Iñigo Kortabitarte
“Digital Vasca”ko zuzendari gerentea
Irunen jaio zen 1970. urteko azaroaren 1ean.
Informatika ikasketak egin zituen. “El Diario Vasco”
komunikabideko Internet arduraduna izan zen 1997. urtetik
1999. urtera bitartean. Ondoren Saremediako zuzendari izan
zen, Correo taldeak Zamudion martxan jarri zuen lehenengo
Interneteko lan taldean. 2001. urtean Donostiara itzuli zen
eta gaur egun Digital Vasca enpresako zuzendari gerentea da.
Javier Diaz Noci
EHUko Kazetaritza fakultateko irakaslea
Gasteizen jaio zen 1964an. Gaur egun EHUko
Kazetaritza fakultateko irakaslea da. Lehenago zenbait egunkari
eta irratitan kazetari lanetan jardun zuen eta 1997 eta 2001
urteen artean Eusko Ikaskuntzako Komunikabide saileko presidentea
izan zen. Bere ikerketa gai nagusiak honako hauek dira: euskal
kazetaritzaren historia, XVII. mendeko Espainiako kazeten
historia, autore eskubideak kazetaritzan eta kazetaritza digitala.
Iban Arantzabal
Sustatu.com weblogeko editorea
Elgetan jaio zen 1975ean. Magisteritzan
diplomatu zen Eskoriatzako Irakasle Eskolan eta Gasteizko
fakultatean Euskal Filologia egin zuen. Zazpi urtez Elgetako
Goibekokale herri aldizkariko zuzendaria izan zen. Ondoren,
Gaztelupeko Hotsak diskoetxean jardun zuen lanean eta baita
Goienkaria aldizkarian produktore modura ere. Gaur egun Goienako
telematika zuzendaria da eta Sustatu.com weblogeko editorea.
Juan Etxenike
Indymedia sareko kidea
Irunen jaio zen duela 29 urte. Kimika
ikasketak egin zituen EHUn, kimika organikoari buruzko tesina
Londreseko King´s College London ikastetxean eta doktoretza
Erresuma Batuko Warwick unibertsitatean. Gaur egun Internet
munduan murgilduta dago. Adimedia Comunicación Interactiva
S.L enpresan egiten du lan eta bere denbora librean ziberkultura
eta kontrainformazioa lantzen dituen Indymedia proiektuan
aritzen da.