Google enpresak Google Maps-erako aplikazio berezia sortu du, Mapplet izenekoa. Horren bidez Espainiako Kongresu eta Senaturako hauteskundeetako emaitzak denbora errealean emango ditu Googlek datorren martxoaren 9an. Bertan autonomia erkidegoetako eta 50.000 biztanle baino gehiago dituzten udalerrietako datuak kontsultatu ahal izango dira. Datuak Espainiako Barne Ministerioak igorriko dizkio Google bilatzaileari eta 10 edo 15 minuturo berrituko dira. Datuak kontsultatzeko http://maps.google.es helbidera sartu behar da, eta bertan "hauteskunde mapa" (mapa electoral) aukera klikatu. Gainera, dagoeneko 1977. urtetik gaurdaino Espainian egin diren Kongresu eta Senaturako hauteskunde guztien emaitzak kontsulta daitezke.
Ez dago erantzunik.
© 2008 ARGIA.com