Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza Bizkaia Turismo Argia
Lapurdiko kostaldeaNola iritsiZer ikusiArgazkiak ikusi
Lapurdiko kostaldea Hendaia-Ziburu-Donibane Lohitzune-Miarritze-Angelu-Baiona




50km 2-3 egun

 

Lapurdiko kostaldea Ipar Euskal Herriko gune turistikorik garrantzitsuena bihurtu zen aspaldian, batez ere eguzki eta lasaitasun bila datozen frantziarrei begira. “Kolonizazio” horrek ondorio on (batez ere ekonomiko) ugari ekarri badu ere, esan beharra dago, bestalde, euskara ia desagertzea, euskal izaera folklorizatzea eta lur-espekulazioa ere ekarri dituela.

Turismoa “aurkitu” baino lehen, betidaniko jarduera ekonomikorik garrantzitsuena balearen eta, geroago, Atlantikoko bakailaoaren arrantza izan da. XVI-XVII. mendeetan berriz, horietako itsasgizon asko kortsario bihurtu ziren. Euskal Kortsarioen balentrien aurrean, ingelesek “sugegorri-habia” deitu zioten kostalde honi. Turismoa XIX. mendean hasiko da, batez ere Napoleon III. enperadoreak eta Eugenia de Montijo enperatrizak beren udako gortea Miarritzera aldatzea erabaki zutenez geroztik. Ondorioz, Europako aristokrazia ere bertara hurbilduko da, Miarritze eta orokorrean kostalde osoa modan jarriz, gaurdaino.


Iradokizunik baduzu, akatsik topatu baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu: ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403