Zeruko ARGIAn eta ARGIAn argitaratutako marrazkien aukeraketa bat da honakoa.
Kaputxinoek prentsa euskarara edo euskara prentsara ekartzea erabaki zutenean, testuei lotuta umore grafikoa ekarri zuten, hasieran irribarrea baino, hausnarketa espirituala eragin arren. Ordutik hona, euskal marrazkilari askok larrutu du gure errealitatea astekarian. Nagore Irazustabarrena kazetariak errealitate horren laburpena egin du Tintazko irrabarrea erreportajean.
'Euskadi Sioux' aldizkari berriaren lehen zenbakia kalean zela irudi honen bidez iragarri zuen Zeruko ARGIAk.
1979-02-18
'Hots' komiki saileko ale honek hauteskundeak zituen hizpide, trantsizio betean.
1979-04-01
Gerraurreko Zeruko ARGIAkoek oso gustuko zuten Txinako misioez jardutea.
1928-04
'Lerro'k sinatutako marrazkia, musikaren joera berriekiko kritikoa.
1963-03-31
Zeruko ARGIAren 400. zenbakiaren kariaz, 'Neuk' sinatutako marrazkia.
1970-11-01
Antonio Madrigal segoviarraren umore grafikoa, euskarara itzulia.
1969-01-26
Antton Olariagak Zeruko ARGIAn argitaratu zuen lehenengo marrazkia.
1972-01-02
© 2009 ARGIA.com