Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENT | 3 morts més en la CAPV: A Euskal Herria han mort 2.089 persones fins al moment, 658 per milió

Zuzeneko jarraipena
  • La malaltia de COVID-19 està causant una gran preocupació en tots dos països, ja que els països no poden quedar-se. Aquí seguirem les últimes notícies.

12 de maig de 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Euskal Herrian gaur arte 846 hil dira, 12.994 kutsatu eta 2.070 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturrietatik Berriak bildutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 8ko arratsaldea arte 846 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,12.994 kutsatu eta 2.070 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak lurraldeka: Araban 229, Bizkaian 317, Gipuzkoan 92, Nafarroan 206. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak lurraldeka: Araban 2.806, Bizkaian 4.068, Gipuzkoan 1.678, Nafarroan 3.467. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 2.070. Lurraldeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Atzotik gaur arte 56 pertsona gehiago hil dira Hego Euskal Herrian

Datuak eskaintzeko admistrazioek antolatuta daukaten anabasaren erdian, gutxienez badakigu azken 24 orduetan –bi eguneko kontaketa ofizialen tarte horretan– 56 pertsona gehiago hil direla Hegoaldean, 49 Euskal Autonomi Erkidegoan eta 4 Nafarroan. Asteartean hil zirenak baino 11 gehiago izateaz gain, izurriak Euskal Herrian egun bakarrean biktima gehien egin duen eguna izan da atzokoa. Denetara orain arte Covid-19ak hilak 846 lirateke Euskal Herrian. Kutsatuei dagokienez, testak eginda positibotzat ofizialki hartu diren gaixoen kopuruak ere gora egin du, antza denez. Ospitaleratuen kopuruak behera egin izana litzateke gaurko berri itxaropentsuena. Datu zehatzagoak jakindakoan publikatuko ditugu, egunero bezala. 

Ez zaitzatela engaina: koronabirusaren epizentroa hemen dago

Hedabide askotan zabaldu da AEBetan dagoela uneotan koronabirusaren epizentroa, herrialde hartan izaten ari diren heriotza kopuru handiak medio. Europar Batasunekoak kontuan hartuta, ordea, nahiko garbi ikusten da problemarik handienak etxean edukitzen ari garela. Pello Zubiriak esplikatu du artikulu honetan.

 

EBko ekonomia ministroak ez dira ados jarri 16 ordu bilduta egon ondoren

Adostasunik ez eta begirada guztiak ostegunean jarrita amaitu da Eurotaldearen bilera asteazken goiz honetan. Mário Centeno Eurotaldeko presidenteak iragarri duenez, koronabirusaren krisiari aurre egiteko formula batera hurbildu dira, baina ez dira guztiz iritsi. Albiste honetan kontatu dizuegu zein diren desadostasun nagusiak.

 

Frantziako Estatuak 10.000 heriotzaren langa gainditu du, egun batean 1.427 gehitu ostean

Frantziako Estatuan jada 10.000 pertsona hil dira Covid-19 gaitzak jota, asteartean Jérôme Salomon Osasun zuzendari nagusiak jakitera eman duenez. Horietatik 7.091 heriotza ospitaleetan gertatu dira, eta beste 3.237 zaharren egoitzetan eta bestelako zentroetan.

 

Espainiako Estatuan 743ra igo da azken 24 orduetan hildakoen kopurua

Espainiako Estatuan dagoeneko 13.798 pertsona hil direla baieztatu du Gobernuak, horietatik 743 azken 24 orduetan. Astelehenean eman zuten kopurua baino handiagoa da –637 izan zen hau–, baita igandekoa ere –674–.

Sendatutakoen kopurua 43.208ra igo da –2.771 alta berri azken egunea− horrek kasuen %31 ordezkatzen du beraz, Eldiario.es-en jaso dutenez.

Espainiako Osasun Ministerioak egindako balantzearen arabera, 140.510 dira positibo emandako pertsonak Espainiako Estatuan. Horietako 5.478 azken egunean.

 

Biktima-kopuruak munduan: 81.506 hildako, 1.418.920, 301.471 sendatu

Apirilaren 7eko ilunabarrean, hona Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 20:31ean zenbatuta:

- Hilak 81.506. Herrialdeka: Italia 17.127, Espainia 13.912, AEB 12.561, Frantzia 10,328, Erresuma Batua 6.159, Iran 3.872, Txina 3.331, Holanda 2.101, Belgika 2.035, Alemania 1.905, Suitza 821, Turkia 725, Suedia 591, Brasil 582, Portugal 345, Kanada 345, Austria 243, Indonesia 221, Ekuador 191 (*), Danimarka 203, Hego Korea 192, Algeria 193, Mexiko 125, Errumania 197, Filipinak 177, Irlanda 174, Polonia 129...

- Kutsatuak 1.418.920. Herrialdeka: AEB 391,665, Espainia 140.511, Italia 135.586, Frantzia 109.069, Alemania 105.604, Txina 81.708, Iran 62.589, Erresuma Batua 55.242, Turkia 34.109, Suitza 22.242, Belgika 22.194, Holanda 19.580, Kanada 17.063, Austria 12.599, Portugal 12.442, Brasil 12.377, Hego Korea 10.331...

- Sendatuak 301.471.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Ohiko salmenta-bideak etenda, Nafarroan internetez hasiko dira saltzen elikagai ekologikoak

Ohiko salmenta bideak eten dira osasun larrialdiak eraginda eta elikagai ekologikoak ekoizten dituen sektoreak erosleek produktuak etxean jasotzeko modua antolatu du internet bidez.

 

Asier de la Iglesia kirolaria ospitaleratu dute, Covid-19 testean negatibo faltsua eman ostean

Asier de la Iglesia Zumarragako saskibaloi jokalariak sare sozialetan kontatu du bere esperientzia: koronabirusa izan zezakeelako susmoak jota, Osakidetzara deitu zuen asteburuan eta etxean isolatuta geratzeko erantzun zioten. Baina De la Iglesiak esklerosi anizkoitza eta asma dauka, eta horregatik idatzi zuen Twitterren proba egin beharko lioketela. Hori ikusita, Osakidetza harremanetan jarri zen berarekin, telefonoz nahastu zela argudiatu zioten (anbulatoriora deitu behar zuela esan zioten, ez telefono orokorrera) eta proba egin. Negatiboa eman zuen, baina azkenean, astearte honetan kontatu duenez, ospitaleratu egin dute, Covid-19ak negatibo faltsua eman baitzuen.

Esklerosi anizkoitza izanda ACBn debutatzea lortu zuen lehenengo jokalaria izan zen Zumarragakoa.

 

Haurren aurkako indarkeriak gora egin du konfinamenduan, Espainiako Estatuan

Etxetik ezin atera, hainbat adin txikikok bizi duten egoera larriaz ohartarazi du Anar Fundazioak: laguntza eskatuz fundazioarekin anonimoki harremanetan jartzen diren Espainiako Estatuko haur eta gazteen kopuruak gora egin du konfinamenduan, eta haziz doa egunez egun. Artaturiko bost kasutik bi biolentzia kasuak dira. 

 

Indarkeria matxista jasaten duten emakumeentzako gune berria ireki du Nafarroako Gobernuak

Koronabirusak eragindako larrialdi egoera dela-eta Nafarroako Gobernuak indarkeria matxista jasan duten emakumeak eta haien seme-alabak aldi batez egoteko bizitokiak bikoiztu ditu. Orain arte larrialdi gunean, harrera etxean eta hainbat etxebizitzatan 20 emakume eta 22 haur zeuden. Aste honen hasieratik lau emakume eta beste hainbeste haur daude larrialdi gune berrian. Foru poliziaren agenteek eraman dituzte hara. Osasun larrialdiak iraun bitartean ez du inork bizitokia utzi beharrik izango, nahiz eta ezarritako denbora epea igaroa izan. Nafarroako Gobernuak adierazi du arreta zentro horietan beharrean ari diren langileei PCR proba egingo zaiela sintomarik izanez gero.

Albistea jakinarazteko emandako prentsaurrekoan Javier Remírez lehendakariordea. Argazkia: Nafarroako Gobernua.

 

Iraken epidemia zabaltzen bada, herrialdeak ezingo dio aurre egin

Jasan dituen gerren ondorioz, Irakeko osasun sistema jota dago eta koronabirusaren epidemia bati ezingo lioke aurre egin. Hala ohartarazi dute agintariek.

 

Egoitzetako senideek EAE osorako jarduera protokolo eraginkorrak eskatu dizkiote Eusko Jaurlaritzari

Gipuzkoako Senideak, Babestu Bizkaiak eta Babestu Arabak, egoitzetako senideen EAEko hiru elkarteek, egin diote idatzia Jaurlaritzari. Denbora luzez herrialdeetako Foru Aldundietako Gizarte Politikako Sailei adierazitakoa errepikatzen baino ez direla ari dio idatziak. Osasun larrialdi honetan erakunde publikoak beraien irudia garbitzeko adierazpenak egiten ari direla salatu dute.

 

43,5 milioi euro bideratuko ditu Jaurlaritzak gizarte larrialdietako laguntzetara

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak agerraldia egin du. Gizarte politikan eta lan esparruan onartu dituzten neurriez, Aste Santuko jai egunetan areagotuko dituzten kontrolez eta eskuartean duten Normaltasunera Itzultzeko Planaz aritu da.

 

Ikasle guztiek ikasturtea gainditzea eskatu dio Ikasle Sindikatuak Espainiako Gobernuari

Egungo egoerak nahikoa bermerik ematen ez duela iritzita, azterketarik ez egitea, denek ikasturtea gainditzea eta oinarrizko edukiak hurrengo ikasturtean berreskuratzea eskatu dio Espainiako Estatuko ikasleen sindikatuak (Euskal Herrian ordezkaritza duenak) Hezkuntza Ministerioari. Asteazken honetan biltzekoa da Espainiako Gobernua erkidegoetako ordezkariekin, ikasturtearen amaiera erabakitzeko.

 

Zapatisten deia koronabirusaren aurrean

EZLNk "bizitzaren aldeko ekintza astea" deitu du apirilaren 6tik 10era, Covid-19aren hedapenaren aurkako hainbat ekintza proposatuz.

 

Nola ari dira moldatzen irakasleak egoera berrian?

Egun batetik bestera lan moldea aldatu eta material berria sortu beharra, ikasle eta familiekiko komunikazio pertsonalizatua bermatzeko zailtasunak, administrazioarentzat egin beharreko burokrazia-lana… Lanordu gehiago eta lan karga handiagoa ekarri die pandemiak irakasleei, hala ondorioztatu du Hego Euskal Herriko hezitzaileen artean egindako ikerketak.

 

Munduan koronabirusak dagoeneko hil ditu 75.000 jende baino gehiago

Worldometers zerbitzuak apirilaren 7ko 11:21etan honako kontabilitatea erakusten du: mundu osoan Covid-19ak hildakoak 75.959, kutsatu ofizialki aitortuak 1.360.223, sendatuak 293.661. Eguna bukatzerako askoz gehiago izango dira, herrialde gehienek arratsaldean eskaintzen dituztelako beren datu ofizialak.

Arratsaldean eskainiko ditugu eguneko datu ofizial finkatuak, herrialdeka sailkatuta.

Euskal Herrian gaur arte 790 hil dira, 12.376 kutsatu eta 2.332 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 7ko arratsaldea arte 790 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak,12.376 kutsatu eta 2.332 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.149 gaixo. Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak 790. Lurraldeka, Araban 212, Bizkaian 292, Gipuzkoan 82, Nafarroan 202. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 13 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak 12.376. Lurraldeka: Araban 2.744, Bizkaian 4.717, Gipuzkoan 1.560, Nafarroan 3.355. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 161 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 2.332. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Japonian ere alarma egoera, neurri "bigunegiak" hartu ostean

Tokio, Kanagawa, Saitama, Chiba, Osaka, Hyogo eta Fukuokako prefekturetan alarma-egoera ezarriko da. Txinatik gertu dagoen herrialdean ez ziren, askoren ustez, behar bezain neurri zorrotzak hartu koronabirusa zabaltzen hasi zenean eta kontrolpean zirudien egoera berriz ere kezkagarria bihurtu da.

 

Jaurlaritzak bere sokako enpresei “mesede” egiteko eutsi dio produkzioari ELAren ustez

ELAk eta LABek Jaurlaritzaren aurkako salaketa jarri dute funtsezkoak ez diren jarduerak eteteko Espainiako Gobernuaren Errege-Dekretua hausteagatik. ARGIAk salaketaren txosten osoa aztertu ahal izan du eta argipen oharraren ondoren jarduerarekin segi duten enpresen zerrenda luze bat ageri da bertan, sindikatuen arabera legea urratu dutenak. Jaurlaritzarekin eta EAJrekin lotura dute gehienek.

 

Zer ikasi dezakegun pandemia honetaz mikrobiologiari esker

Hiruka hedabideak elkarrizketa mamitsua egin dio Guillermo Quindós EHUko Mikrobiologian katedradunari. Covid-19aren inguruan egiaztatuta dauden zenbait kontu aipatu ditu bertan. Hemen irakur dezakezue osorik.

 

60.000 test baino gehiago iragarri ditu Espainiako Gobernuak

Koronabirusaz kutsatuta dagoen jendea benetan zenbat den jakiteko zailtasunak izaten ari dira Espainiako Estatuan. Pedro Sánchezen gobernuan iragarritako 60.000 test baino gehiagorekin, informazio zehatzagoa edukitzen hasi nahi dute.

 

AEBek 10.000 hildakoen langa gainditu dute

Egun beltza apirilaren 6a AEBetan: Covid-19aren eraginez 1.255 hildakodako heriotza kopuruak 10.000ko kopurua gainditu dute. Zifra errealak, gainera, handiagoak izan daitezke, izurri honen jarraipen estatistikoa egiten duen Worldometers zerbitzuak azaltzen duenez AEBeen jarraipenean ipinitako ohar argigarri honetan: "New York hirian egunero hiltzen diren 180-195 gehiago geratzen dira zifra ofizialetatik kanpo. Honela esplikatzen du New York hiriko Osasun  Batzordeko buru Mark Levinek: 'Krisi honen hasieran bagenuen gaitasuna etxean hildako jendea testeatu eta koronabirusik zeukaten bilatzeko. Baina aspaldi bukatu ziren garai horiek. Gaur egun ez daukagu ahalmenik etxean hiltzen diren jende ugariok testeatzeko, hori bezain sinplea da. Orain hil aurretik testeatuz konfirmatu ahal izan ditugun kasu bakanak dira heriotza agirian koronabirusaren biktima hil direla ipinita daukatenak. Kasik segurtasunez esan dezakegu pandemia honen kopuru totalak azpitik ari garela kontatzen".

"Izen eta abizenekin kontsumitzeko unea da, tokikoa eta zentzuzkoa kontsumitzeko unea"

Xabier Zendegi Bionekazaritza Arabako Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteko koordinatzailea da. Iritzi artikulu hau idatzi du elikadura burujabetzaren garrantziaz:

 

Zeelanda Berriko Osasun ministroa kargugabetu dute konfinamendua urratzeagatik

Zeelanda Berriko lehen ministroak Osasun ministro kargua kendu dio David Clark doktoreari, honek aitortu ostean Covid-19agatik ezarritako konfinamendua urratu zuela, itxialdiaren lehenbiziko asteburuan furgoneta hartuta bere familia eraman zuelako etxetik 20 kilometrora dagoen hondartza batera, bertan bizikletaz ibiltzeko. Handik zehar zebilen beste norbaitek egin zion argazkia orduan eta zabaldu sare sozialetan.

Clark berak onartu zuen ergel baten jokabidea eduki duela eta dimisioa eskaini zion Jacinda Ardern lehen ministroari. Honek hasiera batean karguan jarraitzea erabakia zuen, koronabirusaren borrokaren erdian aldaketak egiten ez hasteagatik, baina herritarren presioak behartu du ministroa etxera bidalzera.

 

Boris Johnson lehen ministro britainiarra Zainketa Intentsiboetarako Unitatean sartu dute

Asteleheneko 21:00 pasatxotan Downing Streeteko bozeramaleak jakinarazi du Boris Johnson lehen ministro britainiarra, gaur goizean ospitaleratua izan dena, zainketa intentsiboetara eraman behar izan dutela, bere osasun egoerak okerrera eginda.

Igande ilunabarretik Johnson Londresko St. Thomas ospitalean zegoen, bere medikuek gomendaturik, ordura arte Downing Streeteko egoitzan nola edo hala soportatzen zuen koronabirus erasoak okerrera egin zuela. Ofizialki esan zen arren Covid-19aren inguruako proba gehiago egiteko ospitaleratu zutela, adituek susmatzen zuten hori baino zerbait larriagoa izan behar zuela, ohizko probak lehen ministroaren etxean egin ziezazkioketelako.

Baina rratsaldean okerrera egin du Boris Johnsonen osasunak eta zaintzen duen mediku taldeak erabaki du zainketa berezietan jartzea. The Guardianek zabaldu duenez, lehen ministroak Dominic Raab lehen Estatu Idazkariaren esku utzi du ordezkapena. Downing Streeteko bozeramaileak esan omen du Johnson oso ondo ari direla artatzen eta eskertuta dagoela Britainia Handiko Osasun Publikoaren ekipo osoari.

 

Frantziako Estatuan 833 hildako azken 24 orduetan, bere biktima kopururik handiena krisia hasi zenetik

Ia 9.000 hildako eragin ditu dagoeneko koronabirusak Frantziako Estatuan, astelehen iluntzean Osasun Ministro Olivier Véranek emandako datuen arabera, Le Monden irakur daitekeenez. Azken 24 orduetan ospitaleetan 833 pertsona hil dira, aurreko egunean 357k zuten bizia galdu.

Guztira, 6.494 pertsona hil dira Frantziako ospitaleetan Covid-19 izurritea hasi zenetik. Hirugarren adinekoen egoitzetatik eta bestelako zentro medikalizatuetatik datozen datuak ez dira pozgarriagoak. Azken 24 orduetan, egoitza horietan 228 heriotza izan dituztela jakinarazi dute –ez nahitaez igande eta astelehen artean gertatuak, baizik eta egoitzetatik pixkana iristen zaizkien datuak dira–, eta guztira 2.417 dira adinekoen zentroetan hilak Frantzian.

Agerraldian, Coronavirusaren "detekzio operazio zabala" iragarri du Véran Osasun Ministroak, eta datak zehaztu ez baditu ere, esan du ahulenei emango dietela lehentasuna: adineko pertsonei, desgaitasunen bat dutenei, zaurgarrienei eta zentroetan zein etxean laguntzetan ari diren profesionalei.

Azaldu duenez, hirugarren adinekoen egoitzetan "egoiliar guztiei eta langile guztiei probak egitea izango da bidea, egoitza horietan koronabirusaren lehen kasuak baieztatutakoan.


T'interessa pel canal: Koronabirusa
Comissions de deu milions d'euros en l'operació de la màscara que detenen a Koldo García
Segons la Guàrdia Civil, aquesta quantitat de deu milions d'euros seria una quantitat abonada per l'empresari Victor d'Aldama, lligada a les transaccions realitzades pel Ministeri de Transports espanyol durant la pandèmia. Aquest dijous deixa lliure a García amb l'ordre de... [+]

Les escoles han tornat de treure l'aula al carrer a quatre parets després de la pandèmia?
"Després de Pandèmia ens van informar que les activitats extraescolars s'anaven a potenciar molt més, en l'entorn i amb els recursos disponibles, però aquest compromís tan important en l'educació dels nostres fills no s'està complint". És la part de la carta enviada per un... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
A partir del dimecres no és obligatori el del petó en els centres de salut del Sud
La data de publicació en el «Butlletí Oficial de l'Estat» finalitza la necessitat de la besa, finalitzant les restriccions derivades de la pandèmia COVID-19. Tindrà excepcions com les unitats de vigilància intensiva, zones oncològiques, quiròfans o urgències.

La indústria farmacèutica va guanyar 90.000 milions d'euros amb 19 vacunes finançades amb diners públics COVID-19
Les empreses van rebre diners públics per a la recerca i els països del nord els van comprar les vacunes amb antelació. Mentrestant, les multinacionals van augmentar els preus de les vacunes. En l'actualitat, als països més pobres, només el 23% té dosis totals, segons... [+]

Des d'avui la màscara no és necessària en el transport públic al Sud
El Consell de Ministres ha aprovat que la màscara sigui opcional en el transport públic. Però és recomanable per a persones amb símptomes de malaltia i per a persones vulnerables. Continuarà sent obligatòria en els centres sanitaris.

El Jutjat social de Bilbao reconeix la incapacitat permanent absoluta a un treballador amb COVID permanent
El Jutjat social de Bilbao dona la raó al sindicat ELA i reconeix la incapacitat permanent absoluta a un zelador d'un centre sanitari permanent COVID19.  

2023-01-26 | ARGIA
Finalitza el 7 de febrer en Hego Euskal Herria l'obligació de portar un mocador en el transport
La ministra de Sanitat del Govern d'Espanya, Carolina Darias, ha informat que el Consell de Ministres signarà el 7 de febrer el decret de no obligatorietat de la gratuïtat en el transport públic.

la Xina: Opacitat reducció mesures COVID-19
Xinesa ha eliminat les mesures d'aïllament obligatori per a viatgers internacionals i ha deixat de proporcionar dades de contaminació diària. Aquestes mesures són conseqüència d'un canvi de política, però alguns experts alerten sobre l'impacte que la falta de control de la... [+]

2022-12-20 | ARGIA
El Govern espanyol reconeix que 14 milions de vacunes contra COVID han caducat
La majoria dels caducats són Pfizer, el major proveïdor de la Unió Europea.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Creixen les protestes contra la política Zero COVID en Xinesa
Milers de ciutadans han sortit al carrer en les principals capitals per a denunciar els danys econòmics i psicològics que provoca l'estratègia zero COVID del Govern xinès. En les mobilitzacions no vistes fa temps els manifestants mostren la fulla en blanc per a representar la... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero escrúpols
Alguns han pres amb un gra d'irritació la sèrie d'articles que el diari oficial Renmin Ribao ha publicat aquesta mateixa setmana entorn de l'estratègia zero-covid. Han deduït, d'una vegada per sempre, les autoritats de Pequín, el XX del Partit. Que, una vegada finalitzat el... [+]

La muntanya s'ha deteriorat, ens ha caigut la vida
Mort, drama, treball, luicia, dolor, angoixa. Límits, mesures, passions, amor i família. Carnestoltes. Zaldibar i pandèmia; vida en abocador. Està a punt d'estrenar l'últim treball conjunt de les companyies teatrals Axut i Artedrama: Catàstrofe. La primera actuació tindrà... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"El final de la pandèmia està a la vista", segons l'Organització Mundial de la Salut
Entrant en la "recta final", l'OMS insisteix en la necessitat d'incorporar grups de risc, controlar noves variables i millorar els sistemes sanitaris.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Els alumnes del País Basc continental inicien el curs amb canvis
L'1 de setembre s'inicia el curs 2022-2023 en Zuberoa, Baixa Navarra i Lapurdi, sense mesures en contra del COVID-19. També han tingut més novetats: En les ikastoles i col·legis de Seaska hi ha un centenar d'alumnes més, i en Irisarri, Larrain i Barkox obriran noves classes... [+]

Un estudi confirma que la vacuna contra el coronavirus provoca canvis en la menstruació
L'estudi ha comptat amb la participació de gairebé 40.000 persones amb cicle regular, de les quals el 42% de les persones amb cicle regular han tingut un major sagnat després de la vacuna.

Eguneraketa berriak daude