Automatically translated from Basque, translation may contain errors. More information here. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

FOLLOW-UP | 3 more deaths in CAPV: In the Basque Country 2,089 people have died so far, 658 per million

Zuzeneko jarraipena
  • Covid-19 disease is causing great concern in both countries, as countries cannot stay. Here we will follow the latest news.

12 May 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
EHUk garatutako testa erabiltzeko eskatu diote dozenaka unibertsitate irakaslek Jaurlaritzari

EHUko zientzialariek garatutako testa goraipatu eta Eusko Jaurlaritzaren “gutxiestea” eta “isiltze saiakera” kritikatu dute adierazpen batean. Herritarrei testak modu masiboan egitea zergatik ez den ari sustatzen azal dezala eskatu diote Eusko Jaurlaritzari.

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 207.009 hildako, 2.995.209 kutsatu, 881.525 sendatu

Hauek dira apirilaren 27ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 207.009. Herrialdeka: AEB 55.415, Italia 26.644, Espainia 23.190, Frantzia 22.856, Erresuma Batua 20.732, Belgika 7.094, Alemania 5.976, Iran 5.710, Txina 4.633, Holanda 4.475, Brasil 4.286, Turkia 2.805, Kanada 2.560, Suedia 2.194, [Euskal Herria 1.663, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.610, Mexiko 1.351, Irlanda 1.087, Portugal 903, India 884, Errusia 747, Indonesia 743, Peru 728...

- Kutsatuak 2.995.209. Herrialdeka: AEB 987.322, Espainia 226.629, Italia 197.675, Frantzia 162.100, Alemania 157.770, Erresuma Batua 152.840, Turkia 110.130, Iran 90.481, Txina 82.830, Errusia 80.949, Brasil 63.100, Kanada 46.895, Belgika 46.134, Holanda 37.845, Suitza 29.061, India 27.977, Peru 27.517, Portugal 23.864, Ekuador 22.719, [Euskal Herria 19.756, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 19.262, Suedia 18.640, Saudi Arabia 17.522, Israel 15.443, Austria 15.225...

- Sendatuak 881.525.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.208, Belgika 612, [Euskal Herria 519, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 518, Espainia 496, Italia 441, Frantzia 350, Erresuma Batua 305, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 303, Holanda 261, Irlanda 220, Suedia 217, Man uhartea 212, Anglo-normandiar uharteak 201, Montserrat 200, Suitza 186, AEB 167, Luxemburgo 141...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Adinekoek paseoan atera ahal izango dute larunbatetik aurrera Hego Euskal Herrian

Espainiako Osasun ministro Salvador Illak jakinarazi du berria, maiatzaren 2tik aurrerako arintze neurrien inguruko xehetasunak ematean. Alarma egoera maiatzaren 9az harago luzatu daitekeela ere iragarri du.

 

 

Konfinamendua arintzeko prozesua Espainiako Gobernuak erabakiko duela berretsi du Sánchezek

Erkidegoetako eta Espainiako presidentearen arteko zazpigarren bilera egin da igande goizean. Torrak eta Urkulluk konfinamendua leuntzako modua erkidegoek erabakitzea eskatu dute. Chivitek eta Urkulluk hainbat eskaera egin dute.

 

Osasun-hondakinak: Lehen birziklatzen zena orain zabortegira?

Maskarak, batak, eskularruak… babesgarriok hondakin infekziosotzat hartzen dira eta tratamendu berezia izaten dute. Birziklatzea lor daiteke. Osasun krisi honetan ordea, hondakin kopurua, toki batzuetan, hirukoiztu egin da eta tratamendu berezia emateko arazoak dituzte. Ecologistas en Acción taldeak ohartarazi du Espainiako Gobernuak biltegiak, zabortegiak eta erraustegiak hondakinok jasotzeko baimena emateak birziklatzea galaraztea ekar dezakeela.

 

Pentsiodunen Mugimenduak zahar egoitzetako inprobisazioa eta baliabide eskasia salatu ditu

EAEko eta Nafarroako Pentsiodunen Mugimenduak gutuna bidali die Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Gizarte politiketako sailburuei, ahaldun nagusiei eta Nafarroako lehendakariari. Egoitzetako eta etxez etxeko zerbitzuetako informazio osoa, egiazkoa eta objektiboa eskatu dute.

 

Euskal Herrian orain arte 1.663 hil dira, 19.756 kutsatu eta 944 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 26a arte 1.663 pertsona hil ditu (31 azken egunean) Covid-19 izurriak, 19.756 kutsatu eta 944 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.548 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 336 (+3), Bizkaian 649 (+7), Gipuzkoan 245 (+7), Nafarroan 431 (+2). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 19.756 (+349). Ospitaleetan 944 daude (-171). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 519. Lurraldeka: Araba 1.001, Bizkaia 557, Gipuzkoa 328, Nafarroa 655.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.323 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.177. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 597, Andorra 518, Espainia 490, Italia 436, Frantzia 346, Erresuma Batua 299...

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 203.299 hildako, 2.921.513 kutsatu, 837.030 sendatu

Hauek dira apirilaren 26ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 203.299. Herrialdeka: AEB 54.265, Italia 26.384, Espainia 22.902, Frantzia 22.614, Erresuma Batua 20.319, Belgika 6.917, Alemania 5.877, Iran 5.650, Txina 4.632, Holanda 4.409, Brasil 4.057, Turkia 2.706, Kanada 2.465, Suedia 2.192, [Euskal Herria 1.653, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.599, Mexiko 1.305, Irlanda 1063, Portugal 880, India 825, Indonesia 720, Peru 700...

- Kutsatuak 2.921.513. Herrialdeka: AEB 960.896, Espainia 223.759, Italia 195.351, Frantzia 161.488, Alemania 156.513, Erresuma Batua 148.377, Turkia 107.773 , Iran 89.328, Txina 82.827, Errusia 74.588, Brasil 59.324, Kanada 45.354, Belgika 45.325, Holanda 37.190, Suitza 28.894, India 26.496, Peru 25.331, Portugal 23.392, Ekuador 22.719, [Euskal Herria 19.408, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 18.561, Suedia 18.177, Saudi Arabia 16.299, Austria 15.148...

- Sendatuak 837.030.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 597, Andorra 518, [Euskal Herria 513, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 490, Italia 436, Frantzia 346, Erresuma Batua 299, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Holanda 257, Suedia 2173, Irlanda 215, Man uhartea 212, Anglo-normandiar uharteak 201, Montserrat 200, Suitza 185, AEB 164, Luxemburgo 136...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

MOE kezkatuta, koronabirusaren testuinguruan azkarki emendatuko direlako paludismo kasuak

Munduko Osasun Erakundearen aurreikuspenei segi, paludismoaz hildakoen kopurua bikoiztu daiteke aurten Saharaz hegoaldeko Afrikan. Eltxo sareen eta paludismoaren kontrako erremedioen banaketak gutxitzeko arriskuagatik litzateke gaitza emendatuko.

 

Pakistango hamarnaka osasun langile gose greban dira, babes-materiala exijitzeko

Apirilaren 15az geroztik dabiltza gose greban, koronabirusaz babesteko neurriak eta materialak exijitzeko. Pendjab probintziako osasun arloko zuzendaritzaren egoitza okupatzen dabiltza.

 

Ondarroako portua hetsi dute, koronabirusa kasu posible batengatik

NAIZek jakinarazi duenez, Kalamendi itsasontziko arrantzale batek koronabirusak eragindako sintomak sumatu zituen apirilaren 24ean eta itsaso zabaleko mediku-ontziak porturatzeko agindua eman zion. Biharamunean, –gaur goizean– hetsi dute portua.

 

Eudelek udalei banaturiko 300.000 maskaretan akatsak agertu dira

Maskara batzuek akatsak dituztelako, udalei banaturiko 300.000 maskarak erretiratuko ditu Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak. Informazioaren berri eman du EITBk.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.643 hil dira, 19.408 kutsatu eta 1.025 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 25a arte 1.643 pertsona hil ditu (31 azken egunean) Covid-19 izurriak, 19.408 kutsatu eta 1.025 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.343 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 332 (+1), Bizkaian 642 (+15), Gipuzkoan 238 (+3), Nafarroan 429 (+12). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 19.408 dira (+884). Ospitaleetan 1.115 daude (-90). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 513. Lurraldeka: Araba 998, Bizkaia 544, Gipuzkoa 324, Nafarroa 637.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskualdeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.307 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.166. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 576, Andorra 518, Espainia 482, Italia 430, Frantzia 341, Erresuma Batua 287...

Maiatzaren 11ako eskolaratzea ez da behartua izango Ipar Euskal Herrian

“Modu boluntarioan” eginen da eskolara itzultzea Ipar Euskal Herrian eta orokorki Frantziako Estatuan, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak zehaztu duenez. Ez-ulertzea eta desadostasunak ez ditu baretu zehaztapenak.

 

Bigarren preso bat hil da Estremerako Madrid-VII espetxean

El Pais egunkariak jakinarazi duenez, 61 urte eta aurretik gaixotasunen bat zeukan preso bat hil da Estremerako presondegian, bigarrena Covid-19 krisia hasi zenetik. Gainera, koronabirusak Espainiako espetxeetako hiru funtzionario edo langile ere hil ditu denbora honetan, Alacant, Soria eta Cuencakoetan lanean ari zirenak. Deneara 240 langile eta 50 preso kutsatu dira orian arte Espainiako presondegietan.

Itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du 'Bat Etorri' elkarteak

Domekan goizean umeak berriz irten ahal izango dira kalean hilabete baino gehiago etxean egon ondoren, eta itxialdia arintzeko hartuko diren neurriak guztion ahotan daude azken egunotan. ‘Bat Etorri’ Gipuzkoako Pentsiodunen Elkarteak itxialdia arintzean pertsona nagusiak ez diskriminatzea eskatu du igorri duen gutun batean.

 

Mugaz gaindiko langileei ohiko pasabideak irekitzea eskatu dute Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek

Urdazubi, Zugarramurdi, Baztan, Etxalar eta Berako alkateek Pirinio Atlantikoetako prefetari idatzi bat bidali diote mugaz gaindiko langileei gure herrietako ohiko muga pasabideak irekitzeko eskatuz

 

Biktima-kopuruak munduan orain arte: 197.318 hildako, 2.831.915 kutsatu, 807.037 sendatu

Hauek dira apirilaren 25eko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta:

Hilak 197.318. Herrialdeka: AEB 52.193, Italia 25.969, Espainia 22.524, Frantzia 22.245, Erresuma Batua 19.506, Belgika 6.679, Alemania 5.760, Iran 5.574, Txina 4.632, Holanda 4.289, Brasil 3.704, Turkia 2.600, Kanada 2.302, Suedia 2.152, [Euskal Herria 1.612, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.589, Mexiko 1.221, Irlanda 1.014, Portugal 854, India 780, Indonesia 689, Peru 634...

- Kutsatuak 2.831.915. Herrialdeka: AEB 925.232, Espainia 219.764, Italia 192.994, Frantzia 159.828, Alemania 154.999, Erresuma Batua 143.464, Turkia 104.912, Iran 88.194, Txina 82.816, Errusia 68.622, Brasil 54.043, Belgika 44.293, Kanada 43.888, Holanda 36.535, Suitza 28.677, India 24.530, Portugal 22.797, Ekuador 22.719, Peru 21.648, [Euskal Herria 18.966, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 18.184, Suedia 17.567, Saudi Arabia 15.102, Austria 15.071...

- Sendatuak 807.037.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 576, Andorra 518, [Euskal Herria 503, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Espainia 482, Italia 430, Frantzia 341, Erresuma Batua 287, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Holanda 250, Suedia 213, Man uhartea 212, Irlanda 205, Anglo-normandiar uharteak 196, Suitza 184, AEB 158, Luxemburgo 136...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Frantziako Amazonen salmentak "salgaia premiatsuei" mugatzeko erabakia berretsi du Dei Auzitegiak

Apirilaren 14ko epaia berretsi du Versailleseko Dei Auzitegiak. Arrisku sanitarioen neurtzea eta babes-neurrien errespetatzea eskatzen zaio Amazon France enpresari. Epaia errespetatu ezean, 100.000 euroko isuna pagatu beharko du egun eta epaiaren urratze oro.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.612 hil dira, 18.966 kutsatu eta 1.073 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 24a arte 1.612 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak, 18.966 kutsatu eta 1.073 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 7.066 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 331 (+4), Bizkaian 627 (+16), Gipuzkoan 235 (+6), Nafarroan 417 (+8). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 18.966 (+442). Ospitaleetan 1.073 daude (-43). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 503. Lurraldeka: Araba 998, Bizkaia 544, Gipuzkoa 325, Nafarroa 637.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.290 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.153. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela zegoen bezperan: San Marino 1.179, Belgika 560, Andorra 479, Espainia 474, Italia 423, Frantzia 335, Erresuma Batua 276, Holanda 244, Suedia 200 ...

EAE da Europan test gehien egin dituenetakoa ala... test gutxien egin dituena?

Covid-19 izurria zabaltzen hasi zenetik ari da esaten Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomi Elkartea dela Europan birus hori gehien testeatu duten eskualdeetakoa, egindako test kopuru gordinak erakutsiz. Eneko Axpe zientzialariak, ordea, erakutsi du justu alderantzizkoa dela erreparatzen baldin bazaio test kopuruen eta testetan positibo edo kutsatu eman dutenen kopuruen arteko proportzioari: EAE dela Europan proportzioan test gutxiena egin duen eskualdea.

 

Kanalduderen webgunean ospatzen ahalko da Nafarroaren Eguna, igandean

Apirilaren 26ko eguerdi eta erditan hasiko da saio berezia, Baigorriko hitzorduaren antolatzaile den Basaizea elkarteak jakinarazi duenez. Bertsolariak, dantzariak, gaiteroak, hots, Nafarroaren Egunaren osagai garrantzitsu batzuk beteko dute hitzordua.

 

Biktima-kopuruak munduan: 191.061 hildako, 2.725.920 kutsatu, 745.905 sendatu

Hauek dira apirilaren 24ko goiz aldera arte Covid-19 izurriak mundu osoan eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak bezperako azken orduan zenbatuta: 191.061 hildako, 2.725.920 kutsatu, 745.905 sendatu.

Hilak 191.061. Herrialdeka: AEB 50.236, Italia 25.549, Espainia 22.157, Frantzia 21.856, Erresuma Batua 18.738, Belgika 6.490, Alemania 5.575, Iran 5.481, Txina 4.632, Holanda 4.177, Brasil 3.313, Turkia 2.491, Kanada 2.147, Suedia 2.021, [Euskal Herria 1.578, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suitza 1.549, Mexiko 970, Portugal 820, Irlanda 794, India 721, Indonesia 647...

- Kutsatuak 2.725.920. Herrialdeka: AEB 886.442, Espainia 213.024, Italia 189.973, Frantzia 158.183, Alemania 153.129, Erresuma Batua 138.078, Turkia 101.790, Iran 87.026, Txina 82.798, Errusia 62.773, Brasil 49.492, Belgika 42.797, Kanada 42.110, Holanda 35.729, Suitza 28.496, India 23.039, Portugal 22.353, Peru 20.914, [Euskal Herria 18.524, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Irlanda 17.607, Suedida 16.755, Austria 15.002...

- Sendatuak 745.905.

- Heriotzak miloi 1 biztanleko: San Marino 1.179, Belgika 560, [Euskal Herria 493, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Andorra 479, Espainia 474, Italia 423, Frantzia 335, Sint Marteen (San Martin uhartearen zati holandarra) 280, Erresuma Batua 276, Holanda 244, Suedia 200, Man uhartea 188, Suitza 179, Anglo-normandiar uharteak 167, Irlanda 161, AEB 152, Luxemburgo 133...

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Gizarte laguntzetara 7,95 milioi euro bideratuko ditu Nafarroako Gobernuak

Udalei eta gizarte erakundeei zuzendutako deialdien bidez banatuko du dirua. Deialdi hauek ez dira berriak, baina bai diru kopurua (aurrekoetan baino gehiago) eta epe eta metodologia (egoera berrira moldatuta).

Bi deialdi nagusi izango dira. Batetik, 6,6 milioi euro bideratuko da kolektibo zaurgarrienak laguntzera. Oinarrizko gizarte zerbitzuentzat izango da horko diru kopuru handiena. Bestetik, 1,4 milioi euro bideratuko dira gizarte arloko erakundeak laguntzeko.

Diruz lagunduko dituen beste hainbat neurri ere iragarri ditu Nafarroako Gobernuak, besteak beste bazterketa arriskuan dauden pertsonak gizarteratzeko eta beraientzako bizitokia errazteko, jantoki sozialetarako, presoentzako, buruko gaixotasunen bat dutenentzako edota etxebizitza eskubidea bermatzeko.

 

DBH eta Batxilergoko gazteei ikasketekin laguntzeko sarea sortu dute unibertsitateko ikasle boluntarioek

EHU eta NUPeko 100 ikasle boluntario baino gehiago inplikatu dira dagoeneko eta online ikasketak ezin dituztelako jarraitu edo zailtasunak dituztelako errefortzua behar duten ikasleei laguntza ematen diete. Apunteen bankua ere sortu dute, "egoera zail honetan baliabideak kolektibizatzea ezinbestekoa baita".

 

Euskal Herrian gaur arte 1.578 hil dira, 18.524 kutsatu eta 1.115 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 22a arte 1.578 pertsona hil ditu (25 azken egunean) Covid-19 izurriak, 18.524 kutsatu eta 1.115 ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat 6.867 gaixo eman dituzte orain arte.

Hildakoak honela banatzen dira lurraldeka: Araban 327 (+2), Bizkaian 611 (+32), Gipuzkoan 229 (+9), Nafarroan 409 (+8). (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 20 heriotza aitortu ditu Frantziako Gobernuak, baina zehaztapen gehiago barik).

Euskal Herrian ofizialki testeatu eta kutsatutzat aitortuak 18.524 dira (+500). Ospitaleetan 1.115 daude (-68). Horien lurraldekako datu ziurrik ez daukagu.

Bestalde, euskal herritarrok gutxi gora behera 3,2 milioi biztanle garenez, gure arteko hilkortasun tasa da milioi 1 biztanleko 493. Lurraldeka: Araba 980, Bizkaia 502, Gipuzkoa 304, Nafarroa 612.

Konparazioak egiten hasita, Italian eta Espainian gehien kaltetutako eskukaldeekin alderatuz gero, Lombardiak milioiko 1.271 heriotza zeuzkan bezpera arte eta Madrilek 1.137. Mundu mailan herrialde kaltetuenen zerrenda, berriz, honela dago: San Marino 1.179, Belgika 540, Andorra 479, Espainia 464, Italia 415, Frantzia 327, Erresuma Batua 267...

Espainiako Vueltak Euskal Herria abiapuntu... gauden egoeran?!

COVID-19 gaitza dela-eta, ekainaren amaieran hastekoa zen Frantziako Tourra bi hilabete atzeratu dute antolatzaileek (ASOk). Abuztuaren 29an abiatuko da. Intentzio hori dute behintzat. Ondorioz, beste lasterketa batzuk ere lekuz mugitu beharko dira, Espainiako Vuelta tartean. Abuztuaren 14an ez baizik eta urriaren 24an hasiko litzateke, nondik eta Irundik.

 

Frantziako Gobernuak maiatzaren 11n zabaldu nahi ditu saltoki guztiak, ostalaritza salbu

Bruno Le Maire Frantziako Ekonomia ministroak adierazi duenez, gobernuak nahi du komertzio guztiak maiatzaren 11n zabaltzea, alde batera utzita ostalaritza (ostatu eta jatetxeak). Irekiera, hala ere, departamendu eta eskualdeka ezberdin burutu ahal izango da, aurretik Emmanuel Macronek adierazi zuen moduan konfinamenduaren arintzea Frantzia osoan berdina ez izatea erabakita dagoelako. Jatetxe, ostatu eta kafetegiek tratamendu berezia edukiko dute, maiatzaren 11 ondorengo beste epe batzuekin jokatuz, ministroak aditzera eman duenez.

 


You are interested in the channel: Koronabirusa
Commissions of ten million euros in the operation of the mask that stop Koldo García
According to the Civil Guard, this amount of EUR 10 million would be a sum paid by businessman Victor de Aldama, linked to the transactions made by the Spanish Ministry of Transport during the pandemic. This Thursday leaves García free with the order to appear before the judge.

Have schools returned from taking the classroom out to the street four walls after the pandemic?
"After Pandemic we were told that after-school activities were going to be strengthened much more, in the environment and with the resources available, but this very important commitment in the education of our children is not being fulfilled." It is the part of the letter sent by... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
From Wednesday, the kiss is not mandatory in health centers in the South
The date of publication in the “Official State Gazette” ends the need for kissing, ending the restrictions arising from the COVID-19 pandemic. You will have exceptions such as intensive care units, oncological areas, operating rooms or emergency rooms.

The pharmaceutical industry won 90 billion euros with 19 vaccines funded with public money COVID-19
Companies received public money for research and Northern countries bought vaccines in advance. Meanwhile, multinationals increased vaccine prices. Currently, in the poorest countries, only 23% have total doses, according to the SOMO study.

Since today the mask is not needed in public transport in the South
The Council of Ministers has agreed that the mask should be optional in public transport. But it is recommended for people with symptoms of illness and for vulnerable people. It will remain compulsory in health centres.

The Bilbao Social Court recognises the absolute permanent disability to a worker with permanent COVID-19
The Bilbao Social Court is right for the ELA trade union and acknowledges the absolute permanent incapacity of a cellator of a permanent COVID19 health center.  

2023-01-26 | ARGIA
February 7 in Hego Euskal Herria ends the obligation to wear a scarf in transport
The Minister of Health of the Spanish Government, Carolina Darias, has reported that the Council of Ministers will sign on 7 February the decree of non-mandatory free public transport.

China: Opacity reduction measures Covid-19
China has removed mandatory isolation measures for international travellers and stopped providing daily contamination data. These measures are the result of a policy change, but some experts warn of the impact that the lack of control of the situation may have at international... [+]

2022-12-20 | ARGIA
The Spanish government recognizes that 14 million COVID-19 vaccines have expired
Most of the expired ones are Pfizer, the largest supplier in the European Union.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Protests against Zero COVID-19 policy in China
Thousands of citizens have taken to the streets in major capitals to report the economic and psychological damage caused by the Chinese Government's zero COVID-19 strategy. In demonstrations not seen long ago, protesters show the blank sheet to represent censorship. Since the... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid-19, zero scruples
Some have taken with a grain of irritation the series of articles that the official journal Renmin Ribao has published this very week about the zero-covid-19 strategy. The Beijing authorities, the 20th of the Party, have deducted once and for all. That, after the end of... [+]

The mountain has deteriorated, our lives have fallen
Death, drama, work, mourning, pain, anguish. Limits, measures, passions, love and family. Carnival. Zaldibar and pandemic; landfill life. The latest joint work of the theatrical companies Axut and Artedrama is about to be released: Catastrophe. The first action will take place... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"The end of the pandemic is in sight," according to the World Health Organization
Entering the "final line", the WHO insists on the need to incorporate risk groups, control new variables and improve health systems.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Students from the continental Basque Country start the course with changes
On September 1, the 2022-2023 course began in Zuberoa, Baja Navarra and Lapurdi, without measures against COVID-19. They have also had more news: In the ikastolas and colleges of Seaska there are a hundred more students, and in Irisarri, Larrain and Barkox will open new classes... [+]

A study confirms that the coronavirus vaccine causes changes in menstruation
The study involved nearly 40,000 people with a regular cycle, of whom 42% of the regular cycle people had more bleeding after the vaccine.

Eguneraketa berriak daude