Egunkariaren itxiera
BEREZIAK
Luma
Mantxut?
Winston Arizmendi Jr.
Jolasak
Euskal Herriko Gida
Larrun
Gure Mendea
Sagardoa 2005
Umorea
Net hurbil
Sarekada
Gai Nagusia

ZERBITZUAK
@kaixo doako posta
Postalak
Aurkibidea
Bilatzaileak

Kioskoa
Euskara
Atsotitzak

ARGIA astekaria
ELKARRIZKETAK 1963-98

GURE AZOKA
 ALBISTEAK
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu du berriro Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak Egunkaria auzia artxibatzeko eskatu du berriro, euskarazko egunkaria itxi zutela 3 urte bete direnean. Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, ez dago neurri judizial hori justifikatu duen frogarik. Horrela, auzia artxibatuta "bultzada politikoaren ondorioz zabaldutako auzia" zuzenduko litzateke, Azkarateren esanetan. ("Berria") ("Noticias de Gipuzkoa")Lagun bati bidali (2006-02-22)
Diario de Noticias de Navarra
"Egunkaria auzi"ko auzipetzeak berresteko eskatu du fiskalak
Miguel Angel Carballo fiskalak Egunkaria auziko zazpi auzipetzeak berresteko eskatu zuen ostiralean (27), Espainiako Auzitegi Nazionaleko 2. Salan egindako auzi-saioan. Iñigo Iruin abokatuak aldiz, Martxelo Otamendiren, Xabier Alegriaren eta Xabier Oleagaren auzipetzeak bertan behera uzteko eskatu zuen, akusazioek oinarririk ez dutela azalduz. Iñaki Uria, Pello Zubiria, Joan Mari Torrealdai eta Txema Auzmendiren abokatuek ere auzia artxibatzeko eskatu zuten ostegunean egindako saioan. Lagun bati bidali (2006-01-30)
Berria, Gara
Akusazioek oinarririk ez dutela adierazi dute berriro abokatuek
Egunkaria auziko auzipetuen abokatuek akusazioek oinarririk ez dutenez auzibidean aurrera jarraitzeak zentzurik ez duela azaldu zioten, berriro, atzo (26) Espainiako Auzitegi Nazionalari. Iñaki Uriaren, Joan Mari Torrealdairen, Pello Zubiriaren eta Txema Auzmendiren abokatuek egin zuten dei helegiteen defentsa atzokoan. Gaur Xabier Alegriaren, Xabier Oleagaren eta Martxelo Otamendiren abokatuaren txanda izango da. Fiskalaren eta herri akusazioaren txanda ere gaur izango da. Miguel Angel Carballo fiskalak zazpi auzipetzeak berresteko eskatuko duela aurreratu zuen atzo. Lagun bati bidali (2006-01-27)
Berria, Gara, Deia, El Diario Vasco
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu du Garaikoetxeak
Auzitegi Nazionalak bihar (26) eta etzi aztertuko ditu Egunkaria auzian auzipetutako zazpi lagunen prozesamendu autoari jarritako helegiteak. Auzi saioa dela-eta, auzipetuek agerraldia egin zuten atzo (24) Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohi eta Egunkariaren Alde Babes Taldeko kidearekin batera. Garaikoetxearen esanetan, bihar eta etzi egingo den saioan "Estatuko erakundeen sinesgarritasuna eta aro demokratiko berri baten itxaropena" dago jokoan. Hitz horiek, iritzi publikoari eta PSOEri zuzendu zizkion lehendakari ohiak. Bestalde, bihar elkarretaratzea egingo da Donostiako Auzitegiaren aurrean, Epaiketarik ez lelopean. Lagun bati bidali (2006-01-25)
Berria, Gara, Deia, El Diario Vasco
Adierazpen askatasunaren aldeko legez besteko proposamena aurkeztu dute Kataluniako Parlamentuan
Kataluniako Parlamentuan legez besteko proposamen bateratua aurkeztu dute PSC, CiU, ERC eta ICV taldeek. Batetik, Egunkaria auzia dela-eta agertu den "kezka" jaso du proposamenak. Bestetik, adierazpen askatasunaren alde egiten du eta azkenik, Egunkariaren itxieragatik kaltetutakoei elkartasuna adierazi die. Parlamentuko Mahaiak proposamena onartu eta Justizia Batzordearen esku utzi zuen atzo (18). PPk soilik bozkatu zuen aurka. Bestalde, Auzitegi Nazionalak hilaren 26an eta 27an aztertuko du Egunkaria auzian auzipetutako zazpi lagunen prozesamendu autoari jarritako helegitea. Lagun bati bidali (2006-01-19)
Berria
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu du Tolosako Udalak
Tolosako Udalak Egunkaria auzia artxibatzeko eskatu zuen herenegun (azaroak 29). EAJ, EA eta EB alderdiek aurkeztu zuten mozioa. PP eta PSE-EE abstenitu egin ziren ("Berria")Lagun bati bidali (2005-12-01)

Auzi-saioa urtarrilaren 26a arte atzeratu dute
Joan den ostiralean (18) Espainiako Auzitegi Nazionalean egitekoa zen Egunkaria auziko zazpi auzipetuek aurkeztutako dei helegiteen inguruko auzi-saioa urtarrilaren 26a arte atzeratu dute, Iñigo Iruin eta Jose Mari Elosua abokatuek Hondarribiko aireportuan hartu behar zuten hegazkina ez baitzen aireratu, lainoa medio. Bien bitartean, Egunkaria auzia bertan behera uzteko eskatu zuen Eusko Legebiltzarrak, EAJ, EA, Ezker Batua, Ezker Abertzalea eta Aralarren aldeko botoekin. PPk aurkako botoa eman zuen. PSE-EE berriz abstenitu egin zen. Emilio Gebara sozialistak adierazi zuenez, itxiera "bidegabea" izen zen, baina erabakia epaileek hartu behar dute. ("El Mundo")Lagun bati bidali (2005-11-21)
Berria, Gara, El Diario Vasco, Deia, Diario de Noticias de Alava, El Correo
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek Egunkaria auzia artxibatzeko eskatu zuen atzo (17). Azkaratek azaldu zuenez, Egunkariaren aurkako auzibideak PPren gobernuak eragindako "bultzada politikoa" du oinarri. Horrez gain, euskarazko egunkaria itxi zutenetik bi urte eta bederatzi hilabete igaro direnean, itxiera oinarritzeko inolako frogarik ez dutela lortu gogorarazi zuen Jaurlaritzako bozeramaileak. ("El País") ("El Mundo")Lagun bati bidali (2005-11-18)
Berria, Gara, El Diario Vasco, Deia, Diario de Noticias de Alava, Diario de Noticias de Navarra, El Correo, Eitb24.com
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eskatu zuten atzo Andoainen
"Egunkaria auzia" artxibatzeko eta epaiketarik ez egiteko eskatu zuten atzo (16) Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean egindako elkarretaratzean. EAJ, EA, EB, Aralar, Batasuna eta EHAK alderdietako, ELA, LAB, CCOO eta Hiru sindikatuetako eta hainbat gizarte eragiletako ordezkariek egin zuten bat Epaiketarik ez lelopean egindako ekitaldiarekin. Auzipetzeen aurka jarritako dei helegiteak aztertzeko auzi-saioa bihar (18) egingo da Auzitegi Nazionalean. ("Diario de Navarra") ("El País") ("El Mundo")Lagun bati bidali (2005-11-17)
Berria, Gara, Deia, El Diario Vasco, Diario de Noticias de Alava, El Correo
Elkarretaratzea egingo da asteazkenean Egunkariaren Alde Elkarteak deituta
Egunkariaren Alde Elkarteak elkarretaratzea deitu du asteazken (16) eguerdirako, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean. Hilaren 18an Espainiako Auzitegi Nazionalean egingo den auzi-saioa dela-eta deitu dute elkarretaratzea. Lagun bati bidali (2005-11-14)
Berria



ARGIAn 1890.alea

"Egunero" eta eguneroko beste lanak
Euskal kazetaritza sortu zen gaua
Juan del Olmo epailearen autoak: ez hankarik ez bururik
Iñaki Esnaola: "Epaile batzuk Gobernuaren sokakoak dira eta bere aginduak betetzen dituzte"
Pello Zubiriak larrutik ordainduko du inkomunikazioa
Malores Etxeberria: "Pello haserre dago, errurik gabe horrelako pelikulan atrapatuta baitago"
Inpotentzia
Zer da Espondilitis Ankilopoietikoa?
Pelloren lagun internauten babesa eta kezka
"24 orduz zabalik dagoen mina"
"Atxiloketak eta kartzelaratzeak Pelloren bizi kalitatea hipoteka dezakete"
Madril: etxe inguraturiko "Audiencia Nacional" bat
Imanol Murua Uria: "malkoak, beldurra eta garai berriak"

ARGIAn 1889.alea

"Egunkaria"ren itxierak lurrikara ekarri du euskal kulturara
Emilio Lopez Adan: "Mentsak edo ustelak? Biak batera!"
Baleren Bakaikoa: "Izua"
Elixabete Garmendia: "Malkoen indarra"
Vicent Partal: "Geure burua defendatzera mugatzen gara"
Xabier Eizagirre: "Diziplinarteko erasoa"
J. Iñaki Etxezarreta: "Joxemiren Egunkaria"
Mariano Ferrer: "Itxieraren balantzea"
Pello Zubiriaren atxiloketa eta ARGIAren miaketa
Juan Mari Larrarte: "Dinamika bateratu bat sortu behar dugu"

ARGIAren AGIRIAK
(2003-02-27) ARGIAko lan taldearen oharra Pello Zubiriaren egoerari buruz.
(2003-02-25) Pello Zubiriaren egoerari buruzko ARGIAren deialdi urgentea euskal instituzio eta gizarteari
(2003-02-24) Pello Zubiriaren osasun egoera oso larria izan daiteke
(2003-02-21) ARGIAko langileen agiria
(2003-02-20) Pello Zubiriaren osasun egoera
(2003-02-20) Komunikazio Biziagoa S.A.L.-ren agiria

 

.
 
.
   

Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.eus
ARGIA. Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: 943 371 545 / Faxa: 943 373 403