Aiara Gorbeialdea Artziniega-Maroņo-Amurrio-Urduņa-Tertanga-Delika-Gorbeiako
parkea
|
URDUŅA Bitxikeria bada ere, Bizkaiko hiri (gaztelerazko "ciudad" esanahiarekin) bakarra ez dago dagokion probintzian, Burgosekin muga egiten duen Arabako aldean baizik. Horrela, Erdi Aroan Gaztela eta Bizkaiko Jaunen borroka arrazoi, bere jabetza zela-eta, azkenean 1480an Aiala utzi eta Bizkaiari lotu zitzaion. Bere kokapenak lehenbizi gotorleku funtzioa ekarri zion
(horren seinale harresiz inguratutako Erdi Aroko kale antolaketa, plazaren
ingurua izar itxuran). 1773tik aurrera berriz (sute baten ondoren hiria
berreraiki ostean), Urduņako Haitza igarotzen zuen bidea ireki ahal izan
zenean, aduana-plaza garrantzitsua bihurtu zen, Gaztela eta Bilbo arteko
merkataritza osoa bertatik pasatzen zelako. Oparotasun-garai honek 1841
arte iraun zuen, aduanak kostaldera eraman ziren urtera arte, alegia.
Hiriko eraikinik garrantzitsuenak Foruen Plazan bertan edo bere inguruan aurkituko ditugu. Arkupedun enparantza gogoragarrian bertan esaterako, aduanaren eraikin neoklasikoa, Mimenza jauregi (1629) ederra, Diaz Pimienta jauregi barrokoa (XVII. mendea) eta antzinako harresietako hondakinen eta almenadun dorre baten (zikoinak ere badira) ondoan altxatzen den armarridun Udaletxea aurkituko ditugu. Udaletxetik izen bereko kalea hartzen badugu, segituan
Andra Mari eliza gotikora iritsiko gara (XV-XVI. mendeetakoa). Barrualdean
San Pedroren kaperaren erretaula flandiarra, erretaula nagusi barrokoa
eta Guadalupeko Amaren kaperaren Berpizkundeko burdinazko langa landua
azpimarra ditzakegu. Herrian bertan, Alde Zaharrean ibiltzea proposatzen
dizuegu, interes handikoa baita.
TERTANGAKO ARROILA Urduņan ikusgarriena bere ingurunea dela argi dago, hiria hegoaldetik inguratzen duen zirkunferentzia erdi itxurako harresi natural izugarria, alegia. Anfiteatro arrokatsu itzel horretan altxor bat baino gehiago dago, txanodun monjearen itxura duen Frailearen tontorra bitxiaren azpiko Tertangako arroila esaterako. Bertaratzeko, Tertangatik (ikus ibilbidea) irteten den bidexka hartu eta hurrengo hiru bidegurutzeetan hiru aldiz ezkerrera egin behar dugu (lehena hasierako langatik 20 metrora dago). Ondoren, langa berde bat igaro eta atzeko bidegurutze hirukoitz handian erdiko bidea hartuko dugu, beherantz; ibaia (ura badago) zeharkatu, eta hortik aurrera beti zuzen eta gorantz arroila oso handi honetan barneratzen joango gara. Goian Kobaundi izenekoa dago, baina igotzea ez da batere erraza. NERBIOIREN ITURBURUA Burgoseko begiratokitik ikusita (ikus ibilbidea) urtearen zatirik handienean, urik ez daramanean, jada zeharo txundituta uzten bagaitu (guri Colorado-ko Arroila ospetsuaren zati bat gogorarazten digu)... zer esan garai euritsutan sortzen duen 270 metroko ur-jauzia deskribatzeko? Hitzak ere soberan daude; ikusi eta entzun egin behar da.
ITURBURURANTZ DELIKATIK Naturaren indar erraldoi honen behealdeko ikuspegia lortu nahi badugu Delika herriko askaldegi-atsedenlekutik abia gaitezke (ikus ibilbidea), ibaiaren sorbururaino zuzenduz. Kontuan izan gero eta ur gehiago izan (batik bat udaberrian) ikustaldia orduan eta zoragarriagoa izango dela, baina baita zailagoa eta arriskutsuagoa ere (ibaia handitua behin baino gehiagotan zeharkatu beharko da), eta alderantziz, urik ezean bidea erreza bihurtzen da baina ez du hainbeste merezi. Askaldegitik, ibaia ezkerrean dugula ur-jauzitxo batzuk igaro eta harrizko zubi bateraino ailegatuko gara; zeharkatu eta beste aldetik arroilan barneratzen joango gara, bidezidorra ibaian bertan amaitzen den arte. Hortik aurrera dator zailtasuna, erreka ahal dugun moduan behin eta berriz pasatu beharra. Beste aukera bat, tarteko uharka eta ur-jauziak gertutik sentitu eta ikusiko ez badituzue ere, harrizko zubia igaro eta goialdetik ibaiaren hasiera ingururaino eramango gaituen saihesbidea hartzea da, azken unean ibaira jaitsiz. GORBEIA PARKE
NATURALA Erdi bizkaitarra erdi arabarra, 21.000 Ha.ko naturgune honek izen bereko mendi multzoa biltzen du, eta Euskal Autonomia Erkidegoko naturgunerik handiena da. Neolitikotik behintzat populatua, antzinako artzain-kultura irudikatzen duten monumentu megalitikoen artean ikaztegi edo kirikiņoen (gaztain-biltokiak) aztarnak ere topa ditzakegu. Natur-Parkeak landaretza-tapiz zabala (pagadiak, hariztiak, ameztiak...), fauna ugaria (oreinak, igarabak, sai zuriak, aztoreak...) eta natur paraje ikusgarriak gordetzen ditu, Itxinako karsta, Mairuelegorreta kobazuloa edo Guiuriko urjauzia, esaterako. Gorbeiaganeko gurutzea Gorbeiagane, izenak dioen moduan, izen bereko mendizerraren punturik altuena da, eta bertan Euskal Herriko mendi tontorretako gurutzerik ospetsuena dago. Leon XIII Aita Santuak XX. mendeari ongi etorria emateko tontorrik altuenetan gurutzeak jartzeko agindua eman zuenetik, hiru izan dira Gorbeia koroatu dutengurutzeak. Lehenak, 1901an inauguratua, hilabetera ekaitz batek bota zuen. 1902an bigarrena jarri zuten, baina 1906an haizeak berriz ere bota egin zuen. Azkenik, hirugarren eta azkenak, 18 metrokoa, gaur arte eutsi dio. Gora iristeko arabar biderik errazena Gorbeia Urtegian hasten dena da (ikus ibilbidea). Parkeko bidezidorretako seinaleei jarraituz gero 7 bat km.tara goian izango gara. Goian 106 mendi seinalatzen dituen norabide-mahaia dago, Erdi-Pirinioak ere ikusiz.
| ||
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |