ESTIBALITZ MONASTERIOA
Monasterioa lautada azpian hartzen duen mendiska batean kokatuta dago
eta bere inguruan aisialdirako prestaturiko gune polita egin da. Tenpluari
dagokionez, 962. urtean jada idatziz aipatua, esandako moduan erromanikoa
da, baina elementu bizantiarrek ere beren lekua dute. Elementu azpimarragarrienen
artean sarrera nagusia eta Andra Mariren taila (XII. mendea) aipatuko
ditugu.
GARAIOKO PARKEA
Izena eman dion antzinako herria zegoen lekuan kokatua, 120 hektareako
penintsulatxo batean, edonolako zerbitzuz hornitutako parke hau dago,
egunpasa burutzeko eremu bikaina. Fauna eta flora interesgarria biltzen
duen aisialdi-eremu honetan, jende gehien erakartzen dutenak hondartza
artifizialak (lakua bezain beste) eta zelai zabalak dira, eguzkia hartzeko
aproposak.
LEGUTIO
Herri honetako erakarpen turistikorik garrantzitsuena urtegia da eta
bere inguruan egin daitezkeen txangoak.
|