Jean-Louis Davant
Idazle eta historialaria
Historialaria, idazlea eta euskaltzaina;
baita politikaria ere. Enbata eta EHASeko militante izan zen.
Zuberoako Urrüxtoi-Larrebilen 1935ean sortua. Hazparneko
nekazal eskolan irakasle aritu zen urte askoan eta erretretan
sartua da berriki. Idazle emankorra da. Prentsan usu idazten
du. Bestalde, bi pastoral berri idatziak ditu. "Xiberoko
Makia" laster jokatzea espero duelarik. Aljeriako gerran
izan zen soldadu.
Alexis Intxauspe
Donazaharreko auzapez-orde ohia
Nafarroa Behereko Donazaharre herrian
sortu zen 1934an. Ezkondua eta bost seme-alaben aita da; Intxauspe
pilotari ezaguna du seme. Politikagintzan ez du alderdi konkretu
batean sekulan militatu. Erdialdeko jarrera hartu izana du,
eta Donazaharreko "axuanta" edo auzapez-orde izan
zen. Mixel Labéguerie lagundu zuen 67ko bozketan. Laboraria
da eta Nekazal Mutualitateko Kutxan aritu izana da urte luzetan.
Ximun Haran
Enbata eta EAJko IBBko kide ohia.
Arrangoitzen sortu zen orain 72 urte.
Pilotari profesionala izan ondoren -Iparraldeak eman duen trinketeko
pilotari hoberenetarik bat- farmazilari aritu izan da erretretara
pasa arte. Frontoietako arrakasta politika eremura eraman nahi
izan zuen Enbata mugimenduaren bidez. Iparraldeko EAJko Ipar
Buru Batzarreko buruzagia izan zen, baina alderdiaren disziplinatik
kanpo bizi da egun. «Ager» aldizkariaren kudeatzaile
nagusia da.
Mixel Itzaina
Itsasu herriko auzapez-ordea.
Aldude Mentan sortua (Nafarroa Beherea)
da 1933ko azaroaren 19an. Aljerian soldadu izan zen 57-58. urteetan.
«Euskal Herria» izeneko aldizkari bat sortu zuen
Aljerren. «Gazte» eta «Herria» kazetetan
parte hartu du gaztetik. Bertsolaritza munduan saio antolatzaile,
gai emaile eta epaile izana. Kanboko Herriko Etxean lan egin
zuen hogeita hamar urtez. Erdia Mixel Labéguerie auzapeza
zelarik.