Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraNafarroa garaiko iparraNola iritsiZer ikusiInformazio praktikoaArgazkiak ikusi
Nafarroa garaiko iparra II Amaiur-Elizondo-Bertiz-Doneztebe-Zubieta




90 km 2-3 egun

Ibilbide honek aurrekoak ere ukitzen zituen Hego Nafarroako iparraldeko bi eskualdeak jorratzen ditu, Baztan lehenbizi eta Bidasoaldea geroago. Biak ere, Erresuma Zaharrean euskal hizkuntza eta izaera hoberen gorde ahal izan duten eskualdeak dira, oso antzinatik ailegatu zaizkigun beste usadio askorekin egin duten bezalaxe. Bestalde, nafar (eta ondorioz euskal) burujabetasunaren sinbolo den Amaiurretik hasi, eta Gabonetako (Olentzero) zein Ihauterietako (Zanpantzarra) pertsonaia mitologikoak gaur arte mantendu dituzten herrietaraino, denak ederrak direla esan behar dugu.

Ibilbide honetan ez dago gehiegi nabarmentzen den sekulako monumenturik, baina horren ordez, ezingo dugu esan pasatzen dugun herri bakar batek ere bisitatzea merezi ez duenik, den-denak baserri eta etxe ederrez osatutako herri-monumentuak direlako.

Paisaiari dagokienez, orokorrean berau nahikoa gizatartua dagoela esan genezake, bertako bizilagunak betidanik abeltzaintzaz eta nekazaritzaz arduratu izan direlako, baina orokorrean eder-edertzat jo dezakegu; gainera, tarteka Bertizko Jaurerrikoa bezalako harribitxiak ere agertzen bazaizkigu, kexu baino, aho zabalik geratzeko aukera gehiago dugu.

 


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403