|
||
|
Erronkari Bailara Nafarroako ipar-ekialdeko ertzean kokaturik dago, eta hala, gure geografiako punturik menditsuen, garaien eta, agian, politena ere bada. Bestalde, lurraldea ere horrelakoa denez, biztanleek beren izaera propioa gorde dute. Burgi, Erronkari bera edota Izaba bezalako herri harritsuetako kale estuetatik paseatzen ikusiko ditugu lasaitasun osoan. Azkenik, ez dezagun ahaztu, Euskal Herriko mendirik garaiena ere, 2.444 metroko Hiru Erregeen Mahaia, bertan dugu, eta ezinbestekotzat jo dugu berau igotzeko aukera eskaintzea, edonork igotzeko modukoa baita. |
Iradokizunik baduzu, akatsik topatu
baduzu edo kexaren bat helarazi nahi badiguzu:
ARGIA.com
ARGIA 142 PK 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) Tel: (943) 371545 / Faxa: (943) 373403 |