|
||
|
Euskal Herriko lurretan aurki genitzakeen ur-jauzi guztien artean, zalantzarik gabe Nerbioikoa eta Guiurikoa ikusgarrienetakoak dira. Biak Araban ikusiko ditugu, eta gainera elkarrengandik hurbil samar. Zentzuzkoena biak ibilbide berean jorratzea denez, horixe bera egin dugu. Mirari natural horiei probetxurik handiena ateratzeko, ibilbidea bera euri garaian edo ostean burutzea gomendatzen dizuegu, horrela ikuskizuna paregabea suertatuko zaizuelako. Udaberriaren hasiera ere Gorbeia gaineko gurutzea bisitatzeko garai aproposa izan daiteke. Inguruko parke naturalak, edozein unetan ederra bada ere, udaberrian are ederragoa dirudi. Akordatzerako helduko da udaberria, pazientzia. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |