|
||
|
Laster konturatuko zaretenez, ibilbide hau denetan laburrena da, baina horrek ez du esan nahi bere inguruan ikusteko moduko ezer gutxi dagoenik. Arabako mendebaldeko ibarretako eskualdea orokorrean nekazal zonaldea da, gutxi populatua eta industrializazioa ere apenas ezagutzen duena. Horren ondorioz, onerako edo txarrerako, denboran aldatu ez diren nekazal giroko parajeak bata bestearen atzetik aurkeztuko zaizkigu, ustiatu gabeko lurren adibide bizidunak osatuz. Giza presioak izan duen eragin txiki horren adibiderik argiena Valderejo Parke Naturala kokatzen den mendebaldeko muturra edo penintsulatxoa da. Hain zuzen, ia osorik Gaztelako lurrek inguratzen duten eremu hau ia ukitu gabe geratu izanaren "errua", jasan duen giza presio txikiarena da. Honek aspaldiko natura zen bezalakoa ezagutzea ahalbidetzen digu. Hau ibilbidearen azkenari dagokionez; hasi, berriz, zonaldeko herririk garrantzitsuenean egingo dugu, hau da, Aņana-Gesaltzan. Nondik lortu duen ospea? Bada, bere itxura harrigarria markatu duten eta bisitatu beharrekoak diren gatzagetatik, noski. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |