Erraustegiaren kontrako giza kate jendetsuaren ostean, Gipuzkoa Plazan bildu ziren ehunka herritar maiatzaren 29an. Kanpaldi iraunkorra martxan jarri zuten Donostian. Ordutik gauza ugari gertatu dira, tartean mugimendua herrietara zabaltzen ari dela. ARGIAn jarraipena egiten ari gara.
Bainuaren ostean, 700 kidetik gora bildu dituen asanblada egin dute Boulevardean. Asanbldako arauak eta orain arte adostutakoa denei azaldu ostean, goizean gertatua azaldu dute. Ondoren, erabaki dute Gipuzkoa Plazara joatea saiatzea, baina Ertzaintzak bidea mozten bazien dantzaz erantzungo zietela. Hala egin dute, Irutxuloko Hitzaren bideo honetan ikusten denez.
Ertzaintzak bertan zen herritar bat atxilotu du. Tentsio uneak eragin dituzte eta bortxa erabili dute lehen lerroetan zeudenak kolpatuz.
Bertan asanblada bat egin ostean, Boulevardera itzultzea erabaki dute, bidean manifestazio bat eginez Kontxatik.
Kirol portua dela eta Eusko Jaurlaritzak kaian bainatzeko debekua salatu dute Gipuzkoa Zutikeko kideek. Bainu kolektiboa egin dute "ez, ez, ez, kirol porturik ez" eta "kaia denona da" gisako oihuen artean. Argazkiak: Dani Blanco.
Portuan bainatzeko debekuaren aurka, kirol porturik ez! Pribatizaziorik ez!#BorrokenElkargunea#EzGoazEtxera pic.twitter.com/mScwIlkEeg
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) 2016(e)ko ekainak 6
Astelehenean Donostiako udaltzainek Gipuzkoa Zutikeko kideen kontra izan duten jarrera nolakoa izan den kontatu du Estitxu Eizagirrek, Boulevardeko kiosko barrutik ikusi eta entzun dituenetatik abiatuta.
Donostiako udaltzainek indarkeria erabili dute desobedientzia pasiboz bere gauzak defendatzen ari ziren herritarren aurka. Gipuzkoaz Zutik mugimenduko kideen materiala txikitu eta zaborren kamioira bota dute.
EGITARAUA:
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
17:00: Telefonicako langile baten hitzaldi potentea.
18:00: Eguneko ekintza (ekarri bainujantzia)
19:00: Asanblada + mobilizazioa
Kalea garbitzen, sortzen eta eraikitzen... Bizitzaren kontrakoen kontzientzia, hori ez dugu garbitu, ez horixe! pic.twitter.com/XeW35YtZba
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Pentsio duinen alde manifestatzen ari ziren adineko pertsonek bat egin dute Boulevardean zeuden Gipuzkoa Zutikeko kideekin. Une batean aldarrikapenak elkartrukatu dituzte.
Bulean:
— Aiora (@probatxoa) June 6, 2016
Pentsionistak:"Ez ez ez, errausketarik ez!"
Gazteak: "Denontzako pentsio duinak!"
Horrela bai!#ezgoazetxera pic.twitter.com/ixmvUCqwGY
Boterearen hedabideen zentsura gainditzeko, lagundu herrietan aldarria zabaltzen! Ezkerrik asko!#ezgoazetxera pic.twitter.com/FiWgaGgxxt
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Munizipalen gaurko lana dena txikitzea izan da. Herritarrena berregitea @GipuzkoaZutik #borrokenelkargunea
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) June 6, 2016
Horrela utzi du Donostiako Udaltzaingoak materiala, @EnekoGoia alkate jaun txit agurgarriaren aginduz. Eskerrik asko pic.twitter.com/PG4aKWkQaX
— Xabier Soto García (@xabi_soto) June 6, 2016
Ez dute inor desalojatu, baina material guztia apurtu du Poliziak. Gaurko helburua zein zen?
— Jon Olano (@olano_urkia) June 6, 2016
Abokatuari ez diote sartzen uzten. @GipuzkoaZutik bahituta dauka ertzantzak kioskoan #ezgoazetxera
— Estitxu Eizagirre (@eeizagirre) June 6, 2016
Oso heavya izaten ari da.
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Udaltzainak bortizkeria handia erabiltzen ari dira. Gazte bat ia axfisiatu dute.
Arratsaldean 19:00etan BULERA
Pentsio duinen aldeko oihuak, errausketaren aurkakoak... kolektibo desberdinen topaleku bilakatzen ari da Boulevarda.
Arratsaldeko 19:00etan Boulevardera agertzeko deia zabaldu du Gipuzkoa Zutik herri ekimenak.
BOULEVARRETIK ZUZENEAN!!https://t.co/GjqS1a19we
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
ZABALDU!!!!#ezgoazetxera #erraustegirikez
Udaltzainak, Ertzaintzaren laguntzaz, Bulebarrean dauden @GipuzkoaZutik eko kideak indarrez aterarazten ari dira. @m_unanue @olano_urkia
— Iñaki Petxarroman (@petxarroman) June 6, 2016
Udaltzaingoa Bulebarreko kioskotik pankartak-eta kentzen, 30 bat kiosko barruan @berria @GipuzkoaZutik pic.twitter.com/v7yXFck2kj
— Jon Olano (@olano_urkia) June 6, 2016
Lekukoek jakinarazi dutenez, ertzainak agertu dira Boulevardeko kioskora eta materiala kentzeko saiakera egiten ari dira.
DSS2016 prentsaurrekoa Victoria Eugeniara lekualdatu dute gure beldur. Zenbat kostatzen digu alokairuak @EnekoGoia? pic.twitter.com/a2qvHThIG8
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Foru Aldundiaren pareko plazatik kanporatuak izan ostean, joan den astean bezala Boulevardera jo dute.
Mugitzen den ideia gara, #GipuzkoaPlaza-tik Bulebarrera. Gerturatu ta elkarrekin pentsatu ta egiten jarraituko dugu! pic.twitter.com/DWY9hjiuBE
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Topatuk informatu duenez, Ertzaintzako agenteak joan egin dira Gipuzkoa Plazatik.
Ertzaintzak alde egin du Gipuzkoa plazatik. Udaltzaingoak bertan jarraitzen du. #GipuzkoaPlazara
— Topatu (@topatu_eus) June 6, 2016
Astelehen goizean Ertzaintza, Donostiako udaltzainak eta FCC enpresaren kamioi bat Gipuzkoa Plazan agertu dira. Gipuzkoa Zutikek informatu duenez, joan den astean plaza husten saiatu zirenean erabili zutenaren antzeko kamioia da.
Adi! Polizia ugari ere heltzen ari da #GipuzkoaPlaza-ra. Gerturatu eta zabaldu mezua! #Ezgoazetxera pic.twitter.com/EZsXwbRA7f
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 6, 2016
Topatuk informatu duenez, identifikazio bat egin du Ertzaintzak.
Argazkiak ateratzen zegoen gazte bat identifikatzen dabil Ertzaintza Gipuzkoa plazan #GipuzkoaPlazara
— Topatu (@topatu_eus) June 6, 2016
Une honetan kanpaldia ertzainez inguratuta dago Berriaren arabera.
Ertzaintzak inguratu egin du Gipuzkoa plazako kanpaldia https://t.co/mzoBdKrBAw @berria bidez
— Berria.eus (@berria) June 6, 2016
Bertatik txiokatzen ari da Berriako Maialen Unanue. Plaza jendez hustu dutela dio.
Jada ez dago @GipuzkoaZutik -eko parte hartzailerik plazan. Udaltzainak utzitako "azpiegiturak" kentzen @berria
— Maialen Unanue (@m_unanue) June 6, 2016
Igande honetan bete du astebete Gipuzkoa Plazako kanpaldiak. Larunbatean jai-giroko manifestazioa egin ostean, egitaraua lasaiagoa izan da gaur, baina jendearen joan-etorria etengabea izan da. Eguneroko batzar nagusiaren ondoren Twitter bidez jakinarazi dutenez, bertan segitzea erabaki dute.
Asanbladan argi gelditu da, #ezgoazetxera hemen gaude eta aste honetarako egitaraua prestatuko dugu. Egon adi deialdiei! #GipuzkoaZutik
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 5, 2016
Igandeko egitarauan Espainiako lekukotasunak jasoko ditu Gipuzkoa Zutikek. Batetik, Amador Fernandez Savater pentsalaria kanpaldiari buruzko informazioa jasotzera eta bere ekarpenak egitera hurbildu da plazara.
M15 mugimenduaren inguruan analisi ugari argitaratu zuen Publico egunkariaren webgunean zeukan blogean. Berriki, zeresana eman du Nuit Debouti buruz argitaratutako artikuluak.
Bestalde, Madrilgo Oficina Precariako kideak ere Donostian dira euren esperientziaren berri emateko. Lan egoera prekarioan dauden pertsonek elkar laguntzeko sortutako egitasmoa erreferentziazkoa bihurtu da Espainiako Estatuko mugimendu sozialentzat.
Jendetsua eta koloretsua izan zen larunbatean Gipuzkoa Zutik ekimenak deituriko manifestazioa. Batukada bat buru zuela, Donostiako Boulevard osoa hartu zuen martxak amaierarako, eta parte hartzaileek errausketaren kontrako aldarriez gain indarrean den gizarte ereduaren aurrean alternatibak eskatu zituzten.
Aldarrikapen ugari #BizitzaDaHandiena mani freestylean: honetaz, adibidez, ez da asko hitz egiten #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/PwiJnC6YTO
— Gorka Bereziartua (@boligorria) June 4, 2016
Animazio ugari izan zen aurretik, zenbait lagunek "Hartu nahi dut arnas" kantatzen egin zuten dantza adibidez. Manifestazioan bertan ere ez zen ikuskizunik falta izan, "errausketaren aldekoak" agertu zirenean, adibidez.
Manifestazioan errausketaren aldekoak agertu dira. #bizitzadahandiena #ezgoazetxera pic.twitter.com/YgILgFfK5a
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 4, 2016
Martxa Boulevardeko kioskoan amaitu zen. Aste osoan Gipuzkoa Plazako ekimenetan parte hartu duten pertsona guztiei eskerrak eman ondoren, kantuan hasi ziren han bildutakoak. Manifestazio hasieran banatuak zituzten abesti herrikoien bertsio batzuk, Gipuzkoako egoera soziala umorez kritikatzen.
Bi kontzerturen ondoren Gipuzkoa Plazara itzuli zen mugimendua.
Ostegunean atxilotu zituzten bi lagunen kasuan ez du deliturik ikusi epaileak, Gipuzkoa Zutikek jakinarazi duenez. "Berehalako artxiboa eman du", jakinarazi dute larunbat goizean Twitter bidez.
AZKEN ORDUA: Epaileak ez du deliturik ikusi Gipuzkoa Plazako osteguneko desobedientzia ekintzan: berehalako artxiboa eman du #EzGoazEtxera
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 4, 2016
Astelehenean atxilotuek egin behar zituzten deklarazioak bertan behera geratu direla ere gaineratu du ekimenak.
Ekintzaz beteriko egitaraua prestatuta zeukaten larunbat honetarako. Goizean artisau eta eragileen azoka egin dute plazan eta indarrean den sistemak izan ditzakeen alternatibei buruzko solasaldia ere antolatu dute. Ondoren bazkari herrikoiaren inguruan bildu dira.
Arratsalde hasieran berriz, mikro irekiko saioan besteak beste kontzertu akustiko batekin alaitu dute kanpaldia.
Beheko mapan erakutsi ditu Gipuzkoa Plazako ekimenak orain arte probintziako herrietatik jaso dituzten elkartasun argazkiak.
-11:00 Artisau azoka
-12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia
-13:00 Asanblada
-14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.
-15:00 Mikrofono irekia
-16:00 Gorka Torreren hitzaldia: "Kapitalismoari kritika"
-17:00 Herria Dantzan
-18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak ibilbidean zehar. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.
Arratsaldean zehar hainbat gauza gertatu dira Gipuzkoa Plazan eta inguruetan, igandean hasi zen mugimenduaren testuinguruan. "Turismoak arduratzen gaitu" lemapean, atzerrritarrei errauskailuaren problematikaren berri eman zaie Kontxako pasealekuan.
Welcome to smoky San Sebastian. #BizitzaDaHandiena pic.twitter.com/Nm74bbSwuz
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 3, 2016
Bestalde, Marina Sánchezek ekonomia feministari buruzko hitzaldia eman du, jende kopuru dexente erakarriz.
Marina Sanchez #EkonomiaFeminista-ri buruzko hitzaldia ematera etorri da #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/ZsdL5G9Bgu
— Gipuzkoa Zutik (@GipuzkoaZutik) June 3, 2016
Ostegun arratsaldeko asanbladaren hasieran, goizean atxilotuetako lagun batek hitza hartu zuen. Esan zituenek plazaren animoa berotu zuten.
Ostiralean 18:00etan Donostiako Kontxako hondartzan biltzeko deia egin du Gipuzkoa Zutikek. Bertaratuko direnei turista mozorroa eta maskara zuria eramateko eskatu die.
Asteartean egin bezala, Gipuzkoako errepideetako langileek elkarretaratzea egin dute ostiral goizean ere. Euren pankartako mezuan igartzen da igandetik kanpaldian direnekin sinbiosia.
Errepideetan ere bizitza da handiena #errepideakgreban #GipuzkoaPlazara #GipuzkoaZutik pic.twitter.com/ilb6oWEdXi
— ELA sindikatua (@ELAsindikatua) June 3, 2016
“Bizitza da handiena” lelopean asteburuan Gipuzkoa plazan biltzeko dei egin du Gipuzkoa Zutik-ek. Egun guztian zehar izango dira ekimenak:
-11:00 Artisau azoka
-12:00 Alternatiben Herria esperientziaz hitzaldia
-13:00 Asanblada
-14:30 Bazkari herrikoia. Janaria norberak eramatea gomendatzen da. Bertan aukera beganoa egongo da.
-15:00 Mikrofono irekia
-17:00 Herria Dantzan
-18:00 Mani Freestyle: Kalejira eta kontzertuak. Bakoitzak nahi duen ekimena egiteko aukera egongo da.
-Gauean kontzertuak
Ekimena martxan dagoenetik asanblada nagusi jendetsuena izan da ostegunekoa. Hasieran, goizean atxilotu duten lagunetako batek hartu du hitza. Uneoro lasai egon dela azaldu du eta "oraindik gogo gehiagorekin" daudela. Asanbladak txalo zaparrada batekin erantzun die bere hitzei.
Batzar nagusia talde txikitan banatu da ondoren eta biharko egunaz gain, asteburuan antolatu daitezkeen ekintzak prestatzen hasi dira. Denen ondorioak bildu ostean amaitu da asanblada. Bosgarren gaua pasatzeko prestatzen ari dira plazan daudenak, kontzertu akustiko bat entzun bitartean.
Kantu doinuz gaua goxatuz. Desobedientziaz kantatuko gara libre! #GipuzkoaPlazara #GipuzkoaZutik pic.twitter.com/yhovFgnBjz
— Asier Lauzurika (@alauzurika) June 2, 2016
Aldarrikapen ugari bildu dituen manifestazioaren ondoren, Aldundiaren eraikinaren parean amaitu da Gipuzkoa Zutiken osteguneko mobilizazioa. Amaieran, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren urtebetetzea zela baliatuz, "zorionak zuri" kantatu dio jendeak tonu umoretsuan.
Markel Olanoren urtebetetzea da eta zorionak abestu diote @GipuzkoaZutik-eko kideek. #ezgoazetxera pic.twitter.com/o1SnB9vZAh
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) June 2, 2016
Aste osoan arratsaldero moduan, hitzaldi, mobilizazio eta asanbladetara gero eta jende gehiago ari da biltzen Gipuzkoa Zutik ekimenean parte hartzera. 18.00etarako mobilizazioa zuten aurreikusia eta 200 lagunetik gora gutxienez badago akanpadaren bihotzean:
200 lagunetik gora asanbladan. #ezgoazetxera #erraustegirikez #GipuzkoaPlazara pic.twitter.com/AwlkiHoys0
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) 2016(e)ko ekainak 2
Asteburuan Gipuzkoa Plazara umeekin joateko deia egin dute hainbat gurasok. Ostiral arratsaldetik aurrera, hainbat gurasok adierazi dute umeekin parte hartuko dutela kanpaldian. Umeentzat ere oso esperientzia aberasgarria izan daitekeelako, eta eguneroko bizitzatik ikasten delako.
Ostegunean 18:00etan berriz ere Gipuzkoa Plazara agertzeko deialdia egiten ari dira, mobilizazio bat egitea aurreikusten da.
Lehenago, 16:30ean, Igor Meltxor kazetariak Gestión a la vasca liburuari buruzko hitzaldia emango du.
19:00etan, aurreko egunetan bezala, asanblada orokorra egingo da. Kontzertuak eta bestelako ekintzek osatuko dute Gipuzkoa Zutik ekimenaren bosgarren eguna.
Informazio kontraesankorrak zabaldu dira goizean zehar, Gipuzkoa Plazan atxilotu dituzten bi lagunen egoeraren inguruan. Hasiera batean atxilotuta eraman dituztela zabaldu da; gero berriz, identifikatzeko atxiki besterik ez dituztela egin.
Azkenik, 11:30 inguruan baieztatu da atxilotuta daudela. Beraien abokatuarekin hitz egin ostean baieztatu da "agenteei desobeditzea" leporatzen dietela. Atxilotuek uko egin diote ertzainen aurrean deklaratzeari eta 13:10ean konfirmatu da biak aske geratu direla.
Joan den asteazkenean ezohiko epaiketa bat izan da Donostian, Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. Akusatuen aulkian bi ertzain, legez kanpoko bi atxiloketa egin izana egotzita. Akusatzaileak berriz, orain hiru udaberri Donostiako Gipuzkoa plazan erraustegiaren aurka abiatutako... [+]
Bost urteko espetxe zigorra eta sei urteko inhabilitazioa. Zigor eskaera horiekin iritsiko dira bi ertzain asteazkenean Gipuzkoako Lurralde Auzitegira, 2016ko Gipuzkoa Zutik kanpaldian bi lagun legez kanpo atxilotzea egotzita. ARGIAk bi gazteen abokatuarekin hitz egin du eta... [+]
Erraustegien aurka mundu osoko 92 herrialdetako 900 elkarte biltzen dituen GAIA aliantzak igandean Ertzaintzak Zubietan erabilitako bortizkeria salatu du.
Iraultza Txikien Akanpada izan da Zubietan, “bestelako Euskal Herria amesten duen herri mugimendu eta herritarren topaleku. Asteburuari amaiera emateko Zubietako erraustegira martxa egin dute. Ertzaintzak bidea itxi die eta martxako kideen aurka egin du hainbat lagun... [+]
Markel Olano Arrese diputatu nagusia hurbildu zenean Hernanin Oronak daukan Ideo eraikin futuristara Gipuzkoako euskalgintzarekin hizkuntza estrategia berria konpartitzera, dozena bat zahar aurkitu zituen atarian “Erraustegirik ez” pankarta eskuetan, Zubietako... [+]
Erraustegiaren Aurkako Eguna egin dute Zubietan larunbatean. Egun osoko egitarauaren ostean, Gipuzkoa Zutik mugimenduak deituta martxa egin dute mila bat lagunek. Gipuzkoako Aldundiak erraustegia eraiki nahi duen eremura sartu dira, baita ondoan zeuden makinak margotu ere.
Arratsaldeko 18:30ak inguruan Gipuzkoa Zutik deituta hiru zutabetan antolatutako ehunka jendeek lortu dute erraustegiaren 0 eremuraino iritsi eta protesta mezuak oihukatzea. Beste ekintzen artean, sinbolikoki 'nendo dango' hazi bolak erein dituzte planta eraikitzeko... [+]
60 bat autok osatutako auto-karabanak ilara luzeak eragin ditu Zubieta inguruko errepideetan. N1 errepidean ilara luzeak eragin dituzte, auto batzuk une batean gelditzera iritsi arte. Andoain eta Lasarte-Oria herriak gurutzatzean, larunbaterako Erraustegiaren Aurkako Eguna eta... [+]
“Zakilkeria gelditu! Proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” izenburupean, maiatzaren 27 larunbaterako martxa nazionala deitu du Gipuzkoa Zutik-ek, erraustegiaren eta alboan egin asmo duten makro-kartzelaren aurka. “Ingurumen zentrora bisita... [+]
Gipuzkoak Zutikek agiri batean jakinarazi du Zubietako errauste planta eraiki eta kudeatzeko kontratua lortu duten enpresek lehen mugimenduak egin dituztela obrak haste aldera, eta bere aldetik “erresistentzi fasea” inauguratutzat eman dutela.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak kanpaina berri bati ekin dio, agintariei argibideak eskatzeko Zubietako erraustegiaren finantziazioaren inguruan: sinadura bilketa hasi dute Change.org gunean “Egia jakin nahi dugu: erakutsi erraustegiaren kontratua” izenburupean.
Gipuzkoa Zutik mugimenduak jakinarazi duenez, dagoenekoz probintziako 24 alkatek jaso dute Zubietako erraustegiak udal bakoitzari ekarri behar dizkion kalteei buruzko galdera-agiria.
Euskal Herrian jaio, Madrilen hazi, eta 23 urterekin itzuli zen Donostiara Haizea Núñez. Zuzenbidea ikasten hasi zenerako, bazekien boterearen arma estrategikoa zela hura, eta ez guztiok berdin epaitzen gaituen justizia itsuaren eremua. Hala ere, abokatu-lanetan... [+]