Zeruko ARGIAn eta ARGIAn argitaratutako marrazkien aukeraketa bat da honakoa.
Kaputxinoek prentsa euskarara edo euskara prentsara ekartzea erabaki zutenean, testuei lotuta umore grafikoa ekarri zuten, hasieran irribarrea baino, hausnarketa espirituala eragin arren. Ordutik hona, euskal marrazkilari askok larrutu du gure errealitatea astekarian. Nagore Irazustabarrena kazetariak errealitate horren laburpena egin du Tintazko irrabarrea erreportajean.
Antton Olariagaren bereizgarrietako bat: hitz jokoak.
1976-02-22
Antton Olariagak irudi hau egin zuen "Izan ere" atalean, Espainian burutu zen Munduko Futbol Txapelketaren kariaz.
1982-01-31
Mozorrozko, prekontseilari maskaratua, Antton Olariagak sortutako super heroia.
1979-06-03
Asisko Urmenetaren 'Gora Pro Nobis' sail oparoaren ale bat, Juan Carlos Etxegoien 'Xamar'ekin batera.
1999-12-12
'Gora Pro Nobis' ataleko ale bat.
1999-01-24
ARGIAk astero-astero atzerriko prentsan argitaratutako komiki-tira hautatuak argitaratzen zituen. Hau Schrank-ek argitaratu zuen Irlandako 'Sunday Bussiness Post' egunkarian.
2002-10-10
Hieroglifikoei 'antzetiz' esaten zitzaien Zeruko ARGIAn, 60ko hamarkadan. Honen soluzioa: Goizaldian argia.
1968-02-04
Corto Maltese Hugo Pratten pertsonaia ezagunak euskaraz ikasi zuen ARGIAn.
1986-05-18
Jose Mari Alemanen karikatura honen bidez, pertsonaia zein den asmatu behar da. Soluzioa: Janis Joplin.
1980-11-23
© 2009 ARGIA.com