Orri nagusira

Orri nagusia

 

Internet eta Euskal Herria
Internet iraultzailearen hariari tiraka


Xabier Ormaetxea
EAJko parlamentarioa

Bilbon sortua, Eusko Alderdi Jeltzaleko parlamentaria da Eusko Legebiltzarrean. Honetan, Informazioaren Gizartea batzordeko burua da. Azken boladan teknologia berriak gizarteratzeko lanean jardun dute Legebiltzarrean. Igorreko Industrialdeko burua izan zen, eta beste hainbat kargu eduki ditu administrazio autonomoan, SPRIn adibidez. Ikasketaz abokatua, Deustuako unibertsitatean Zuzenbideko doktoretza ikasketak ere egiten ari da egun.

Joserra Aizpurua.
Ametzagaiña eta Kapsula

Gipuzkoako Errenterian sortua, ingeniaria da ikasketaz. Kulturgintza eta komunikazioaren munduan jardun izan du lanean, idazten bezala kudeaketan. Elhuyar elkartean aritua da. Jalgi zerbitzaria martxan jartzearen arduraduna izan zen, eta Eusenor elkartearen eta Klaudio Harluxet Fundazioaren kudeatzaile ere bai. Gaur egun Ametzagaiña taldeko Adur informatika enpresan ari da lanean, informazioaren gestiorako Kapsula produktuaren arduradun komertzial lanetan.

Luis Fernandez.
Aurki.com eta Eibar.org

Eibarren sortua, Leioako Campusean Kazetaritza ikasitakoa da. "Egin" ARGIA, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Arrasate Press"en aritu da lanean. Kazetaritzako hainbat lan eta zenbait liburuz gain, "Detxepare porno" argitaratu du, Internetek euskaraz egindako lehen urratsei buruz. Eibar.org gunearen eta DMOZ zerbitzariaren baitan funtzionatzen duen Aurki bilatzailearen sortzailea da. Doktoretza ikastaroak ere egiten ari da Leioan, Interneteko mundua aztertuz.

Aitor Lopez de Aberasturi.
Kaixo.com eta Guay.com

Arabako Legution jaioa, ikasketaz informatikaria, Kaixo euskal bilatzaile ezagunaren sortzaile eta jabea da. Euskal Herriko internauten artean bere lana ezagutaraztea lortu zuen lehenetakoa izan zen. Ez zen horretan geratu, ostera, eta Interneteko publizitatea promozionatzeko Euskalbanner zerbitzua sortu zuen, eta Internet gizartean zabaltzeko asmoa duen Elkarnet taldea ere antolatu du. Orain gainera Guay.com atari ezagunean ari da lanean.

 

 

Pello Zubiria - Auria Etxeandia

(Larrun 31. zenbakia)
(2000-03-26. 1755.alea)



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403