EHUko soziologia irakaslea
Duela 49 urte jaio zen Gasteizen
eta urteetan enpresa desberdinetan lanean jardun ondoren,
eremu akademikoan ari da gaur egun: soziologian doktorea da
eta EHUko irakasle Leioako Campusean. «La Participación
política en el País Vasco» liburua -tesi
lana- eta artikulu ugari ditu argitaratuak. Gaur egun, batez
ere hizkuntzaren soziologiaren eremuan dihardu eta bereziki
Geu Gasteiz euskal elkartearen inguruan.
Alberto
Ansola
Arabako Ahaldun Nagusi ohia
Soraluzen jaioa da duela 56 urte
baina Gasteizen bizi da 1972az geroztik. EAJko parlamentarioa
izan da Eusko Legebiltzarrean, Arabako Diputazioko Hazienda
diputatua, Batzar Nagusietako prokuradorea eta 1991tik 1994ra
Arabako Ahaldun Nagusia. Ingeniaritzan eta Zuzenbidean lizentziatua,
Irudigintza Ingeniaritzan katedraduna da. Gaur egun, EHUko
Gasteizko Ingeniaritza Fakultatean irakasle gisa ari da.
Iñaki
Ruiz de Pinedo
EHko zinegotzia Gasteizko Udaletxean
Ezker abertzaleko militante historikoa
da Gasteizen -bertan jaio zen 1954an-. Hiru aldiz zinegotzi
izandakoa Gasteizko Udaletxean, lehenbiziko bietan HBrekin
eta hirugarrean EHrekin: 1987an, 1984an eta 1999an. Soziologoa
da eta artikulu ugari idatzi ditu egunkarietan zein bestelako
aldizkarietan, adibidez «Jakin»en. Idatzitako
txostenen artean, emakumea eta arrazakeriari dagozkionak nabarmendu
litezke.
Henrike
Knörr
Euskaltzaina eta EHUko irakaslea
Tarragonan jaioa 1947an, Gasteizen
bizi da 7 urte zituenetik. Euskal Filologiako katedraduna
da 1995az geroztik eta Gasteizko Filologia eta Geografia eta
Historia Fakultatean irakasten du 1978az geroztik. 1977an
izendatu zuten euskaltzain oso. Euskaltzaindian diruzain eta
idazkari izan da, eta 1996az gero, euskaltzainburuordea. Artikulu
eta liburu ugari idatzi ditu.