Orri nagusira

Orri nagusia

 

Euskalduntze-alfabetatzea
Helduak, berralfabetatzearen giltzarri

Sagrario Aleman
Arturo Kanpion euskaltegiko arduraduna

Etxalekun jaioa 1952an. Iruñean bizi da eta farmazia ikasketak egin bazituen ere bere bizitza profesionala euskalduntze-alfabetatzeari eskaini dio lehenbiziko gau-eskoletatik hasi, AEKn jarraituz ondoren eta Ika-n gaur egun. 1981etik gaurdaino Iruñeko Arturo Kanpion euskaltegian ari da. EHEko sorrera taldean izan zen Nafarroan eta politikan ere eginak ditu zenbait urrats: Iruñeko Udaleko HBko zinegotzia izana da eta baita Nafarroako Legebiltzarreko HBko parlamentaria ere.

Erramun Osa
Bizkaiko AEK-ko arduraduna

Ondarroan jaiotakoa da 1964an baina gaur egun Barakaldon bizi da. Bere bizitza erdia AEKri eskaini dio,17 urterekin hasi zen AEKn eta bertan jarraitzen du gaur egun, 19 urte geroago. Eusko Autonomia Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide da; batzorde honetan, euskararen geroratzearen ataleko batzordeburu ere bada. UEUko kide eta Barakaldoko Sasiburu euskara taldeko kide. Kurrikuluetarako didaktikaren inguruko artikulu ugari idatzi du.

Jokin Azkue
HABEko zuzendaria

Asteasun jaioa duela 39 urte, gaur egun Tolosan bizi da. Psikologian lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean. UEUn ere aritu izan da irakasle gisa. Euskal Autonomi Erkidegoko Euskararen Aholku Batzordeko kide ere bada gaur egun. 1986tik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazioetako hizkuntz plangintzan aritu zen lanean eta 1996ko urtarriletik aurrera Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundearen zuzendari zereginean ari da.

Jakes Bortairu
Iparraldeko AEK-ko arduraduna

Parisen sortu zen eta 43 urte dauzka. Aita euskalduna zuen eta 1965ean etorri zen bizitzera Euskal Herrira. Soziologia ikasketak egin ditu eta beste mahaingurukideek ez duten ikusmolde bat badu euskalduntze-alfabetatzeaz aritzeko: euskaldunberria da eta euskaltegietan ibilia da euskara ikasten; AEKn euskaldundu zen, hain zuzen. 1987tik aurrera irakasle lanari ekin zion AEKn, liberatu gisa eta gaur egun bertako arduraduna da. Halaber, Abertzaleen Batasuneko kide da.

 

XABIER LETONA

(Larrun 32. zenbakia)
(2000-04-23. 1759.alea)



Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: Sareko Argia
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403