Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Urrobi Irati ibaiak Nola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Urrobi eta Irati ibaiak Donibane Garazi-Arnegi-Luzaide-Orreaga-Itoitz-Agoitz-Garralda




90 km 1-2 egun

 

Ibilbide honetan 1.200 urteko historia errepasatu, gaur egungo natur guneez gozatu eta, agian, aurrea hartuko diegu etorkizuneko oroimenei. Esaterako, Donibane Garazi eta Auritz arteko bidean zehar, urte guzti hauetan milaka erromes pasatu dira, Santiagorako Bidean, tartean Orreagako Kolejiata bezalako monumentu zoragarriak utziz. Hortik hurbil, aldiz, Karlomagnoren soldaduak izan ziren Ibañeta mendatetik pasatzerik izan ez zutenak, 778ko bataila mitikoan baskoiek ejertzito garaiezin hura menpean hartu baitzuten, “Chanson de Roland” lan ospetsuak kontatzen duen moduan.

Ibilbidearen bigarren zatia ez da hain historikoa, edo hobe esanda, aurki “historia bihur daiteke”, gaur egun bailara zoragarri hauek, batik bat Iratik zeharkatzen duena, mehatxupean bizi direlako. Gaur egungo baskoiak Itoizko inguru ikusgarri eta ederrak bizirik segi dezaten nahi duten ekologistak dira, eta Karlomagnoren gudarosteen ordez, aspalditik “lanean” ari diren induskailu edo eskabadorak ditugu. Beraz, etorkizunean ibilbide hau egitea ezinezkoa izan litekeenez gero, komeni zaizu berandu baino lehen bisitatzea.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403