![]() |
![]() |
Gipuzkoako Barnealdea Arantzazu-Oñati-Loiola-Bergara
|
Legazpi, herri burdintzalea bera, kilometro bat aurrerago zeharkatuko dugu. Telleriarte auzoan Elorregi Jauregia (antzinako dorretxearen gaineko XVI. mendeko jauregia) bisita dezakegu, eta erdigunean berriz, Jasokundeko Andra Mari eliza, Udaletxea eta eskolak kokatzen diren Euskal Herria Enparantza. Bikuña Jauregia (XVI. mendea) ere lehenbizi Erdi Aroko eraikina izan zen. Legazpiko industrigunetik irten eta 3,5 km. aurrerago zuzen jarraituz (Zumarragan gerotxoago sartuko gara) Urretxun barneratuko gara. Zumarragarekin biztanleria bakarra osatzen duen herri honetan Gernikako Arbolaren konposatzaile izan zen Iparragirre kantaria jaio zen. Izen bereko kalean, 8.ean bere jaiotetxea izateaz gain, Ipeñarrieta (Udaletxea) Bikariokoa, Faktorekua, Galdosenea eta Barrenetxea jauretxeak aurkituko dituzue. Iparragirreren estatua dago plazan, berriz, San Martin Tours eliza gotikoa (kanpandorre barrokoarekin) eta Aranburuenea Jauregia bisita ditzakezue. Urretxuko zentruan eskubira joko dugu, eta hortxe bertan Zumarragan sartuko gara, esandako moduan herri biak bateginik daudelako. Bateratasun horren adibiderik onena Urola ibaia estali eta bien artean eraikitako Areizaga-Kalebarren Plaza izan daiteke. Legazpitarren Dorretxea (tren-geltokiaren ondoan) abizen hori zeraman Filipinetako konkistatzailearen jaiotetxea izan zen. Euskadi Plaza ederrean berari eskainitako estatua ikusgarria beha daiteke. Bestalde, Jasokundeko Andra Mari eliza (XVI.-XVII. mendea) eta arkupedun Udaletxe neoklasikoa ere aipagarriak dira. Inguruetan Antiguako Ermita erromaniko-gotiko ospetsua bisita daiteke.
43. kilometrorako jada Azkoitian sartuko gara, Peñafloridako Kondearen (Azkoitiko Zalduntxoak eta Euskalerriaren Lagunen Elkartearen bueltan) eta San Inazio Loiolakoaren amaren sorterrian.
Kilometro eta erdi gehiago eginez berriz, ezkerraldera hainbat jainkotegi eta eraikin erlijioso pasa ostean, Azkoitiaren bizilagun-lehiakide den Azpeitia monumentalean sartuko gara; lehenbizi ezkerrera, gero zuzen eta alde zaharrean barneratu baino lehen eskuinera, azkenik berriz ere zuzen egiteko. Urrats horiek jarraitu baditugu (herri barrenean norabide zuzena hartzea korapilotsua da) Tolosarantzako bidean egongo gara. Pare bat kilometro beranduago dugun bidegurutzean berriz, ezkerrera joko dugu Tolosarantz Erreziletik (eta ez Urrakitik) hurbilduz. Hortik 9 kilometrotara Errezil zeharkatuko dugu, Basarri bertsolariaren jaioterria, alegia. Bertan XIII. mendeko San Martin eliza bisita dezakegu. Bidean gora, 5 kilometrotara, Iturburuko Zubi garaia dugu errepidearen gainean, baina 200 metro lehenago (ez dago seinalizaturik) Gipuzkoako Begiratoki ikusgarria. Bertatik Errezilgo bailara osoa ikusiko dugu, Herniok menperatzen duen baserriz zipriztindutako bailara, hain zuzen. Pixka bat beherago aparkatzeko lekutxo bat dago, eta begiratokia errepidearen ondo-ondoan dago, bien arteko tarterik gabe, beraz kontuz ibili.
Arrasateko hasieraren ezkerraldean (Musakola auzoan),
landarez ikusgarriki estalia aurkituko dugun San Isidro Baseliza ederra
pasatu ostean, laster bertako alde zahar interesgarrian barneratzeko moduan
izango gara. Arreta deituko diguten lehen elementuak antzinako
harresien sarrera-arkuak izango dira, XVIII.ean berrituak: Portaloia (garrantzitsuena,
Iturriotz kalean), Iturriotz Kantoikoa, eta Zurgin Kantoikoa. Honen aurrean
XVII.eko Monterron Jauregia dugu, armarri bikainez. Alde zaharra Iturriotz (Artazubiaga Jauregia), Erdiko
eta Zurgin kale paraleloek osatzen dute, erdian Plaza Nagusia dagoela.
Azken honetan, Udaletxe barrokoa (armarri handi batekin ) eta San Joan
parrokia gotikoa eta erdian Andikano-Loiola galeriadun jauregi ederra
ditugu.
|
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |