BALMASEDA
Balmaseda Bizkaiko Jaurerriko hiririk
zaharrenetariko bat da, eta Enkartazioetako gunerik garrantzitsuena. 1199an
sortu zen hiria, bere foru propioaz. Denboraz, merkataritzarako ezinbesteko
pasabide izanez, aduana eta merkatal gune garrantzitsu bihurtu zen. XVIII.
mendetik aurrera Urduñako bidea irekitzean bere garrantzia beherantz
joan zen.
IKUSTEKOAK
Hiriko erdigunea Erdi Aroko itxurakoa da, eta arkitektonikoki aberatsa.
Ibaiarekiko lau kale paralelotan banatzen da: Martin Mendia, Pio Bermejillo,
Korreria eta Aldapa.
Herriaren sarreran San Seberino Parrokia dugu, izen bereko plazan eta
udaletxe neogotikoaren alboan. Gotiko berantiarreko eliza (XIV-XV), XVIII.
mendean berriztatu eta pinakulu, txapitel eta gailurreria barrokoa erantsi
zizkioten. Hiru barneluzegoko barrualdean gurutzeria-sabaia eta hilobi
gotikoak azpimarratuko ditugu.
Elizaren alboko Korreria kalea segituz, Urrutia jauregira iritsiko gara,
XIX.eko neoklasikoa. Kantoietan Urrutiarren armarriak ikusiko ditugu.
Ibairantz joaz, Pio Bermejillo kalean sartuko gara eta bertan Horcasitas
Jauregia dugu, XVII. mendekoa, barroko eta neoklasikoa nahastuz egina.
Pixka bat aurrerago, eta San Juan plaza zeharkatuz, XV. mendeko Berpizkundeko
San Juan eliza parez-pare geratzen zaigu.
Hau ere atzean utziz, Kadagua ibairaino iristen gara, gure eskuinera
Balmasedako ikurra, Zubi Zaharra dugula. Merkatarien pasabide zen zubi
hau, Bizkaia eta Gaztelaren arteko aduana funtzioarekin, Balmasedako sarreretako
bat zen. XIII. mendean eraikia, erdiko arku oso garaia du, eta alboetan
beste txikiago bi. Atxekiriko dorrona berriagoa da, eta harresien ateetako
bat zen. Azkenik, Martin Mendia kalea jarraituz, Santa Klara komentu-eliza-museoa
dugu.
Herrialdea
Bilbora
Altitudea
Biztanleak
Euskaldunak
Azalera
Dentsitatea
Jaiak
|
Bizkaia
29 km.
149 m.
7.144
%10
22 km2
325 bizt./km2
Ostiral Santua
San Roque (abuztuak 16)
San Seberino (urriak 23)
|
KARRANTZA
Karrantza Bizkaiko, eta ondorioz Euskal Herriko, leku ezezagun eta ahaztua
da. Injustuki ahaztua, zeren Euskal Herriko mendebaldeko muturrean dagoen
udalerri honek erakusteko hainbat gauza eta leku dauka. Karrantza erdigune
edo bidegurutze baten inguruan auzoez osatutako eta sakabanatutako herria
da, errepide-mapa batean izar itxura hartzen duena. XVIII. mendetik eraikin
ofizialak biltzen dituen erdigune hori Kontxa auzoa da.
Herria antzinatik populatua izan bada ere (Ventalaperra kobetan duela
25.000 urteko pinturak daude), lehenbizi X-XI. mendeetan ageriko da agiri
batean, Carrantia izenarekin. Lehenago, erromatarrak ere bertan
izan ziren, aztarna ugarik erakusten duen moduan. Erdi Aroan sendien arteko
liskarrak ezagutu ostean (dorretxeak horien seinale dira), gobernu bakarra
onartu zen: XVIII. mendera arte Soskañoko artadipean bildu ohi
ziren alkate bat, sindiko bat eta bi agindari.
Herrialdea
Bilbora
Altitudea
Biztanleak
Euskaldunak
Azalera
Dentsitatea
Jaiak
|
Bizkaia
65 km.
205 m.
3.093
%8
138 km2
22 bizt./km2
San Isidro (maiatzak 15)
Sucesoko Andra Mari (irailak 18) |
EL
SUCESO ERMITA
Karrantzako bailararen sarreran dagoen El Suceso auzoan (ikus ibilbidea),
izen bereko atsedenlekua edo askaldegia daukagu. Mahaiz beteriko zelai
zabal honen alde batean zezen plaza dugu, eta bestean Gertakari Oneko
Andra Mariren baseliza eta estatua handia.
Baselizatxoa Karrantzako bailara osoa ikusgai duen begiratoki natural
izugarrian dago. Bertatik Karrantza osatzen duten auzo guztiak ikusiko
ditugu, zelai eta tarteko arboladiak, Kantabriarako sarrera den Ranero
haitz ikusgarria... ikuspegi benetan ederra.
BIZKAIA
PARKE EKOLOGIKOA
Biañez auzoan kokatua (ikus ibilbidea), bertoko fauna hobeto ezagutu
asmoz berau babestu eta erakusten duen fundazio batek kudeatzen du. Parkea
El Carpín etxaldean dago, 20 Ha.ko ingurune natural
ederrean. Bertan, bakoitzaren ingurune naturala erreproduzitzen duten
eraikin zabaletan, Europako faunaren espezie nagusiak ditugu ikusgai:
otsoak, hartzak, oreinak, hegaztiak, putreak...
Animalia gehienak instituzioek edota partikularrek emandakoak dira, askotan
zauritu edo gaixoak, eta horrenbestez, lehenbizi birgaikuntza-zentrotik
pasatzen direnak eta aske bizitzeko gai ez direnak. Ordu eta erdi inguruko
ibileraz gain, parkeak atsedenleku, askaldegi edota erakusketa-gela eta
kafetegiak ere eskaintzen ditu, egun pasarako leku atsegina bihurtuz.
Zabalik: Asteburuetan 11:00etatik 19:00ak arte (sartzeko aukera 18:00ak
arte), eta astean zehar 11:00etatik 18:00etara. Banakako sarrera: helduentzat
800 pzta. eta umeentzat 500 pzta. Taldean joanez gero merkeagoa da.
POZALAGUAKO
HAITZULOA
Raneroko auzotik gertu eta izen bereko haitzaren pean (ikus ibilbidea),
lurpeko altxor hauxe dugu. Ate txiki batek 225 metroko luzera duen haitzulo
izugarrirako sarrera luzatzen digu. Nahiz eta Euskal Herrian bertan ezagunegiak
ez izan, antzekoen artean munduko ederrenetakoak kontsideratuta dauden
haitzulo hauek existitzen diren estalaktitarik bitxienetakoak erakusten
dituzte.
Karstifikazio prozesuan dagoen kobazulo honetan milaka estalaktita eta
estalagmitek osatzen duten ikuskizun harrigarria miretsi dezakezue. Esaterako,
bere galeria nagusian munduko estalaktita eszentrikoen (perpendikularki
jaitsi beharrean zuhaitz adarrak bezala zabaltzen direnak) kontzentraziorik
handiena ikus dezakegu, Versalles gela izenekoan.
Hala ere, nahiz eta sekulako garrantzia eduki, 1957an alboko harrobian
barrenu batek eztanda egin ostean kasualitate hutsez aurkitutako haitzulo
honek urte askotako ahaztura, lapurreta eta suntsipena ezagutu behar izan
ditu. Azkenik, instituzioek konpondu eta 1991n bisitarientzako zabaldu
zuten, 50 milioi urtetan zehar eratutako paraje harrigarri honetaz gozatu
ahal izateko.
Bisitaldiak: Larunbat, igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 17:00etararte.
Taldeak egunero 94- 680 60 12-an erreserbatuz. Sarrerak: helduak 500 pzta.,
ikasle/jubilatuak 300, eta umeak 20 pzta.
|