Zeruko ARGIAn eta ARGIAn argitaratutako marrazkien aukeraketa bat da honakoa.
Kaputxinoek prentsa euskarara edo euskara prentsara ekartzea erabaki zutenean, testuei lotuta umore grafikoa ekarri zuten, hasieran irribarrea baino, hausnarketa espirituala eragin arren. Ordutik hona, euskal marrazkilari askok larrutu du gure errealitatea astekarian. Nagore Irazustabarrena kazetariak errealitate horren laburpena egin du Tintazko irrabarrea erreportajean.
Larrarte ez zuen hitzik behar, irudia nahiko zuen umorea egiteko.
1977-08-07
Marko Armspach-en 'Errobiko pirañak' astero-astero zeharkatu zuen muga, hainbat urtetan.
1998-10-11
'Mutiltxo orrek nai luke udare orixe jan; lagunduiozu arren, arañoko bidea'.
1931-09
1975ean bi komiki gehigarri banatu ziren Zeruko ARGIArekin batera. Hauxe da lehenengoaren azala.
1975-10-26
'Ipuin bat Olentzerotaz' Yon Zabaletaren komikian, gabonetako opari bat eskatzen zuen irudigileak: Amnistia.
1976-12-19/26
Zut-ek, 'Erretrato politikoak' atalean, horixe egiten zuen: garaiko politikarien karikaturak. Honako honetan Karlos Garaikoetxea marraztu zuen.
1982-02-28
Zut-en 'Erretrato politikoak' ataleko beste ale batzuk: Ronald Reagan, Leopoldo Calvo Sotelo eta Juan Carlos I.a Espainiako erregea.
1982-04-11
© 2009 ARGIA.com