Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Orrialde nagusiraLea Artibai eskualdeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Lea-Artibai Eskualdea



 

Bizkaiko ipar-ekialdeko ertzean, euskara, euskal izaera eta tradizioak hoberen gordetzen jakin izan dituen Hego Euskal Herriko eremua dugu, Lea eta Artibai ibaiek markatzen duten eskualdea alegia.
Gure nazioan gure hizkuntza gehien entzuten den inguru hau, baita ere, pilotarekiko zaletasunagatik da bereziki ezaguna, bertako mutil asko eta asko bertan zein Ameriketan xisteralari bikainak izan baitira, gure kirola nazioartean hedatzeari izugarri lagunduz. Paisaiari eta ondare artistikoari dagokienez ere, emaitza ez da makala: Lekeitio herriko eta inguruko berezko edertasuna, Santa Eufemia ermita isolatuko bista ikusgarriak, Bolibarko seme gorenaren arrastoa, Ziortzako antzinako istorioa, Markina-Xemein eta Arretxinagako etxe eta monumentu interesgarriak, Ondarroako kaiak isurtzen duen itsas-izaera... Bisita merezi duten hamaika arrazoi.
75km 2-3 egun


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403