Traduït automàticament del basc, la traducció pot contenir errors. Més informació. Elhuyarren itzultzaile automatikoaren logoa

SEGUIMENT | 3 morts més en la CAPV: A Euskal Herria han mort 2.089 persones fins al moment, 658 per milió

Zuzeneko jarraipena
  • La malaltia de COVID-19 està causant una gran preocupació en tots dos països, ja que els països no poden quedar-se. Aquí seguirem les últimes notícies.

12 de maig de 2020 - 21:01
Gakoak
(Argazkia: Dani Blanco / ARGIA)
Protestak Iruñean Espainiako Poliziak Jarauta kalean bortizki egindako atxiloketagatik

Espainiako Poliziak bizikletan zihoan gazte bat atxilotu zuen bortizki Iruñeko Jarauta kalean astelehen honetan. Gertaeren lekuko izan ziren auzokideek azaldutakoaren arabera, poliziaren auto batek bizikleta jarraitzen zuen, baina ezer adierazi gabe. Une batean, bizikleta aurreratu, geratzera behartu zuen, ia bizikletatik botata, eta oso modu txarrean atxilotu zuen, lurrera botaz eta aurpegia lurraren kontra estutuz. Auzokideek grabatutako bideoan ikusten da atxiloketaren unea eta baita ere auzokideek egiten duten protesta. Testigantzen arabera, poliziak megafoniatik "Viva Espainia" esanez egin zuen alde Jarauta kaletik. Geroago, auzokideek eltze zaratarekin egin zuten protesta poliziaren jarduera salatuz. Hemen Ahotsa.info-k jaso dituen bi bideoak: 

 

Tragedia italiarra: 20.000 hildakoren langa gaindituta, konfinamendua pixka bat arintzen hasi dira

Italia izan da koronabirusak gogorren jipoitu duen Europako herrialdeetako bat. 20.000 hildakoren langa gainditu du eta konfinamendua apurka arintzen hasiko badira ere, herrialdean mundu guztia ez dago neurriak lasaitzearen alde.

 

Gutxienez maiatzaren 11a arte iraunen du konfinamenduak Ipar Euskal Herrian

20:02etan egindako diskurtsoan jakinarazi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak konfinamenduak maiatzaren 11a arte iraunen duela Frantziako Estatuan. Beste hainbat neurri jakinarazi ditu, besteak beste, lehen eta bigarren mailako ikastetxeen irekitzea maiatzaren 11atik goiti. Konfinamendu garaian umeen artean diren inegalitateekin bukatzeko beharra eman du arrazoi gisa.

 

Arnaldo Otegik dio ez dagoela baldintzarik lanera buelta segurtasunez egiteko

EH Bilduko koordinatzaile nagusiak erabakia Confebaskek eta CEOEk hartu dutela esan du, baina Sánchezek, Chivitek eta Urkulluk onartu egin dutela. Erabakiak bigarren konfinamendu bat ekar dezake haren ustez, ekonomia eta osasunari kalte are handiagoa ekarriz.

 

Biktima-kopuruak munduan: 119.090 hildako, 1.917.239 kutsatu, 441.232 sendatu

Horiek dira apirilaren 13ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 16:21ean zenbatuta.

- Hilak 119.090 . Herrialdeka: AEB 22.851, Italia 20.465, Espainia 17.489, Frantzia 14.967, Erresuma Batua 11.329, Iran 4.585, Belgika 3.903, Txina 3.341, Alemania 3.030, Holanda 2.823, Brasil 1.269, Turkia 1.296, Suitza 1.138, [Euskal Herria 1.034, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 919, Kanada 735, Portugal 535, Austria 368, Indonesia 399, Ekuador 355, Irlanda 365, India 358, Errumania 318, Filipinak 315, Algeria 313, Danimarka 285, Mexiko 296, Hego Korea 217…

- Kutsatuak 1.917.239. Herrialdeka: AEB 566.654, Espainia 169.496, Italia 159.516, Frantzia 136.779, Alemania 128.002, Erresuma Batua 88.621, Txina 82.160, Iran 73.303, Turkia 61.049, Belgika 30.589, Holanda 26.551, Suitza 25-688, Kanada 24.833, Brasil 22.720, Errusia 18.328, Portugal 16.934, [Euskal Herria 15.293, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 14.029, Israel 11.235, Suedia 10.948, Hego Korea 10.537,...

- Sendatuak 441.232.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

Gipuzkoako Aldundia eta hiru zahar etxeren enpresa kudeatzaileak auzitara eramango ditu ELAk

Langileen “osasuna, bizitza eta osotasun fisikorako eskubidea” babestu nahi dituela adierazi du sindikatuak. Gipuzkoako hainbat zahar etxetako egoera “dramatikoa” dela dio, eta Osakidetzaren esku hartzea eskatu du.

 

Euskal Herrian gaur arte 1.072 hil dira, 15.293 kutsatu eta 1.771 daude ospitaleetan

Espainiako Osasun ministerioak aurreratu eta EAE eta Nafarroako agintariek berretsi dutenez, azken 24 orduetan 27 pertsona gehiago hil dira Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa artean (lurraldeka ez dute kopurua zehaztu) eta 7 Nafarroan.

Denetara, administrazioeko iturriek zabaldutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 13eko arratsaldea arte 1.072 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 15.293 kutsatu eta 1.771 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.965 gaixo.

Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak, Araban 266, Bizkaian 431, Gipuzkoan 134, Nafarroan 239. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak herrialdeka: Araban 3.034, Bizkian 5.933, Gipuzkoan 2.051, Nafarroan 4.092. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte)  

- Ospitaleratuta daudenak 1.771. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

 

Gipuzkoan hildakoen hamarretik zazpi zahar etxeetan hil dira

BERRIA egunkariak jakitera eman duenez, Gipuzkoan koronabirusaz hildakoen %70a zahar etxeetako egoiliarrak dira. Orotara, zifra ofizialei segi, 91 dira Gipuzkoako zahar etxeetan hildakoak.

 

Egoera sanitarioaz informatuko du astelehen gau honetan Macron presidenteak

Emmanuel Macron  Frantziako presidentearen hurbilekoek zabaldutakoari segi, behintzat maiatza erdialdera arte iraun behar luke konfinamenduak. Agenda honen berri eman behar luke apirilaren 13ko diskurtsoan.

 

Biktima-kopuruak munduan: 113.013 hildako, 1.831.130 kutsatu, 419.880 sendatu

Horiek dira apirilaren 12ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 17:28an zenbatuta.

- Hilak 113.013. Herrialdeka: AEB 21.422, Italia 19.899, Espainia 16.972, Frantzia 14.393, Erresuma Batua 10.612, Iran 4.474, Belgika 3.600, Txina 3.339(*), Alemania 2.907, Holanda 2.737, Brasil 1.144, Turkia 1.101, Suitza 1.089, [Euskal Herria 994, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 899, Kanada 674, Portugal 504, Austria 350, Indonesia 373, Ekuador 333, Irlanda 334, India 325, Errumania 310, Filipinak 297, Algeria 293, Danimarka 273, Mexiko 273, Hego Korea 214, …

- Kutsatuak 1.831.130. Herrialdeka: AEB 537.016, Espainia 166.019, Italia 156.363, Frantzia 132.591, Alemania 125.975, Erresuma Batua 84.279, Txina 82.052, Iran 71.686, Turkia 52.167 (*), Belgika 29.647, Holanda 25.587, Suitza 2.328, Kanada 23.719, Brasil 21.042, Portugal 16.585, Errusia 15.770, [Euskal Herria 14.776, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 13.945, Israel 10.878, Hego Korea 10.512, Suedia 1.,483...

- Sendatuak 419.880.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

 

Euskal Herrian gaur arte 1.038 hil dira, 14.766 kutsatu eta 1.820 daude ospitaleetan

Administrazioeko iturriek zabaldu eta Berriak kontabilizatutako informazioen arabera, Euskal Herrian apirilaren 12eko arratsaldea arte 1.038 pertsona hil ditu Covid-19 izurriak, 14.766 kutsatu eta 1.820 dira ospitaleratuta daudenak. Agintariek sendatutzat eman dituzte orain arte 4.911 gaixo.

Hona kopuruok lurraldeka:

- Hildakoak, Araban 260, Bizkaian 414, Gipuzkoan 130, Nafarroan 232. (Iparraldetik 2 daude kontabilizatuta. Erreferentzia gisa, Pirinio Atlantikoak departamenduan –Iparraldea horren erdia da– 15 heriotza aitortu ditu, baina zehaztapen gehiago barik).

- Kutsatuta testeaturik positibotzat emandakoak Araban 3.019, Bizkaian 5.798, Gipuzkoan 1.955, Nafarroan 3.969. (Iparraldeko datu fidagarririk ez da. Pirinio Atlantikoak departamenduak 183 aitortu ditu orain arte).

- Ospitaleratuta daudenak 1.820. Herrialdeka ez dugu ospitaleratuen zenbaketa osaturik aurkitu gaur.

Erresuma Batuko lehen ministroa ospitaletik kanpo

Boris Johnson Erresuma Batuko lehen ministroaren osasun egoerak hobera egin du eta ospitaletik kanpo dago jada. Hala ere, ez da oraindik bere postura itzuliko.

 

1.038 pertsona hil dira Euskal Herrian gaur arte, aurreko 24 orduetan 44

Administrazioek zabaldutako informazioen arabera, azken kontaketatik gaur arte 44 pertsona gehiago hil dira Hegoaldean, 39 Euskal Autonomi Elkartean eta 5 Nafarroan.

Estatistikak osatu ahala eguneratuko ditugu hemen bertan, egunero bezala.

Zaharrenek hilabete gehiagoz jarraitu beharko dute konfinatuta, dio Europako Batzordeko lehendakariak

Jende zaharrenek etsi beharko dute isolamenduan hilabete luzeagoz jarraitzera, behar bada urte amaiera arte. Hori esan dio Bild egunkari alemanari  Europako Batzordeko lehendakari Ursula von der Leyenek. "Txertorik eduki ezean, jende adinekoekiko kontaktuak ahalik eta gehien mugatu behar ditugu", esan du.

 

OME: "Konfinamenduen amaiera azkarregi eginez gero, heriotzen igoera ekar dezake"

Txinako Wuhan hiriak 11 milioi pertsonari berrogeialdia altxa eta bi egunera, Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan funtsezkoak ez diren langileak beren lanpostuetara itzultzeko egun gutxiren faltan, Osasunaren Mundu Erakundeko zuzendari Tedros Adhanomek ondorengo oharra egin nahi izan du: "Guk ere konfinamenduak amaitzeko gogo handia dugu, baina azkarregi eginez gero, heriotzen igoera ekar dezake".

OMEko arduradunak sei baldintza jarri dizkie konfinamendu neurriak arindu nahi dituzten herrialdeei.

Lehena, transmisioa kontrolatuta edukitzea. Bigarrena, osasun sistemak egoera onean eta herritar guztientzat eskuragarri izatea. Hirugarrena, epe ertain eta luzeko zentro soziosanitarioetan kutsadura broteak minimizatuta edukitzea, hala nola, zaharren egoitzetan. Laugarrena, pertsona askoren joan-etorriko lekuetan prebentzio neurriak hartzea, zehazki eskolak aipatuz. Bosgarrena, kontrolatuta izatea atzerritik kutsatuta iritsitako pertsonen arriskua. Eta seigarrena, gizartea erabat kontziente izatea jokoan dagoenaz eta birusaren aurkako borrokan konprometituta egotea. Adhanomek ez du xehetasun gehiagorik eman sei puntu hauek nola erdietsi.

Italian 619 pertsona hil dira azken 24 orduetan eta positiboen kurbak gora egin du apur bat

Italian hildakoen kopurua 19.468ra igo da, azken 24 orduetako 619 herritarrekin. Gobernuak eman ditu datuok larunbat arratsaldean eta honekin positiboen grafikan gora egin du. 4.694 gaixotu detektatu dituzte gaitzarekin, aurreko egunean baino 743 gehiago. Guztira 32.532 herritar sendatu dira, aurreko egunean baino ia 2.000 lagun gehiago.

Italiako lehen ministro Giuseppe Contek ostiralean luzatu egin zituen murrizketa eta konfinamendua maiatzaren 3ra arte, baina zenbait negozio irekitzeko aukera emango du, hala nola liburu-dendak edo paper-dendak.

"Erabaki zaila eta beharrezkoa da, erantzukizun osoa nire gain hartzen dut", iragarri zuen lehen ministroak, herrialdeari bidalitako mezuan, apirilaren 13an amaitu behar ziren murrizketak luzatuta.

Biktima-kopuruak munduan: 106.670 hildako, 1.741.621 kutsatu, 393.443 sendatu

Horiek dira apirilaren 11ko arratsaldean, Covid-19 izurriak gaur arte eragin dituen biktimen kopuru nagusiak, Worldometers zerbitzuak 19:37ean zenbatuta. Herrialdekako informazioa eguneratzen ari gara.

- Hilak 106.670. Herrialdeka: AEB 19.833, Italia 19.468, Espainia 16.353, Frantzia 13.832, Erresuma Batua 9.875, Iran 4.357, Txina 3.339, Belgika 3.346, Alemania 2.871, Holanda 2.643, Turkia 1.006, Suitza 1.015, Brasil 1.075, [Euskal Herria 994, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Suedia 887, Kanada 653, Portugal 470, Austria 337, Indonesia 327, Ekuador 315, Irlanda 320, Errumania 290, Danimarka 260, Algeria 275, India 249 , Filipinak 247, Hego Korea 211…

- Kutsatuak 1.741.621. Herrialdeka: AEB 508.575, Espainia 161.852, Italia 152.271, Frantzia 129.654, Alemania 125.452, Txina 81.953, Erresuma Batua 78.991, Iran 70.029, Turkia 52.167, Belgika 28.018, Suitza 24.900, Holanda 24.413, Kanada 23.318, Brasil 20.022, Portugal 15.987, [Euskal Herria 14.375, Worldometersek ez du biltzen, ez da estatua], Austria 13.798, Errusia 13.584, Israel 10.525, Hego Korea 10.450...

- Sendatuak 393.443.

Munduko estatistikak herrialdeka jarraian ikusteko:

Worldometers

Johns Hopkins Institute

 

Bolsonaroren aurkako oihuak pandemia betean donut bat erostera joan denean babes neurririk gabe

Eskuin muturreko Brasilgo presidente Jair Bolsonarok koronabirusari garrantzia kentzen jarraitzen du eta herrialdeko zenbait agintarirekin enfrentatuta dago bere kriterioaren aurka konfinamenduak agindu dituztelako. Ostegunean herritarrek bere aurkako oihuak egin dizkiote, hiriburuko okindegi batera joan denean azpiegitura ministroarekin batera, donut bat jatera.

 

Chicagoko presoen kartelak leihoetan: "Lagundu, hornidurarik ez" eta "Hiltzen ari gara"

Chicagoko Cook County espetxean bigarren preso bat hild a Covid-19 gaitzak jota. Democracy Now hedabidean jaso dutenez, dagoeneko 300 presok eta 100 funtzionariok positibo eman dute.

Ostegunean presoek mezuak idatzi zituzten berne zeldetako leihoetan. "Lagundu, hornidurarik ez" eta "Hitzen ari gara" zioten, aipatu hedabideak informatu duenez.


T'interessa pel canal: Koronabirusa
Comissions de deu milions d'euros en l'operació de la màscara que detenen a Koldo García
Segons la Guàrdia Civil, aquesta quantitat de deu milions d'euros seria una quantitat abonada per l'empresari Victor d'Aldama, lligada a les transaccions realitzades pel Ministeri de Transports espanyol durant la pandèmia. Aquest dijous deixa lliure a García amb l'ordre de... [+]

Les escoles han tornat de treure l'aula al carrer a quatre parets després de la pandèmia?
"Després de Pandèmia ens van informar que les activitats extraescolars s'anaven a potenciar molt més, en l'entorn i amb els recursos disponibles, però aquest compromís tan important en l'educació dels nostres fills no s'està complint". És la part de la carta enviada per un... [+]

2023-07-04 | Ilargi Manzanares
A partir del dimecres no és obligatori el del petó en els centres de salut del Sud
La data de publicació en el «Butlletí Oficial de l'Estat» finalitza la necessitat de la besa, finalitzant les restriccions derivades de la pandèmia COVID-19. Tindrà excepcions com les unitats de vigilància intensiva, zones oncològiques, quiròfans o urgències.

La indústria farmacèutica va guanyar 90.000 milions d'euros amb 19 vacunes finançades amb diners públics COVID-19
Les empreses van rebre diners públics per a la recerca i els països del nord els van comprar les vacunes amb antelació. Mentrestant, les multinacionals van augmentar els preus de les vacunes. En l'actualitat, als països més pobres, només el 23% té dosis totals, segons... [+]

Des d'avui la màscara no és necessària en el transport públic al Sud
El Consell de Ministres ha aprovat que la màscara sigui opcional en el transport públic. Però és recomanable per a persones amb símptomes de malaltia i per a persones vulnerables. Continuarà sent obligatòria en els centres sanitaris.

El Jutjat social de Bilbao reconeix la incapacitat permanent absoluta a un treballador amb COVID permanent
El Jutjat social de Bilbao dona la raó al sindicat ELA i reconeix la incapacitat permanent absoluta a un zelador d'un centre sanitari permanent COVID19.  

2023-01-26 | ARGIA
Finalitza el 7 de febrer en Hego Euskal Herria l'obligació de portar un mocador en el transport
La ministra de Sanitat del Govern d'Espanya, Carolina Darias, ha informat que el Consell de Ministres signarà el 7 de febrer el decret de no obligatorietat de la gratuïtat en el transport públic.

la Xina: Opacitat reducció mesures COVID-19
Xinesa ha eliminat les mesures d'aïllament obligatori per a viatgers internacionals i ha deixat de proporcionar dades de contaminació diària. Aquestes mesures són conseqüència d'un canvi de política, però alguns experts alerten sobre l'impacte que la falta de control de la... [+]

2022-12-20 | ARGIA
El Govern espanyol reconeix que 14 milions de vacunes contra COVID han caducat
La majoria dels caducats són Pfizer, el major proveïdor de la Unió Europea.

2022-11-29 | Leire Artola Arin
Creixen les protestes contra la política Zero COVID en Xinesa
Milers de ciutadans han sortit al carrer en les principals capitals per a denunciar els danys econòmics i psicològics que provoca l'estratègia zero COVID del Govern xinès. En les mobilitzacions no vistes fa temps els manifestants mostren la fulla en blanc per a representar la... [+]

2022-10-14 | Mikel Aramendi
Zero-covid, zero escrúpols
Alguns han pres amb un gra d'irritació la sèrie d'articles que el diari oficial Renmin Ribao ha publicat aquesta mateixa setmana entorn de l'estratègia zero-covid. Han deduït, d'una vegada per sempre, les autoritats de Pequín, el XX del Partit. Que, una vegada finalitzat el... [+]

La muntanya s'ha deteriorat, ens ha caigut la vida
Mort, drama, treball, luicia, dolor, angoixa. Límits, mesures, passions, amor i família. Carnestoltes. Zaldibar i pandèmia; vida en abocador. Està a punt d'estrenar l'últim treball conjunt de les companyies teatrals Axut i Artedrama: Catàstrofe. La primera actuació tindrà... [+]

2022-09-15 | ARGIA
"El final de la pandèmia està a la vista", segons l'Organització Mundial de la Salut
Entrant en la "recta final", l'OMS insisteix en la necessitat d'incorporar grups de risc, controlar noves variables i millorar els sistemes sanitaris.

2022-09-01 | Leire Artola Arin
Els alumnes del País Basc continental inicien el curs amb canvis
L'1 de setembre s'inicia el curs 2022-2023 en Zuberoa, Baixa Navarra i Lapurdi, sense mesures en contra del COVID-19. També han tingut més novetats: En les ikastoles i col·legis de Seaska hi ha un centenar d'alumnes més, i en Irisarri, Larrain i Barkox obriran noves classes... [+]

Un estudi confirma que la vacuna contra el coronavirus provoca canvis en la menstruació
L'estudi ha comptat amb la participació de gairebé 40.000 persones amb cicle regular, de les quals el 42% de les persones amb cicle regular han tingut un major sagnat després de la vacuna.

Eguneraketa berriak daude