanalean online ikus daiteke.
Hizkera politikoak berritzea izaten ari da Gipuzkoa Zutik mugimenduaren bereizgarrietako bat. Bizitzaren aldeko aldarriek edo eslogan umoretsuek lehenago ez bezalako lekua dute elkartuen artean.
Ildo horretan sakontzeko asmoz, Koldo Izagirre idazleak "Eslogan politikoak eta poetikoak" tailerra emango du igande arratsaldean. 17:00etan da zita, biltokian.
Programa bete-beteta dago igande honetan ere.
- 10:00: Yoga (Urgullen)
- 11:30: Teknologia burujabetza: Teknologian ere balore etikoak eta jasangarriak bermatzen dituzten aukerak badaude. Aurkepen txiki bat ondorengo programazio tailerraren sarrera moduan.
- 12:00: Programaziora sarrera: programazioari buruz ezertxo ere ez dakienarentzat (ordenagailu eramangarriak ekartzeko eskatu dute, bi orduko bateriarekin).
- 17:00: Tailerra Koldo Izagirrerekin: Eslogan politikoak eta poetikoak (biltokian).
- 18:00-19:00: Lurralde antolaketaren inguruko hitzaldia DOT Desazkundea taldeko lagunekin.
- 19:00: Asanblada.
- 20:00: Piraten "Kantauri beltza" topaketen barruan, hitzaldia: "Zer da kultura hirien arteko norgehiagokan?".
- 22:00: Revival.
Egun oparoa izan da Gipuzkoa Zutiken elkartutakoentzat eta Donostiako Piratak eta EH 11 Kolorekoentzat: Donostiako kaleak aldarri ugariz bete dira, jai herrikoiak eta kultura aniztasuna besteak beste.
Arratsean Urgull mendira igo eta bertan kanpaldia antolatzea erabaki du mugimenduak.
Urgullen gora doa @GipuzkoaZutik mugimendua. Gaua goian pasako dute talde giroan. #ezgoazetxera #GipuzkoaZutik pic.twitter.com/mLWO5T7Boi
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 11, 2016
Behin igota, errausketaren kontrako pankarta handi bat jarri dute Donostia osoak ikusteko moduan.
Udaltzainak ere agertu dira, baina kanpaldia egiten utzi dute. Bide batez, azken egunetan Donostian hainbatek aipatu dutena baieztatu du agenteetako batek: polizia lokaleko kide guztiak ez daude gustura elkartuen aurka jotzeko aginduekin.
Udaltzainak etorri dira esatera ezin dugula Urgullen geratu. Gaua pasatzea erabaki dela esan eta joan dira. "Batzuk zuekin gaude" esan du.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 11, 2016
Egunaren laburpen bideoa sareratu du Gipuzkoa Zutik mugimenduak.
Segidan, eguneko Urgulleko igoerako argazkiak.
Larunbat arratsaldean Gipuzkoa Zutikek bat egin zuen EH 11 Koloreren festarekin. Kalejira alaian ibili ziren Donostian barrena, Irutxuloko Hitzak egindako bideo honetan ikusten den moduan.
Dani Blancoren argazkiak ondoren:
Gipuzkoa Zutik muigmenduaren bigarren larunbata da gaurkoa eta ekintzaz betetako egitaraua prestatu dute, beste mugimendu batzuekin egin duten elkarlanari esker. Jai herrikoien aldeko Donostiako Piratek eta EH 11 Kolore mugimendu kulturanitzak bat egin dute errausketaren eta eliteen kontrako protesta baketsuarekin. Hau da denen artean osatu duten programa.
Piraten "Kantauri beltza" topaketak:
10:00: Performancea.
10:30: Solasaldia: "Herri mugimenduak eta musika eszenak".
12:30: Solasaldia: "Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago".
Eguerdian: tortilla lehiaketa eta bazkaria (herrietatik Donostiara doazenei tortillak eramatera animatu dituzte).
16:30-18:00: Herrien arteko jolasak.
18:00: 11 Kolore Fest. Txupinazoa. Jarraian, kalejira: errefuxiatuen egoera izango du ardatz.
19:00: Asanblada.
23:30: Gaueko martxa.
Kezka sumatzen zen Gipuzkoa Zutiken ostiral arratsaldeko ekintzaren aurretik: utziko al zuen Ertzaintzak Foru Aldundira inguratzen indarkeria erabili gabe? Aste honen hasierako tentsio momentuak buruan, beste alternatibak ere aztertu zituen batzarrak, plazara taldean joan ordez banaka joatea, adibidez. Nolanahi, gehiengoak elkarrekin joatea erabaki zuen eta Garibai kaletik sartuta hasi ziren eraikina inguratzen.
Polizia gutxi batzuk zeuden Diputazioaren arkupeetan eta Gipuzkoa Zutikeko kideek ez zuten arazorik izan protesta lasaitasunez egin ahal izateko. Espero baino jende gehiago bildu zen, eraikinaren aurreko zatian bi ilara osatzeraino.
Ilara bikoitza giza kateak alde batean. #ezgoazetxera pic.twitter.com/uVYpZEEs0A
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 10, 2016
Gipuzkoa Zutiketik jakinarazi duenez, gaur 19:00etan Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxabank inguratuko dute giza kate bat eginda. Gauen, orain arteko beren ohiko lekuetik jauzi egin eta Urgull mendira joango dira lotara.
ADI: Ostiralean %1a inguratuko dugu. 19:00etan Aldundia eta Kutxabanken eraikinera goaz. Zatoz!! #EzGoazEtxera pic.twitter.com/fKs2uW3zPl
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 9, 2016
Donostiako Bagera Euskara Elkarteak Gipuzkoa Zutik ekimenaren funtzionatzeko modua txalotu du, elkartearen webgunean argitaratutako testu baten bidez: "Argi utzi dute hasieratik antolatu diren batzarretan euskara izango zela erabiliko den hizkuntza, eta ez hori bakarrik, edonork gaztelerara itzulpenik beharko balu itzulpena egiteko prest dagoen jendea nor izango den galdetzen da batzar guztien hasieran. Momentuan prest daudenek eskua altxa eta itzulpena behar dutenek boluntario horiengana jotzen dute informazioa gazteleraz jasotzeko".
Irakurri artikulua osorik Bageraren webgunean.
Gipuzkoa Zutikek aste honetan jasan duen jazarpen poliziala salatu du behean ikus dezakezuen bideoaren bidez. Sare sozialetan fenomeno birala bihurtzen ari da agenteen biolentzia eta Edith Piafen kanta ezaguna uztartzen dituen ikus-entzunezko lana.
Gipuzkoa Zutikek azken orduan iragarri duenez, Alicia Murillok hitzaldia emango du gaur Boulevardean, 22:30ean. Pertsona ezaguna da Murillo, besteak bestek Pikara aldizkarirako egiten dituen bideoengatik: umore handiz, gizartean ezarrita dauden genero esterotipoak hankaz gora jartzen ditu El Conejo de Alicia bideoblogean. Behekoa da orain arte egin duen azkenekoa.
Gaurko hitzaldian "Genero transbertsalitatea mugimendu sozialetan" izango du hizpide.
Amaia Eskuderoren eskutik TTIP hitzarmenari buruzko hitzaldia programatu dute Gipuzkoa Zutiken gaurko. Azken urteetan zeresan handia eman du Europar Batasuna eta AEB sekretupean negoziatzen ari diren akordio horrek, besteak beste multinazionalei orain ez dauzkaten ahalmenak lortzen lagunduko liekeelako.
Gipuzkoa Zutikek gaurko iragarri dituen beste ekintzak hauek dira.
GAUR:
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 9, 2016
17:00 TTIPari buruzko hitzaldia (Amagoia Eskudero)
18:00 Ekintza.
19:00 Asanblada
21:00 Pintxo potea auzoetatik
Gauean: Jam session
Donostiako Piratek adierazi dute astebururako prestatuta zeuzkaten herri kulturari buruzko "Kantauri Beltza" topaketak Gipuzkoa Zutik-en egitarauan txertatzea erabaki dutela.
Hemen kartel orokorra.
Hemen egitaraua xeheago. Ekainaren 10ean 18:00etan "Piraten mugimendu demokratiko iraultzailea" hitzaldia emango du Joseba Barriolak.
19:00etan "Izan Pirata, jaia eraldaketa sozialerako tresna" dokumentala proiektatuko dute.
Ekainaren 11n, 10:00etan performance batekin irekiko dute egitarua, ondoren, 10:30ean solasaldia "Herri mugimenduak eta musika eszenak". Parte hartzaileak: Iruñea nola?, EHZ, MEFSST!, Oholtza gainean bakerik ez. Dinamizatzailea Leire Lopez.
12:30ean Herri mugimenduak eta kultura eszenak musikatik harago. Hizlariak: Gazte Danbada, EHZ, Zaharraz Harro eta KA. Dinamizatzailea Maddi Gallastegi.
Berriak elkarrizketa egin dio Eneko Goia Donostiako alkateari: "Espazio publikoa okupatu nahi bada, eskatu egin behar da". Besteak beste, honako hau ere esan du kultur hiriburuko arduradun nagusiak:
Gogorra da Eneko Goiaren erantzun hau gaurko @berria-n, udaltzainek #GipuzkoaZutik-en erabilitako bortizkeriaz pic.twitter.com/fehPLrguy0
— Gorka Bereziartua (@boligorria) 2016(e)ko ekainak 9
Miguel Segui NPAko (Nouveau Parti Anticapitaliste) eta Nuit Debouteko kidea da. Ekainaren 8an hitzaldia eman zuen Gipuzkoa Zutikek gonbidatuta, Bulebarrean. Bere burua aurkezterakoan kontatu zuen Valentzian jaio zela eta gurasoek 4 urterekin eraman zutela Frantziara, frankismotik ihesi. “Erretiroa hartzear nago, eta nire jaioterrira itzuliko naiz”. Hona hemen, eman zituen azalpenen laburpen bat, Estitxu Eizagirreren blogean:
Estitxu Eizagirrek blogean idatzi du mugimendu herritar hau laguntzeko dauden modu ugariei buruz.
- Goizean: zintzarri tailerra
- 17:30 Nuitdebout mugimendiko kide Miguel Seguiren hitzaldia
- 18:00 Ekintza San Martin azokan eta bertan Metroaren aurkako kontzentrazioa ere izango da.
- 19:00 Asanblada
- 20:00 Kurdistango erresistentzia moldeez hitzaldia, ekintzaile kurdu batek kontatua
- 22:00 Kontzertua: Occhi di farfalla
Gaua Boulevardean igaro dute dozenaka lagunek. Hau 7:30etako argazkia da.
Beste egun batez, Ertzaintzaren sei furgonetan iritsi dira Boulevardera. Gazteak talde txikitan banatu eta lurrean eseri dira.
Zubietako herritarrek mantak, platerak, salda, goilareak eta plastikosko edalontziak ekarri dituzte. Bertako sukaldariek prestatutako afaria jateko ordua.
Asanblada jendetsua bildu da astearte arratsaldean Boulevardean, giza katearen ostean. Goizean gertatuakoa azaldu du Ertzaintzak atxilotu dituen 5 lagunetako batek. Talde txikietan materialarekin zer egin, goizetan zer egin, gauetan zer egin eta mugimendua nola hedatu eztabaidatu dute. (Argazkiak: Gipuzkoa Zutik)
Kontxatik doa errausketaren aurkako giza kate jendetsua.
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2016(e)ko ekainak 7
Cadena humana @GipuzkoaZutik x la Concha#ezgoazetxera pic.twitter.com/ZXOItSXrAw
Giza kateak hondartzan daudenak sorpresan harrapatu ditu. #ezgoazetxera pic.twitter.com/7l6A3TaYsD
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2016(e)ko ekainak 7
130 lagun errausketaren aurkako giza katean. #ezgoazetxera pic.twitter.com/YSpeTKyIn0
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2016(e)ko ekainak 7
Askatu dituzte bost atxilotuak Antiguako komisaldegitik.
Poliziarekin gorabeherak izan arren, aurrera jarraitzen du Gipuzkoa Zutik ekimenak. Eta antolakuntzari erreparatuz gero, aurrerapauso handiak eman dituztela esan liteke: ostiralera bitarteko egitaraua lotuta daukate eta publiko egin dute ekimenaren sare sozialetan.
Hau da gaur Boulevardean antolatu dutena:
Gaurko egitaraua Bulebarrean (asteartea):
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 7, 2016
- 17:00 Fracking ez! Hitzaldia
- 18:00 ekintza hondartzan.
- 19:00 asanblada
- 21:00 Bertxortan
Azken bi egunetan Ertzaintzak eta Udaltzaingoak izandako jarreraren ondoren gogoeta egin du Gorka Bereziartuak bere blogean, Muhammad Ali boxeoaren leienda zendu berriarekin konparazioa eginez.
X.S. siglei erantzuten dien bosgarren kide bat atxilotu du Ertzaintzak.
Bizilagunak eta Gipuzkoa Zutiken egunotan parte hartu duten lagunak Boulevardera joan dira, gaua bertan zutenei babesa adieraztera Ertzaintzaren atxiloketen ondoren. Asanblada inprobisatua egin dute, azken bi egunetako poliziaren jarrera ikusirik, nola jokatu erabakitzeko, baita hurrengo egunetako programazioari buruz ere, besteak beste.
Boulevardean ertzaintzak astearte goizean egin duen agerpenaren lekukoek nabarmendu dute polizia autonomikoak bortizkeria handia erabili duela bertan gaua pasa duten pertsonen kontra. Udaltzainak oraingoan pankartak eta kanpaldiarekin zerikusia duten objektuak kentzen aritu dira.
Hori egin bitartean, kioskoan zeuden lagunetako batzuk eskaileretan eseri dira. Haien kontra oldartu da Ertzaintza "indarkeria handiz" bertan zeudenek diotenez.
Lau lagun atxilotu ondoren alde egin dute.
Atxilotuak eramaten ari dira 4 kide @GipuzkoaZutik #GipuzkoaZutik #ezgoazetxera pic.twitter.com/k0WYXVXmD5
— Kortxoenea bizirik (@kortxoenea) June 7, 2016
Kioskoan zeuden pertsonek "lasaitasunez" erantzun dutela diote gertakariak bertatik ikusi dituztenek. Une honetan asanblada inprobisatua egiten ari dira, azken bi egunetan poliziaren aldetik jasaten ari diren jazarpenak Gipuzkoa Zutik baldintzatu ez dezan zer egin dezaketen pentsatzeko.
Lekukoek informatzen dutenez, lau dira goizean Boulevardean Ertzaintzak atxilotu dituen pertsonak. Atxiloketak egin ondoren, polizia autonomikoak alde egin du lekutik.
Astearte goizean Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa Boulevardera joan dira berriz Gipuzkoa Zutik hustera. Atzoko udaltzainen indarkeria eszenen ondoren, lekukoen arabera ertzainak ari dira gaur kioskoa husteaz arduratzen. Atxiloketak izan direla diote bertatik, oraindik kopurua konfirmatzerik ez dugun arren.
Asanblada Boulevardean egin ostean, afaldu eta gaua bertan igarotzea erabaki dute. Dani Blancoren argazkiak.
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]
Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]
Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.
Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]
Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.
Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]