105km 1-3
egun
|
Batez ere Urrunaga eta Uribarriko urtegiak,
printzipioz Gasteizaldea (lurralde zabalagoa ere hartzen dute) urez hornitzeko
eraiki ziren urtegi hauek alegia, urteak joan urteak etorri Arabako itsasaldea
bihurtu dira.
Izan ere, naturak emandako itsasoaren faltan, laku hauek aisialdirako
ezinhobeto prestatu dira, eta kostaldeak eskaini ditzakeen zerbitzu oro
aurki daiteke. Horrela, inguru hauek gasteiztarrentzat egunpasarako aproposak
bihurtu dira. Bertaratzen bazarete baieztapenaz jabetuko zarete. Eta zer
esanik ez, urteko hilabete beroetan, eguzkia hartzeko eta bainatzeko ezin
egokiagoak direnean... Orduan, inguru zabal hauetan leku bakartia topatzea
ia ezinezkoa da. Ibilbide honek urtegirik garrantzitsuenak inguratzen
ditu (Albinakoa ere bai) eta horretarako Gipuzkoako hego-mendebaldeko
ertzean sartu-irten ere egiten du, Deba Garaian, hain zuzen ere.
Azkenik, lehenbiziko zatian eki-iparrerantz abiatu ostean, euskara nagusi
den arabar lurralde bakarretik itzuliko gara: Aramaiotik, komunikazio-bide
garrantzitsuenetatik urrun mantendu den herrialdeko bailararik politenetakotik,
alegia.
|