[Aurreko
eztabaidak]
Euskalkiak
Leku eske ari dira euskalkiak
|
|
Josune
Ariztondo
Jaurlaritzako HPSko kontseilariordea
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako
Sailordetzako kontseilariordea da 1996az geroztik. Aurretik
HABEko zuzendaria izan zen ia urtebetez eta lehenxeago, 1995ean,
Euskara Sustatzeko Zuzendaria. Ondarrutarra da eta Zientzia
Kimikoetan lizentziatua. Irakasle moduan aritu izan da lehengo
OHOn, Batxillergoan eta Derioko Magisteritza Eskolan. Hilaren
bukaeran EAJko EBBko kide ere hautatuko dute.
Joxe Aranzabal
Arrasate Komunikabideak elkartekoerredaktoreburua
«Arrasate Press» aldizkariaren
sorreran parte hartu zuen 1988an eta gaur egun Arrasateko Komunikabideak
(ARKO) elkarteko erredaktore-burua da. Bospasei urtetan aritu
da «Arrasate Press»eko zuzendari moduan. Arrasateko
Eskola Politeknikoan ere ibili zen euskara eta euskal kultura
irakasten. Kanadan, EEBBetan eta Israelen izan da hiru eta bana
urtez, hurrenez hurren.
Koldo Zuazo
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
Gasteizen
EHUn hizkuntzari lotutako zenbait
ikasgai irakasten ditu ikerlari eibartarrak. Hizkuntzaren inguruan
hainbat liburu idatzi ditu eta euskalkien gainean egindako azterketagatik
nabarmendu da. Bonaparteren lanari jarraiki, euskalkien mapa
berria aurkeztu zuen 1997ko amaieran. Azken boladan euskalkiez
hausnartu du zenbait artikulutan, azkena, «Deba Ibarreko
euskeria» liburuan.
Miren Azkarate
Euskaltzaina eta EHUko irakaslea
Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea
da 1981az geroztik. Gaur egun, halaber, EHUko Irakasleriaren
errektoreordea da eta aurretik Euskara errektoreordea. Errektoretzarako
hauteskundeen atarian, EHUko gidaritza taldeko azken txanpan
da egun. Euskaltzain osoa izatea lortu duen lehen emakumezkoa
da, eta horrek oihartzun handia eman zion bere garaian. Bergararra
da eta gaur egun Donostian bizi da.
XABIER LETONA
(Larrun
29. zenbakia)
(2000-01-30.
1747.alea)