Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
EnkartazioakNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Enkartazioak Gueñes-Zalla-Balmaseda-Karrantza-Pozalagua




70km 1-2 egun

 

Enkartazioak, Karrantzaldea batez ere, Bizkaiko eta orokorrean euskal mendebaldeko ezezagun handiak dira, eta horrelako kasu askotan gertatzen den bezalaxe, injustuki ahaztuak. Nekazal gune menditsu hau hamar udalerrik osatzen dute, orokorrean auzo askotan sakabanatuta ageri zaizkigun herriak.

Naturari dagokionez, berau lurralde honekin nahikoa eskuzabala izan dela esan genezake, horixe nabaritzen baita adibidez Karrantzako bailara xarmangarrian zein bere inguruan bizi diren animalia-landare ugari eta interesgarrietan. Bertako bizilagunen bizimoduaz berriz, Balmaseda inguruan industrigune nabarmena kokatu bada ere, orokorrean Enkartaziokoek lehen sektorean lan egiten dutela esan behar da.

Ibilbideak gero eta mendebalderago joko du, Cantabriarako bidean, eta konturatuko zaretenez (hizkuntzan ere bai, eskualde hau Bizkaiko erdaldunena baita), gero eta gehiago hurbildu bertara, euskal eragina gero eta txikiagoa da. Hau ezustez beteriko lurraldea dugu, eta horrenbestez, gauza eta leku harrigarri asko bisitatzeko prest egon beharko dugu: Gernikako moduko Juntetxe bat aurkitu (Urreztieta), Euskal Herriko haranik ikusgarrienetako bat (Karrantza El Sucesotik) osorik behatu, animalia eta landare basati mordo baten artean gozatu (Bizkaiko Parke Ekologikoa), edota Europan bere estiloko kobazulorik garrantzitsuenetakoan (Pozalagua) aho zabalik geratzeko. Hau guztia paraje natural politez zipriztinduriko paisaian.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403