Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Lizarra-IruñerriaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Lizarra-Iruñerria Irantzu-Lizarra-Iratxe-Gares-Erreniaga-Zizur nagusia-Iruñea




80 km 2-3 egun

 

Europa osoko milaka pertsona mugiarazi izan dituen Santiagorako erromesaldi erraldoiak ezinbestean Nafarroa zeharkatu behar zuen, eta izatez, batzuk Donibane Garazitik eta besteak Zangozaldetik sartu izan dira. Geroago bi ibilbide horiek bat egingo zuten, Garesen hain zuzen ere, hortik aurrera bide nagusi bakarra osatzeko. Gure ibilbide honetan, bi bideok bat egiten duten inguru horixe bisitatuko dugu, erromesek daramaten norabidearen kontrakoa aukeratu badugu ere. Beraz, imajina daitekeen bezala, Santiago apostolua agurtzera zihoazenen urratsak gogorarazten dituzten hainbat eta hainbat monumentu aurkituko ditugu, inguru honek izan duen garrantzi handiaren lekuko. Horrela, Nafarroa osoan dauden monasterio ugarietatik adierazkorrenetako bi lotuko ditugu: Irantzu eta Iratxe. Horrez gain, Konpostelarako Bideari esker ondare historiko-artistiko izugarria erakusten duten bi hiri: aipatutako Gares (Puente La Reina) eta bere merinaldeko buru den Lizarra. Azkenik, Santiagoko Bidea eginez baina Konpostelatik urrunduz, Iruñea zaharrera iritsiko gara, Nafarroa eta Euskal Herri osoko hiriburu historiko eta ederrera.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403