Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

FOLLOW-UP | 3 more deaths in CAPV: In the Basque Country 2,089 people have died so far, 658 per million

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 disease is causing great concern in both countries, as countries cannot stay. Here we will follow the latest news.

12 May 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Munduko Osasun Erakundeak artea osasun sisteman txertatzea gomendatu du

Artea, osasuna eta ongizatea lotzen dituen eskala handiko ikerketa egin du lehen aldiz Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta gobernuei osasun eta arte sektorearen arteko elkarlana bultzatzeko politikak aplikatzeko eskatu die. Ikusi dugu itxialdi egoera honetan arteak asperdura akabatzeaz gain antsietatea edo estresa bezalako gaitzei aurre egiten lagun dezakeela. Adituek ere adierazi dute arteak eragin positiboak dituela gure osasunean.

 

EHUk eta Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatu dute PCR probak egiteko hitzarmena

Jaurlaritzak zehaztu duenez, "hitzarmen honek balioko du, besteak beste, sintomarik ez duten pertsonen bilaketa egiteko.

EHUk eta Jaurlaritzako Osasun Sailak sinatu dute PCR probak egiteko hitzarmena

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 228.239 hildako, 3.220.847 kutsatu, 1.001.008 sendatu

Hauek dira apirilaren 309ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 228.239. Herrialdeka: AEB 61.669, Italia 27.682, Erresuma Batua 26.097, Espainia 24.275, Frantzia 24.087, Belgika 7.501, Alemania 6.467, Iran 5.957, Brasil 5.513, Txina 4.711, Holanda 4.633, Turkia 3.081, Kanada 2.996, Suedia 2.462, [Euskal Herria 1.732, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Mexiko 1.732., Suitza 1.716, Irlanda 1.190, India 1.079, Portugal 973, Errusia 972, Peru 943, Ekuador 883, Indonesia 784...

- Kutsatuak 3.220.847. Herrialdeka: AEB 1.064.572, Espainia 236.899, Italia 203.591, Frantzia 166.420, Erresuma Batua 165.221, Alemania 161.539, Turkia 117.589, Errusia 99.399, Iran 93.657, Txina 82.862, Brasil 79.685, Kanada 51.597, Belgika 47.859, Holanda 38.802, Peru 33.931, India 33.062, Suitza 29.407, Ekuador 24.675, Portugal 24.505, Saudi Arabia 21.402, [Euskal Herria 21.127, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 20.302, Irlanda 20.253, Mexiko 17.799, Israel 15.834, Pakistan 15.759...

- Sendatuak 1.001.008.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 647, Andorra 544, [Euskal Herria 541, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 519, Italia 458, Erresuma Batua 384, Frantzia 369, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 275, Man uhartea 247, Suedia 244, Irlanda 241, Anglo-normandiar uharteak 219, Montserrat 200, Suitza 199, AEB 186, Luxemburgo 142...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Terrazadun tabernen aldeko neurriak iragarri ditu Donostiako Udalak konfinamendu amaierarako

Eneko Goia Donostiako alkateak hiriko terrazen araudia malgutuko du ostalaritza sektoreari laguntzeko. Espainiako Gobernuak astearte honetan konfinamendua arintzeko iragarri dituen faseen barruan, terraza duten tabernetan elkartzeko aukera lehenago etorriko da halakorik ez duten lokaletan elkartzekoa baino.

 

300 entitatek autokontsumorako baratzeetan aritzeko baimena eskatu dute Nafarroan

97 udalek, 36 kontzejuk, udalaz gaindiko 5 erakunde publikok, landa-garapeneko 3 taldek, 18 alderdi eta talde politikok, 2 sindikatuk, Nafarroako osoko 158 elkarte eta kolektibok eskatzen diote Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzari garai honetako nekazaritza-lan guztiak mugarik gabe baimentzeko.

 

Lixiba etxean, lixiba kalean, eta orain lixiba, hondartzan?

Etxean lixibarekin izandako istripu kopuruak gora egin du konfinamendua hasi zenetik. Euskal Herriko herri askotan garbitzaileak ari dira kaleak lixibarekin desinfektatzen eta hala ibili dira Espainiako Armadako kideak ere. Koronabirusari aurre egiteko balioko duelakoan, dena lixibatik pasarazteko moda nora eta hondartzara ere eraman dute Andaluzian.

 

Konfinamenduak ez ditu protestak itzali Libanon eta Txilen

Koronabirusa kontrolatzeko hartutako neurriek apaldu dituzte hainbat herrialdetako protestak, Txile eta Libano, kasu. Baina haserrea ez da guztiz itzali, eta hori nabaritzen hasia da. Libanon kalera ateratzen ari dira gobernuaren aginduen aurka, herrialdeko egoera sozioekonomikoa geroz eta okerragoa dela salatzeko, eta poliziarekin izandako istiluetan manifestari gazte bat hil dute aste honetan.

 

Christian Drosten: "Immunitate kolektiboa ez da erabateko irtenbidea"

Christian Drosten, Berlingo Charité ospitaleko birologia saileko zuzendaria da eta SARS birusa 2003an atzeman zuen ikerlarietako bat da. Pandemia garaian Alemaniako Gobernuaren erreferentziazko aditu nagusi bihurtu da. Laura Spinney kazetariak elkarrizketa egin dio The Guardian egunkarian eta berau itzuli eta laburtu dugu jarraian.

 

Hegoaldean 35 heriotza berri gehituta, Euskal Herrian 1.732 hil dira gaur arte, milioiko 541

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 29a arte 1.697 pertsona hil ditu (35 azken egunean) Covid-19 izurriak,  21.127 kutsatu eta 957 ospitaleratuta daude. Agintariek sendatutzat 12.556 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 342 (+2), Bizkaian 681 (+13), Gipuzkoan 251 (+4), Nafarroan 448 (+16). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; asteartean, 28, Baionako suprefetak eman zituen bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak  20.547 (+580). Ospitaleetan 898 daude (-59). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 541. Lurraldeka: Araba 1.031, Bizkaia 590, Gipuzkoa 346, Nafarroa 684.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.354 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.216. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.208, Belgika 633, Andorra 531, Espainia 510, Italia 453, Frantzia 362, Erresuma Batua 319, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 266, Man uhartea 247, Irlanda 235, Suedia 233... Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan hirugarren legoke.

Katalunian hondakin sanitarioak erraustea Estatuko Fiskal Nagusiaren aurrean salatuko dute

Mataró Terra Verda erakunde ekologistak Kataluniako Ingurumen Fiskaltzan eta Estatuko Fiskal Nagusiaren aurrean kereila kriminalak aurkeztuko ditu Mataroko erraustegian erretzen ari direlako hondakin sanitarioak, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) jarraibideak urratuz.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 218.010 hildako, 3.138.919 kutsatu, 956.064 sendatu

Hauek dira apirilaren 29ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 218.010. Herrialdeka: AEB 59.266, Italia 27.359, Espainia 23.822, Frantzia 23.660, Erresuma Batua 21.678, Belgika 7.331, Alemania 6.314, Iran 5.877, Brasil 5.083, Txina 4.633, Holanda 4.566, Turkia 2.992, Kanada 2.859, Suedia 2.355, Suitza 1.699, [Euskal Herria 1.697, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Mexiko 1.569, Irlanda 1.159, India 1.008, Portugal 948, Ekuador  871, Errusia 867, Peru 854, Indonesia 773...

- Kutsatuak 3.138.919. Herrialdeka: AEB 1.035.765, Espainia 232.128, Italia 201.505, Frantzia 165.911, Alemania 161.145, Erresuma Batua 159.912, Turkia 114.653, Errusia 93.558, Iran 92.584, Txina 82.858, Brasil 73.235, Kanada 50.026, Belgika 47.334, Holanda 38.416, India 31.332, Peru 31.190, Suitza 29.264, Portugal 24.322, Ekuador 24.258, [Euskal Herria 20.547 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Saudi Arabia 20.077, Irlanda 19.877, Suedia 19.621, Mexiko 16.752, Israel 15.728, Austria 15.357...

- Sendatuak 956.064.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 633, Andorra 531. [Euskal Herria 530, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 510, Italia 453, Frantzia 362, Erresuma Batua 319, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 266, Man uhartea 247, Irlanda 235, Suedia 233, Anglo-normandiar uharteak 207, Montserrat 200, Suitza 196, AEB 179, Luxemburgo 142...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Nola eragin die koronabirusaren krisiak unibertsitateko ikasleei?

Ikasketetan, ebaluazio irizpideetan, matrikulen ordainketan, ikasle pisuen alokairuan… ondorioak ekarri dizkie konfinamenduak unibertsitateko ikasleei. “EHU eta NUPeko ikasleek ez dute bermerik dagokien formakuntza jasoko dutenik, baina argi dute unibertsitateak kosta ala kosta ebaluatuko dituela, nazioarteko prestigiorako beharrezkoa zaiolako”, diote bideo batean.

 

Deskonfinamenduaren nondik norakoak jakinarazi ditu Frantziako lehen ministroak

Maiatzaren 11tik aurrera, Ipar Euskal Herrian ikastetxeetara itzuli ahal izango dute nahi duten ikasleek, saltokiak irekiko dituzte eta herrietako azokak zabaltzea alkateen esku egongo da. Garraio publikoan erdira murriztuko da bidaiarien kopururua eta derrigorrezkoa izango da horietan maskara eramatea. Horiek eta beste neurri batzuk azaldu ditu Édouard Philippe Frantziako lehen ministroak. 

 

Hainbat irakaslek salatu du lanean ari direla, bajan egon arren

EAEko ikastetxe publikoetan, bajan dauden hainbat irakaslek lanean jarraitu behar izan dute, konfinamendu garaian Hezkuntza Sailak ez dituelako ordezkapenak bete. Hala salatu dute irakasleek eurek. 

 

Adin txikiko errefuxiatua tiroz hil du Turkiako poliziak, kontrol bat saihesteagatik

Turkiako Gobernuak debekatu egin die 18 urtez azpikoei etxetik ateratzea, koronabirusaren krisiagatik. Horregatik, lanetik bueltan zen 17 urteko errefuxiatu siriarra poliziaren kontrol arrunt bat saihesten saiatu da, eta bularrera egindako tiro batez hil du poliziak.

 

EAEko 14 heriotza berri eta Iparraldetik gaur ezagutuak gehituta, Euskal Herrian denetara 1.697 hil dira

Administrazioeetako iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 28a arte 1.697 pertsona hil ditu (12 azken egunean) Covid-19 izurriak,  20.547 kutsatu eta 957 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 12.026 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 340 (+2), Bizkaian 668 (+10), Gipuzkoan 247 (+2), Nafarroan 432 (+0). Iparraldetik 2 zeuden kontabilizatuta; gaur Baionako suprefetak eman ditu bertako ospitalean hildakoen xehetasunak eta horiek kontutan hartuta Berria egunkariak bere estatistikak eguneratu ditu Iparraldeko biktimak 10ean finkatuz (gehiago izan litezke).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 20.547 (+661). Ospitaleetan 957 daude (+8). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 530. Lurraldeka: Araba 1.025, Bizkaia 597, Gipuzkoa 341, Nafarroa 660.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.341 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.198. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.208, Belgika 622, Andorra 518, Espainia 503, Italia 446, Frantzia 357, Erresuma Batua 311, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 264, Man uhartea 235, Suedia 225. Kopuru horiekin, Euskal Herria herrialde independente balitz munduko zerrendan hirugarren legoke.

Britainia Handitik kezka zabaldu da haur batzuek koronabirusaren antzeko sintoma larriak dauzkatelako

Asko aipatu den arren hurren artean arazo gutxi sortu duela koronabirusak, Britainia Handiko Osasun ministerioak alerta ohar bat igorri die medikuei adi egon daitezen: asteotan ume batzuek Zaintza Intentsiboko Unitateetan sartu behar izan dituzte bai Kawasaki sindromeaaren eta bai koronabirusaren sintomak nozitzeagatik. Italia, Australia eta beste lekuetako medikuek ere aurkitu dituzte antzeko koadroak adin txikiko gaixo batzeuen artean.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 211.631 hildako, 3.065.176 kutsatu, 922.862 sendatu

Hauek dira apirilaren 28ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 211.631. Herrialdeka: AEB 56.803, Italia 26.977, Espainia 23.521, Frantzia 23.293, Erresuma Batua 21.092, Belgika 7.207, Alemania 6.126, Iran 5.806, Txina 4.633, Brasil 4.603, Holanda 4.518, Turkia 2.900, Kanada 2.707, Suedia 2.274, [Euskal Herria 1.675, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.665, Mexiko 1.434, Irlanda 1.102, Portugal 939, India 928, Errusia 794, Peru 782, Indonesia 765...

- Kutsatuak 3.065.176. Herrialdeka: AEB 1.010.507, Espainia 229.422, Italia 199.414, Frantzia 165.842, Alemania 158.758, Erresuma Batua 157.149, Turkia 112.261, Iran 91.472, Txina 87.147, Errusia 82.836, Brasil 67.446, Kanada 48.500, Belgika 46.687, Holanda 38.245, Suitza 29.451, India 29.164, Peru 28.699, Portugal 24.027, Ekuador 23.240, [Euskal Herria 19.886 , Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 19.648, Suedia 18.926, Saudi Arabia 18.811, Israel 15.555, Mexiko 15.529,  Austria 15.274...

- Sendatuak 922.862.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 622, [Euskal Herria 523, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 518, Espainia 503, Italia 446, Frantzia 357, Erresuma Batua 311, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 264, Man uhartea 235, Suedia 225, Man uhartea 223, Anglo-normandiar uharteak 201, Montserrat 200, Suitza 192, AEB 172, Luxemburgo 141...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Senideek osasuntsu dauden egoiliarrak bisitatu ahal izango dituzte Bizkaiko egoitzetan

Senideek astean behin bisitatu ahal izango dute egoiliarra, aurrez antolatu beharko da bisita eta egoiliarrik ez dagoen toki batean elkartuko dira.

 

Eusko Jaurlaritzak garraio publikoan maskara derrigorra izatea proposatu du

Hiru neurri proposatu ditu Eusko Jaurlaritzak garraio publikorako: maskarak derrigor, gel hidroalkoholikoa eta tenperatura hartzea.

 

ANALISIA | Pandemiak desberdintasuna agerian utzi du

Ez da egia pandemiak herritar guztiei eragiten diela eta ez duela kolore politiko edo sozialik. Hondamendiek bezala koronabirusak ez die berdin eragiten behartsu eta aberatsei, plantillako langileei edo prekarioan daudenei, bertakoei edo etorkinei.

 

Euskal Herrian orain arte 1.675 hil dira, 19.886 kutsatu eta 949 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 27a arte 1.675 pertsona hil ditu (12 azken egunean) Covid-19 izurriak, 19.886 kutsatu eta 949 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 11.758 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 338 (+2), Bizkaian 658 (+9), Gipuzkoan 245 (+0), Nafarroan 432 (+1). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 19.886 (+130). Ospitaleetan 949 daude (+5). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 523. Lurraldeka: Araba 1.019, Bizkaia 570, Gipuzkoa 338, Nafarroa 660.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.329 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.198. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.208, Belgika 612, Andorra 518, Espainia 496, Italia 441, Frantzia 350, Erresuma Batua 305, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 261, Irlanda 220, Suedia 217...


You are interested in the channel: Koronabirusa
Commissions of ten million euros in the operation of the mask that stop Koldo García
According to the Civil Guard, this amount of EUR 10 million would be a sum paid by businessman Victor de Aldama, linked to the transactions made by the Spanish Ministry of Transport during the pandemic. This Thursday leaves García free with the order to appear before the judge.

Have schools returned from taking the classroom out to the street four walls after the pandemic?
"After Pandemic we were told that after-school activities were going to be strengthened much more, in the environment and with the resources available, but this very important commitment in the education of our children is not being fulfilled." It is the part of the letter sent by... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
From Wednesday, the kiss is not mandatory in health centers in the South
The date of publication in the “Official State Gazette” ends the need for kissing, ending the restrictions arising from the COVID-19 pandemic. You will have exceptions such as intensive care units, oncological areas, operating rooms or emergency rooms.

The pharmaceutical industry won 90 billion euros with 19 vaccines funded with public money COVID-19
Companies received public money for research and Northern countries bought vaccines in advance. Meanwhile, multinationals increased vaccine prices. Currently, in the poorest countries, only 23% have total doses, according to the SOMO study.

Since today the mask is not needed in public transport in the South
The Council of Ministers has agreed that the mask should be optional in public transport. But it is recommended for people with symptoms of illness and for vulnerable people. It will remain compulsory in health centres.

The Bilbao Social Court recognises the absolute permanent disability to a worker with permanent COVID-19
The Bilbao Social Court is right for the ELA trade union and acknowledges the absolute permanent incapacity of a cellator of a permanent COVID19 health center.  

2023-01-26 | ARGIA
February 7 in Hego Euskal Herria ends the obligation to wear a scarf in transport
The Minister of Health of the Spanish Government, Carolina Darias, has reported that the Council of Ministers will sign on 7 February the decree of non-mandatory free public transport.

China: Opacity reduction measures Covid-19
China has removed mandatory isolation measures for international travellers and stopped providing daily contamination data. These measures are the result of a policy change, but some experts warn of the impact that the lack of control of the situation may have at international... [+]

2022-12-20 | ARGIA
The Spanish government recognizes that 14 million COVID-19 vaccines have expired
Most of the expired ones are Pfizer, the largest supplier in the European Union.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Protests against Zero COVID-19 policy in China
Thousands of citizens have taken to the streets in major capitals to report the economic and psychological damage caused by the Chinese Government's zero COVID-19 strategy. In demonstrations not seen long ago, protesters show the blank sheet to represent censorship. Since the... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid-19, zero scruples
Some have taken with a grain of irritation the series of articles that the official journal Renmin Ribao has published this very week about the zero-covid-19 strategy. The Beijing authorities, the 20th of the Party, have deducted once and for all. That, after the end of... [+]

The mountain has deteriorated, our lives have fallen
Death, drama, work, mourning, pain, anguish. Limits, measures, passions, love and family. Carnival. Zaldibar and pandemic; landfill life. The latest joint work of the theatrical companies Axut and Artedrama is about to be released: Catastrophe. The first action will take place... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"The end of the pandemic is in sight," according to the World Health Organization
Entering the "final line", the WHO insists on the need to incorporate risk groups, control new variables and improve health systems.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Students from the continental Basque Country start the course with changes
On September 1, the 2022-2023 course began in Zuberoa, Baja Navarra and Lapurdi, without measures against COVID-19. They have also had more news: In the ikastolas and colleges of Seaska there are a hundred more students, and in Irisarri, Larrain and Barkox will open new classes... [+]

A study confirms that the coronavirus vaccine causes changes in menstruation
The study involved nearly 40,000 people with a regular cycle, of whom 42% of the regular cycle people had more bleeding after the vaccine.

Eguneraketa berriak daude