|
||
|
Sopela eta Bakio arteko kostalde zatia, hots, ibilbide honetan bisitatuko duguna, Bizkaia aldeko ikusgarrienetakoa kontsidera genezake, tarteka-marteka sekulako forma ikusgarriak sortzen baititu. Itsasalde honetan labar ikusgarriak eta kala bakartiak hondartza lasai eta erosoekin nahasten dira, baina orokorrean, gizakiak moldatutako paisaiak baino, naturalki sortutako paraje ederrak dira nagusi. Dena den, pixka bat barrurago ekingo diogu hasierari, bertatik hurbil dagoen Butroeko Gaztelua ezinbesteko erreferentzia izan baita Bizkaiko historian. Itsasoaren gainean dagoeneko, edertasunak bata bestearen atzetik etorriko zaizkigu, hala nola, Sopelako Atxabiribil Hondartza, Plentzia eta Gorliz herriek partekatzen duten beste hondartza luze bat... Baina beste guztien gainetik nabarmentzen diren eta bisitatzea biziki gomendatzen ditugun parajeak beste hauexek dira: alde batetik aurkezpen handirik behar ez duen Gaztelugatxeko itsas arroka eta bere gaineko ermita, eta beste alde batetik, askoz ezezagunagoak diren Barrikako labar izugarriak. Amaierarako, Urdaibaiko sarrera den Bermeo arrantzale-herria utzi dugu. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |