Bihar, otsailak 18, Iñigo Urkullu lehendakariak eta Ingurumen sailburu Iñaki Arriolak Zaldibarko zabortegiaren inguruko gertakizunen berri emateko agerraldia egingo dute Legebiltzarrean. "Zaldibar Argitu: langileak, osasuna, erantzukizuna" aldarrikapena bertara eramateko dei egin dute, eta 10:00ean Legebiltzar aurrean elkarretaratzea eginez.
- Ingurumen sailarentzat "Goiaingo industrialeko lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa" (2007). Ustez kutsatutako tokietan eraikitako industria-aldeen lurzoruen kalitatea ikertzea (2007). zabortegi publiko ez aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egitea (2010). Zabortegi publiko ez-aktiboen ingurumen-eragina zaintzeko eta segimendua egitea (2013).
- Donostialdeko San Marko zabortegiaren ingurumeneko baimen bateratua eskatzeko proietua (2011). Zabortegiko I. fasea ixteko eta berreskuratzeko proiektuaren zuzendaritza fakultatiboa (2004an). Zabortegiaren II. Fasea itxi eta berreskuratzeko xehetasun-proiektua idaztearen kontratua (2009). Aizmendiko zabortegian hondakin ez-arriskutsuetarako gelaxkaren I. faseari dagozkion obren zuzendaritza (2015).
- Beasaingo Sasieta zabortegia direktibaren esijentzietara egokitzeari buruzko ikerketa (2000). Sasieta zabortegiko 1 faseko berreskuratze eta itxiera proiektuko obra zuzendaritza (eta beste hainbat lan) (2008). Zabortegiaren mugak handitzeko proiektua idaztea (2008). Zabortegia berreskuratu eta ixteko 2a faseko proiektua (2016).
- Bergarako Epele: zabortegiaren egokitzapenari buruzko azterlana, hondakinak za¬bortegian utziz hondakinen ezabatzea arautzen duen Errege Dekretuaren eskakizunei jarraituz (2003).
- Bilbo, Artigas: gordailua zigilatzeko eraikuntza-proiektua idazteko laguntza teknikoa (2003an).
- Bermeoko erraustegiaren lehengo hondakindegia aztertzeko ikerketa (2006).
- Barakaldo: Bakea-Tellaetxe aldean lurzoruaren kalitatearen ikerketa eta ingurumeneko jarduketen azterlanak (2012)
- Urduña: zabortegia berreskuratzeko eta zigilatzeko proiektua eta Los Milanos kokalekua kontrolatzeko lanak egitea (2014).
- Igorre: hiri hondakinen deposituan ingurumen berreskurapena egiteko lanen aholkularitza eta zuzendaritza teknikoa. III Fasea: behin betiko ixtea. (2017)
- Galdakao: kutsatuta egoteko arriskua duten lurzoruetan jardutea: Tiro Zelaia eta Basabera bidea (2017)
- Bizkaiako Ur Partzuergoak kontratatu zuen 2018an Ibarra auzoan lurraren erresistentzia termikoa neurtzeko.
Zabor-jauziari buruzko ardura-banaketen fase honetan, proiektuaren egiletzan izan da azken eskandalua: Mondragon taldeko LKS-k 2004an egin zuen lehenbiziko proiektua eta Eusko Jaurlaritzak 2007an honi eman zion Ingurumen Baimen Bateratua (IBB). Baina proiektu hura ez omen da zabortegiaren jabe den Verter Recycling enpresak 2011n gauzatu zuena: 2007an bertan, IBB eskuratu berri zuen proiektua Geyser HPC ingeniaritza etxeari eman omen zion Verterrek, eta erabat eraldatu omen zen, Vocento taldeak argitaratu duenaren arabera. Geyser, bai, segur aski zure herriko hondakin kontuetan kontratatu izan dutena.
Artikulu honetan dokumentuetara loturak, eta Geyserrek Euskal Herriko hainbat zabortegitan egin izan dituen lanen zerrenda zehatza. Oharra: 2007-2011 bitartean, beraz, Zaldibarko proiektua eraberritu eta eraikuntza lanak egiten aritu ziren bitartean, Ingurumen sailak gutxienez lau kontratu egin zizkion Geyserri.
Oraindik ez dagoen arren argi zenbat ikastetxetan –ala denetan– hartu duten neurria, ziurra dena da Debabarreneko zenbait eskolatan ume eta gaztetxoek aterpean egin beharko dituztela bai atsedenaldiak eta baita gorputz heziketako saioak ere, dioxina eta furanoen ez-ohiko neurketak direla eta Eusko Jaurlaritzak agindutako gomendioei jarraituz.
#Zaldibar #Mallabia Zaldibarko ikastetxeko iturriek azaldu dutenez Hezkuntza Sailak egindako gomendioa da. Leihorik ez zabaltzeko, gune estali eta itxietan egoteko, eta, heziketa fisikoko klaseak gune zarratuetan ematea gomendatu diete. https://t.co/YgimCeaEts
— anboto (@anboto) February 17, 2020
Eibar, Ermua eta Zaldibarko eskola ezberdinetan, zuzendaritzek, Jaurlaritzak emandako gomendio orokorrei jarraiki, patio-orduak, gorputz-heziketa edo kirola kanpoaldean ez egiteko erabakia hartu dute. Dena den, #Hezkuntza Sailetik oharrik ez dagoela salatu dute.#ZaldibarArgitu. pic.twitter.com/tmrH5RKwiz
— LAB Irakaskuntza (@labirakaskuntza) February 17, 2020
Honela dio GuraSOSen salaketa publikoak. "Zaldibarko krisiaren mahaiko bi kidek, Osasun Saileko zuzendaria eta osasun teknikoak, gezurra esan ziotela iritzi publikoari dioxinen kontrolaren gaian Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2016an agertu zirenean". Juan Jose Aurrekoetxea da lehena, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailean Osasun Publiko eta Menpekotasunen Zuzendari dena. Bigarrena, berriz, Jesus Ibarluzea da, Biodonostiako ikerketa burua eta lehenak eraman duena Zaldibarko krisiaren mahaira.
Desvelamos relación entre dos miembros cualificados de la Mesa de Crisis de Zaldibar y el lobby incinerador. En 2016 manipularon a la opinión pública sobre dioxinas.https://t.co/M3A76NzITB
— GuraSOS (@tgurasos) February 16, 2020
Jesus Ibarluzea egunotan azaldu da Euskal Telebistan Debabarrenako herritarrei hango airean aurkitutako dioxina eta furanoez lasaitasuna gomendatzeko lanean, ARGIAk dagoenekoz publikatua duenez.
#BIDEOA ▶️ Jesus Ibarluzea, osasun publikoan aditu: "Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da" https://t.co/uclFDVrf7w #Zaldibar
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) February 15, 2020
Juan Jose Aurrekoetxeari dagokionez, GuraSOSek salatu du orain Eusko Jaurlaritzan Osasun Publikoko zuzendaria denak lotura daukala Zabalgarbi erraustegiarekin: Biodonostiatik Aurrekoetxea eta Ibarluzeak sustatzen duten Zabalgarbiren kutsagarrien epe luzerako ikerketa proiektua besteren artean Zabalgarbik ere finantziatzen du.
Miren Larrion ezaguna da EHBilduren Gasteizko alkategaia izan den aldetik, baina horretaz gain ingeniari industriala ere bada. Igandean Twitterrez esku hartu du Zaldibarko zabortegia zabaltzen ari den dioxina eta furanoen inguruko eztabaidan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako agintariek ordutik ordura aldatu dute Zaldibar, Ermua, Eibar (eta aipatu ez arren Elgeta) herrietako jendea zabortegiko suteagatik nozitzen ari den kutsaduraren inguruko informazioa: Josu Erkoreka sailburuak aireak arazorik ez zeukala esan eta ordu batzuetara Jaurlaritzak ohartarazi zituen jendeak furano eta dioxinetatik babestera, Eibar-Real Sociedad partida zintzilik uzteraino... eta handik beste ordu batzuetara Jaurlaritzako beste kargudun batzuk azaldu ziren alarma handiegia piztu zutela eta posizioa berriro aldatzera. Azkenean herritarrek ez dakite zeri heldu... ez bada hipotesirik txarrenari, bazpare.
Miren Larrionek dioxina eta furanoen aurrean herritarrek eta agintariek jarraitu beharreko irizpideak laburbildu eta zabaldu ditu sare sozialetatik eta duda barik Debabarreneko herritarrek eskertuko diote:
Con la información que tenemos:
— Miren Larrion (@mirenlarrion) February 16, 2020
❌¿Cuál es la situación?
❌¿Qué pasos deben exigirse?
Para contestar a todo eso he preparado esta infografía #ZaldibarArgitu
¿Me ayudáis a difundirla para que llegue a los vecinos y vecinas afectadas? pic.twitter.com/qJkd04c7Z5
EITB-k igandean zabaldu zuenez, Iñaki Arriola Ingurumen sailburuak adierazi zuen astelehenerako espero zutela Zaldibarko zabortegiko sutea osorik itzaltzea. Ez da hain ziur azaldu Gara-k elkarrizketatu duen Virginia Ormaetxea geologoak, EAEko geologoen elkarteko bozeramailea: "Ez baitzuten ongi neurtzen metanoa, ez dakite zenbat daukan zabortegiak". Astearte goizean jakingo da aurreikuspenak bete eta sutea itzali ahal izan duten zabortegia gainbehera etorri eta 12. egunerako.
En Gara también hacen referencia a las obras de la variante de Ermua. #Zaldibar pic.twitter.com/yjRIoxLoGK
— Iker Armentia (@ikerarmentia) February 17, 2020
Astelehen goizeak hainbat pertsonak BI-3344 errepidean trafikoa eten dute, autopistaren Eibar-Ermua irteera aurrean dagoen biribilgunean beren buruak kateatuz. Errepidea itxiz "Prekarietatea hiltzailea. Zaldibar argituz, herria defendatu" dioen pankarta bat zabaldu dute gazteek. EITBren arabera, Ertzaintzak hainbat lagun identifikatu ditu.
Eibar eta Ermua lotzen dituen biribilgunean kateatu eta trafikoa moztu dute @ernaigazte antolakundeko hainbat kide #ZaldibarArgitu
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) February 17, 2020
Militantes de @ernaigazte se encandenan en la rotonda que une Eibar y Ermua para protestar por el #Zaldibar Gate: dos currelas siguen bajo tierra pic.twitter.com/mRTrSFQyT9
Hala zabaldu du gaur Correo egunkariak. Gara-n gaur aukera hori aipatu du EAEko Geologoen Elkargoko bozeramaile da Virginia Ormaetxea geologoak ere: "Ez dago argi luizia zabortegiak ala autobideak eragin duen".
EITBk informatu duenez, Jesus Ibarluzea Biodonostiako arduradun zientifikoak esan du Zaldibarko zabortegiaren inguruan dioxinak behar baino maila altuagoan egon arren herritarrek ez daukatela arrisku berezirik: "Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da". Baina nor da hori esan duen Ibarluzea?
#BIDEOA ▶️ Jesus Ibarluzea, osasun publikoan aditu: "Kutsadura maila altua izan arren, arrisku maila oso txikia da" https://t.co/uclFDVrf7w #Zaldibar
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) February 15, 2020
EITBk hitza eman dio Jesus Ibarluzeari eta aurkezpenean esan du Ibarluzea "osasun publikoan aditua" dela, zehaztapen gehiago gabe. Baina Ibarluzea hori baino zerbait gehiago da: Biodonostia enpresa parapublikoko arduradun zientifikoa da eta hondakinak erraustearen aldeko ahots ezaguna. Zubietako erraustegiaren inguruan Gipuzkoako Batzar Nagusietan izan diren eztabaidetako batean hartua da gaur Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailean Osasun Publikoko zuzendari den Juan Jose Aurrekoetxearekin batera, eta bertan honakoa esan zuen, bere garaian Noticias de Gipuzkoa-k bildu eta ARGIAk zabaldu zuenez: erraustegiak dioxina, partikula eta bestelako kutsagarrien kontrolak edukiko zituela jarraian eta gertatuko balitz baimendutako kutsadura maila gainditzea handik ordu erdira erraustegia gelditu ahal izango zela. Hau, noski, ez da egia hain zuzen ere ezinezkoa delako: gaur egun ez dago dioxinen kontrol jarraia egiteko modurik, eta horixe da hain zuzen egunotan Zaldibarren demostratu den beste gauzetako bat: Eusko Jaurlaritzak berak bost egun behar izan ditu horko airean hartutako laginen emaitzak Espainiako laborategirik azkarrenetik eskuratzeko.
Milaka pertsonak hartu dute parte 'Zaldibar argitu orain' lelopean antolatutako manifestazioan, arduradun politikoei eskatzeko argitu dezatela zer gertatzen ari den Eitzaga auzoan gainbehera amildutako zabortegian eta elkartasuna adierazteko oraindik lurpean harrapatuta jarraitzen duten bi langileei eta beren familiei.
Hiru zutabetan abiatu dira protestalariak, 16:30ean Elgetatik eta 17:00etan Ermua eta Eibartik. 18:00ak aldera bat egin dute guztiek Ermuan, Sallobente auzoan, handik Zaldibarko Eitzagara joateko, Verter Recycling 2002 enpresak hondakindegia duen tokiraino. Hemen, desagertuta jarraitzen duten langileak izan dituzte gogoa; senideek ere hartu dute hitza bertan. Aldarrikapen, salaketa eta protesta oihuak ozen entzun dira ibilaldi osoan eta baita Jaurlaritzako agintarien dimisio eskaerak ere.
Atera dira milaka pertsona #ZaldibarArgitu lelopean hiru zutabetan Eitzaga auzora: Ermuatik, Elgetatik eta irudiotan, Eibartik. @argia pic.twitter.com/NPTa7Mqeii
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) February 15, 2020
Donostiako erraustegiaren aurkako aldarria presente manifestazioan. #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/czVJ5mgdoa
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) February 15, 2020
Eibarko zutabea #Zaldibar herrira sartzen. Urkulluren dimisioa eskatuz doaz oihuka manifestazioaren atzeko parte honetan. #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/1kLhLkjhrk
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) February 15, 2020
BIDEOA | Eibar eta Ermuako zutabeek bat egin duten unea. Milaka lagun atera dira kalera. Eitzaga auzorantz doaz. Oraindik Elgetako zutabea falta da. #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/CDERIPl8SW
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) February 15, 2020
Desagertutako Alberto eta Joaquin langileen senideen izenean hitza hartu du Helene Alberdik.#ZaldibarSTOPcensura #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/0SK6ZHSBgk
— Lander Arbelaitz (@larbelaitz) February 15, 2020
Baieztapen ofiziala larunbatean egingo den arren, Diario Vasco egunkariak aurreratu duenez Eibarrek eta Realak adostu dute igandean Ipuruan jokatzekoa zen euskal derbia bertan behera uztea Zaldibarko zabortegi inkontrolatuaren kutsadurak eraginda. Bi klubek hala adostu dutela dio Vocento taldeko egunkariak eta erabakia etorri dela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak inguruko herrietako bizilagunei leihoak ixteko eta kalean kirolik ez egiteko emandako aholkuen ondoren.
Plastikoak erretzean sortzen diren dioxinen kopuru kezkagarria detektatu du jarduneko Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Zaldibarko zabortegiaren inguruetan. Hori dela-eta, joan den astean amildu zen kontrolik gabeko hondakindegiaren inguruetan bizi diren herritarrei hainbat aholku egin dizkie, leihoak ixtea eta kalean kirolik ez egitea, besteak beste.
Baldintza normaletan airean egoten diren dioxinak baino 40 edo 50 aldiz gehiago dago une honetan Zaldibarko zabortegiaren inguruan.
Josu Erkoreka sailburuak gaur Onda Cero irratian esan du Zaldibarko zabortegia kudeatzen zuen Verter Recyclingi 2019an aurkitutako lege-urraketak arinak zirela eta horietako bakar bat ere ez dagoela duela aste bete bertan gertatutako luiziaren oinarrian. Alegia, inon inork ez ziola Jaurlaritzari aipatu luizi arriskurik ordura arte. Horrez gain, enpresa istripuaz geroztik Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzeko eskuzabal agertu omen da.
🗣 Preguntado por el desprendimiento del vertedero en Zaldibar, Erkoreka ha aclarado que, aunque el Gobierno Vasco ha hecho algún requerimiento a la empresa por varias infracciones, ninguna de ellas está en el origen de la tragedia. pic.twitter.com/HtN4syZ9la
— Eusko Jaurlaritza (@Gob_eus) February 14, 2020
Zaldibarko hondamendiaren jarraipen batzordeak gaur egin duen lehenbiziko bilera teknikoaren zenbait xehetasun zabaldu dituzte hedabideetan. Horien artean, istripua gertatu den inguruko baserrietako produktuak kontsumitzea debekatuta omen dagoela. Ala baina, ez du inork argitu zehazki zein eremutan aplikatzen den debekua.
EITBk honela eman du albistea: "Nekazaritza Sailburuordetzaren eskutik baserrien gunean jada martxan dagoen elikadura kontrola ezartzeaz gain, Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak, Neikerrek, Haskik eta Elikak osatutako batzorde teknikoa eratu dute. Dagoeneko, bisitak egin dira kaltetutako eremuetara, eta 13 lagin hartu dira lurzorutik, larreetatik, baratzeko laboreetatik eta fruta-arboletatik, Neikerren laborategiak azter ditzan. Bitartean, eta prebentzio-neurri gisa, debekatuta dago produktu horiek kontsumitzea eta merkaturatzea".
Osasun arriskuez gain, bistakoa da produktu horiek ekoizten dituzten baserritarrek sekulako kaltea jasan dezaketela albistea zabaltze hutsarekin eta erantzukizunak eskatuko dituztela.
Hedabideetara zabaldu duten informazioaren arabera, asteburuan hasi nahi dituzte zabortegi hondoratuaren maldak egonkortzeko lank. EITB-k esan duenez, haize eta ur kalitatearen informazioa herritarrei errazago helarazteko neurriak adostu dituzte eta kaltetutako hurbileneko hiru herritan Eusko Jaurlaritzako teknikariek hitzaldiak emango dituze afera azaltzeko. Informazioen arabera, Elgetan ere hori egiterik ez dute aurreikusi.
Goiena-ko Larraitz Zeberio Lekuonak elkarrizketatu ditu Zaldibarko zabor-menditik oso hurbil dauden Egoarbitza eta Egotxeaga baserrietako biztanleak. Dokumentu bikaina eta leitu beharrekoa. Alde batetik, erakusten du nola bizi duten drama sarriegi ahaztuta geratzen diren jendeek: hiritarren zaborrak (eta bestelako azpiegitura handiak) irentsi beste biderik ez duten baserritarrek. Eta bestetik, oso hurbileko lekukoak izateaz gain elkarrizketatuetako bat zabortegian bertan aritua delako lanean. Hondakin-mendia ondo ezagutzen duen herritar hau oso ezkor mintzo da luiziaren gunean ondoko egun eta asteetan gerta daitekeenaz.
Zaldibarko zabortegitik gertu bizi diren #elgeta-rrek diote lurra berriz erortzeko arriskua dagoela. https://t.co/ZTGe9OJ5Wj
— Elgeta Goiena (@elgetagoiena) February 14, 2020
Imanol Magrok eman ditu Berria-n bazterketa honen zertzeladak. Funtsean, gero eta famatuagoa den zabortegia eremuz Zaldibarren lurretan egon arren, justu betelan horretako lurzoruan egiten dutela bat lau udalerrik: Zaldibar, Ermua, Eibar... eta Elgetak. Lauetan hau da bakarra alkatea ez EAJkoa eta ez PSEkoa dena. Iraitz Lazkano Elgetako alkateak (EHBildu) egunak daramatza sare sozialetan azaltzen bere kezkak eta arrangurak zabortegiaren elgetatarrei ez zaielako ematen ez oinarrizko ifnormaziorik eta ezta ere krisia kudeatzeko antolatu den mahian parte hartzeko biderik. Eta hori Elgetako Egoetxeaga auzoa eta Egoarbitza baserria zabortegik oso hurbil daudela.
#Zaldibar ko koordinazio mahaiaren prentsaurrekoan, #Elgeta ko bi auzotan airearen neurketak egin dituztela.
— Iraitz Lazkano (@iraitzlazkano) February 13, 2020
Nola da posible @elgetakoudala rekin harremanetan ez jartzea? Zergatik ez dago Elgeta koordinazio mahaian mugakide izanda?#Vertergate #ZaldibarArgitu
Antza denez #Elgeta n ere airearen kalitatearen neurketak egin dituzte. Ez genuen horren berririk, bizilagunek abisua pasatu arte#zaldibarargitu #vertergate
— Iraitz Lazkano (@iraitzlazkano) February 12, 2020
- Erre usaina #Elgeta n. nabarmenago #Verter etik gertuago dauden auzuneetan.
— Iraitz Lazkano (@iraitzlazkano) February 12, 2020
- Aire libreko erraustegi bateko kea arnasten ari gara.
- Airearen kalitatearen azterketa eskatuko dugu#zaldibar #Eibar #ermua #ZaldibarArgitu #vertergate
Euskadi Irratiko Faktoria saioan gaurkoan elkarrizketatu dituzte Eitzagako zabortegi ondoan dagoen Garaiaurre baserriko Edurne eta Jose Antonio, egunero joaten direnak etxaldeko aziendak bazkatzera; ondoren joan egin behar dute, agintariek hal aginduta. Maskara jantzita aurkitu dituzte langileek:
🔴 @inaki_guridi lankidea #Zaldibar-en da. Eitzaga auzoan baserritar hau maskara jantzita topatu
— Faktoria (@faktoriaEITB) February 14, 2020
🔊 Entzun hemen 👇👇 #zuzenean:https://t.co/UAhJpdoQMO #Faktoria pic.twitter.com/2w73Zzd5GT
Noticias de Gipuzkoa egunkariaren arabera, Mutiloan dagoen Lurpe zabortegia martxoaren 1ean itxiko du CESPAk. Erabakiak "sorpresan" harrapatu ditu enpresak, eta Mutiloako udalak ere horren berri ez dauka, Goierriko Hitzaren arabera.
Mutiloan urtero 200.000 tona hondakin "inerte" pilatzen zituzten –2019 arte etxeko hondakinak ere bai–. Itxiera aurreikusita zegoen arren, jadanik bere gaitasunaren mugara iristen ari zelako, erabakia bapatekoa izan dela dio Noticias de Gipuzkoak: "Albisteak sorpresan harrapatu ditu bezeroak (publiko zein pribatuak) eta baita plantako langileak ere". Dirudienez, zabortegiaren "segurtasuna bermatzeko" hartu dute erabaki hori eta zigilatze lanekin hasiko dira aurki.
Hain justu, egunotan Eusko Jaurlaritzak laguntza eskatu die EAEko zabortegiei, Zaldibarko gertaeraren ondorioz hara egunero joaten ziren 1.400 tona hondakin inerte nora eraman ez baitakite. Lurpek bazuen baimena, besteak beste amiantoa jasotzeko. Mutiloako zabortegira urtero eramaten ziren 200.000 tona horiei ere aterabidea eman beharko diete orain.
Mutiloako Lurpe zabortegia ezagun egin zen bertara Zubietako erraustegiaren eskoriak eramateko aukera zabaldu zenean. ARGIAn, CESPAko jabeek horretarako zituzten interesak argitaratu genituen.
EAJko Zaldibarko alkate Idoia Mendiolagaraik 2011ko maiatzaren 6an sinatu zion Verter Recycling 2002 enpresari aktibitate lizentzia, Bilduk herrian hauteskundeak irabazi baino 16 egun lehenago. Garai hartan ezker abertzalea legez kanporatuta eta udaletik kanpo zegoen.
2011ko maiatzaren 6an, ostirala, Zaldibarko Udal Gobernu Batzordean bildu ziren EAJko Idoia Mendiolagarai alkatea, Nerea Garitagoitia (EAJ) eta Benito Paco (GI). Batzordeko kide zen Angel Martin (PSOE) ez zen bileran egon egun hartan. Aipatutako arduradun politiko hauek aho batez onartu zuten Eitzagan hondakin ez-arriskutsuen jarduera irekitzeko lizentzia ematea, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzak "ezarritako baldintza eta neurri zuzentzaileekin”.
Lizentzia hau eskuratuta, Verter Recyclingek zabortegia ireki zuen eta lanean hasi zen.
Handik bi astera, 2011ko maiatzaren 22an egindako hauteskundeetan, EAJk alkatetza galdu zuen. Bilduk gehiengoa lortu zuen Zaldibarren 780 botorekin. EAJk 324 boto lortu zituen, PSEk 252 eta PPk 124. Alkatetza koalizio abertzaleko Arantza Baigorrik hartu zuen.
ARGIAk legebiltzarreko iturrietatik jakin duenez, tentsioa sortu da gaur goizean gobernu bazkide diren PSE eta EAJren artean Gasteizko Legebiltzarrean. Iturri horien arabera, EAJren asmoa zen Diputazio Iraunkorreko Mahaian Urkulluren agerraldiaren aurkako bozka ematea. PSEk berdina egitea espero zuten jeltzaleek. Gobernuko bazkideek bozketa irabaziko lukete horrela, eta Urkulluk ez luke azalpenik emango.
Baina antza PSEk Urkulluren agerraldiaren aldeko bozka emango zuela jakinarazi dio EAJri, eta irmo mantendu da horretan. Haserrea handia piztu du horrek EAJko zenbait ordezkariren artean. Beti ere iturrien horien arabera, orduan erabaki dute jeltzaleek Diputazio Iraunkorreko Mahaian lehendakariaren agerraldiaren alde bozkatzea. Egin ezean bakarrik geratuko litzateke EAJ ezezkoan, bozketa galduko luke eta berdin-berdin eman beharko lituzke azalpenak Urkullu lehendakariak.
PSEk bere aldetik, Urkulluren agerraldiarekin bere burua babesten du neurri batean. Erantzukizun politikoaren foku nagusia Ingurumen Sailean jarri du Eusko Jaurlaritzak orain arte, PSEren eskuetan dagoena. Egunotan auzitan jarri da oro har sailak krisiaren aurretik eta ondoren egin duen lana, baina baita Ingurumen Sailburu Iñaki Arriolarena eta sailburuorde Elena Morenorena ere.
EH Bilduk prentsaurrekoa eman du, Iñigo Urkullu lehendakariak Legebiltzarrean azalpenak emango dituela jakin eta jarraian. EH Bildu bera izan zen horretarako eskaria sartu zuena Diputazio Iraunkorrean.
Mikel Oterok hartu du hitza alderdiaren izenean. Urkulluk azalpenak ematea “berri ona” dela adierazi du, baina “berandu” datorrela: “Herritarren eta oposizioaren presioagatik hartu du erabakia, baina bere borondate propioz eman beharko lituzke azalpenak”. Zaldibarko zabortegiko gertaeren inguruan “gardentasuna” ezinbestekoa dela adierazi du Oterok, eta informazioa “ezkutatzen” aritzea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari. Asteartean Urkulluk orain arte ukatutako informazioa ematea eskatu du.
Gertatukoaren erantzule nagusiak bi dira, EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan: “Gauzak gaizki egin dituen enpresa bat, eta bere kontrol lana ongi bete ez duen gobernu bat”.
“Osakidetzako modus operandia”
Zaldibarko zabortegian Osakidetzako ustelkeria kasuetako modus operandi berdina garatzea leporatu dio Oterok Eusko Jaurlaritzari: gertaeren garrantzia ahal beste gutxietsi lehenik, soilik beste aukerarik ez izatean emanez azalpenak. Krisia itxita egotetik urrun ikusten du EH Bilduk. Bi langileen gorpuak desagertuta jarraitzen dutela, ingurumen arazoak daudela eta osasun arazoak “suertatu daitezkeela” azpimarratu du Oterok. “Ez dugu merezi krisiak horrela kudeatzen dituen gobernu bat”, ondorioztatu du.
Eusko Jaurlaritzaren Ura agentziak hemen jarri ditu ikusgai Zaldibarko zabortegian izandako luiziak sor ditzakeen arriskuei erantzuteko martxan jarri duen plana, eta otsailaren 12ko data daraman ur kalitatearen emaitzen txostena.
Bost ur puntu ez dira aski, eta bi egunez puntu bakarrean hartu dira frogak
Ekologistak Martxan taldeko kide Javi Vazquezek salatu du bost puntutan neurketak egitea ez dela aski, arriskuaren larritasun maila ikusita. Planean ikus daitekeenez, otsailaren 10ean hartu zituzten lehenengoz bost puntuetako laginak. Otsailaren 7an hiru ur puntutan hartu zituzten laginak. Eta otsailaren 8an eta 9an puntu bakarrari hartu zizkioten laginak.
Kutsatzaileak antzemateko laginketa sakona bi puntutan soilik eta bost egunean behin
"Uretan a priori zabortegian aurreikusi gabeko konposatu toxiko edo arriskutsurik detektatzen ez dela ziurtatzea" da kutsatzaileak antzemateko laginketa "sakona"ren helburua. Ordea, bost egunean behin egingo soilik egingo da froga hau, eta bi ur puntutan soilik bilduko dute lagina. Ekologistak Martxan taldeko kideak nabarmendu du herritarrak bost egunera jakingo duela edan duen uraren kalitatearen berri.
Maiztasun handiena duen frogak ere, maiztasun txikiegia
Planak gehien neurtuko duena, "eroankortasuna" da, Ekologistak Martxan taldeko kideak sinple azaldu du herritarrek ulertzeko: "Ura elektrizitate eroalea da, beraz, urak elektrizitate gutxi eroaten badu, esan nahi du hori oztopatzen duten elementuak daramatzala". Hamar minuturo egingo da eroankortasuna neurtzen duen froga, eta gainera puntu bakarrean. Ekologistak Martxaneko kideak salatu du hamar minuturo ez dela asko, egungo baliabideek aukera ematen dutela askoz maizago neurtzeko, eta puntu bakarrean neurketa egitea salatu du.
Informazio oso larriak ezagutarazi dizkio Berria-ko kazetari Imanol Magrori Zaldibarko luizira bidalitako lehen suhiltzaile ekipoko kide batek. Larrialdietako langile publiko honek salatu duenez, erreskate lanetara bidalitako suhiltzaileoi ez zieten esan ezta arakatu behar zuten eremua zabortegia zenik ere. Horrelako larrialdi baterako beharrezkoa den material barik bidaliak, suhiltzaileok lekuan bertan ohartu ziren hura ez zela ohiko luizi bat, zabortegi amildu batera eraman zituztela.
Hori aski ez eta bertan amiantoa zegoela, suhiltzaile batentzako gutxieneko informazioa behar lukeena, beren zazpi orduko lanaldia bukatu, etxeratu eta hurrengo goizean jakinarazi omen zitzaien. Hain zuzen ere, autopistan zirkulazioa berrezarri eta gero. Bitarte horretan, oinarrizko babes neurririk gabe arituak ziren bazterrak harrotzen zabor toxikoen hauts eta keak arnastuz.
Zaldibarko luizira iritsi zen lehen suhiltzailetako baten testigantza. Ez zekiten zabortegi batera zihoazenik, eta are gutxiago han amiantoa zegoenik. Hurrengo egunean jakin zuten gai toxiko artean ibili zirela. #ZaldibarArgitu
— Imanol Magro (@Imagreto) February 13, 2020
«Ez zen lurra, beltza zen» https://t.co/pSx8Prs7Mc
Gaur, otsailak 13, Eusko Legebiltzarrearen Maiaren bilkuran onartu da –EHBilduren eskariz– Jaurlaritzak Zaldibarren gertatzen ari denaz eman beharko dituela azalpenak. Horraino albistea bere hitzetan, ofizialki alegia:
#AZKENORDUKOA Jaurlaritzak #Zaldibar-ren inguruko azalpenak ematea onartu du Legebiltzarreko Mahaiak https://t.co/5KW2fNJJZM pic.twitter.com/Xt1sDwokUb
— EiTB Albisteak (@eitbAlbisteak) February 13, 2020
Correo egunkaria urrunago doa, ordea, eta komeni da hari kaso egitea: heldu den asteartean Legebiltzarrari Iñigo Urkulluk berak emango omen dizkio azalpenak:
Urkullu explicará el martes en el Parlamento su gestión en la crisis de #Zaldibar. El lehendakari comparecerá ante la Diputación Permanente después de que la Mesa haya aceptado la iniciativa de #EHBildu https://t.co/PNshMStya3
— El Correo Álava (@elcorreo_alava) February 13, 2020
Zaldibarko zabortegiaren afera luzean orain arte Correo-k aurreratu ditu Eusko Jaurlaritzak hartzen dituen erabaki nagusiak, agintariek beraiek ofizialki jakinarazi baino lehen.
Larunbatean, hilak 15, zutabe bana aterako da Ermua, Eibar eta Elgetatik, Zaldibarren bat egiteko. Antolatzaileek maskaratxoekin joateko deia egin dute.
Otsailak 13, arratsaldean, astea beteko da Zaldibarreko zabortegian lur jauzia gertatu zela. "Zallako Joaquin Beltrán langilea beste lankide batekin bertan lurperatuta geratu zen. Horregatik, bere senide eta lagun guztiei herriaren elkartasuna adierazteko" gaur Zallan 18:30etatik aurrera Euskadi Enparantzan kandelak, argazkiak, marrazkiak eta antzeko oroigarriak uztera gonbidatu ditzute herritarrak, ARGIAk jaso duen mezuan irakur daitekeenez.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak EAEko zabortegietako kudeatzaileei laguntza eskatu die joan den ostegunean Zaldibarko luiziaren ondorioz sortutako "premiazko kudeaketari" erantzun ahal izateko, eta Gasteizko Udalak Gardelegi eskaini du hango hondakinak jaso ahal izateko. Arabako Alea-k laburbildu duenez, " Arriskutsuak ez diren hondakinak jasotzeko aukera dagoela nabarmendu dute Udaletik. Enpresa publiko eta pribatuetatik Verter Reciclyng enpresak ordura arte jasotzen zituen hondakinak eramateko prest agertu da Gardelegi –60 hektarea ditu zabortegiak–, betiere Gardelegik dituen baldintzak betetzen baditu". Azken esaldi horrek iradokitzen duenez, hondakin arriskutsuak ez direnak biltzeko aukera proposatu du Gasteizko Udalak.
🚛 "Premiazko kudeaketari" aurre egiteko, #Zaldibar-ko hondakin arriskutsuak ez direnak #Gardelegi-n biltzeko aukera proposatu du #Gasteiz-ko Udalak https://t.co/LFOkkVb5hh
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) February 13, 2020
Naiz hedabideak aditzera eraman du Gardelegikoa ez dela aukerarik onena, lehendik zabortegi honek legea urratu izan duelako luzaz, zehazki lindanoa isuriz Zadorra ibaira. Ekologistak Martxan elkarteak kritikatu egin du Arabako zabortegiaren hautua eta oroitarazi du Zadorra ibaia bera bezala Gasteizko araztegia lindanoz kutsatzeagatik zigortu izan dutela:
Gardelegi zabortegian dena dago. Gazteizko Udalari ez zaio nahikoa araztegia eta Zadorra ibaia kutsatzen dituen Lindanearekin. Ez betetzeagatiko zigorretara ohituta dago.#ZaldibarArgitu pic.twitter.com/ATtoZPuch8
— EkoBarakak Martxan (@EkoBaraka) February 12, 2020
Zaldibarreko zabortegiko hondakinak beste norabait mugitu behar direla eta, Ingurumen Sailak honakoa ebatzi du, Berria-k zabaldu duenez: «Instalazioei jakinarazten zaie ingurumen organo honek dagozkion presazko neurriak har ditzakeela, arrazoitutako ebazpenen bidez, azpiegitura horiek hondakin horiek jasotzeko, beharrekoa balitz». Aurretik, agintariek jakinarazi zuten Zaldibarkoak eraman nahi zituztela Mallabiako eta Zallako zabortegietara, baina azken herri honetan jendea protestan hasia zen.
Hasi da mahai teknikoaren bilera Zaldibarko udalean. Jaurlaritzako bost sailetako ordezkariak, BFA eta udalak. Guztira 24 lagun mahai bueltan. Txus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusia koordinatzaile. @faktoriaEITB @euskadi_irratia #Zaldibar pic.twitter.com/f77VXYC3ob
— Iñaki Guridi (@inaki_guridi) February 13, 2020
Errausketaren Aurkako Mugimenduak deituta, asteazke iluntzean jende elkarretaratzeak egin dira zenbait herritan: Lasarte-Oria, Zubieta, Usurbil, Hernani, Donostia...
Zaldibarko zabortegiko gertaera argitzeko eta Zubietako erraustegia geratzeko eskatu dute herritarrek https://t.co/DWWODP0sOt #lasarteoria #gizartea #politika #zaldibar #erraustegia @ErrausAurkMugi
— Txintxarri (@txintxarrieus) February 12, 2020
Alberto eta Joakin gogoan zaituztegu. #ZaldibarArgitu eta erraustegia gelditu! #Zaldibar #PrekaritateaHiltzailea pic.twitter.com/hblzGiuW7C
— ELA Donostia (@ELAdonostia) February 12, 2020
"Zaldibar argitu, erraustegia gelditu!" aldarrien bueltan #Usurbil! @ErrausAurkMugi @EBuruntzaldea @ErnaiUsurbil @OEIT_GEIS @ErrausAurkMugi @tgurasos @GipuzkoaZutik @LarrekoM #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/UDm4ycPl6A
— noaua (@noaua) February 12, 2020
Zaldibarko zabortegiaren desastrearen inguruko eztabaida beste maila batera eraman du gaur Eusko Alderdi Jeltzaleak: alderdiak Twiterren duen kontu ofizialetik Aitor Elizarani egotzi dio zenbait batzokiren ataritan zaborrak bota izanaren ideia eta sustatze lana, azpimarratuz Elizaran ETAko buruzagi ozana omen dena:
EAJ-PNV denuncia públicamente que el exdirigente de ETA Aitor Elizaran (@ElizaranAitor) ha concebido e instigado la campaña de ataque a nuestros batzokis y acoso a nuestra afiliación, según consta en sus redes sociales. pic.twitter.com/XZMMv1b7zF
— EAJ-PNV (@eajpnv) February 12, 2020
Zaldibarreko zabor mendiak harrapatuta geratu diren bi langileen senideak gaur hartu ditu bileran Iñigo Urkullu lehendakariak. Honekin zeuden Iñaki Arriola Ingurumen sailburua eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburua ere. Desagertuetako baten senide batek Berria-ri adierazi dionez, batzarraren aurretik «lur jota, minduta eta haserre bazeuden», orain «are haserreago» daude, bileraren zertzeladez azalpen gehiago eman gabe. Senideok abokatu baten esku utzi dute auzia, eta honek, senideek jasotako babesaeta elkartasuna eskertzeaz gain, deklaratu du gorpuak agertu arte ez du adierazpenik egiteko asmorik.
Ingurumen saileko eta URA Uraren Euskal Agentziako langileek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuordearen mehatxuzko posta elektronikoa jaso dutela salatu du ELA sindikatuak. Langileei egoeraren aurrean laguntza eskatzen die mezuak hasieran, sindikatuaren arabera. Mehatxuak ondoren datoz: “Administrazioko funtzionario bati dagokion diskrezioa, zuhurtzia eta konfidentzialtasuna” exijitzen die Morenok langileei, “adierazpen edo informazioren baten erantzule” egin ez ditzan sailak. Ohartarazpena zehatzagoa da aurrerago: “Sailburuordetzaren ohiko bideetatik kanpo argitaratzen den edozein informazio erantzukizun pertsonal gisa baloratuko da”.
“Isiltasunaren legea” vs informazio eskubidea
Mezuarekin Eusko Jaurlaritza “isiltasunaren legea” inposatu nahian ari da Zaldibarko zabortegiko gertaeren inguruan ELAren ustez, dituen “ardurak” ezkutatzeko helburuarekin. Sindikatuak ohar berean salatu du hilabeteak daramatzala Ingurumen Sailari EAEko jarduera kutsatzaileen inguruko informazioa eskatzen eta ez zaiola ematen, “nahiz eta izaera publikokoa izan eta hura eskuratzeko eskubidea izan".
Gobernuari bere “ardurak” onartu ditzala eta “jendartea desinformatzeari” utz diezaiola eskatu dio ELAk. Azpimarratu du, azkenik, langile publikoek “independentziaz, objektibotasunez eta inpartzialtasunez” aritu behar dutela, eta ez “unean-uneko arduradun politikoen erabakiaren mende”.
Iñigo Urkullu jarduneko EAEko lehendakariak bukatu du Zaldibarko zabortegira bisita. Beheko bideoan, autoan atera den momentua https://t.co/D1AllmasMN #ZaldibarArgitu pic.twitter.com/d0k9VHtftF
— ARGIA (@argia) February 12, 2020
Iñigo Urkullu EAEko jarduneko lehendakariak hauteskundeak aurreratuko dituela iragartzeko prentsaurrekoan adierazi zuen "Twitterren egiten diren kanpainengatik" behintzat ez zela Zaldibarko zabortegira joango. Gaiak eragin duen ezinegonak, ordea, iritzia aldatu dio Alonsotegiko politikariari: astearte goizean, Zaldibarko krisia lehertu zenetik sei egun igaro direnean, Urkulluk zabortegia bisitatu du Ainhoa Furundarena EITBko kazetariak Twitter bidez informatu duenez.
Acaba de subir al vertedero de Zaldibar el lehendakari Iñigo Urkullu @eitbNoticias Iñigo Urkullu lehendakaria igo da oaintxe Zaldibarreko zabortegira pic.twitter.com/vJufqUf1UU
— Ainhoa Furundarena (@afurunda) February 12, 2020
Kazetari berak informatu duenez, Herbehereetatik etorritako aditu bat ere izan da gaur Zaldibarren, zabortegia isurtzen ari den gasen inguruko lehen balorazioa egiteko.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitza Sailak berriz ere adierazi dio Verter Recycling enpresari "7 eguneko epe luzaezinean" bidal dezala Zaldibarko zabortegian joan den astean izandako erorketa konpontzeko jarduketa-plan baten aurrerapena.
Ebazpen berean, Iñigo Urkulluren Gobernuak enpresari eskatu dio "instalazioko isurketa-ontziaren egonkortasunari buruz duen informazio historiko guztia" helarazteko, bai eta 2019ko Ingurumena Zaintzeko Planeko dokumentazioa ere, egoera arruntean martxoaren 31 baino lehen entregatu behar zuena. Jaurlaritzak gaiari buruzko beste edozein dokumentazio interesgarri ere bidaltzeko agindu dio enpresari.
Era berean, sortzen den informazio guztia biltzeko eskatzen dio, ondoren "eragindako kaltearen tamaina zehazteko". Lakuak enpresari ohartarazi dionez, "ingurumen legediak agindutakoa betetzen ez badu edo osorik betetzen ez badu, Ingurumen Administrazioak nahitaez betearazteko agindua emango du, eta hamabost egunean behin hertsatzeko isunak ezarriko zaizkio, agindutakoa betetzen dela ziurtatzeko".
Era berean, eskatu dio helarazi diezaiola eskura duen informazioa ingurumen-erantzukizuneko eta erantzukizun zibileko derrigorrezko asegurua sinatuta duen konpainiari, "hondakin ez-arriskutsuak isurtzearen ondoriozko kutsaduragatik".
Zallako Udalak eskatu du "segurtasunagatik" herriko zabortegia "aukera gisa baztertzeko" Zaldibarko hondakinak lekualdatzeko. Ohar baten bidez, desagertutako langilearen familiari babesa helarazi dio, eta zabortegian uztaila eta urria bitartean izandako suteak argitzeko eskatu du.
Visiting urban waste collection and reduction sites should be a compulsory school tour. Open a cookie pack to swallow two inner cookies and mentally construct the package surface path. The shame of human activity lies in destiny. Ultimate desolate landscape of the sins of... [+]
Europako Batzordeak beste behin adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete zuela Zaldibarko zabortegiaren kasuan. Zaldibar Argitu plataformak nabarmendu du Lakuak bidalitako informazioa soilik izan duela kontuan Bruselak.
In February, two years have passed since the Zaldibar landfill fell. In March comes the second anniversary of the pandemic, when we stay home for two months. Two disasters. The second covered the first, but the management of the Eitzaga disaster taught us how the pest was to be... [+]